2020(e)ko azaroaren 29(a), igandea

LIBURUEN SALMENTAREN JATSIERA

 Azken urte hauetan, oso nabaria izan da liburuen salmentaren jaitsiera, baita hauek zuten demanda ere. Iada ez da soilik liburuak erostearen arazoa, liburutegietan liburu bat alokatzearena ere bada, norbait edozein motatako liburu bat alokatzen ikustea ez delako ohikoa azken bolada honetan. Badago produktu honen prezioari errua botatzen dioen jendea, baina, prezioak inoiz ez dira aldatu, beraz, gu ahal gara aldatu garenak?

Liburuen industria kaltetuta ikusi da duela 20 urtetatik gaur egun arte, internetaren ondorioz esaterako. Dagoeneko edozein pertsonak edozein gairi buruzko informazioa bilatu behar ezkero, lehen liburuetan begiratu egin behar zuen, modu horretara gauza gehiago irakurri beharrarekin eta modu batera edo bestera bilatzen ari zarenaz gain beste zenbait gauza ikasten. Baina gaur egun ez da hori gertatzen, gaur egun gure mobila poltsikotik edozein lekutan atera, google-en sartu eta bilatu nahi duguna tekleatu egiten dugu mugikorrean, bi segundu geroago bertan ditugu milioika eta milioika erantzun. Azkarragoa dela ezin da ukatu, baina liburugintzaren arloan adituak diren horiek diotenez, ez du konparaketarik gai berdinari buruzko aurkitutako informazioak, ez fidagarritasunari erreparatuz alegia. 

Bestalde, entretenitzeko xedea duten liburu horien salmenta ere berakada sakon bat eduki du azken urteortan, interneteko edozein lekutatik jaitsi dezakegulako orain liburu berdina, eta dohain gainera. Baina nire iritzia eman badezaket, ez dago liburua fisikoan irakutzea bezalako ezer.

Black Friday

 Black friday-a enpresa handiek erabiltzen duten estrategia bat da, non izugarrizko prezio jeitsierak eskaintzen dituzte biztanleei kontsumora bultzatzeko, baina zer dago estrategia ekonomiko honen atzetik? zer ondorio ekartzen dizkie txikiagoak diren jarduera ekonomikoai? Testu honen bitartez batez ere black fridayaren inguruko iritzia ematea gustatuko litzaidake. 

Resultado de imagen de black friday 2020lehenik eta behin Black frida-a kontsumo basati bat irudikatzen du, horrek ondorio handiak eragiten ditu lengileengan, lan baldintza gogorragoak bezero gehiago daudelako, eta askotan soldata berdinarekin. Hau da, bizitza eta lan baldintza prekarioagoak oraindik eragiten ditu. Lengileei bakarrik ez die lanean eragiten, lan baldintzez aparte, lan erritmoa bizkortzen du eta lengileengan estresa edo bestelako arazo edo gaixotasunak eragin ditzake. 

Resultado de imagen de black friday Langileen eragiten dituen gaitzez gainera, bestelako jarduera ekonomikoetan eragina du ere. Estrategia hauek enpresa edo marka handiek bakarrik egin ditzakete, dituzten baliabideak eta gaitasun kapitalak handiak direlako. Berriz, enpresa txikiek, ezin dute martxan jarri eta biziki ikusten dute beste behin enpresa handien zapalkuntza haien lana eta esfortzuarekiko. Guzti horren errudunak, sistema ekonomiko kapitalista elikatzen duten agintari eta goi mailako herritarrak dira, haien bizi baldintzak, gizarte osoaren gainetik jartzen dituztenenak aberaseko besterik ez.

2020(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

Huawei Google gabe?


Duela pare bat urte, Trump-ek erabaki zuen Huawei markari debekatzea Google enpresarekin negoziatzea, eta AEB-ko presidentearen erabaki hori mugikor Huawei-ri asko afektatu zitzaion ekonomikoki hitz egiten.

Google-k, Estatu Batuetako gobernuaren presiopean, Huawei-rekin hautsi du. Txinako enpresa "Google-ren Android" erabiltzeko aukerarik gabe geratzen da etorkizuneko smartphoneetan. Honekin, nazioarteko merkatuan fabrikatzaile gehienek duten Android bertsioa esan nahi dugu, Google Play Store aplikazioen denda eta paketean sartutako oinarrizko Google aplikazioak barne, hala nola Gmail.

Huawei-ren AEBetako blokeoa softwaretik haratago doa, eta hardwareak ere eragin du agindu betearazleak agindutako moduan. Softwarearen bidez, arazoa Android-ekin du mugikorretarako eta Windows 10-ek ordenagailu eramangarrietarako, baina hardwarearen arazoa are zailagoa izan daiteke haientzat Intel bezalako enpresak Google-ren blokeoarekin bat egiten dutelako.


Huawei enpresa asko jaitsi egin da, hau da, beraien mugikorrak Google ez edukitzea ez da bezeroen oso gustoko izan, beraz mugikor marka hori erosteaz utzi diote eta Huawei enpresa beherakada garrantzitsua izan du, ekonomian asko nabariz.


