RENOVE PLANA
Martxoarekin batera abiatuko da auto berrientzako Renove plana. Jaurlaritzaren bost milioi euroko funtsa hila amaitu aurretik ahitu daitekeela zabaldu da, baina, 2.000 euroko laguntza jasotzeko, A energia ziurtagiria behar dute auto berriek, eta oso gutxi dira halakoak kontzesionarioetan.
Laguntza-planaren helburua garraioan energia-kontsumoaren efizientzia areagotzen laguntzea da, energia gutxiago erabiliz eta era horretan ingurumen-inpaktua murriztuz.
Errepide-garraioan energia alternatiboei oniritzi estrategikoa emateaz gain, (elektriko puruak, hibrido entxufagarriak eta autonomia handituta dutenak, PGL, gas naturala, hidrogenoa), Euskal Autonomia Erkidegoko ibilgailuen atala berritu nahi du Eusko Jaurlaritzak Energiaren Euskal Erakundearen bitartez; efizienteagoak diren eta, beraz, gutxiago kutsatzen duten ibilgailuen erosketa bultzatuz (hibridoak, A energia-sailkapena duten gasolinako edo gasolioko autoak, eta 114gr CO2/km-tik 184gr CO2/km-tik beherako emisioak dituzten ibilgailuak, euren Baimendutako Gehieneko Masaren arabera)
Plan honen alderdirik garrantzitsuenetako bat nahitaez txatar bihurtzea da. Betekizun honetarako, erabiltzen ari den ibilgailu bati (turismoa eta furgoneta) baja eman behar zaio, honako baldintza hauek kontuan hartuz:
- Ibilgailuak zazpi urteko antzinatasuna edo handiagoa izan beharko du frogatuta furgoneten kasuan eta hamar urteko antzinatasuna edo handiagoa turismoetan.
- Laguntzaren eskatzaileak ibilgailuen jabea izan behar du 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.
- Laguntza-deialdia indarrean sartzen den egunetik aurrera bihurtu beharko da txatar ibilgailua.
Auto salmenten gainbeheraren kopuru zehatzak jakin aurretik irisi da Eusko Jaurlaritzaren Renove plana autogintzaren sektoreari bultzada emateko, baina bultzada hori oso mugatua izango da. Zergatik? Batetik, planaren bost milioi euroren funtsak, kopuruari dagokionez, ez duelako ematen epe luzeko neurri bat izan dadin; eta, bestetik, 2.000 euroko laguntza jasotzeko, A energia ziurtagiria behar dutelako auto berriek, eta gasolio zein gasolina motorrekoen artean oso gutxi daudelako halakoak kontzetsionarioetan. Hau da, hamarretik bederatzi ez dira A ziurtagiridunak eta baldintza hori betetzen duten gehienak neurri handiko autoak dira, garestiak sarritan. Ez da ahaztu behar 25.000 euroko salneurria gaindituz gero, auto berriek ezingo dutela laguntzarik jaso.
Gainera, auto elektrikoentzat, 3.000 euroko laguntza jaso du EEEren deialdiak, baina inor gutxik eskatuko du hura, Espainiako Gobernuak Moves plana martxan jarriko duelako aurki, eta hark laguntza handiagoak eskainiko ditu: 5.500 euro gehi kontzesionarioaren beste 1.000, 6.500 euro guztira. Madrilgo laguntza jasotzeko baldintzetako bat da beste laguntza berezirik ez jasotzea; beraz, plan baten ala bestearen arteko hauta egin beharko du auto elektrikoaren erosleak, eta Espainiako Gobernuak eskainiko duena Jaurlaritzarena halako bi baino gehiago izango da.
Ibilgailu salmenten kopurua asko jatsi bada azken urteetan eta ekoizleak krisian badaude, nire iritziz neurri hau ez da nahikoa izango arazoa konpontzeko. Neurri hau oso epe motzerako aurreikusita dago, 2.000-2.500 kotxe salmentarako hain zuzen, eta salmenta hauekin ez dut uste ibilgailu ekoizleak berpiztuko direnik. Gobernuak gai hau sakonago aztertu beharko luke eta epe luzerako egokia den plan berri bat sortu, ez bakarrik ibilgailu ekoizleen egoera kontuan hartuta, baita kutsadurari garrantzi handiagoa emanez, ibilgailu elektrikoen kontsumoa bultzatuz.
Informazio-iturriak:
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6183397/ibilgailu-berriak-erosteko-renove-plana-iragarri-du-eusko-jaurlaritzak-/
http://consultingpro.laboralkutxa.com/noticias/el-plan-renove-de-euskadi-plantea-ayudas-entre-2-000-y-3-000-euros-para-impulsar-la-renovacion-de-la-flota-de-vehiculos/
https://www.berria.eus/paperekoa/1960/016/001/2019-02-24/plan_bat_bihurgune_askorekin.htm
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6183397/ibilgailu-berriak-erosteko-renove-plana-iragarri-du-eusko-jaurlaritzak-/
http://consultingpro.laboralkutxa.com/noticias/el-plan-renove-de-euskadi-plantea-ayudas-entre-2-000-y-3-000-euros-para-impulsar-la-renovacion-de-la-flota-de-vehiculos/
https://www.berria.eus/paperekoa/1960/016/001/2019-02-24/plan_bat_bihurgune_askorekin.htm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.