Dakigunez, sutsu egon da azken hamarkadetan zehar emakume eta gizonen arteko berdintasunaren mugimendua ia mundu osoan. Hori dela eta, mugimendu edo borroka horretan hitz egiteko gehien eman duenetariko gaia emakumea eta gizonen arteko berdintasuna lan-munduan da. Hau esanda, emakumearen eragina eta gizonekin alderaturiko estatistikak lan-munduan erreparatuko ditut, egunero hobetzen ari den egoera hau kontestualizatzeko.
Globalki, emakumeek munduaren %49,6a osatzen dute, hau da, erdia (gutxi gora-behera), geroztik, emakumeek lan-sektorearen ehuneko bera okupatu beharko lukete, baino ez da horrela, %40,8ak osatzen dutelako lan-sektorea. Gainera, emakumeek munduko janariaren produkzioaren erdia osatu arren, eta lan-sektorearen %40,8a osatu arren, emakumeek soilik etxeen eta negozioen %1 eta %2aren artean dira jabe. Ondorio hauek oso nabariak dira munduko pobrezia indizeetan. Hau da, egunean dolar bat baino gutxiago irabazten dutenen arteak, emakumeek horietako %70a osatzen dute, hau da, emakumeek pobrezia inork baino gehiago jasaten dute.
Ekonomilari adituek diote emakumeek gero eta eragin handiagoa dutela munduko ekonomian, eta horrek onurak baino ez ekartzen ari dela munduko ekonomiari, hau da, ekonomialarien ustez, AEB-etako BPG-a %9a igo da emakumeen ondorioz, EURO zonan %13, eta Japonian %16 igo dira, beste herrialde askoren artean. Horrez gain, nabaria da Estatu Batuetan gaur egun emakumeek eragin handia dutela ekonomian, izan ere gehien gastatzen dutenak dira, zehazki 20 trilioi dolar aurreko urtean.
Aurrerapen hauek aipatuta, esan beharra dago asko dagoela hobetzeko mundu mailan, bereziki aurreratuta ez dauden herrialde txiroetan. Estatistika oso txar bat hemen dugu, mundu mailan, 1.8 bilioi emakumeek ez dute gizonek bezain beste irabazten lan berdinetan edota ez dute gizonen lan berberak lortzeko aukera berak, geroztik, oraindik matxismoa lan-munduan ageri dagoela argi dago, zoritxarrez. Horrez gero, probabilitate handiagoa dago emakumeak langabezian egoteko, zehazki esanda 2018ko munduko langbeziaren estatistikei erreparatuta, gizonen %5,5a egon zen langabezian eta emakumeengan berriz, %6,2a egon zen langabezian. Gainera, emakumeek gizonek baino %23a gutxiago irabazten dute munduan zehar, edo beste era batera esanda, emakumeek gizonen irabazten dutenaren %77a irabazten dute, estatistika zoritxarreko bat, egia esan.
Azken finean, esan beharrekoa da azken hamarkadetan aurrerapen asko egon direla emakumeen lan-mundua gizonezkoen lan-mundua parekatzean, izan ere esfortzu handiak egon dira talde askoren artean. Hori esanda, dudaezina da oraindik gauza asko daudela hobetzeko, izan ere aipatu ditudan estatistikak ez dituzte gauza onak esaten emakumeen lan-munduari buruz, geroztik zearo dugu hobetzeko gizarte bezala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.