2019(e)ko otsailaren 24(a), igandea

SAN VALENTIN


SAN VALENTIN

Otsailaren 14a, San Valentin, maiteminduen eguna da. Gaur egun ordea bere helburu emozionala galdu du eta maitasuna adieraztea ordez, egun honetan sinisten duten ia denen kezkarik handiena bere bikotekidearentzat oparia aurkitzea (originalena edo garestiena) da. Hori kontuan izanda, aukera paregabea da gure buruari egun hau urteko erromantikoena edo kontsumistena den galdetzeko.

Erraza da esatea San Valentin eguna beste egun bat gehiago dela eta ez dela beharrezkoa diru kantitate handiak gastatzea opari polit bat egiteko. Hala ere, egunak bere balore emozionala galdu duenetik ez da erraza bonboiak, loreak, bitxiak edo antzekoak diren opariak ez diren zerbait oparitu eta bikotekideari gustatzea.

Duela urte batzuk, Rakutenek (munduko online denda handienetako batek) egindako ikerketa batean ateratako datuek, espainiarrek egun “berezi” honetarako oparietan 60 €-ko batez bestekoa gastatzen zutela ziurtatu zuten. Aurten ordea, 2019an, “Think with Google”-en datuen arabera, gastatutako diru kantitatea esponentzialki handitu da, bikoiztu baina gehiago egin arte. Kontsumora geroz eta gehiago bideratuta dagoen data honetan erositako oparietan 122€ ko bataz besteko kantitatea gastatzen da. Zifra handi honek Espainia Europa mailan lehenengo postuan kokatzen du askogatik, atzean Erresuma Batua eta Italia dituela pertsonako 54€ eta 92€-ko gastua egiten dutelarik.

2014tik aurten arte San Valentini buruzko bilaketak %23 handitu dira Espainian, Estatu batuan, Erresuma Batuan, Alemani, Frantzia eta Italian eta denera 3,7 milioi bilaketa baina gehiago egin dira. Bilaketa horien helburu nagusiak, opari originalak bilatzea eta internetetik erostea izan dira.

Opari ohikoenen artean esperientziak edo bidaiak, koloniak, bitxiak, loreak eta teknologia daude. Pertsonen %26-ak esperientziak oparituko ditu, %21-ak koloniak, %15ak bitxiak eta %13-ak loreak edota teknologia. Beste %25-ak segurki ez du ezer oparituko, San Valentin egunean sinisten ez duelako edo ezin dutelako gastu hori jasan.
2018an ateratako estatistika batek ziurtatzen du gizonezkoek emakumezkoek baina diru gehiago gastatzen dutela egun honetan. Bestalde, nahiz eta kontraesankorra iruditu, seme-alabak dituzten bikoteak dira gehien gastatzen dutenak eta gutxien seme-alaba gabekoek. Horrez gain, egun honekin lotuta dauden opari gehienen prezioak (loreenak adibidez) otsailaren 14-erako %5 egiten duela gora frogatu da.

  consumismo san valentin bilaketarekin bat datozen irudiaksubidas de precio san valentin bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.