2019(e)ko otsailaren 21(a), osteguna

Etxegabetzea


Interes handiko, egungo eta gizartean oihartzun handia duen gaia da etxegabetza. 2018. urtea izan zen, Espainian, etxegabetze gehien izan ziren urtea. Izan ere, urte amaierarako 70.000 etxegabetze baino gehigo izan zirela estimatu zen. Egoera benetan krudela izanik, hainbat ekintza aurrera eramaten saiatzen dira hainbat erakunde, biztanleria... Baina gizarte-egoera zaila eta zerbait lortzea urrun daudela ondoriozta daiteke, hainbat faktoren eraginez. 

Etxegabetzea prozesu baten emaitza da: ordainketarik ez egiteagatik gertatzen da. Hori, maileguen ondorio izan ohi da. Askotan, mailegu horiek eskatu dituzten pertsonak ezin dituzte baldintzak bete eta haien gain hartu konpromezua. Zoru klausulen edota neurrigabeko IRPH indize edo komisioen ondorioz gertatu ohi da ordainketa egin ahal ez izatea.

Berez, Espainiari, Europatik datorkion agindu baten ondorioz, notarioen eta erregistratzaileen bitartez ekidin egin beharko lirateke neurrigabeko klausula horiek dituzten maileguak. Eta, notarioarenera hipoteka bat inskribatzera joatean, neurrigabeko klausulak daudela esan beharko liztateke, eta horiek kendu gabe ezin izango litzateke onartu. Baina, Espainiak ez du inoiz Europako agindu hori betetzeko prozedura martxan jarri.

Izan ere,  1993. urtetik lau gobernu desberdin izan dira Espainian, eta lauretatik ez du bat berak ere Europatik zetorren agindu hori bete. Ondorioz, bankuari egin diote mesede eta familiak kaltetu. Gainera, orain, familiek egoera honen aurrean eskubideak aldarrikatzera epaitegira joan daitezkeela ikusi dutenean, gobernuak tasak jarri ditu, justiziara joatea ere herritarrek ordaintzeko.

Egoera horren ondorioa benetan larria da; familia askok ez dute dirurik epaitegietara jotzeko. Horregatik, injustizia onartu behar dute, ez dute beste aukerarik, justizia eskatzeko dirurik ez dutelako. Espainia osoan 400.000 etxegabetze kasu eman dira: 400.000 familia etxerik gabe kalean eta, gainera, bizi osorako zorrarekin.

Benetan tristea, mingarria, gogorra eta sinestezina gaur egun egoera honen berri izatea. Haur, zahar, gazte, familia, bikote, bakar... teilaturik gabe egon beharra bizi garen XXI. mende "aurreratu" honetan.

desahucios bilaketarekin bat datozen irudiak  Erlazionatutako irudia  desahucios bilaketarekin bat datozen irudiak




Uxue Escribano




Bibliografia:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.