2021(e)ko azaroaren 7(a), igandea

Gabonetan hornidurarik ez izatea saihestuko dutela ziurtatu dute enpresek: jostailuak eta ginebra egongo dira


Saltoki handiek, supermerkatuek eta jostailu-dendak diote produktu batzuk falta daitezkeela, baina gehiena aurkitu ahal izango degu. Sentsazioa arraroa izan daiteke globalizazioak ondasunez elikatuta dituzten herrialdeetan. