Gipuzkoako Ogasuneko web-orrialdeko datuen arabera, Euskal ogasunek diru-bilketa errekor berri batekin itxi zuten 2018a, 14.982 euro ordainduta, iaz baino %3,5 gehiago eta gainera, duela hiru hilabete Finantzen Euskal Kontseiluak kalkulatutako diruaren gainetik.
Hiru lurralde hauek diru-bilketa errekorra egin zuten. Arabak lortu du hazkunderik handiena, %4,4koa; Gipuzkoak, berriz, %3,6 eta Bizkaiak %3,2. Kopuru horiek euskal erakundeen aurreikuspen berrienak gainditu dituzte; izan ere, urrian 14.706,5 milioi euroko diru-bilketa kalkulatu zuten.Azkenean, diru-sarrerek motz utzi dute aurreikuspen hori; izan ere, urriko Finantza Kontseiluan baino 275 milioi gehiago zenbatu dituzte, urtea amaitzeko bi hilabete eta erdi falta zirenean.
Diru-bilketa kopuru horrek are garrantzi handiagoa hartzen du kontuan hartzen badu 2017an 600 milioi euroko gehigarria egin zela euskal kutxei, gobernu zentral eta euskal gobernuek Kupoaren inguruan lortutako akordioari esker. Aldiz, aurtengo marka zergen bidez bildutako diru-kopuruaren igoera baino ez da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.