BIBLIOGRAFIA
· https://www.xataka.com/basics/que-pasa-huawei-que-significa-bloqueo-google-que-ha-pasado-como-te-afecta 
· https://computerhoy.com/reportajes/industria/consecuencias-bloqueo-huawei-mercado-mundial-426909

Repsolek 18.300 milioi inbertituko ditu 2025era arte, % 30a proiektu 'berdeetan'

 Repsolek 18.300 milioi inbertituko ditu 2025era arte, % 30a proiektu 'berdeetan'


2021-2025 plan estrategikoak karbonoa kentzeko eta energia-konpainia global baterantz aldatzeko prozesua bizkortu nahi du, eta honekin bazkide finantzarioak bilatu,  energia berriztagarrietan hazteko.
Karbono gutxiko ekimenetan egindako inbertsioak guztizkoaren % 30 izango dira, 5.500 milioi eurokoak izango baitira, 2021-2025 aldirako plan estrategiko berriaren arabera.
Koronabirusak eragindako krisiaren eragina dela eta, konpainiak bi alditan banatzen du plana: lehen bi urteetan finantza-indarra ziurtatzera bideratuko da. 2022tik aurrera, COvid-19aren krisiaren eragina berreskuratu ondoren, planak hazkundearen bizkortzea du helburu.
Bazkideak edo inbertitzaileak energia berriztagarrien arloan sartzea planteatzen da, baita burtsara ateratzea ere.
Industriari dagokionez, Repsolek Espainian, Portugalen eta Perun dituen zazpi industria-konplexu handiak hub multienergetiko bihurtuko dira, karbono-arrasto baxu, negatibo edo are negatiboko produktuak sortzeko eta digitalizazioan eta teknologian oinarritutako negozio-eredu berriak bultzatzeko gai izango direnak.
Repsolek erreferentziazko enpresa bihurtu nahi du bioerregai jasangarrietan, 2025ean 1,3 milioi tona ekoizteko ahalmenarekin eta 2030ean bi milioi baino gehiagorekin. Horretarako, hainbat proiektu ditu martxan bere findegietan. Hidrogeno berriztagarria industria deskarbonizatzeko beste bektore garrantzitsu bat izango da.
2021-2025 Planak emisioak murrizteko helburuak handitzen ditu, karbono-intentsitatea % 12 murriztuz 2025erako, % 25 2030erako eta % 50 2040rako, hurrenez hurrun.


Bibliografia:
https://www.hoy.es/economia/empresas/repsol-anuncia-inversiones-20201126100028-ntrc.html
https://www.motorpasion.com/industria/repsol-producira-combustibles-sinteticos-a-partir-hidrogeno-nueva-planta-bilbao-lista-2024












BUSSINES AINGERUAK, AINGERU INBERTITZAILEAK, NEGOZIO AINGERUAK...

 BUSSINES AINGERUAK, AINGERU INBERTITZAILEAK, NEGOZIO AINGERUAK...


Gaur egun enpresa edo negozio batekin hastean jabetzen gara zein garrantzitsua eta zaila den finantzaketa lortzea, buruan dugun proiektu hori martxan jarri ahal izateko. 


Finantzaketa-bide desberdinak daude, ohikoenak enpresa bera hasten duten horiek edota bazkide fundatzaile berberen aportazioa izan daiteke, baina batzuetan zaila izaten da, ez delako nahiko kapital propio, aurrezkiak eta abar edukitzen. Banku-erakundeen bidez finantzatzeko aukera ere badago, baina askotan zaila da horiek lortzea, aplikatzen dituzten eskakizunak betetzea zailak baitira ilusio handia baina baliabide gutxi dituzten hasiberrientzat.


Bada beste bide bat, non gazteek geroz eta gehiago erabiltzen duten hasierako oinarri ekonomikoari apoio bat emateko: "Business aingeruak" figura, hau da, hasiberri hauek behar duten dirua jartzen dute edo horren zati handi bat. Lagundu nahi duten pertsona hauek normalean, enpresariak, konpainiako zuzendariak, inbertitzaileak, ekintzaile arrakastatsuak… izan ohi dira. Hauen laguntza izatea onuragarria da, noski, izan ere, finantzaketa errazteaz gain, ekintzaileari berari agundu egiten diote proiektua aurrera eramaten, kontaktu, esperientzia eta beraien ezagutzekin, baita aholkuak eman ere. 


Espainiako Business Angels Elkartearen arabera, identifikatzen ditu 35 eta 55 urte bitarteko pertsonak izan ohi direla laguntza ematen dutenak eta 50.000€-rainoko inbertsio-gaitasuna dutenak. Urte batzuk igaro ondoren (3 eta zazpi urte bitartean) inbertitutako dirua berreskuratzeagatik ordainduko da, gehi hartutako arriskuengatiko prima bat.


