2018(e)ko abenduaren 30(a), igandea

KONTRAKO HAIZEAN, MOTELAGO

KONTRAKO HAIZEAN, MOTELAGO

Azken bost urteetan ez bezala, nun krisiaren ondoren Euskal Herriko ekonomiak hazkundea izan duen, datorkigun urte berri honetan, 2019an, ekonomiak hazkuntza hori asko motelduko duela aurre ikusi dute analista gehienek.
Motelaldi honen ondorio nagusiak gaur egun gertatzen ari diren aldakuntza nagusien ondorioz gertatzen ari dela ziurtatu digute, hala nola, brexit-ak, Donald Trump-en politika ekonomikoak eta beste hainbat arrazoik.
Joseba Madariaga adituak zioen azken aholkua «Ez dut zoritxar iragarle izan nahi, baina politikaren esparruko erabakiek eragile ekonomikoen asmoetan eragin dezakete, enpresek eta sendiek bi aldiz pentsa dezaketelako inbertitu aurretik. Aurten joera hori uste baino harago joan da»



Hala ere, gertatzen ari den hau konpondu gabeko krisi baten ondorio dela konprobatzen ari da. Nahiz eta makroekonomikoki 2008. urtean egon zen errenta mailara iritsi garen 2018an, krisiari aurre egin gabe jarraitzen diogu, urte hauetan jasan diren gora beheratan jendeak oso gaizki pasa baitu.
Endika Alabort ekonomistak dio azken hamar urte hauetan lan munduan prozesu asko gertatu direla eta aldaketa bat nabarmena dela. Horregatik, kontsumoan egon den apalkuntza horren ondorio izatea oso litekeena da. soldatek behera egin hala, jendeak kontsumitzen duena askoz gehiago kontrolatu eta aztertzen du, aurretik garrantzi gutxiago ematen zionari garrantzi handiagoa emanez.
Bestetik, aberastasunaren kontua asko eztabaidatu den gaia da, enpresak eta kapitalak dira diru gehienaren jabe. Euskal autonomia erkidegoan bereziki datu hau oso esanguratsua da azken lehiakortasun txostenaren arabera Euskadin %40a enpresek bereganatzen dutelako, ia Alemanian baina 2 puntu gehiago.
2019an inflazioaren kontuak ere garrantzi handia izango du, ez dakite ea kontrolpean mantendu ahal izango duten eta beraz asko igotzeko edo jaisteko arriskua egon daiteke. Soldatek gora egiten dute eta berez prezioek ere bai kasu gehienetan baina badaude teoria guztiak hausten dituzten salbuespenak, lehengaien prezioak edota petrolioaren prezioak (80 dolarretik 54 dolarrera jaisteak adibidez).
2008. urtean Espainiako inflazioa %4,09koa zen bataz beste eta 2018koa ordea 1,72koa. Datuen kontraesanak kezka eta ezjakina sortzen du, datorkigun urtean egongo dena zehazki jakiteko aukera kenduz.


2018(e)ko abenduaren 28(a), ostirala

Berriztatzeko, poltsikoa hustu beharra




 BERRIZTATZEKO, POLTSIKOA HUSTU BEHARRA


Biztanleek ordaintzen dituzten zergak dira Espainiako Gobernuarentzat diru sarrera iturri garrantzitsuenak. Gobernuak zerga horien bidez jasotakoa hainbat gauzatan gastatzen du, hiritarron bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin. Hortaz, ezin da ukatu zergak ezartzea beharrezkoa dela herrialde guztietan.

Zerga horien artean, batek, hidrokarburoen zergak, tirabira asko sortu ditu Frantzian, azken asteotan; izan ere, hidrokarburoen kontsumoari ezarritako tasa berriak Jaka Horien mugimendua eragin du. Eta horri esker, atzera egin du Frantziako Gobernuak, eta bertan behera utzi du tasaren ezarpena. 


Espainian, berriz, duela zazpi hilabete kargua utzi zuen Cristobal Montorok, Espainiako Ogasun ministro ohiak, hidrokarburoen tasa berri bat ezarri zuen autonomia erkidego batzuetan eta, EAE, Errioxa, Kantabria eta Gaztela eta Leon izan ezik; horren bidez lortutako kapitala osasun sailean inbertitu nahi zuten. Beraz, 2019ko urtarrilaren 1ean, hidrokarburoen prezioak 4,8 zentimoko igoera izango du, aipatutako tasa ezarrita ez dagoen erkidegoetan.

Ekimen hori aurrera eramateak alderdi positibo eta negatiboak izango ditu: positiboa, hidrokarburoen igoerak biztanleok bultzatuko gaitu energia berriztagarrien bidezko garraiobideak erabiltzera; negatiboa, prezioaren igoera. Dena dela, aitzakia bikaina da Gobernuarentzat, haien helburu bakarrari eusteko: diru sarrera kopuruak handitzea.



· Erabilitako informazio iturria:  https://www.berria.eus/paperekoa/1856/011/001/2018-12-26/urte_berrian_erregai_litroa_48_zentimo_garestituko_da_hego_euskal_herrian.htm








2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

ISABEL PANTOJAREN DIRU ZURIKETA

Isabel Pantoja 1956ko abuztuaren 2an jaio zen, Triana auzoan, Sevillan. Familia kolkloriko batean jaioa, bere genero berdineko artistez beteta. Kopla andaluziarreko abeslari honek, 30 albumeko diskografia dauka eta bira ugari egin ditu Espainia eta Hego Amerikan Juan Gabrielen kolaborazioarekin.

