2019(e)ko martxoaren 31(a), igandea

Egurrezko etxe orratzak


EGURREZKO ETXE ORRATZAK

mjøstårnet bilaketarekin bat datozen irudiakEraikuntzaren munduan karrera berri bat jarri da martxan, egurrezko eraikuntza handiena egiteko karrera. Espainia lehiaketa honetara gehitu da. Honen helburua egurraren errentagarritasuna erakustea da,. Norvegia da momentuz errekorra duena, Brumunddal hirian (Olsorik 150km-ra) Mjøstårnet eraikuntza dago, munduko egurrezko etxe orratz handiena.  2017an hasi ziren eraikitzen eta 85,4 m-ko altuera du, 18 pisuz osatzen da eta hotela, apartamentuak, bulegoak, etab. ditu. “Material berriztagarria da, eta berrerabil daitekeena, gainera birziklagarria. Hortaz gain barru klima on bat sortzen du, hezetasuna eta tenperatura erregulatzen ditu, eta propietate akustiko oso onak ditu. Hortaz gain estresa gutxitzen laguntzen du.” esan du Moelven enpresaren jabeak. Hala ere konpetentzia handia du, eta  denbora gutxiz izango du lehen postu hori, izan ere Tokion W350 eraikuntzarekin lanean ari dira, 70 pisu eta 350 metro izango ditu. Vienan ere 24 pisuko egurrezko etxe orratz bat sortu dute, eta Chicagon 84 pisuko eraikuntza baten proiektuan ari dira lanean.

rascacielos de madera bilaketarekin bat datozen irudiak Klima aldaketaren kontrako talde asko ari dira proiektu hauei babesa ematen, izan ere gaur egun etxeak egiteko erabiltzen diren materialek askoz ere gehiago kutsatzen dute. House Habitat-en jabeak (eraikuntza biopasiboan espezializatutako enpresa) laguntza handia eskaini die proiektu horiei.

Turismoaren sektoreak itsaropen handia Aste Santurako





Turismoaren sektoreak itsaropen handia Aste Santurako

turismo en españa bilaketarekin bat datozen irudiak
Espainian oso eguraldi ona egin du 2019ko lehen hiru hilabete hauetan, horrek hirugarren sektoreari itxaropen handia ekarri dio aurtengo Aste Santurako. Ostalariek, bidaia agentziek, etxe ruralek, etab. 2018an baino arrakasta handiagoa lortuko dutela aurreikusten dute. Aste Santuaren datak ere laguntzen du, apirilean izango baitira jai egunak. Lehengo urtean ez bezala, tenperatura oso altuak izaten ari dira, eta euriteak ez dira hainebetekoak. Hondartza duten hiriak dira erreserba gehien dituzten helmuga turistikoak. CEHAT-en (Confederacion Española de Hoteles y Alojamientos) presidenteak esan duenez “Eguraldi ona egiten badu hondartza eta prozesio guztiak jendez gainezka egongo dira”. Nafarroa, Extremadura, Castilla eta Leon, Galizia, Katalunia eta Sevilla dira jende gehien espero dituzten probintziak.

TRENEN MONOPOLIOARI BUKAERA


TRENEN MONOPOLIOARI BUKAERA


Duela gutxi argitaratu da 2020ko abenduatik aurrera, SNCF, Frantziako abiadura handiko "low-cost" trena, baimendua izango dela Espainiako trenbide sarean zehar lan egitea. SNCF-ren iritsierarekin egoera asko aldatuko da, izan ere, orain arte RENFE nahi izan duen moduan eta prezioekin jardun du Espainian ez zuelako konpetentziarik baina orain, behartuta ikusi da "low-cost" zerbitzua sortzea.

RENFEren zerbitzu berri hau 2020ko udan hasiko da eta, Taboasek esan duenez, billete batzuen jaitsiera %40koa izatera iritsiko da. Taboasek esan duenez ere, RENFEren idea gaur egun hegazkinez edo automobilez garraiatzea erabakitzen dutenei erakartzea da, izan ere, askok beste zerbitzu bat hartzea erabakitzen dute abiadura handiko trenen prezio batezbestekoa 52€koa delako.

Bestalde, SNCFk aurreratuagoa dago mundu honetan RENFE baino, izan ere, zerbitzu honekin funtzionatzen urteak eta urteak daramazkite eta horrek esperientza handia ematen die. Baita ere prezioei dagokionez askoz aurreratuagoak daude, Espainian ez da espero prezio horiek mantendu ahal izatea, izan ere, Espainiako trenbide sarean lan egiteko tasa batzuk ordaindu beharko dituzte eta hori ezinezkoa egingo du 10€ko prezioak mantentzea dirua irabazi nahi badute.

Nahiz eta esan bezala prezioak nola aldatuko diren ez dakigunez, orain dauden prezioak alderatuz, Espainian lau pertsonako familia batek jun eta etorriko bidai bat egin nahi badute 500€ baino gehiago ordaindu behar dituzte, Frantzian ez da 100€tara iristen.

ENPRESEK JARTZEN DITUZTEN BALDINTZAK


ENPRESEK JARTZEN DITUZTEN BALDINTZAK



Gaur egun, lana lortzerako garaian, oso zaila da lortzea, izan ere, enpresek baldintza batzuk jartzen dituzte ia inorrek betetzen dituenak. Arazo hauek batez ere gazteen artean aurkitzen dira baina adin handiagokoen artean ere.

Adin ertainekoen artean dagoen arazoa argia da, enpresei ez zaie interesatzen urte gutxi lan egingo dituzten jendea eta horregatik nahiago dute gazteak kontratatu, nahiz eta hauek esperientzia askoz handiagoa izan. Egoera honek beste sektoreetan lana bilatu behar izatea behartzen ditu. Kasu hauetako bat Albert Calabuigek azaltzen du, 2008ra arte, Argentinara eta halako herrialdetara joan behar izaten zen 800 sokorrista ingururen bila Espainia osoko igerileku eta hondartzetan lan egiteko, Espainian inorrek ez nahi zuelako 1000 euro baino gutxiako soldata izan, baina krisiaz geroztik egunero iristen zaizkio adin ertaineko langileen kurrikulumak baita ex enpresarioenak ere.

Bestalde, gazteen arazoa dago. Gazteek lan elkarrizketara doazenean, esperiantza eskatzen diete, batez ere ETE-tan, izan ere, enpresa txiki eta ertainek ez nahi dute edonor kontratatzearen arriskua jasan baina ez dira konturatzen inorrek kontratatzen ez badituela ezinezkoa izango dela gazteek esperientzia izatea eta hori da arrazoietako bat 2018 urteko azken hiruilekoan gazteen arteko langabezia %33koa izateko.

2019(e)ko martxoaren 29(a), ostirala

LIBURU ELEKTRONIKOAK EDO PAPEREZKO LIBURUAK?



LIBURU ELEKTRONIKOAK EDO PAPEREZKO LIBURUAK?

Gaur egungo eztabaida handienetako bat liburu elektroniko eta paperezko liburuen arteko ezberdintasunak konparatu eta haietatik aukera onena zein den erabakitzea da. Jende ugarik dio gaur egun paperezko liburua "modaz kanpo" dagoela eta liburu elektronikoak direla askoz hobeak, baina, egia esan, ikerketa batzuk irakurri ondoren esan daiteke, nahiz eta e-book-en salmenta kopurua handtu egin den hauen eginkizuna ez da bete eta papera askoz gustukoagoa dugula irakurleok.

Libranda enpresaren azkeneko ikerketen arabera, Espainian, irakurketa elektronikoaren irakurleak %4a besterik ez dira, eta aurreko urtetik igo den arren  liburuen salmentak irabazten dituen 939 milioietatik 38 besterik ez dira internet bidezkoak. E-book-a erosoa da alde batetik bestera garraiatzeko, ez baitu pisurik, liburu ugari eduki baititzazkezu edozein leku eta momentuan... egia da, oso erabilgarria dela, baina horrek guztiak ez du jendea erakartzen.

libros en papel vs libros electronicos bilaketarekin bat datozen irudiakAbantaila ugari dituen arren, eta fisikoan diren liburuen prezioak baino baxuak direla jakinda ere, bezeroek nahiago dute liburu fisiko bat oraindik. Libranda egindako ikerketaren arabera, irakurketa elektroniko bat paperezkoa baino %30-50 merkeagoa da, hauen prezioa bataz beste 6,8€koa da, baina, hauek duten %21eko BEZa kontuan hartuta bi liburuen arteko diferentzia ez da ia nabari.

Dagoeneko Espainiako editorial eta plataforma digital guztiek eskatu dute zerga jaitsiera bat, behintzat aukera bat izateko liburu inpresoen arteko borrokan irabazleak izateko, izan ere, prezio baxuago batekin jendeago gehiago animatuko litzateke uste dute.

Hau dena kontuan hartuta eta ekonomiarekin zerikusirik ez duen ideia bat kontuan izan behar dugu. Fisikoan erosten dugun liburu batek duen goxotasuna, usaina eta taktua ez du liburu elektroniko batek eta nik pertsonalki, digitalei prezioa jaitsita ere ez nuke liburu fisiko batek trasmititzen didana aldatuko. Eta zuk: papera ala digitala?


ITURRIAK:
https://www.20minutos.es/noticia/3073087/0/libro-electronico-ebook-ventas-papel-mercado/
https://www.actualidadliteratura.com/libro-electronico-vs-libro-papel/

GIZARTE DESOREKA



GIZARTE DESOREKA



Askok diote bizitza duin bat izateko, ez dela beharrezkoa gauza asko izatea, hau da, oso gauza gutxiekin izan zaitezkeela zoriontsu. Hala ere, jakina da bizitza “zoriontsu” hori izateko, oinarrizko gauza batzuk izan behar dituela edonork, esaterako, maite duen jendea inguruan izatea, bizitzako arlo desberdinei buruzko ezagutza izatea... Baina gauza guzti horien artean, askok ukatu arren, egoera ekonomiko egoki bat izatea ere beharrezkoa da.

“Diruak ez du zoriontasuna ematen” esaldi mitikoa askotan entzun dugu, eta ezin da ezeztatu errealitatearen egia handi bat adierazten duela. Alabaina, onartu behar da edonorri gozamen ikaragarria ematen diola bere kontu korrentean zifra handia bat ikusteak.

Maila ekonomiko horretara ailegatzeko, alde batetik, norbanakoak esfortzu handiak egin behar ditu, nahiz eta erreza ez izan arren. Halare, gaur egun, geroz eta pertsona gehiagok ez dute esfortzu hori egiteko aukerarik ere, ondasun ekonomikorik ez duen familia xume batetik datozelako. Guzti honen errudun handienetariko bat, gizarte klaseak geroz eta hobeagoak izatea ekiditen duten herrialdeak dira. Egun, “matxuratutako igogailu soziala”ren kontzuptua erabiltzen dute injustia hau azaltzeko. Klase sozialak egoera hobeago batera eboluzionatu beharrean, geldialdi bat egon da hobotze prozesu horretan.

Pertsona askok ez sinistu arren, gaur egungo errealitatea horrelakoa da; eta gezurra dirudi XXI.mendean egonda, ikasketa eta egoera ekonomiko egokia duten gurasoen seme-alabek %48 gehiago irabaztea, familia xumeko seme-alabek baino. Gaur den egunean, kapazak izan beharko ginateke, era batera edo bestera, horrelako bidegabekeria sozialak konpontzen, eta egoera ekonomiko kolektiboa egoki bat izaten.








EROSKI




EROSKI 

Eroski 1969an sortu zen "Mondragon Corporacion Cooperativa" barnean dagoen banaketarako kooperatiba da. 2007ko ekainean Caprabo enpresa espainiarra erosi eta gero, 2.441 salmenta-toki 
ditu. 2015eko urtarrilean Eroski ixtear zegoen, bankuekin akordioak egin arte hau horrela, bere zorra osorik berregituratzeko aukera eta finantza ekarpenen trukearen hasiera posiblea zen.