Hala ere, adituek diote neurri egokiak hartu behar direla, inbertitzaile horietako batzuek agian ez dutelako ez prestakuntzarik eta ezta zorroztasun nahikorik beren ekarpena benetan eraginkorra izateko.


Arrakasta izan den kasuetan, mota horretako finantzaketa lortzen duten ekintzaileen adibide asko daude, eta arrakasta izan ondoren, beraiek bihurtu izan ohi dira "Aingeru Inbertitzaileak", beraiekin egin duten bezala, orain beraiek beste norbaiti lagundu nahi dietelako. 


Esan beharra dago Gipuzkoako fiskalitateak behintzat aitortzen duela “Aingeru Inbertitzailea”ren lanas eta garrantzia eta horregatik, zerga onurakak izaten dituzte Ogasunarekin kontuak egiteko garaian.


Bukatzeko eta bitxikeri bezala, badirudi "Business angel" terminoaren jatorria Brodwayko antzerki eta musika mundutik datorrela, non beren obretarako finantziazioa behar zuten ekoizleek hiriko pertsona dirudunengana jotzen zuten (up town), non zentrora jaisten ziren (down-town), hasiberri horiei laguntzeko, aingeruak balira bezala.


https://aeban.es/















 MARKETING DIGITALA ETA INFLUENSER -EN HARREMANA


Gaur egungo enpresek, haien produktuak saltzeko, betidanik egin duten bezalaxe marketing metodoak erabiltzen dituzte. Dena dela, internetek gure bizitzan eragina izan zuenetik, marketing digitala edo marketing onlin-a erabiltzen hasi ziren enpresak. Baina zer da marketin digitala? Marketin digitala baliabide digitalen bidezko merkaturatze estrategien erabilera eta konbinazio multzoa da. Azken urte hauetan, influenser deituriko “famatuak” oso ugariak dira. Hauek,  gai jakin baten inguruan nolabaiteko sinesgarritasuna duten pertsonak dira, eta sare sozialetan duten presentziagatik eta eraginagatik marka baterako preskriptore interesgarri bihurtu dira. Pertsonai hauei esker, enpresa ugari diru mordoa aurrezten hari dira, haientzat merkeagoa delako hainbat influeser-i haien produktuak oparitzea, telebistan anuntzio bat jartzea baino. 



Influenser hauek duten influentzia gurekiko, uste baino handiagoa da. Enpresentzat aukera ezin hobea da beraien produktuak saltzeko orduan, badakitelako haien “followers”-ak segituan erosiko dituztela  haiek gomendatutako produktuak. Azkeneko bost urteetan, grafikoan ikus daitekeen bezalaxe, influenser gehiago daude Espaina mailan. Besteak beste, badira mikroinfluencer deituriko pertsonak ere. Hauek follower gutxienekoak dira, eta enpresa handiekin edota internazionalekin ez dute harremanarik mantentzen.


Aurreko guztia laburbilduz, influenser izatea uste baino garrantzi handiagoa duela esan dezakegu, enpresentzat batez ere, hauek iritzi-liderrak direlako teknologia berrien munduan.



Enara Iglesias




https://www.beedigital.es/marketing/la-reciente-importancia-de-los-influencers-en-el-marketing-digital/





HBO PLATAFORMA KONFINAMENDUAN ERABILERA ASKO IZAN DU.

 

HBO PLATAFORMA

HBO plataforma konfinamendu honetan asko handitu da. HBO izan da konfinamenduan ehuneko 244an hazkunde gehien izan duena. Eta trafikoa gehien handitzen duen bigarrena Filmin espainiarra da, gure herrialdean zergak ordaintzen dituena eta ehuneko 235 pasatxo handitu dituena. Hirugarren postuan beste espainiar bat dago, Movistar Plus ehuneko 209ko igoerarekin. Laugarren postuan Netflix, ehuneko 186 igo da. Eta bosgarrena, Amazon Prime Video ehuneko 176koa.

Espainiako merkatura iristen den azkena, martxoaren 24an, alarma egoera dagoeneko agindu zenean, Disney Plus izan da, familia guztietako eduki handiena duena. Disney ez da sailkapenean ateratzen, hain zuzen ere, beranduago iritsi zelako, baina pantaila kuota hazi egin da funtzionatzen ari den denbora gutxian,% 4. Gainera, analisten arabera, Movistarrek gora egin zezakeen, plataforma Telefónica telebistaren bidez ikus baitaiteke.

Egun Netflix hainbeste hazten ez den arren, guztietan ikusiena da. Justwatch datuen arabera, pantaila kuota gehien lortzen duena %21. Krisiaren aurretik Espainian ezarpen handiena izan zuen plataforma izan zelako gertatu zen hori, eta horrek zaildu egin zuen erritmo bizkorrean haztea. Gainera, plataformak ospea handia duten bi sail kaleratu ditu egun: Elite, itxialdiaren lehen egunetan iristen ari zena, eta La casa de papel, munduko produktu ikusienetako bat bilakatu den nazioarteko fenomenoa. Netflix ere ikusgarritasuna markatzen saiatzen da Espainiako ikus-entzunezko industriarako milioi bat euroko funtsa emango duela iragartzen duen iragarki honekin.