Isabel Pantoja diru zuriketagatik izan zen kondenatua. Diru zuriketa eskuratu den diruaren iturriak ezkutatzeko ekintzen multzoa da, legez eskuratu eta gordetako diruaren itxura ematearren.
Zigorra bi urtez espetxeratua izatea eta 1.14 milioi euroko isuna ordaintzea izan zen. Hau dena ‘Operación Malaya’ izeneko ikerketa juridikoarekin hasi zen, 2006ko martxoan eta prozesu honekin bere bikote ohia zen Julian Muñoz, Marbellako alkate ohia, eta bere emaztea Maite Zaldívar ere kondenatuak izan ziren.

2007ko maiatzaren 2an, Isabel Pantoja atxilotua izan zen, bere Marbellako etxean. Hurrengo goizean atera zen karguekin, 90.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Zazpi urte geroago, prozesu juridiko neketsu baten ondoren, espetxeratua izan zen. Alcala de Guadairako espetxean sartu zuten 2014ko azaroaren 21ean. Nahiz eta aukera zegoen kondena suspenditua geratzeko, aurrera jarraitu zen Pantojaren espetxerapenarekin. Alde batetik, jarreraren larritasunarengatik eta bestetik, zigorraren helburua ez galtzeko, hau da, etorkizuneko jokaera posibletarako freno gisa balio izatea.

Baldintzapeko askatasunarekin atera zen martxoaren 2an, bere zigorraren bi herena bete ondoren. Bere askatasun baldintzatuak Espainiatik mugitzera mugatzen zion eta Jerezeko Mugaren espetxe-gizarte-zerbitzuengatik kontrolatua izan zen. Askatasun horrek egun gutxi batzuk besterik ez zion uzten espetxetik kanpoan pasatzen eta gero espetxera itzuli behar izan zuen. Bertan igaro zuen azkeneko gaua, otsailaren 8tik 9ra.


Gutxieneko soldataren igoera

Espainiako Gobernuak lanbide arteko gutxieneko soldada 900 euroraino igotzeko Errege Dekretua onartuko du abenduaren 21ean, Bartzelonan egingo duten Ministroen Kontseiluan, Pedo Sanchezek Kongresuan jakitera eman duenez.

Lanbide arteko gutieneko soldata %22 igoko duela azaldu du Sanchezek, 1977tik izandako igoerarik handiena hain zuzen, Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, "herri aberats batek ezin ditu langile pobreak izan"

Ildo horretan, Maria Jesus Montero Ogasun ministroak ez du baztertzen lanbide arteko gutxieneko soldata 2020an 1.000 eurokoa izatea, Pedro Sanchezek udan agindu zuen bezala, eta sindikatuekin eta patronalarekin adostutakoaren arabera.

Podemosek soldata 1.000 eurokoa izatea nahi zuen eta gobernuak orde 850ekoa. Oraingo gutxieneko soldata 736 eurokoa da, beraz 164 euroko igoera adostu da azkenean. 

Plan hau onartuz gero, 2019ko urtarrilaren 1ean ezarriko da lege berri hau. Hala ere, ekonomistek diotenez, egoera berri honek galerak izan ditzazke. Hainbat lagunen lan postuak arriskuan gera daitezke soldataren igoera honekin. Arrisku handiena duten langileen artean, gazteak pertsona nagusiak langile berriak eta gutxi formatuta dauden langileak dira. 

Euskal Herrian langile gutxik kobratzen dute gutxieneko soldata, baina azken urteetan kopuru hori igo egin da. Beraz, gaur abenduak 21, igoera hau onartzen badute berri ona izango da langile askorentzat.
subida del salario minimo bilaketarekin bat datozen irudiak



Informazio-iturriak:
http://www.expansion.com/economia/2018/10/29/5bd6ad0ae5fdea5e6a8b45a8.html
https://www.argia.eus/albistea/gutxieneko-soldataren-inguruko-zenbait-apunte-teoriko-eta-politiko
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5921054/pentsiodunek-positibotzat-urritzat-jo-dute-900-euroko-gutxieneko-soldata/
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6055619/900-euroko-gutxieneko-soldata-onartuko-dute-2018ko-abenduaren-21ean/

2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

ZATIKETA DIGITALA

Gaur egun, teknologia gizartearen garapen eta aurrerapenerako tresna kontsideratzen da. Internetek aukera berriak sorrarazi dizkigu; hau da, digitalizazioaren hazkundeak herrialdeko garapen teknologikoa ez ezik, grapen soziala eta ekonomikoa suposatu du. Baina, aldi berean, internetek itxaropena esan nahi du, egungo gizartea informazioarena da, uneoro eskura daitekeelako edozer eta uneoro gaudelako konektatuta.

Internet eta teknologia berriei buruzko eztabaida gure artean etengabe ikusten dugu; gizarteko arlo guztietan gertatzen den era berean, teknologia esparruan hainbat arazo sortu direlako. Arazo horietako bat bretxa edo zatiketa digitala da. Zatiketa digitala gizarte-taldeen arteko desberdintasunak dira, informazioaren eta komunikazioaren teknologien sarbide eta erabilerak izan ditzakeen mugen arabera. Zatiketa digitalak arazo ekonomiko, sozial edo geografikoak direla eta, hutsuneak sortu ditu; izan ere, gizatalde batzuk teknologia berrien erabileratik mugatuta daude. Era berean, talde horiek gizarte antolamendutik kanpo gelditzen dira hein batean, teknologiarako sarbidea izan ezean, ezagutza berriak eskuratzeko informazioa lortzea oso zaila baita.

Zergatik bihurtu da garapen globala izan daiteken zerbait arazo sozial? Bizi dugun testuinguru sozioekonomiko neoliberalarengatik, gaur egun daukagun merkatuen hegemoniarengatik. Globalizazioa aldaketa ekonomiko honen adierazpena baino ez da, eta gaur egungo botere nagusiek herrialde nagusien garapena bilatu nahian, ezin ekidin ditzakete aspalditik desagerrarazi nahi diren desberdintasun sozial, ekonomiko eta kulturalak.

Hala ere, jakina da mundua antolatzen duen sistema kapitalistak definizioz ekonomiatik kanpo uzten dituela zenbait gizatalde. Baina, funtsean, zatiketa digitalaren beste arazoetako bat ez da teknologia erabilpenean izan daitezkeen muga ekonomikoak, zailtasunak baizik. Askotan entzun dugu internet bidezko ordainketak hartu duen indarraz eta esku-diruaren behin betiko desagerpenaz. Erregimen modernoko demografia erreparatuta, biztanleriaren zahartzea ukaezina da. Eta garai desberdinetara ohituta, gero eta ugariagoak dira adinekoek teknologia berriekin izaten dituzten arazoak.

Gure ekonomia sistema eta gizarte antolamendua interneten menpe antolatzen badugu, zer gertatuko da berrikuntza hauek ordaindu ezin edo kontrolatzen ez dakitenekin? Sistematik kanpo geratuko dira? Inklusioa eta gizartearen garapen soziala helburutzat hartzen den garaian, desberdintasunak oraindik suma daitezke, globalizazioaren parte den digitalizazioaren hazkundeak hainbat pertsona sistematik kanpo uzten baititu.

2018(e)ko abenduaren 14(a), ostirala

Ekonomia Zirkularra

Materialen erabilera txikiagoaren helburua da gure ekonomiak lehengaien erauzketarekiko eta inportazioarekiko duen menpekotasuna murriztea, baita hondakinen sorkuntza murriztea ere. Ekonomia zirkularraren oinarrizko printzipioa da gehiago lortzea gutxiagorekin.
Euskadin, sektore industrialak 21 milioi tona lehengai kontsumitzen ditu urtean; horietatik, % 77a inportatzen da. Hala, hondakinen % 72 sortzen ditu eta, horietatik, % 42 zabortegira doaz. Zirkularragoa den ekonomia bateranzko trantsizioak, beraz, abagune handiak eskaintzen dizkio Euskadiri. Garrantzitsua da gure ekonomia modernizatzeko eta eraldatzeko, noranzko iraunkorrago batean aurrera eginez.
Ekonomia zirkularrarekin, ingurumena lehiakortasunaren faktore giltzarri bat bihurtzen da, enpresek baliabide eta lehengai garestiak aurrezteko duten potentzial itzelari esker. Abagune ekonomikoen iturri erreala enpresa berritzaileak jaiotzeko; oraingoak dibertsifikatzeko eta nazioartekotzeko; teknologia garbiago berrietan inbertitzeko eta enplegua sortzeko.
Gure ustez, baliabideak amaigabeak dira, eta bai enpresek, administrazioak eta herritarrek jarrera hau aldatu behar dute, hau da gure jardun biodea aldatu behar dugu. Horregatik, lineala zirkularrera aldatu behar dugu eta bizi.ohiturak aldatu behar dira. Aldaketa hauen adibideak, gauzak berrerabiltzea,  ahal dugu guztia konpondu, berriz funtziona dezan, birziklatzea...  Izan ere zuk egiten duzuna, zuregan bihurtzen da eta hau partida bat da eta denak jolasten dugu. Honekin esan nahi da, zirkularrean pentsatzeko garaia dela.

Resultado de imagen de ekonomia zirkularra

Gabonak, poltsikoak husteko unea

Abendu erdialdean gaude eta, ziurrenik pentsatzen hasiak gara gabonetan, urte zaharreko afarian eta urte amaierako jai-egun guzti horietan. Noski, gabonetako eta urte amaierako jai-egun horiek guztiz dibertitzeko eta familiarekin egoteko uneak dira, baino adi egon behar gara gure patrikak ez daitezen hustu.

Krisia 2008an hasi zenetik, azken urteotan goraldi ekonomikoa nabari da Espainian, baino oraindik ere familia askok "poltsikoak hutsik" dituzte eta, egia esan, gabonetako jai-egun hauetako dibertigarritasuna mugatua dute.
 Hori esanda, aipatu beharra dago Espainia 2017ko gabonetan Europa-ko herrialde guztiekin alderatuta gehien gastatu genuenak izan ginen. Hainbat estatistika fidagarriri erreparatuta, jakin dezakegu bataz-besteko Espainiarrak 447 euro gastatu zituela 2017ko gabonetako denboraldian soilik opari eta janarian (bataz-beste 252€ oparitan eta beste 195 janarian). Horrez gain, bataz-besteko Espainiarrak 80 euro gastatu zituen aisialdian eta beste 106 euro bidaietan, hau da, guztira 633 euro.
Image result for christmas money

Europan diru gehien gastatzen garenak jakinda, seinale on bat izan arren gure ekonomiari buruz, hainbat ekonomistak aholkuak ematen hasi dira, izan ere asko kostatzen zaigu aurreztea jaialdi denboraldi honetan. Aholku horien artean hauek daude: denboraldi honetarako aurrekontu bat egitea, eta aurrekontu hori baino gehiago ez gastatzen saiatu, eskudirutan ordaindu (hau da, kreditu txartelarekin ez egin ia erosketarik), eskuz egindako opariak egin eta abar.

Aurrezteko aholkuak emanda, aipatu beharra dago ekonomista berber horiek ere seinale on bezala ikusten dutela Espainiarrek diru-kantitate horiek gastatzea, izan ere ekonomia norabide onean dagoela esan nahi du. Gainera, ekonomilari askok diote gure gabonetako aurtengo gastuak %6 batetik %9 batera igo daitezkela aurtengo jaialdi denboraldi honetan, hainbat estatistika eta hipotesi fidagarrietan oinarrituta.



Marketing estrategiak



Psikologiako klaseetan pertzepzio subliminala ematen ari gara, eta enpresa askok erabiltzen dituzten marketing-estrategietan horrelakoak aurki ditzakegu. Pertzepzioa, modu inkontzientean jasotzen dugun informazioa da. Gaur egun, enpresa handiek, beraien produktua edo zerbitzua saltzeko, zentzumen askorekin zerikusia duten hainbat truko psikologiko erabiltzen dituzte. Kasualitatea al da dendetan dagoen argia? Ispiluaren forma? Usaina? Arroparen ordena? Ez, hori guztiaren atzetik aurretik prestatutako estrategia bat dago. 


Hasteko, esan beharra dago usaimenak garrantzi handia duela (usaintzen dugunaren %35a gogoratzen dugu) eta gaur egun, enpresa handiek beren markarekin identifikatzeko usainak erabiltzen dituzte (Mango, Mint, Zara…), izan ere, hauek erlazio emozional bat sortzen dute usainaren eta dendaren artean. Enpresek, usainak lantzen dituzten espezialistak izaten dituzte, eta hauek, bezero mota zehatz bakoitzari (gazteak, helduak…) erakarri egingo dion usaina proposatzen dute. 


Usaimenaz gain, entzumenak ere garrantzi handia du (entzuten dugun %5a gogoratzen dugu). Dendetan, musika berezia erabiltzen dute beren produktua saltzeko, soinuak ere erlazio emozionalak eratzen dituelako; denda batean positiboa den edo gustatzen zaigun abesti bat entzutean, pozik jartzen gara, eta konturatu gabe, zoriontasun hori denda horrekin erlazionatzen hasten gara. Leku desberdinetan jartzen den musika, helburuen araberako da; oso desberdina da dentista sala batean dagoen musika eta Stradivarius dendan dagoen musika, adibidez. Dentista saletan egoten den musika, lasaia izaten da, izan ere, dentistara joaten diren pertsona askok beldurra izaten dute; Stradivarius dendan dagoen musika, aldiz, erritmo azkarreko musika izaten da eta “modan” dauden abestiak jarri ohi dituzte, izan ere, horrela, bezeroak “txunga txunga” erritmoan erosten dute (modu mekanikoago batean, konturatu gabe) arropa eta giro gaztea eta “modernoa” dagoela ematen du. Hori gutxi balitz, eguneko azken orduetan (denda ixtear dagoenean) musika azkarragoa eta martxosoagoa jartzen dute, azkarrago erosteko. 


Gainera, ikusmenak ere parte hartzen du estrategia kontu honetan (ikusten dugunaren %2a gogoratzen dugu). Ziurrenik ezaguna egingo zaizue egoera hau: dendaren ispiluan begiratu eta arropa ondo gelditzen zaizula pentsatzu eta erosi ondoren etxera iristean jantzi hori erostearen erabakiaz damutu. Jakina da, pertsona bakoitzaren itxuran argiak eta ispiluaren formak duen garrantzia. Dendek hau dakitenez, zure erreflexua hoberen ikusteko ispilu forma eta angulo espezifikoak eta argi tonu bereziak erabiltzen dituzte (normalean, altuagoa eta argalagoa emateko, hori baita estereotipoa). Horretaz gain, arropako dendetan, nahiz eta askotan pentsatu desordenatuta dagoela edo inongo patroirik gabe ipinita dagoela, horren atzetik ere marketing estrategia bat dago eta pauta batzuk jarraitzen dituzte bezeroari gehiago erakartzeko; koloreen nahasketak, osagarriak, manikien posturak, prezioak adierazteko moduak (10 euro jarri ordez, 9,99 euro jartzea)... Azkenik, supermerkatuan “gondola” fenomenoa existitzen da, fenomeno hau, gutxien erosten diren gauzak aurrean jartzea eta gehien erosten diren gauzak atzean jartzean datza; horrela, gehien saltzen dena erosi ahal izateko, gutxien saltzen denetik pasatu behar zara, eta momentu horretan beste zerbait erosteko tentazioa eduki dezakezu (beste zerbait erosteko beharra sortzen dizu). 


Beraz, dendaren batera zoazen hurrengoan, ezaugarri hauetan fijatu zaitez, eta hasieran inkontziente diren pertzepzio hauek kontzientziara eraman, zentzu handiagorekin erosteko eta manipulatua izateko arriskua ez izateko.
Resultado de imagen para espejos especiales de tiendas

EAEko lan-baldintza txarrak

Langabezia atzean utzita, Deustobarometroaren emaitzek azaldu dute Euskadiko herritarren kezka nagusia lan-baldintza kaskarrak dira. Deustuko Unibertsitateak sei hilean behin egiten duen inkesta da, 2018ko neguaren emaitzak kaleratu dira abendu honetan.

Inkestaren emaitzek azaldu dute inkestatuen %34k esan dute prekarietatea, gero langabezia %32k, %24k pentsioak eta azkenik %23k immigrazioa.

Immigrazioaren inguruko herritarren kezkak gora egin dute udatik hona. Hala ere, ez da xenofobiarik antzeman, biztanleri guztiak etorkinentzako hezkuntza eta osasun sistema unibertsalaren aldekoa da eta. Gehiengoak, %66ak krisitik atera ez garela uste du eta %75ak uste du hurrengo urtean berdin jarraituko duela uste du.

Bestalde, azaroaren 22tik abenduaren 3ra, 18 eta 64 urte bitarteko 1.000 pertsonari Internet bidezko inkesta bat egin zieten. Balizko independentzia erreferendum batean, %36,6k kontrako botoa emango luke, %26,1ek aldeko bozka, %10,5ek ez luke bozkatuko, eta %26,8k ez daki edo ez du inkesta erantzun. Bukatzeko, inkestan
presoek zigorrak osorik bete behar dituzten galdetzen zuen ere. Baietz uste dute   % 34k, baina Euskal Herritik gertu; eta Espainiako Gobernuak odol deliturik ez duten preso damutuei amnistia eman behar die, % 11,3ren esanetan.