2019an, hainbat datu izan ditu Eroskik: tokiko elikagaien salmentan %33ko igoera; produktu freskoen salmentan %38ko gorakada EAEn; eta bertako haragiaren salmentan %10eko igoera. Guztira 1.900 hornitzailerekin egin duela lan EAEn gaineratu du, eta 650 milioi eurotik gorako erosketa egiten diela urtero.

Azken bi urteotan egin du gora tokiko elikagaien salmentak Eroskin. Hain zuzen kontsumitzaileek estimatzen dutela antzemanda egin dutela elikagai horien aldeko apustua adierazi du Asun Bastidak, Eroskiren Tokiko Produktuen zuzendari komertzialak: "Kooperatiba behartuta dago tokian tokiko janarien alde sendo egitera, Zurekin eredu komertzialarekin ari den bezala". Nekazaritzako elikagaien 300 ekoizle txikirekin diharduela lanean EAEn jakinarazi du, "2.000 produktu baino gehiago saltzen", eta guztira "1.900 hornitzaileri" erosten diote, 650 milioi eurotik gorako erosketa eginez.

Igoerarik handienetakoa harategian izan duela kooperatibak ere adierazi dute, %57,61ko igoera hain zuzen ere. Esnekietan ere igoera handia izan dela aipatu dute; %36,17 igo da.

Kooperatiba izaera duen lehen banatzailea dela ere adierazi dute Eroskiko ordezkariek, eta "liderra Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien banaketan".

Merkadona, Eroskiren konpetentzietako bat da. 1.447 supermerkaturekin 15 autonomia-erkidegotako 46 probintziatan dago. Espainiako elikadura atal osoaren merkatu-kuotaren %13,5 osatzen dute.
Gaur egun 70.000 pertsonek baino gehiagok lan egiten dute konpainian, 4,6 milioi familia baino gehiagoren elikadura asetzeko.

informazioa-iturriak:
https://goiena.eus/debagoiena/1552997324538-eroskik-adierazi-du-tokiko-elikagaiak-merkaturatzen-liderra-dela
https://eu.wikipedia.org/wiki/Eroski 
eroski logo bilaketarekin bat datozen irudiak

BLACK FRIDAY


Black Friday hitza entzuterakoan, denek badakigu zertaz hitz egiten ari diren eta badakigu ere zer egingo dugu egun horretan, diru asko gastatu. Egun horretan, denda 'guztiak' izugarrizko beherapenak egiten dituzte, bai denda fisikoetan eta bai denda onlinetan. Egun honetan, mundu guztia diru asko gastatu egiten du, uste dutelako askoz merkeagoa aterako zaielako, baina hori ez da egia.

Enpresak egun hauetan, izugarrizko diru sarrerak ateratzen dituzte, izan ere, mundu guztiak aprobetxatzen du erosketak egiteko. Gainera, erosi ez diren produktuak, merke jartzen dituzte jendeak eros dadin, eta zakarretara ez botatzeko. Bezeroek ere uste dute beraientzako ona dela, prezioak jeitsi egin direlako eta merke eros daitezkelako nahi dituzten gauzak. Baina bezeroek ez dakitena da hor atzean ezkutatzen den tranpa.

beherapenak bilaketarekin bat datozen irudiak
Enpresek, egun hori iritsi baino lehenago, prezioak igo egiten dituzte eta egun hori iritsi arte ez dituuzte jeisten. Honekin egiten dutena da, jendea sinestarazi produktuak dituzten prezio horiek, benetako prezioak direla, baina ez da horrela. Lehen esan bezala, prezioak ih¡go egiten dituzte balio dutena baino gehiago, eta egun hori iristerakoan jeitsi, benetako preziora edo balio duena baino pixkat gutxiago. Orduan, jendeak prezio hori ikusterakoan, izugarrizko beherapena ikusten du, eta normalean gastatuko zuena baino gehiago gastatzen du, eta horrela enpresek diru sarrera kantitate handia irabazteen du.

Beraz, kontu handia izan behar da, izan ere, gehiago gastatzera bultzatzen digulako, eta azkenean bere prezioa ordaintzen ari garelako, ez balio duena baino gutxiago.


BEZAREN ERABILERA

BEZA:
Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) ondasunen erosketa eta zerbitzuak jasotzea zergapetzen dituen zeharkako zerga bat da. Oro har produktu edo zerbitzuaren prezioari eransten zaio, portzentaje gisa; hala, hasiera batean zerga jasotzen duena ondasunaren saltzailea edo zerbitzua egiten duena da, aldiro kontsumitzaileei bildutako zergaren zenbatekoa Zerga Administrazioari emango diona. Praktikan, azken kontsumitzailea bakarrik ordaintzen duen zerga da, enpresa eta profesionalak.

Jada 1985. urtetik aurrera BEZa ezarri ondoren gure egunerokotasuna BEZarekin normalizatu egin da, hau da, gaur egun, produktuek BEZa eramatea normaltzat hartzen dugu. 2012. urtean Espainiako gobernuak BEZ kulturala %21era igo zuen, baina garai hartan jendea ez zen ohartzen horrek gizartean edukiko zuen eraginaz.

Hasteko, kontuan hartu behar dugu krisi ekonomiko sakon batetik “ateratzen” ari garela, eta egoera ez dela oso atsegina familia askorentzat, ez baitute eroso bizi ahal izateko adina baliabide ekonomiko. Horregatik, ezinezkoa egiten zaie halako zerbitzuengatik ordaintzea eta, ondorioz, kultura albo batera uztera behartuta sentitzen dira, hau da, immigratu behar izatea.

Ulertzen dut gobernuak arrazoi ekonomikoengatik BEZa igotzeko premia izatea eta, beraz, nahiago izatea zerga hori beste zenbait arlotan ezarri, bizitzeko ezinbestekoak diren gauzetan ezartzea baino, esaterako, oinarrizko janarietan. Dena dela, nire iritziz, denok izan beharko genituzke hau eskuratu ahal izateko eskubideak.

BREXIT-A

BREXIT-A:
Azken bolada honetan “Brexit” hitza edozein tokitan eta edozein unetan entzuten ari gara. Hitzaren esan nahia modu laburrean, Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetea izango zen, hau da, Erresuma Batuak Europar Batasunetik irteteko erreferenduma izan zen. Britainia Handian nahiz Ipar Irlandan Europar Batasunetik ateratzearen aldeko zenbait alderdi politiko eta hiritar talde eta pertsona nabarmen zeuden, 1973an Erresuma Batua Europar Batasunaren aurrekariari batu zitzaionez geroztik. 1975ean Erresuma Batuan Europako Ekonomia Erkidegoaren barnean mantendu edo ateratzearen inguruko galdeketa bat egin zen, eta mantentzearen aldeko aukerak irabazi zuen. 2016ko ekainaren 23an erreferenduma egin zen, Erresuma Batua Europar Batasunean mantendu ala atera, eta boto-emaileek Erresuma Batua Europar Batasunetik banatzea erabaki zuten.

Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteak hainbat ondorio bai onak, eta bai txarrak izan ditzake.
Ziurgabetasun ekonomi, politiko eta sozialak pisu garrantzitsu eta handia du ekonomia orokorrean. Jada Erresuma Batuaren irten aldiak izango dituen ondorioak zeintzuk izango diren ezin dugu jakin, eremuaren atxikimendu hauetan eragiten baitute: merkataritza, inbertsioak, lan-merkatua, industriak, eskualde, Erresuma Batuan zein Europar Batasunean adina izango dira irtenbideak.


Erresuma Batua eta Europar Batasunaren harremanak nola bukatuko duen erez ez dakigu. Erlazioa estua izan daitekeen moduan, Norbegiaren kasuan bezala, sekulako bereizketa sakonean bilakatzearen posibilitatea baita ere dago.

Edozein kasutan, merkataritzaren, erregulazioaren eta immigrazioaren inguruko alde positiboak edo negatiboak erabat desberdinak izateko posibilitatea dago. Hortaz, ondorioak zeintzuk eta nolakoak izango diren jakiteko zalantzak daude.

2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna

ENERGIA KONTSUMOA HAZI ETA CO2-AREN ISURKETA LATZAK



Industria Iraultzatik izan zenetik,  munduko energia-kontsumoa modu etengabean hazten joan da gaur egun arte. Azken albistetako bat da, 2018. urtean egindako azterketek diotena; Energiak eragindako gas isurketa %1,7 hazi da.

Azken urteetan, egoerari buelta eman nahian saiatu dira, eta Europak hori lortu du, izan ere, CO2 gutxiago isuri du, baina Txinak izan duen ekonomia larriak  eta Ameriketako Estatu Batuetako eguraldi ilunak munduan dagoen egoera global osoa okertu du, eta horren ondorioz, Europak lortutako isurketa jaitsiera pikutara bidali du.
IEAk 2018an egin zuen txostenak adierazten du, munduan izan den hazkunde ekonomiko sendoak %2,3 igo duela energia primarioen kontsumoa, eta hori ez ezik, lehen esan bezala C02-aren isurketa  %1,7 hazi dela.

Bestalde, munduan gehien kutsatzen duen herrialdea  Txina dela jakin dugu. Beraiek ere horren jakitun dira eta horregatik, hainbat ahalegin mota egiten saiatu dira energi berriztagarriak zabaltzeko, bai inbertsio eta dirutza izugarriak emanez. Baina, beraien ekonomia bizkor hazten da eta horren ondorioz ikatz gehiago kontsumitzen dute (ikatz fabrika asko daude bertan), hala nola, %6,5 gehiago, horregatik, horren eraginez, CO2 isurketa %2,5 handitu dute.

Aitzitik, isurketek gora egin dezaketela ere aipatu berri dute, argindarraren ekoizpenaren zati bat ikatzetik gas naturalera igotzen ari baita, batez ere, lurralde hazkunde handietan, hau da, Txina eta AEBn. Hori gertatzen bada, isurketak %15 igoko ziren eta hori ez da komeni ikusita mundua nola dagoen.

Azkenik, aipagarria da Europak %1,3 gutxitu duela  CO2a, eta gainera energia ekonomikoa orekatzeko gai izan da. Adierazten dutenez, Europak gorantz doan joera baztertzen du egoera hobetu nahian.

BBVAren Iruzurra






Bada urte batzuk bankuek egindako iruzurrek argia ikusi dutela eta hori salatzeko, estatu mailan liderra den BBVA bankuaren atean, bertako Akziodunen Batzarra egiten ari ziren bitartean, BBVAaren kontrako plataformak eta EH kapitalari planto erakundeek salaketa egin dute pintura gorria soinean botaz eta 50 euroko bileteak eskuan zituztela. 2008.urtea geroztik, urtero egiten duten ekimena da, beste erakunde batzuei sortzen dieten arazoak salatzeko.

Aldarrikapen hauek egiten hasi zirela hamabi urte igaro dira eta arrazoiak berdinak izaten jarraitzen dute. Lehenin eta behin, salatzen dute BBVA bankua dela armagintza industrialean liderra Espainian eta diru kopuru handiak bideratzen dituela armagintzara, ondoren munduan zehar milioika pertsonen heriotza ekartzen dutenak. Bestalde, 13.milio euro erreskatatzen dituzte urtero eta hark, familia asko etxetik boatatzea suposatzen du. Gainera, estatuak defendatzen dituen pentsioak defendatzen ditu, erretiratuei pentsio duinak ez izatea ekartzen dien erabakia. Bukatzeko, banku honek, mundu mailan ingurugiroari kalte handiak egiten dizkion makroproduktuan finantzatzen ditu, adibidez, iaz, Kolonbian, 13.000 pertsonak beren etxeetatik joan behar izan zuten, BBVAk finantziatutako enpresa bat ipini zutelako pertsona hauen etxebizitzen tokian.

Honez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ematen dizkion laguntza ekonomikoak ere salatu dituzte, bidegabekeria bat iruditzen zaielako.