Bere aldetik, HBOren estrategia apirilerako eta maiatzerako planifikatutako serie asko aurreratzea izan da, hala nola The Wire, plataformaren serie mitikoetako bat, zenbait eduki irekitzeaz gain. Westworld bezalako dokumentalak, filmak eta telesailak iritsi dira HBOra, berrogeialdian ikusitakoen artean bilakatu dena.

Movistar Plus-en konpromisoa ohiko programazioarekin jarraitzea eta Mariano Barrosoren La Línea invisible bezalako serieen estreinaldia aurreratzea izan da ETAren hastapenei buruzkoa. Plataformak bere edukia doan ireki zuen itxialdiaren lehen egunetan publikoarengana hurbiltzeko, Disney bere katalogoan sartzeaz gain

Bezeroek doan duten mezularitza zerbitzuaren Amazon Prime Video-ren kasuan, egun egin duena publizitatea handitzea da. Izan ere, bera da Madrilgo Udalarekin batera abian jarri duen zinea ekimenaren sortzailea eta zinema ibiltaria ekartzean datza filmak balkoietatik ikusi ahal izateko. Egungo katalogoa ere handitu egin da filmen izenburu berriekin, hala nola Clint Eastwood filmak, Super Nerds komedia.




2020(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

Fabrikazio akatsak AstraZeneca eta Oxford txertoetan

 Azken bolada honetan, hainbat herrialde COVID-19 -ren aurkako txertoa sortzen saiatzen ari dira. Duela gutxi, Oxford eta AstraZenecak txerto bat sortu zuten. Hori dela eta, txerto horien eraginkortasuna probatu behar izan zuten pertsona batzuekin. Hasieran, txerto horien eraginkortasun tasa %62 zen, baina, zorionez, fabrikazio akatsagatik, Oxfordeko eta AstraZenecako txertoen eraginkortasun tasa %92-ra igo da.


Akats hauen ondorioz, zalantz ugari piztu dira hainbat herrialdeetan, batez ere, Estatu Batuetan. Geoffrey Porges, SVB Leerink-eko analista, AstraZeneca eta Oxford salatzen ditu erakusgarrien azpimultzo nahiko txikiko eraginkortasunik handiena nabarmenduz emaitzak handizkatu nahi izatea.


Merkatuak ez dira txertoaren emaitzekin fidatu. Joan den egunean iragarpenetiko %6ren jaitsierekin kotizatzen zuten AstraZeneca-etako akzioak. Pfizer-en akzioek eta BioNtech-ek %6 eta %14 irabazi zituzten hurrenez hurren bitartean eta Modernoa %11 igo zuen ehun txertoko saiakeraren datuak argitaratu zirenez gero.



Txertoen kasuekin amaitzeko, zera aipatzea gustatuko litzaidake: nahiz eta denboraldi honetan hainbat bakuna sortu COVID-19-ren aurka, oraindik ezin dugu birus honetatik alde egin, txerto hauek ez dutelako fidagarritasun osoa.


https://www.eleconomista.es/empresas-finanzas/noticias/10910671/11/20/Un-error-de-fabricacion-despierta-dudas-sobre-la-eficacia-de-la-vacuna-de-AstraZeneca-y-Oxford.html


2020ko marka baliotsuenak eta coronavirusak eduki duen ondorioa hauetan.


Coronavirusaren krisi honekin, enpresen irabazietan gorabera handia egon da. Batzuk diru askoz gehiago fakturatu dute eta beste batzuk aldiz askoz gutxiago. Interbrandek urtero 100 marka hoberenen lista bat egiten du, aurten beraz, 2020koa argitaratu dute eta nabaria da azken urteetako jarraipena erabat aldatu dela, denok dakigun kausarengatik.

Kontuan eduki behar dugu balorazioa hau egiteko markaren balioa hartu dela kontuan eta ez enpresarena. Izain daitekeelako enpresa batek marka bat baino gehiago edukitzea eta hortaz enpresaren balioa handiagoa izatea.

Hasieran aipatu dudan bezala nabaria da zein markak egin duten gora eta zeintzuek bera coronavirusaren ondorioz. Lehenengo postuan Apple marka daukagu, 8 urte kontsekutiboz lehenengo postuan egon dena, marka honek urtero aparatu berriak ateratzen ditu eta beti daude beraien produktuak berritzen, horregatik beraien salmentak urtero igo egiten dira. Gainera Appel markak erakutsi nahi duena estatusa da gehien bat, hortaz beraien mugikorrak beti izango dira garestiak, merkeago jarriz gero gehiago salduko zuten arren, ez zaie komeni merkeagoak jartzea estatusa galduko luketeelako.

Bigarren eta hirugarren postuan Amazon eta Microsoft ditugu. Hortaz garbi dago teknologiarekin zerikusia duten markak gora egin dutela. Aipatzekoa da Amazonek eduki duen azkundea azken urte honetan. Marka honek %60 eko hazkundea eduki du urte honetan eta esan daiteke Amazon izan dela krisi honetatik irabazle atera den marka. Garbi dago zergatik eduki duen hainbesteko hazkundea, krisia dela eta jendeak erosketak fisikoki egin beharrean online erosketak egin dituzte eta horregatik Amazonek diru asko lortu du

Amazon.com: Compras en Línea de Electrónicos, Ropa, Computadoras, Libros,  DVDs y más

Google marka aldiz 7 urtez podioan egon ondoren aurten 4 postuan dago. Honetarako arrazoi nagusia publizitatean galdu duten dirua izan da, izan ere, gutxiago inbertitu da arlo honetan. Sare-sozialetako aplikazioak ere gora egin dute, adibidez instagramen erabilera pilo bat igo da konfinamenduean ondorioz.

Espainiako bi marka garrantzitsuenak ZARA eta Santander izan dira. ZARA eta beste arropa markek bereakada nabaria izan dute, baita edariekin erlazionatutako markak, esaterako Cocacola eta Pepsi.

Bukatzeko, interbrandek argitaratu duen lista honekin garbi geratu da zein diren krisi honen irabazle eta galtzaileak. Irabazleak teknologiarekin zerikusia duten markak izan dira baita tranportearekin zeikusia duten markak ere (Fedex, Dhl...). Aldiz galtzaileak arropa markak eta edari markak izan dira gehien bat.

Iturriak:

LAS MARCAS MÁS VALIOSAS de 2020💰

Interbrand/Best Glabal Brands

2020(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

Venezuelako krisia

Gaur egun, komunikabideetan etengabe daude Venezuelari buruz hitz egiten (irratian, telebistan, egunkarietan…), izan ere, krisi oso larri bat pasatzen ari da herrialde hau: janaria falta da, ez daude nahikoa sendagai eta aldi berean ume gaixo asko daude, elektrizitatea ez dago bermatuta... Krisi honetaz gain, Venezuela, munduko herrialde erdaldunetako herrialderik pobre eta arriskutsuenetakoa bilakatu da azkeneko hamarkadetan. Gatazka sozial, ekonomiko eta politiko askok eragin dute hondamen hau.


La pobreza extrema roza el 80% en Venezuela | Internacional | EL PAÍS


Hasiera batean, Venezuelak diru asko zuen: herrialdeak petroleoa zuelako. Ala ere, ez ziren aberatsak herritar guztiak (desberdintasun handia zegoen gizartean). Arazo honen ondorioz, Hugo Chavez militarrak, estatu golpe bat eman zuen herrialdeko pobreen izenean. Estatu kolpe honek ez zuen arrakastarik izan, eta Chavez kartzelatu egin zuten. Bi urte pasa eta gero, Chavez kartzeletik atera zen eta hauteskundeetara presentatu zen hauek irabaziz. Boterera iritsi zenean egin zuen lehenengo gauza, hainbat neurri sozialista sortzea izan zen (zin egin zuen bezala).


Venezuelako gobernuaren lehenengo akatsa, hainbeste dirua ematen zuten petroleo enpresetan langile gehiago agintzen sartzea izan zen (agintera iristeko lagundu ziotenak hain zuzen). Honen ondorioz, petroleoa ateratzeko gastu finkoak asko handitu ziren (langile gehiagori ordaindu behar zietelako soldatak). Beraz, petroleoak diru gutxiago ematen hasi zen. Gobernuak ez zuen nahiko diru jarritako neurri sozial guztiak ordaintzeko. Horrez gain, mundu osoan zehar petroleoaren prezioa ikaragarri jaitsi zen. Hugo Chavez lendakaria 2013an hil zen.


Hugo Chávez: El Comandante bolivariano - Colombia Informa Un día como hoy




Chavezen ondoren, Nicolas Maduro etorri zen. Maduro iritsi zenean, petroleoaren prezioa oso baxu zegoen; Venezuelaren ekonomia petroleoaren menpe zegoen eta gobernua diru gabe gelditu zen. Ala ere, herrialdearen gastu publikoa ordaintzen jarraitu behar zen eta Maduroren gobernuak bilete gehiago inprimatzea erabaki zuen (diru gehiago izateko asmoz). Neurri ekonomiko hau gobernuak izan zuen bigarren akatsa izan zen, debaluazio ikaragarria egon zelako (herrialdearen diruak balioa galdu zuelako). Bolibarrak balioa galdu zuenez, Venezuelan lanak eta kapitalak desagertzen hasi ziren: enpresak prezioak igotzen hasi ziren debaluazioagatik. Hirugarren akatsa, enpresak ekoitzitako produktuei maximo bat jartzea izan zen. Enpresa asko itsi egin behar izan zuten eta Venezuelaren ekonomia pikutara joan zen.


