2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

SISTEMA MONETARIOA

Gaur egun daukagun sistema monetarioa estatuak inposatzen du eta herritarren askatasuna zentzu honetan nulua da. Askotan, badakigu herrialdeen gobernuak erabat arduragabeak direla. Honen adibide da Argentina, pesoa sortu zenetik jadanik 13 zero gehitu zaizkio txanponari eta debaluazio konstante horrek hainbat eragin ditu, nabariena, ezin aurreztu izatea da. Kontuan izanda herrialde baten hazkundea inbertsiotik datorrela, eta inbertsioa aldi berean aurreztetik, ulertu dezakegu zergatik herrialde hau XX. mende hasieran munduko bostgarren herrialde aberatsena zen eta nola erori den 60-70 postua arte. Estatu batuetan eta Europan noski politikoen axolagabetasuna ez da hain handia, baino ez dira libratzen beraien politika monetarioekin krisiak modu ziklikoan sortzetik eta milioika pertsona pobrezian uztearen errespontsableak izatetik, ziklo ekonomikoei buruzko blogean azaldu nuen bezala. Horregaitik nire ustez sistema monetarioa beste gauza asko bezala garrantzitsuegia da politikoen eskuetan uzteko, eta zentzu honetan eskola liberalak proposatzen duen modelo monetario bat azaltzen saiatuko naiz. Lehenik eta behin gaur egungo sistema monetarioa nondik datorren ulertu behar da. XIX.mende hasiera osoan zehar Inglaterran krisi ekonomiko ziklikoak zeuden eta honen aurrean 1844 urtean Peel’s bank act atera zuen gobernuak. Honen arabera 100% kaja koefiziente izan behar zuten bankuek moneta emisiorako. Modu honetan, bankuek ezin izango zuten dirua emititu. Inglaterra garai hartan munduko liderra zenez, beste herrialdeak bide hau jarraitu eta antzeko legeak atera zituzten. Hala ere lege honek ez zuen emaitza ona eman, eta banku zentrala sortu behar izan zen, Bank of England. Gaur egun badakigu zergatik bide onean zegoen lege honek emaitza onak ez zituen eman. 100% kaja koefizientea zegoen moneta emisiorako, baino ez depositu emisiorako. Horregatik bankuek beraien negozioa migratu zuten eta modu antzekoan jarraitu zuten operatzen dirua sortuz oraingoan deposituen bidez. Gaur egun badakigu diru emisioaz gain ere depositu emisioetan 100% kutxa koefizientea eskatuko bagenu, bankuek ezingo zutela dirua sortu eta modu honetan inflazioa betirako bukatuko litzatekeela. Eskola liberalari kritikoak diren askok pentsatzen dute 100%kutxa koefizientea ekonomian interbenitzea dela. Ez dira konturatzen aberrazio juridiko bat dela aldi berean bankuek zure dirua inbertitzea, eta zuri edozein momentuetan ematea. Bi gauza bateraezin dira eta legeak hau gertatzea uzten dute sektore finantzieroak dituen pribilegio guztiengaitik. Hortaz liberalek 100% kaja koefizientea eskatzean, kontratua betetzea bakarrik eskatzen dute, “Depositos a la vista” delakoetan bankuak dirua beste gauzetarako ez erabiltzea eta “depositos a plazo”delakoetan berriz klienteak dirua ezin atera izatea.
Honez gain Urre-Patroia ere proposatzen dute, euroak edo beste edozein txanpon urrearekin respaldatua egoteko eta nahi dugunean gure diruaren truke bankuari urrea eskatzeko. Urrea historia osoan zehar erabili izan da transakzioak egiteko eta horregaitik berriz erabili beharko litzatekela uste dute. Huerta de Soto doktore anarkokapitalistak modelo honetara pasatzeko trantsizioa diseinatu du eta “Dinero, crédito bancario y ciclos económicos” liburuan aurkeztu ditu bost faseak. Helburu finala banku zentrala desagertzea da, eta dirua pribatizatzea. Diruaren balorea urreari lotuta egongo zenez(Urre-Patroia), urreak historikoki izan duen inflazioa izango luke, %2 inguru. Nire ustez berebiziko garrantzia du sistema monetarioak, eta horregaitik hainbat erreforma egitea beharrezkoa dela uste dut. Kaja koefizientea 100%era igotzea oso radikala iruditzen zait, baino Españan dagoen gaur egungo %1 a ere erokeri bat da. Baliteke erdiko puntu bat optimoa izatea. Horrez gain Urre-Patroia inplantatzea nahiko nuke, gure diruak respaldo bat izateko, azken finean historiak frogatzen du urreak beti izan duela balorea eta diru normalak berriz, ez.  

https://www.youtube.com/watch?v=sUjb13ktAdM
https://www.youtube.com/watch?v=Ef1-4ooBGpM
https://www.youtube.com/watch?v=o32Y6KOOccU
http://www.jesushuertadesoto.com/articulos/articulos-en-espanol/banca/5-el-sistema-monetario-y-bancario-en-una-sociedad-libre/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.