2019(e)ko martxoaren 24(a), igandea

BILETEEN FALTSUTZEA

BILETEEN FALTSUTZEA


Gaur egun, geroz eta handiagoa da  arlo ekonomikoarekiko mesfidantza. Izan ere, 2001ean (Espainian) egun ordaintzeko erabiltzen dugun unitate monetarioa sortu zenetik, hau da € agertu zenetik denbora asko pasa da, eta billeteen faltsifikazioa geroz eta ohikoagoa bilakatzen ari da. Horren ondorioz, ekonomia fraudeak areagotu dira, eta horrekin batera billetearekiko konfiantzaren galera eman da.

Horregatik, faltsifikazio horiek saihesteko sistema desberdinak asmatu izan dira: “diru faltsua detektatzeko errotulagailu” gisa ezagutzen duguna, “billeteen legaltasuna neurtzen duen makina”... Beraz, argi dago, billete batek zenbat eta  denbora gehiago eman zirkulazioan, orduan eta aukera gehiago edukiko ditu faltsutua izateko.


Fraude horrekin bukatzeko, segurtasun maila handiagoko 50€ko billetea txertatu zituen zirkulazioan Europako Banku Zentralak. Honek ezaugarri hauek zeramazkin:
argitara begiratuta, leihoa garden bihurtzen da, holograma bat erakusten du, Europa Greziako mitologiako pertsonaiarena, eta esmeralda koloreko zenbaki bat eta erliebe marka bat ere baditu”. Horrela azaldu zuen Mario Draghik, ordungo EBZko presidentea. Eta beraz, aldaketa horiei esker, zailagoa bilakatu zen bileteak faltsutzea. Beste bileteekin berdina gertatu dela ikusita, beharrezkoa izango al da urte kopuru jakin batean, billeteen ezaugarriak berriro ere aldatzea?

APOSTUEN ADIKZIOA

APUSTUAK

Apustuak oso pilpileam dauden gaia da gaur egungo ekonomian eta zeresanik ez egungo gizartean. Apustuak askotan lotu izan dira "diru errexa" terminoarekin baina denborarekin ikusi da lotura hori erabat okerra dela. Hau gutxi balitz, asko adikzioan erori dira eta egunero dirutza uzten dute horrelako kontuetan. Kirol apustuak dira erabilienak, batez ere, futbolean.
Esan ohi da pertsona batek urtean 290 euro inguru inbertitzen dituela apostu mota honetan. 2018ko datuen arabera, online bidez 8 milioi euro  inguru inbertitu ziren, eta horietatik 4 milioi inguru kirol apostuetan izan ziren, hau da, ikusi daitekeenez izugarrizko mugimendua sortzen du apustuak diruarekiko.
Nik pertsonalki behin edo behin jolastu izan dut kirol apustuetan eta ondoriozta daiteke %99an galtzen aterako garela, Apustu mota hauek zerbaitetarako jartzen dira eta jendea ez da hortaz ohartzen edo kostata ohartzen da.

Beste batzuk nahiago dute kasinoetara joan. Esan beharra dago kasnioen erabilera geroz eta handiagoa dela eta  denboraren poderioz ekonomiaren sustentu bihurtzen ari dela. Horren adibide da,  denok ezagutzen dugun La Vegaseko kasino famatua. Munduko kasino zentral bihurtu da eta apustuetara adiktoa den jendetza biltzen da hor.

Hau guztia ikusita, esan dezakegu apustu enpresa bat montatzea negozio bikaina dela, izan ere, gizartean oso sartua dagoen ekintza bat da eta zoritxarrez hazten jarraituko duen zerbait da.

2019(e)ko martxoaren 23(a), larunbata

BLACK FRIDAY

BLACK FRIDAY






Resultado de imagen de black friday venta de esclavos“Black Fraideya”, “viernes negro” edo eta “ostiral beltza” eguberrietako erosketeen gehiengoa inaguratzen dituen eguna da eta izugarrizko beherapen handiak egoten dira denda ezberdinetan, denda txikitan baina batez ere biltegi edo eta almazen handietan diru gutxiago bai dute galtzeko beherapenak eginez. Ohitura hau Estatu Batuetan du jatorria, baina teknologia eta gaur egungo globalizazioaren eraginez mundu hontako hainbat herrialdetara zabaldu  da erosketa ohitura hau, esate baterako Brasil, Canadá, España, Francia, Alemania, Italia, México, Perú  Colombia eta hauek bezalaxe horrelako beste hainbat lurralde. Eta  zergatik ostiral beltza eta ez ostiral arroxa edo eta txuria? Ba al daki jendeak egun honi “ostiral beltza” izen bereziaz izendatzeko arrazoia? Argi dago ezetz, gehiengoak ez dakiela.

Honako hau da izenaren arrazoia: Antzinean, egun horretan bertan jauntxoek edo pertsona trafikantek esklabuak saltzen zituzten normalean baino prezio baxuago batean. Jatorria, gaur egun arte iritsi zaigun informazioaren arabera Fidadelfian du, non “Accion de Graciasen” ondorengo egunan esklabuak saltzen ziren beherapenak eginez eta izugarrizko jendetza joaten zen esklabuak begiztatzea eta erostea objetuak balira bezala.
Imagen relacionada


Eskerrak gau egun ez dela pertsonakin ematen, ala ere, lotsagarria iruditzen zait izena kontserbatzea, esklabu beltz horietan eta gaur egungo beltzetaz par egiten ari direla iruditzen zait haien arbasoak bai dira eta argi eta garbi arrazakeria jesto izugarria iruditzen zait izen honen kontserbapena. Bestalde, lotsagarria eta penagarria iruditzen zait baita ere, gaur egun jendeak duen erosteko beharra,  konpultsiboki erosteko behar izugarria. Izugarria bai, IZUGARRIA. Bai, maiuskulaz, niri behintzat beldurra ematen didalako kapitalismoak guregan duen eragin handia eta gu manipulatzeko duen gaitasun handia. Gainera tontoak bagina bezala ziria sartzen digute. Beherapenak direla diote baino ez da ala, enpresak eta batez ere multinazional handiek aberasteko helburua dute eta ez daude bertan dirua galtzeko.

Laburtuz, apurtxo bat gehiago pentsatu beharko genuke eta ez hain inpultsiboki  jokatu ziria sartzen bai digute eta kasu honetan bezala, hainbeste faktore garrantzitsu daude gauza hauen atzetik kontuan hartu beharrekoak.

2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

GOOGLEK BOTERE GEHIEGI?

Denok dugu Google enpresa estatubatuarraren botere neurrigabearen berri. Informazioaren kontrola izatea ezinbestekoa den gizarte batean, sekulako indarra hartu du. Enpresa honen zoritxarrerako, Europar Batasuneko Batzordeak dominio honenkin kezaktuta egotearen seinaleak ematen hasi zen orain bost bat urte. Hauek ikerketa bat ireki zuten eta Googleri hurrengoa leporatu zioten: Googlek bere jabetzako aplikazioak aurrez instalatzea inposatzen diela Android sistema operatiboa daramatzaten mugikorren fabrikatzaileei. Azaldu zutenaren arabera, Googlek amaiera eman behar izango lioke "bere jokaera ilegalari" 90 eguneko epe batean, isun izugarria jasotzearen mehatxuan.
Arazoa bertan geratzetik urrun, jakina da Google enpresa multinazionala izan dela Europar Batasuneko Batzordetik multa gehien jaso dituen enpresa. Izan ere, urte honetako hilaren 20an 1.494 milioi euroko zigorra jaso du AdSense plataformaren bitartez hamar urtetan zehar lineako publizitate-merkatuan “bere posizio nagusiaz abusatzeagatik”. Honi aurreko isunak gehituz gero, bi urtetan 8.240 millioi eurora iritsi da. 
AdSense Googlek sortutako publizitate sistema bat da. Honi esker, webguneen egileek izena eman dezakete publizitate testu eta irudiak txertatzeko. Iragarki hauek Googlek kudeatzen ditu, eta klik kopuruaren arabera neurtzen dira irabaziak. Ikerketatik ondorioztatu dutenaren arabera,  esklusibotasuneko kontratu edo oso murriztaileak direnen bitartez, oztopoak jarri diela bere lehiakideei, bere iragarpen-sistemekin ezin dutelako lehiatu. Jarrera horrek lehiatzeko eta berritzeko aukera galarazten du. 
Konpainiak ez du argitu ea Bruselasen erabakiaren aurka errekurtsoa aurkeztuko duen ala ez baina Kent Walker Googleko Nazioarteko egoeren presidenteordeak esan zuenaren arabera "Aldaketa kantitate handia egin dugu Europako Batzordearen kezkak lasaitzeko. Datozen hilabeteetan, gaurkotze berriak burutuko ditugu Europako gure lehiakideei ikuspen handiagoa emateko". Lineako publizitatearen negozioa ia Googlerena da osotasunean, baina Googleri asko geratzen zaio oraindik Bruselako Konpetentzia autoritateak konbentzitzeko.

Informazio-iturriak: 
https://www.xataka.com/moviles/multa-historica-ue-google-android-4-340-millones-euros-abuso-posicion-dominante
https://elpais.com/economia/2018/07/18/actualidad/1531929676_973180.html?rel=mas
https://elpais.com/economia/2018/07/19/actualidad/1532008248_731276.html
https://elpais.com/economia/2018/07/17/actualidad/1531849146_357965.html


JOKOAN INBERTITUTAKO DIRUA

JOKOAN INBERTITUTAKO DIRUA

Apustu jokoa oso fenomeno ohikoa da gizakiengan. Nolanahi ere, duela gutxi sortutako jokoetan, makina txanponjaleetan edo bingoetan esate baterako, ikaragarri handitu da jokoaren mendekotasun psikologikoan erori den pertsona heldu zein gazteen kopurua. Gainera bataz beste 3 jokalari patologikotik 2 gizonezkoak dira.

Ludopatia, jokatzen duen pertsonak bere jokoa kontrolatzeko gaitasun eza da, horrela, bere jokatzeko erak (eta galtzekoak gehienetan) bere bizimoduko esparru garrantzitsuei eragiten die (osasunari, ekonomiari, familiari, lanari, lagunei…). Jokoan kontrolik gabe sartu ahala, pertsona honek gero eta denbora eta diru gehiago eskaintzen dio jarduera honi. Egoera honetan, apurka, beste jardueretarako interesa galtzen du, isolamendu sozialerako joera gehitu egiten zaio eta zorrak eta beste arazo batzuk agertzen zaizkio.
2006an, EAEko biztanleek 1.300 milioi euro inbertitu zituzten jokoan, eta Estatu osoan, epe berean, 28.800 euro inbertitu ziren, sektoreak Euskadiko aisialdirako eskaintzan duen garrantziaren isla nabarmena da. EAEko herritarren jokatzeko ohitura sozialei dagokienez, eta bezero mota jokoaren arabera aldatzen den arren, egindako ikerketa batek honela deskribatzen du Euskadiko jokalari tipoa: 45 eta 65 urte arteko gizonezko bat, soldata-maila erdi-baxua duena.
Halaber, aipagarriak dira sexuen arteko ezberdintasunak. Gizonezkoen % 71,7k jokatzen dutela onartzen duten bitartean, emakumezkoen % 57,6k onartzen du. Egoera zibilak ere aldagai esanguratsua dela dirudi, izan ere, ezkonduta dauden edo bikotea duten biztanleen % 68,2 dira gehien jokatzen dutenak. Inkesten arabera, herritarren % 49,9k uste dute jendeak dirua irabazteko baino ez duela jolasten; dena dela baina geroz eta gehiago dira denbora-pasa gisa ere jokatzen dela uste dutenak. Maiztasun handi samarrez jokatzen dutenek diru-kopuru txikiak jokatzen dituzte. Hala, galdetutakoen % 82,4k 40 eurotik behera gastatzen dutela diote. Bestalde, Euskadiko jokoan gizarteak duen eraginak handia izaten jarraitzen duela erakusten du ikerketa batek. Hain zuzen, Euskadiko biztanleen %60k beste pertsona batzuekin batera jokatzen dute, bereziki senitartekoekin eta lagunekin.
Azken urteotan, espainiar gazteen artean modan jarri den eta  "Trending topic" kontsideratzen den beste apustu mota bat kirol-apustuak dira. 18 eta 25 urte bitarteko 217.000 herritar baino gehiagoren egunerokoan sartutako elementua da gaur egun. Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioko Jokoaren Antolamendurako Zuzendaritza Nagusiaren datuen arabera, 670.000 espainiarrek gutxienez urtean behin egiten dute apustua, adin segmentu horretan dauden pertsonen %30 inguruk, zifra hori 26 eta 35 urte bitarteko pertsonen taldeak besterik ez du gainditzen. 2017ko bigarren hiruhilekoan soilik 1.400 milioi euro baino gehiago mugitu zituzten Espainian.

Resultado de imagen de ludopatía
Resultado de imagen de ludopatia

Eusko (Euskal moneta)


EUSKO (EUSKAL MONETA)

Euskoa Euskal Herriko tokiko dirua da, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa Garaian erabiltzen dena. Moneta soziala da, ohiko diruaren alternatiba; ez du moneta tradizionala ordezkatzeko helburua, baizik eta honek betetzen ez dituen hutsune batzuk betetzeko. Tokiko garapena adibidez, bertako ekonomiari bultzada emanez.

Euskal moneta elkarteko kideok 2010eko azaroan ezagutu zituzten Akitaniako  (Òlt e Garona) Villeneuve-sur Lot herriko Abeille monetaren kudeatzaileak. Harremanetan jardun ondoren, tokiko moneta sortzea pentsatu zuten. Jende anitz aurkitu dute proiektuaz interesatua. 2011ko ekainean elkartea eratzen hasi ziren eta urte bereko irailean abian jarri zuten. 2013ko urtarrilaren 31ean jaulki zen euskoa.

Ezaugarriak:
Euskoa zentimotan zatitzen ez den dirua da, eta euroaren balio bera du. Hala, erabiltzerako orduan, produktu baten prezioaren euro osoak euskoekin ordain daitezke, baina zentimoak eurotan ordaindu behar dira. Adibidez, 3,50 euroko produktu bat 3 eusko eta 50 euro-zentimoren truke eskuratu daiteke.

Billete formatuan jaulkita, 1, 2, 3, 4, 5, 10 eta 20 euskoko billeteak daude. Ez dago txanpon formaturik.

Billeten diseinuak Ramuntxo Partarriuek eginikoak dira, Bob Edmek egindako argazkien gainean. Argazkiotan Euskal Herria edota euskararekin lotura duten irudiak ageri dira.

  • 1 euroko billetea urdina da, eta txalaparta ageri da.
  • 2 euroko billetea gorria da, eta euskal dantzen irudia darama.
  • 5 euroko billetea grisa da, eta Iparraldeko nekazaritza-lurraren irudi bat erakusten du.
  • 10 euroko billetea hora da, eta irudian arbela ikus daiteke, NOR NORI NORK euskarazko aditz sistema mota idazten ari den emakumezkoarekin.
  • 20 euroko billetea morea da, eta irudian industria guneko garabiak daude.
Billeteak faltsifikazioen kontrako bost segurtasun sistema dituzte, euro billeteen antzekoak.
  • Filigrana bat
  • Urreztadura berotua
  • Puntzoi zigiluak (segurtasun sistema hau, gainera, itsuek billeteak errekonozitzeko balio du)
  • Fotokopien kontrako segurtasun sistema
  • Ezkutuko beste sistema bat
Billeteak nork eginen ditu? 

Inprimategi batek egiten ditu, billeteek ziurtasun sistema bat dute, euroek duten bezala. Billeteek ere banda distiratsu bat dute eta marrazki bat paperean txertatua. Euro-billete bat fotokopiatzen baduzu ageri da berehala, beltza bilakatzen baita, euskoarekin ere berdin.


Helburuak: 

Euskoa sortzaileen arabera, "tokiko diru bat da, euskalduna, ekologikoa eta solidarioa". Tresna horren bidez, tokiko ekonomiari bultzada eman nahi zaio, bertako gizartearen eta kulturaren onurarako. Euskararen aldeko lanari dagokionez, eusko sarearen parte diren saltokietan produktuak euskaratzeko pausoak ematen ari dira. Ekologiko eta solidariotzat hartzeko, nabarmentzea dago tokiko ekonomia bultzatzeak aztarna ekologikoa murriztea dakarrela, eta tokiko dirua ezarri den beste tokietan aztertu denez, negozio eta saltzaileen arteko harremana indartu da. Gainera, tokiko diruaren proiektua lanpostuak sortzen ari da.



Informazio iturriak:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Eusko_(Euskal_Moneta)
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2350/euskoa
https://www.argia.eus/albistea/ipar-euskal-herriko-eusko-moneta-auzibidean
https://www.diariovasco.com/sociedad/201703/16/euskoak-txartela-badu-orain-20170316125406.html



Kapitalismoa eta klima aldaketa

Greta Thumberg 16 urteko neska suediarrak hasitako kanpaina aktibista jarraituz, azken aldian, klima aldaketaren arazoa guztion ahotan dago. “Friday for Future” lemapean, mundu osoko milioika ikasle lanuztea egitea erabakitzen ari dira planetaren etorkizuna arriskuan jartzen duen gai honen kontra protestatzeko. Klima aldaketa ahalik eta azkarren frenatzeko, hainbat aldaketa egin behar ditugu gure eguneroko bizitzan. Hala ere, arazo hau aspalditik dator eta  ez da birziklatze hutsarekin edo animalia kontsumorik gabeko dieta hastearekin aldatuko. Klima aldaketaren benetako arrazoia gure sistemak funtzionatzen duen moduaren sustraietan dago, gaur egungo gizartearen funtzionamenduaren erroan. Horregatik, azaleko konponbideak bilatu beharrean, klima aldaketa modu eraginkorrenean ekiditeko era bakarra kapitalismoarekin amaitzea da, gizartean nagusi den pentsamolde kapitalistarekin.

Klima aldaketa eta berotegi efektua gaur egungo sistema ekonomiko eta industrialaren emaitza dira. Momentu honetan, mundu mailan esfortzu izugarria eginez, 2030. urterako tenperaturen berotze maila 1,5 gradutik behera mantendu genezake, kasurik hoberenean. Hori ezingo bagenuke lortu, munduak tenperatura maila altuegia hartuko luke, ekosistemen kolapsoa, ozeanoaren azidotzea, masa desertifikazioa eta kostaldeko hirien hondoratzea eraginez.

Errealistak izanez, pausu handiago bat eman behar da. Karbono emisioak kontrolatzeko lege eta politikek ez dute askorik egingo. Gizarteak eta egungo sistemak egin beharko lukena, orokorrean lana, kapitala eta jabetzarekiko ditugun harremanak berrebaluatzea izango zen. Industria-ekonomiaren berregituraketa dramatikoak aldaketa handiak pairatuko lituzke ongizate estatuan. Sistemak funtzionatzeko dituen elementu guztiak eztabaidatu behar dira etorkizunean ongizate indibidualerako diseinatutako jarrerek lur planetan ondorio latzik ez dituztela berresteko. Gure ekonomia sistema berritu egin behar da orain dugun ikuspegia atzean utzita, ikuspegi humanitarioago eta iraunkorrago batez begiratuz.

Eta, nola eragiten du ekonomia sistema kapitalistak ingurumenean? Indarrean dagoen funtzionatzeko modu honek, boterean daudenen onurarako baino ez du jokatzen. Kapitalismoaren xede handienetarikoa, gauza askoren artean, diru sarrera handienak lortzea da, arlo pribaturako betiere. Pentsatzeko era honek erabat kanpo uzten ditu gizartearen eta ingurumenaren ongizatea. XXI. mendeko gizakia gizaki kontsumista da, eta hori da kapitalismoaren oinarrietako bat. Kontsumitzailea etengabe dago erosten eta erositako hori botatzen, hondakinak sortzen, ziklo horretan etengabe murgilduta. Ekonomia zirkularra eta antzeko neurriak hasi dira ateratzen, baina ez zaie jaramonik egiten.

Herrialde garatuetako gobernuak inbertsio handiak egiten ari dira arazo hau konpontzeko bideen bila. Hala ere, klima aldaketa ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrenean erradikatzeko erantzuna emanda dago: egungo ekonomiaren oinarriak birpentsatzea. Ez da bilatu edo diseinatu behar, martxan jarri eta aldaketak egiteko prest egon baizik.

2019(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

KOOPERATIBAK

Kooperatiba langileek osaturiko borondatezko merkataritza-baltzu autonomoa da non erakundearen jabetza langile-bazkideei dagokie. Eta beraien oinarria elkarlanean datza. Historian zehar garrantzi oso handia izan dute ekonomian, baina azken boladan beraien iraupena mahai gainean jarri da eta baita oraingo merkatuaren egokitzapena ere. Batez ere Fagor etxetresnen kooperatibari gertatu zaiona ikusita, hau da, Fagor Etxetresnen porrotak kooperatiben munduan lurrikara eta eztanda handia sortu du, beraien izaera zalantzan jarri arte. Hala ere, garbi dago gaur egun merkatuaren parte direla eta jakina denez, merkatuaren zabaltasuna eta globalitatea kontuan izanik, beharrezkoa dute merkatura egokitzea. Merkaturatuko diren produktuak, salmentak, bezeroen eskakizunaren araberakoa izango da eta beraz, merkatuko eskakizunetara moldatu beharko dira. Baina beste motatako enpresak bezala, ez dirudi beraien ezaugarriengatik desberdin jokatu behar dutenik.

Kooperatibak beste erakundeekiko ezberdintasun nabariak dituzte; batik bat, esan bezala, langileek osatuak direla. Gizartearekiko ardura eta honek suposatzen dituen arazoei aurre egiteko baloreak dituzte, eta beste erakundeak ez bezala, hauek bazkideen egoera bai ekonomiko, bai sozial eta bai ideologikoak kontuan hartzen dituzte: Elkar laguntza, langileen erantzukizuna, gizarte erantzukizuna, demokrazia, berdintasuna, ekitatea, elkartasuna,...Balore hauek ondorio oso zuzenak ekarri dituzte gizartean eta azken krisi honetan Fagorrenaz aparte azpimarratu egin da beraien konpromisoa langileekiko. Hala, enpleguarekiko kezka handia dute eta langabeziaren murrizketa dute helburu. Horregatik, eta ekitatea kontuan hartuta, hau da, kooperatibako bazkideen arteko soberakin banaketa justua eginez, aberastasuna jendartean orekatuagoa lortzen da eta gizarte eta ekonomi maila desberdintasunak gutxitzea suposatzen du.

Langabezi tasak erreparatuz gero, konturatuko gara Gipuzkoako langabezi tasa estatuko beste probintzietakoa baina baxuagoa dela. Agian Gipuzkoan egoteagatik mugimendu kooperatibo handia: Mondragon korporazioa. Mondragon korporazioa izan daiteke langabezi tasa baxu honen eragile nagusienetakoa. Ez da ahaztu behar Mondragon korporazioa 102 kooperatibak osatzen dutela eta hauek mundu guztian, 5 kontinentetan zabalduak daudela. Enpleguari dagokionez, estatuan 67.146  langile dituzte eta Euskadin 34.959. Ekonomi sektore askotan daude, baina inoiz ez dira ahaztu hezkuntza sektorean egoteaz, beraien helburua lortzeko, ezinbestekoa ikusten baitute produktuetan eta zerbitzuetan balio erantsi handia ezartzea, eta hori bakarrik lortzen da langile formatuak edukitzen.