Maduro activa plan "cívico militar" para mantener orden interno ante "golpe"


Nire iritziz, urte hauetan egin izan zen akatsik handiena bilete gehiago inprimatzea izan zen, debaluazioa sortuz. Agintean ekonomiari buruz asko ez dakiten militar edo diktatoreak jartzen badira, arazo larriak egongo dira herrialdean. Horrez gain, gobernuak ekonomian eskuak sartzen dituen bakoitzero, gaizki bukatzen da. Krisi ekonomiko honen kausarik handiena Nicolas Maduro izan da nire ustez.


https://cnnespanol.cnn.com/2017/07/26/venezuela-todo-lo-que-debes-saber-sobre-el-colapso-de-venezuela/

https://www.youtube.com/watch?v=PjdrdQl04aQ 

Gobernua eta moneta digitalak

Moneta dijitalak, kriptomonetak edo kriptodibisak diru dijitala da. Beraz, ez dago txanpon, bilete edo faktura fisikorik (dena interneteko sarean dago). Askok dirua ziztu bizian transferitzeko erabiltzen dute, ez zeralako banku batetik pasa behar (transazio tasak sahiestu egiten dituzu). Beste askok aldiz, moneta dijitalak erosten dituzte, hauen balioa handituko duen itxaropenarekin (inbertitzeko modu bat).


Mercado de criptomonedas valdrá 3,6 billones de dólares dentro de 10 años,  según estudio


Pedro Sanchezen buru dagoen exekutibo batek, fraude fiskala desagertzeko proiektu berri bat proposatu du. Proiektu honek, moneta digitalak (bitcoin, etehereum, litecoin…) dituztenek irabazten dutena adierazi behar dutela aldarrikatzen du:  eskuratzean, honekin ordaintzean, honekin kobratzea…;nahiz eta moneta hauek Espainian eduki ala Espaina kanpoan eduki. Lege honekin, gobernuark 800.000.000€ jasotzea du helburu. Horren ondorioz, bitcoin-ak edo beste edozein motatako diru dijitalak dituen edozein pertsona, Hacienda-ren haurrean deklaratu behar ditu bere diru mugimendu guztiak.


Lege honek hainbat gauza positiboak eta negatiboak ditu. Gauza positiboen artean, gobernuak jasoko duen dirua dago: diru hau, gobernuak dituen gastu sozialak ordaintzeko erabili daiteke: funtzionarioen soldatak ordaintzeko (poliziak, irakasleak, epaileak, militarrak…), estruktura sozialen mantenimentua ordaintzeko, diru laguntzak emateko (langabezian daudenei, Espainiara datozten etorkinei…) eta abar. Gainera, estafak ekidi ditzakezu (urpeko ekonomia desagertu).


Baina honek alde txarrak ditu ere: dirua transferitzeko eta dirua leku batetik bestera mugitzeko tresna paregabea da. Honez gain, jende askok inbertsio moduan erabiltzen ditu moneta digitalak; jende asko bihurtu da aberats moneta hauetan inbertitzea gatik. Beraz, jendeak inbertitzea eta dirua irabaztea frenatzen hari zera. 


Medidas fiscales criptomonedas


Nire ustez, lege hau fraude fiskalak galaraztea baino, dirua lortzeko egin dutela uste dut., nahiz eta makroekonomiari buruz hitz egitean, 800 milioi euro ez da diru asko. Horrez gain, moneta dijitalak gobernuak eskua ez sartzeko sortu ziren.Ondorioz, nire ustez beharrezkoa ez den lege bat da. Gainera, momentu honetan gauza garrantzitsuagoaz kezkatu behar dugula uste dut.


https://www.libremercado.com/2020-10-16/criptomonedas-bitcoin-gobierno-quiere-informacion-contribuyentes-6670354/

https://www.consumidor.ftc.gov/articulos/lo-que-hay-que-saber-sobre-las-criptomonedas

Mao Zedong-en Txina

Txinak, hainbat arazo politiko-militar pasa zituen: honen ondorioz Txinak krisi luze bat pasa zuen (Txinako gerra zibila, Japoniaren inbasioa…). Gerra zibila, komunistek irabazi zuten; eta gerra ondoren, Mao Zedong jarri zen herriaren buru. Maoren biktimek, Alemania naziak eta Sobietar Batasunak baino askoz ere gehiago dira (65 milioi kalkulatazen dira).


Mao Zedong Propaganda poster | Chinese propaganda posters, Chinese posters,  Chinese propaganda


Herrialdeak irtenbide bat behar zuen. Ekonomia hobetzen joan zen, erregimen komunistak erabilitako neurrien gatik: inflazioaren kontrola, edo industriaren hobekuntza. 50.hamarkadan, Txinako gobernuak industrializazio azkarreko proiektu bat egiten hasi zen (Sobietar Batasunaren antzaera). Ala ere,  gobernu hau ez zen gobernu ona izan. Maok ideia oso autoritarioak zituenez, errepresio gogorra jarri zuen: pertsona asko kartzelera bidali zituen, eta edozein askatasun artistiko, intelektual edo politiko suntsitu zituen (ideologia desberdina zuen edozein isildu egiten zuten).