Lan baldintza kaskarrak

LAN BALDINTZA KASKARRAK

Hiritar guztien langabezia kezka nagusia dela eta, Deustuko Unibertsitateak, sei-hilerik behin inkesta batzuk egiten dituzte hiriaren egoera bermatzeko. Bertan langabeziaren, pentsioaren eta immigrazioaren ezegonkortasunaren ehunekoak ateratzen dira. Aurtengo, hau da, 2018ko neguko datuak gaur bertan argitaratu dituzte eta datu horietan hiriko %32a langabezian, %24a pentsioan eta %23 immigrazioan ematen dira lan baldintza kaskarrak.
Aurreko sei-hilabeteetako galdetegia egin zutenean ezegonkortasuna edo lan baldintza kaskarren ehunekoak baxuagoak ziren, hau da, azken sei hilabete hauetan ehunekoak gora egin du. Abenduan emandako azken emaitza hauek larritasuna sortu dute hiritarrengan. Hiritarrak kezkatuak gelditu dira atera diren ehuneko horiekin, izan ere, ez dute “xenofobia“rik ikusi azken hilabeteetan.

Egoera ekonomikoaren aurrean, herritarrek “etsipen ikaragarria“ izan dute, izan ere, %66 ak krisitik atera ez garela pentsatzen dute, eta %75ak beldurra dute berdin jarraitzea ezegonkortasun eta  krisitik ezin atera izatea denbora luzez.

Azkenik, elikadura dela eta, azken sei hilabeteetan gastuak murriztu egin dira %29a, eta gutxiena gastu horien portzentajeak gora egiten ari du.

Enpresa bateko marketina

Gaur egun halako da enpresa barruan departamentu garrantzitsu batean bihurtu den marketinari ematen diogun garrantzia. Baina zer ulertzen dugu marketinagatik?

Marketina merkatuen portaerako eta kontsumitzaileen analisiari eskainitako disziplina da. Horrela, enpresa batean Marketin Departamentuaren funtzioa da hartzeko enpresen merkataritza-kudeaketa analizatzea, atxikitzea eta bezeroak bere beharrekin asetzearen bidez hitz ematea eta bilatzen ari dena betetzea.

Arrazoi honegatik da marketin-area enpresaren existentziarako beharrezkoa. Haietan gabe, enpresa ezin izango litzateke aurrera jarraitu. Hau da, marketinik gabe ezin izango genuke ezagutu kontsumitzailea ezta bera eskatzen eta bilatzen ari dena. Marketina enpresaren eta kontsumitzailearen arteko konexioa da, haren bidez jakingo dugu porduktua zeinek, nun, nork eta zer eskatu duen jakitea.

Marketinari esker enpresek zuzenki doazen merkatua definitzen dituzte. Horrela, enpresek ezagutzea eta zein den kontsumitzailea ulertzea lortzen eta bereizten dute, bilatzen ari den kalitate eta erlazio sendoa eskainiko diote kontsumitzaileari salmentak handiagoak izateko.

Sarritan marketina publizitatearekin harremanetan dago, baina hau bereko leku txikia du soilik.

Azken finean, marketinak errentagarritasuna sortzen du eta bezeroaren etorkizuneko beharrei aurreratzen zaie, izan ere, enpresaren lema moduan ere hartu dezakegu.

2018(e)ko abenduaren 12(a), asteazkena

ABERASTASUNAREN DESOREKA


Desberdintasun ekonomikoak ondasunen eta errentaren banaketan nahiz baliabide ekonomikoetara heltzean datza; gizarte bateko pertsona, familia eta erakundeen artean nahiz herrialde batetik bestera dauden desberdintasunak dira. Desberdintasun ekonomikoak, desoreka ekonomiko gisa ere ezagutzen dira. Desberdintasun ekonomikoak sistema ekonomikoak sorrarazten ditu: kapitalismoak desoreka horiek haztea eragiten ditu.

Gaur egun eta etorkizunari begira, aberatsen eta txiroen arteko aldea geroz eta handiagoa da gure gizarte honetan. Eta zer esanik ez, lehenengo eta hirugarren munduen arteko desoreka bortitza. Baina, lehenengo munduari begiratuta, denborak aurrera egin ahala, desoreka ekonomikoa nabarmen hazten ari da. Hori frogatzen duen datu esanguratsua biztanleriari dagokiona da; gaur egun, 7.700.000 biztanle gara munduan eta zifra izugarri handia den horren %1ak du munduko aberastasunaren erdia bere esku.

Egoera krudel baina erreal hori ikusita, Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak egoera salatu zuen 'bahiketa demokratikoa eta desoreka ekonomikoa' izeneko txostenean. Gobernuz kanpoko erakundeak bildutako eta jasotako datuak beldurgarriak izateaz gain harrigarriak dira. Adibidez, munduko 85 pertsona aberatsenek munduko biztanleriaren erdiak bezainbesteko aberastasuna dute. Gainera, aberatsenen eta behartsuenen arteko aldea handitu egin da azken 30 urteotan, eta azken krisialdi ekonomikoak eragina izan zuen gertaera horri dagokionez. Bestalde, desoreka ekonomiko horren arrazoiak ere azaldu ditu Oxfam-ek: elite ekonomikoek “botere politikoa bahitu dute, joko ekonomikoaren arauak manipulatzeko”. Besteak beste, finantza merkatuen desregularizazioa, paradisu fiskalak, errenta altuenei zergak gutxitzea edota azken urteotan krisiaren aitzakian egindako murrizketak izan dira egoera tamalgirri hau eragin duten faktore nagusienetako batzuk. Hori guztia dela eta, gobernuz kanpoko erakunde horrek berak, desoreka gutxitu ahal izateko hainbat proposamen egin ditu. Esaterako, paradisu fiskalak ezabatzea, mesede politikoak lortzeko dirua ez erabiltzea eta zergetan bildutako dirua herritarren osasuna, hezkuntza eta babes soziala hobetzeko baliatzea. Modu horretan desoreka ekonomiko hori murrizteaz gain, pobrezia murrizteari hein batean ere lagunduko genioke. Aipagarria da, Oxfam-ek azpimarratutako eta ohartari duen ideia: berdintasun eza borrokatu gabe ezingo da munduko pobreziaren arazoa konpondu.


desigualdad economica bilaketarekin bat datozen irudiak





Bibliografia:




2018(e)ko abenduaren 10(a), astelehena

Boltsan inbertitzearen abantaila eta desabantailak

Boltsan inbertitzearen abantaila eta desabantailak

     Aberatsa egitea azkar Boltsan inbertitzen oso zaila den zerbait da, baina lortzea da oso errentagarritasun ona epe luzera, forma zuhurrez inbertitzen denean eta zertan lanean hari garen jakinean egonda. Edonor, edozein, Boltsan inbertitzen ikasi dezake eta oso emaitza onak lortu, epe luzera, forma zuhur eta zentzuzkoz jarduten badu. Zineak boltsari buruz hematen duen itsuratik distantzia handira dago, hau da, inbertitzaile normal baten errealitatetik asko urruntzen da eta ez da guri ikustarazi gaituzten bezain erraza. 


Abantaila ugari aurki ditzazkegu baina, aldi berean, arrisku eta desabantaila oraindik gehiago

Abantailekin hasiko naiz: Lehenik, denok dakigun bezala, burarekin jokatuz, ahabileziarekin, jakinminarekin... jokatuz gero, diru kantitate handiak genera daitezke, lan normal batekin lortzen ez diren kantitateak. Bigarrenik, boltsak gaur egun oso akzesibleak diren guneak dira, mugikor beratik egin daitezke tramiteak. Hirugarrenik, irabaziak bi aldeentzako dira: bai dirua inbertitzen duen pertsona eta baita inbertitzen hari den enpresa ere, finanziatzen hari baita azkenfinean.
Azkenik, luzatu nahi ezean, abantaila askoz gehiago baiditu, esan beharra dut milaka enpresatan inbertitzea dagoela boltsan, eta sektore desberdin ugaritan. Honek, inbersionistak diru kantitate ikaragarriak galtzea ezeztatzen du, sektore bat beti ondo joango da eta.

Baina ez da dena positiboa boltsan inbertitzearena, desabantaila edo arrisku ugari ere baititu: Lehenik, aipagarriena den desabantaila gaiaz asko jakitea beharrezkoa dela da, irabazi handiak nahi izanez gero gutxienez, aditua izan behar da eta denbora asko eskeini behar zaio. Bigarrenik, egingo diren ekintzak gutxi aztertuz gero, akatsak egin ditzazkegu eta momentu okerrean inbertitu... azken finean, ditua galduz. Hirugarrenik, inbertsio hauek denbora kantitate bat behar dute irabaziak lortzeko, ez dira momentuko irabaziak. Azkenik, berriro ere, luzatu nahi ezean, esatekoa da inbertsio hauek oso arriskutsuak izan daitezkela batezere sektore batengatik apostatuz gero eta porrot egiten badu, sarturiko diru guztia galduku duzu eta.

Beraz, esan dezakegu boltsan inbertitzea oso errentagarria izan daitekela, betiere gaian sartua eta horretara dedikatzeko asmoa baduzu.

2018(e)ko abenduaren 8(a), larunbata


“SUSHI”-ARI ESKER AURRERA ATERA ZEN ENPRESA


Isidro de la Cal-ek pentsatu zuen negozio hona izango zela, egunero arraina eta itsaskiak, lonjetatik goi-lautadako merkatuetara eramatea. Hain zuzen ere horregatik, 1952.urtean bere izena jarri zion arrantza enpresa bat sortu zuen eta 80ko hamarkadatik aurrera arrain-haztegien sortzailea izan zen.
Orain, “sushi”-a da arrakasta gehien duen produktua, hainbat arrain espezieen errazio garbi eta xerratuekin. Arrain gordin eta ontziratua saltzen dute denbora gutxian sukaldatzeko.

 Resultado de imagen de cocinando sushi

2016 urte arte enpresa honek galerak zituen eta 2017 urtean hobekuntzak eduki dituzte, “sushi”ari esker. Langileak arrain gordinarekin lan egiten dutenez, hainbat elikagai segurtasun hartzera behartuta daude.

Sushiaren produkzioaren bi urte horietan, Isidro 1952ko lagileek lan egiten duten landarean bigarren handitzea egin behar izan dute.

Enpresak janari japoniarrean aditua den pertsona bat kontratatu dute, arrozaren errezeta hobetzeko eta prestakuntza japoniarrak duen itxura lortzeko.

Orain gauden momentura iristea ez da erraza izan. Fundatzailea hil zenean enpresari izena aldatu zioten, orain “Isidro 1952” deitzen da.
Krisi ekonomikoaren ondorioz, 2013an zuzendari talde batek enpresaren kontrola hartu zuen eta akziodun berriak ere sartu ziren.

Kudeatzaile berriek, enpresaren aldaketa hasi zuten berrikuntza eta teknologiaren bidez. Ikusi genuen, kontsumitzailearen eskaera aldatu egin zela, bizimodua eta demografiako ezaugarriak ere aldatu zirelako.
Jendeak orain plater azkarrak baina, osasuntsuak eta zaporedunak jan nahi ditu.

Bere fabrikan Cambre-n (A Coruña), urtean 5.000 arrain tona baina gehiago prozesatzen dituzte eta langileek, arrainak garbitu, ondoren eskuz edo makinen laguntzaz xerratu eta azkenik, ontziratu egiten dituzte.
Enpresa honetako instalazioak izugarrizko arraintegi bat bezala funtzionatzen du.

Produktu hauek, lantegira janaria eramaten duten langileentzat, gutxi zikindu nahi duten pertsonentzat, denbora gutxi dutenentzat, eta batez ere trebetasun faltagatik horrelako elikagaiak hautatzen ez dituzten pertsonentzat pentsatuta daude.

Enpresa honek 272 langile ditu, eta krisi ekonomikoaren ondorioz, salmenten bi heren galdu zituen eta hainbat zailtasun edukitzera ere iritsi ziren.
Orain, salmenta gehiago dituztenez, fakturazioa ere altuagoa da eta estrategia berrian dute konfiantza osoa. Enpresa honen produkzioa, herrialde askotako merkataritza-guneetara iritsi da (Hong Kong, Alemania, Italia eta Portugal). Eta orain, Estatu Batuetako merkatura iristea da helburua.



BLACK FRIDAY

Egia al da "Black Friday"-ean gauzak (arropa, produktuak...) merkeagoak erosten ditugula edo enpresen estrategia bat da?Resultado de imagen de black friday

Denok, beti, adi gaude ea noiz den eguna arropa, makilajea eta abar merkeagoa erosteko. Egun hori iristen denean, uste dugunez dena askoz merkeagoa dagoela, gauza asko erosi egiten ditugu dirua aurrezteko, baina ez dakiguna da engainatu egiten gaituztela.


Egun hau iritsi aurretik, hilabete edo aste batzuk lehenago, prezioak gora egiten dituzte, orduan oso garestiak daudenez, ia inork ez ez ditu erosten, eta honekin bezeroen nahia, “Black Friday”-a, handitu egiten da.

Resultado de imagen de beherapenak
Egun hori iristean, prezioak jaitsi egiten dituzte, baina hasierako prezioen antzekoak dira. Adibidez, hasieran 29’99€ balio zuen, baina hilabete edo aste batzuk lehenago 35’99€-ra igo egiten dute. Gero, eguna iristean, prezioak beherapen batekin 28’99€-ra jaitsi egiten da. Ikusi daitekenez, prezioa ez da ia ezer jaisten, baina bezeroak hori ez dakite, ez dira konturatzen. Enpresak estrategia hori erabiltzen du berezoak erostera animatzeko, izugarrizko beherapena dela esanez.

2018(e)ko abenduaren 7(a), ostirala

EUSKADIN EGONDAKO LAN SORKUNTZA, AZAROAN

Azaroa izan den hilabetean, Gipuzkoan lan gehien sortu dituztenak hezkuntza eta osasun sailekoak izan dira. Aukera hontan 370 pertsona gehiago afiliatu dira Gizarte Segurantzan, honekin zenbateko totala 321.254koa da. Ez da izugarrizko igoera, ezta gutxiago ere, baina lehengo urteko zenbakiekin konparatzen hasiz gero norabide berean goaz, beti ere hau ez da berdina Euskal Herriko probintzia guztietan, bakoitzean ezberdina da, egia esan.
Adibidez, bizkaian igoera nabaria izan dute, ia 2000 afiliatu gehiago egon dira aurreko hilabeteari begiratuz, Araban, berriz, aurkakoa gertatu da, izan ere, ia 1000 pertsona gutxiago egon dira. Baina, azken finean zenbakiek diotenagatik erregistratutako pertsonen zenbakia 1121ean igo da, 959.737 afiliatutaraino. 
Igoera honek garrantzia hartu du, izan ere, bere hutsean ez du asko ematen baina ikusita estatuko kopurua gutxiagotu egin dela, azken hilabete hontan 50.000 afiliatutan, gutxi gora behera, 2013tik egon den daturik txarrena azaroako hilabetean. 
Merkataritzak eduki duen igoerak ez du zerikusirik hosteleritzak eduki duen izugarrizko beherakadarekin hori egia da, baina beti ere totalari begira, lan igoeraren zenbakiak ikusita estatuko bostgarren dago Eusadi, ehunekotan ikusita (%0,12 gehiago), gure aurretik Valentzia, Madrid, Murcia eta Andaluzia egongo liratezke.
Iturriak:

MTV sarien eragin ekonomikoa






MTV EMA's sariak

Lehenik eta behin, MTV Europe Music Awards sariak, MTV EMA izenaz ere ezagunak, Europarako MTV telebista-kateak urtero ematen dituen sariak dira, musikaririk onenak saritzeko.
 
Aurten, 2018.urtean, MTV European Music Awards sariek 46,8 milioi euroko eragin ekonomikoa izan dute Bizkaian, ekitaldi hau urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean egindakoa da eta kanpotar asko erakarri ditu, honela eragin ekonomikoa handia izanez. 

Bi erakundeek elkarlanean egin duten 3 milioi euroko inbertsioa "babesten" dute. Hain zuzen ere, ekitaldia antolatzeko egin duten inbertsioa baino hamasei aldiz handiagoa izan dela horrek ekarri duen irabazia. Bestalde, MTV EMA sarien 25. edizioa hainbat arlotan mugarri izan dela adierazten da, eta, antolatzaileen arabera, inoizko ediziorik onena antolatu dela. 

Ahaldun nagusiak (Diputatu Generalak) bizkaitar guztiekin partekatu nahi izan du lorpena: "MTVren saririk onenak izan dira. Ohore handia da horrelako zerbait entzutea. Baina ohorea ez da nirea, Bizkaia osoarena baizik, guztiona, gizartearena, egitearen eta ondo egitearen erronkak gainditu ditugulako. Gainera, gozatzea eta gozaraztea lortu dugu. Datuek asko erakusten badute ere, nire ustez hitzek are balio handiagoa dute", ziurtatu du. 