Urteak haurrera zijoaztela, Mao Zedonek “Gran salto adelante” izeneko proiektu bat garatu zuen. Hau izan zen milioika nekazarien hilketaren kausarik handiena. Jabetza pribatua kendu zuen, eta nekazarien mobilizazioa indartu zuen (hauek estatuarentzat lan egiteko) landan produkzioa handitzeko. Horretarako, familia nekazarien komunak antolatu zituen. Ala ere, produkzioa ikaragarri jaitsi zen langileak motibazio gabe zebiltzatelako, eta beraien oinarrizko beharrak ezin zituztelako osotasunez asetu (elikadura adibidez).


La gran hambruna en la China de Mao | El Cultural


Ondoren, dirua desagertzea okurritu zitzaion. Beraz, langileei soldata batekin ordaindu ordez, lan puntuekin ordaindu egiten zien: izenez betetako lista bat pasatzen zen, ze langilek deskantsatzen zuen kontrolatzeko. Deskantsatzen zuten bakoitzean, langileek lan puntu hauek galtzen zituzten. Puntu gutxi izanez gero, murriztu egiten zitzaien ematen zitzaien janaria. Honen ondorioz, zaharrak, ahurdun zeuden emakumeak eta gaixoak ziren ahulenak. Nekazariek egindako lanari esker, landetan zeuden biltegiak alez betetzen ziren. Ala ere, ale hauek hirietan bizi ziren jendeari ematen zien: Maori ideia ona iruditu zitzaion hitirarrak landetan bizi ziren nekazarien kontura bizi zezatela.


Konklusio moduan, esan daiteke milioika eta milioika pertsona hil zirela gestio txar baten gatik. Nire ustez, komunismoa izeneko sistema politiko hau, teoria moduan ondo entzuten da, baina aplikatzen duzunean hondamendia ekartzen du herrialdera (milioika hildako eta goseteak).


 http://www.historiasiglo20.org/HM/8-3b.htm

https://www.youtube.com/watch?v=U7cSxxtJp-4&t=6s

2020(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Ikastolak debalde

 

                                                                  IKASTOLAK DEBALDE


           Ikastolak garai batetik onera asko aldatu dira orokorrean.Horretaz aparte, irakaskuntzaren metodoak ere aldatu dira. Betidanik egon izan dira 3 motatako ikastolak:Publikoak,Pribatuak eta kontzertatuak. Zorionez ikastola priatuak ez daude martxan gaur egun.Ikastola publiko eta kontzertatuak gelditu dira ahurrak eta gazteak lanbide munduarako prestatzen dituenak.Badakizue zer diferentzia dago ikastola publiko eta pribatuen artean?Oso erraza da,izan ere,diferentzia nabarmena delako.Ikastola publikoak,debalde dira jendeak zergak ordaintzerakoan inbertizen  duten dirua,diru hori beste toki batzuetara joateaz gain kastola publikoetara ere badoa,hau da,gobernuak ordaitzen ditu ikastola publikoak. Kontzertatuetan berriz, bertako gurasoak ordaintzen dute guztia gobernuak ez du ezer jartzen.Horregatik kontzertatuetan geroz eta ikasle gehiago egoten badira geroz eta diru gehiago irabaziko dute bertako langileak.


         Nire iritziz,ikastola guztiak publikoak izan beherko lirake,izan ere,ume eta gazte guztiok behar dugulako irakaskuntza miala minimo bat.Zoritxarrez, familia guztiek ez dute behar aina diru ikastoletan inbertitzeko horregatik pubikoak badira ahurrak joango ahalko lirakete ikastolara inongo zailtasunik gabe.


         Egia da,ikastola kontzertatuak fundamento gehiago dutela gauzak irakasteko garain gainera ikasle eta irakasleen arteko harremanak estuagoak dira.Eskola publiko batean berriz irakasleak baliteke urtero aladatzen izan ere beraiek lana oposizio baten ondoriz irabazi dutelako beraz harremanak ez dira horren estuak izaten.


      Txikia nintzenan ikastola publiko baten ikasi nuen Egia auzoan. 3 urte nitunetik 12 urte izan arte bertan egon nintzen.Gero DBH 1.maila ikastola kontzertatu batera pasa nintzen.Hasieran ez nintzen zeuden diferetnzietaz konturatze  baina urteak joan ahala lagunekin hitz egiteko garaian bai konturatu nintzela aldaketan daudela.Ikastola publikoetan adibidez badaude irakasle batzuk ez dutela lan egiteko gogorik eta horiek  ez dutw behar bezela irakasten,gainera publikoetan kultura desberdinetako jendea elkartzen da(ez dut esan nahi gaizki dagoekik,baina bai esan nahi dudana da horrek eragina izan dezakela nomalaean etortzen diren atzerriko familia bizitza hobe baten bila etortzen direlako).


Beraz,Ikusi dezakegu aldaketa aso nabaria dela mi motatako ikastolean artea.Zein nahiago duzu?

2020(e)ko azaroaren 22(a), igandea

ORDU ALDAKETA

 ORDU ALDAKETA


Agian niri zuzen-zuzenean eragiten didalako da gai honetan hainbesteko interesa jartzearen arrazoia, baina Mr. Wonderful-en koadernoen tapek esaten duten moduan: borrokatu nahi duzunagatik, eta lortuko duzu. 

2021, el año decisivo para el fin del cambio de hora - Sociedad - COPE


2001etik Europako Batasun osoan ordu aldaketa derrigorrezkoa da. Egun-argia hobeto aprobetxatzeko egin zuten, eta hortaz, argindar gutxiago kontsumitzeko. Ustez. Askok, ni guztiz barne, errentagarritasun horren hankak oso motzak direla uste dugu. 


Benetan aurrezten al dugu energia?

Aldaketarekin, ordubete lehenago iluntzen du. Lehenago joaten gara etxera, eta, lehenago pizten ditugu argiak eta berogailuak, energia gehiago eta ordu gehiagoz erabiliz. 

Gainera, surfa den kirola egiteko aukera lapurtzen digu argi-falta izateak, izan ere, ikaslea den pertsona baten ordutegiari erreparatuz, zail xamarra dauka praktika hau egitea, neguan gutxienez. 

Neon Night Surf! | Surfing, Surfing photography, Girl in water

Donostia bezelako hirian aldaketa honen ondorioz, neguan, arratsaldeko 18:00etan farolak piztu behar dira, kirol honentzako tarterik utzi gabe. 

Goizean, klase aurretik sartzeko ere arazoak egoten dira, 08:00etan ateratzen baita eguzkia. Horrela jarraituz gero, "neon" argiak itsatsi beharko ditugu surf-oholetan... 


Hala ere, esan beharra dago arazo-matutino hauek erremedioak ez daudela Europar Batasunaren esku, noski. 

Ziotenez, hurrengo urtean, 2021ean alegia, aldaketa hau emango den azkeneko urtea izango zen, baina mundu-mailan gertatutakoa ikusita ez nago guztiz ziur. Ziurra dena da, urteroko aldaketa honek ez dituela esaten duten bezain beste onura ekartzen. 

https://www.berria.eus/paperekoa/1688/005/003/2013-03-28/ordu-aldaketa.htm




Dirudunak dirudun, eta dirugabeak dirugabe


 ALDAKETAREN BILA

Konfinamendua gizarte-errepresio garaia izan zela argi dago. Gainera, jakina den bezela, pobrezia-maila izugarri hazi zen periodo honetan. Hala ere, ez zen horrela izan mundu guztiarentzat. 

Etxetik ateratzeko baimenduta ez geudenez, behar edo nahi genuen guztia etxera ekartzea eskatu genuen, eta aukera honetaz abantaila hartuz, bidalketa-sistema duten enpresa handiak gutaz aprobetxatu ziren, normala ikusten dudan bezela, noski. 


Con Amazon Prime recibe todas tus compras de Hot Sale al día siguiente
Hain ezagunak zaizkigun Amazon Prime, Walmart, Ebay eta bestelako enpresen egoera ekonomiko zehatza jakin ez arren, badakigu eta estimatu dezakegu haien jabeen familiek ez dutela afaltzeko izango dutenaz preokupatu beharrik, ezta hilabete bukaerako faktura guztiak ordaintzeagatik, pandemiaren ondorioz esperantzarik gelditu diren hainbat eta hainbat familiek ez bezela. 



Haien aberastasuna konfinamendua aurretik handia izango balitz ez bezela, berrogeialdiaren ondoren jasotako datuetan, enpresa hauek $133 bilioi aberatsagoak bilakatu direla estimatzen da. 

Haatik, konfinamenduaren aurpegirik ilunenean, komertzio lokal txikiak kokatzen dira. Hauen egoera 8 hilabete atzera eginez nahikoa zaila ez bazen ere, Covid-19aren eraginez mikroenpresa, enpresa-txiki edota ertainen %20ak baino gehiagok iraunkorki itxi behar izan du.   

Hau jakinda, makroenpresa horietako langileen soldatak igo egin duela pentsatu dezakegu; ba bai, horrela izan da, baina zenbakiak behatuz, beharko luketeena baino gutxiago igo direla ikusten da. Amazon enpresaren aberastasuna %53a igo den arren, bertako langileen soldata %6ean igo da bakarrik. Haritik, Walmart enpresaren diru-sarrerak %45ean igo dira, eta beratko langileen soldatak %6a. 

3 claves para comenzar a cambiar el chip y disfrutar más de la vida… |  Cápital La Firma - Asesoría en Cádiz

Hortaz, hau jakinda, zeozer aldatu behar dela ikusi dezakegu. Hala ere, nola lortu dezakegu erosketa online hauetara hain ohituta gauden guztiok, bai, ni barne, ikuspuntua aldatu eta aldaketara bultzatzea? 


https://www.newsweek.com/billionaires-have-gotten-almost-1-trillion-richer-during-pandemic-americans-plead-second-1548857
https://twitter.com/danpriceseattle?lang=es