Bilboko alkateak, bere aldetik, MTVk antolatu dituen ekitaldien garrantzia azpimarratu du, "beste behin ere, nazioarteko erakusleihoan jarri dugulako Bilbo; ekitaldiak erakartzeko, antolatzeko, parte-hartzaile egiteko eta munduari gure irudirik onena emateko daukagun gaitasuna erakutsiz". "Ekitaldi guztiak inolako gorabeherarik gabe gauzatu dira" azpimarratu du. Barakaldoko alkatea pozik agertu da tokiko enpresek ekitaldian izandako inplikazioarekin.

Beste aldetik, parte-hartzeari dagokioez, parte hartze handia egon da ekitaldian. Guztira 70.000 pertsonek gozatu dute, Bizkaia Music Week ekitaldiaren baitan, Barakaldon, Durangon eta Bilbon egin dituzten kontzertuez eta BECeko galaz.

Ekonomia alde batera utzita, ekitaldi honek artista internazionalak bildu zituen, esate baterako, Camila Cabello, David Guetta etab.  

informazio-iturria:
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6040782/mtv-sariak-2018-468-milioi-euroko-eragin-ekonomikoa-bizkaian/
 

Turismoa



Azken urteetatik hona, Euskal Herriko turismoa asko igo da, masiboa izatera iritsi harte. Indar handia hartu du gastronomiak, museoek, kostako zein barneko hiri eta herriek... eta eremu horietan lan egiten duten langile asko eta asko kexu dira beren lan baldintzak ez direlako egokiak, eta esplotatuak sentitzen direla diote.

Uda honetan, Donostian turismoa nabarmen igo da, eta horrekin batera hiriarentzat diru kantitate handi bat ekarri du, gutxigorabera, 250€ko gastua egin baidu turista bakoitzat eguneko joan den udan. Baina,  turismoaren beste aldea ez da hain polita. Turistek gastronomiarekin disfrutatzeko, museoak ikusteko edo baita bertan lo egiteko langileek lan egin bahr dute. Langile horiek dira kexu direnak, izugarrizko lanaldi luzeak egiten baidituzte oso baxuak diren soldatak eskuratzeko.

Orain dela aste batzuk, Bilbon MTV gala ospatu zen eta horrek hiriari diru kantitate handi bat ekarri dio, ez soilik gala bertan ospatu delako baizik eta bertara gerturatu  zen jende eta famatu guztiengatik. Orduan etorri zen Bilboko bi hotel konpainia handietan lan egiten duten langileen haserrea. Barcelo eta NH hoteletan lan egiten duten garbitzaileek aitortu zuten garbitzen duten gela bakoitzeko, 2,5€ soilik irabazten dituztela eta egunean gutxigorabera 11 logelaz arduratzen dela langile bakoitza, horrek, lanaldi oso luzeak izatea eskatzen die eta hil bukaeran 800€ soilik eramaten dituztela heuren etxeetara, ia bizitzeko ematen ez dieten kantitatea.

VOXEN GEZURRAK



VOXEN GEZURRAK



Azken egun hauetan, gertakizun baten berri izan dugu, Espainiako estatuan bizi garen herritar guztiontzat hizpide izan dena:  Andaluziako autonomia erkidegoko hauteskundeetan egondako ezustekoa. Denok dakigu PP-k, Espainiako gobernuaren partidu politiko ohiak, eta Cuidadanosek lortutako diputatuak, Vox deituriko partidu ultraeskuindarraren diputatuekin bat egiteko proposamena egin dutela, erabateko gehiengoa lortzeko asmoarekin. 

Batzuek diote proposamen honek aurrera eginez gero, PP, Cuidadanos eta Vox partiduak egon litezke Andaluziako gobernuan, partidu ultraeskuindar horrek arlo batzuei buruz duen pentsaera atzeratua izanda ere. Eta hal gertatuko balitz, nola eragingo luke horrek Espainiako ekonomian?
Resultado de imagen de elecciones andaluzas 2018

Politika arloan, Vox partiduaren proposamen populista eta irrealak etorkizunean betetzea ia  ezinezkoa da. Izan ere, Voxek bere boto-emaileen ongizaterako beharko liratekeen promesak egiten baditu ere, hori guztia itxuragabekeria besterik ez da.

Espainiak 1,2 bilioiko zor publikoa du, eta 20.000 milioi euroko defizita. Horregatik, Voxek proposatzen duen zergen jaitsiera, esaterako, ezinezkoa izango litzateke gauzatzea. Gainera, zerga horiek jaitsiz gero, zor publikoa eta defizita handiagotu egingo lirateke, eta, hortaz, estatuaren egoera ekonomikoak behera egingo luke.

Azken batean, herrialde baten egoera ekonomiko  egoki bat behar da herritarren ongizatea lortzeko, eta argi dago Andaluzian ongizate horretatik oso urruti egongo direla, proposamen zentzugabeko ­­horiek aurrera jarraituz gero.




 - Erabilitako informazio iturria: 
    · https://elpais.com/economia/2018/12/06/actualidad/1544126016_206214.html
    · https://www.google.es/search?biw=1366&bih=632&tbm=isch&sa=1&ei=ynYKXLPNMcrYgAbQ-KaADw&q=elecciones+andaluzas+2018&oq=elecciones+andaluzas+2018&gs_l=img.3..0l10.62131.63045..63479...0.0..0.118.541.1j4......1....1..gws-wiz-img.......0i67.LKHDRN9roqw#imgrc=UST0va2cMH85eM: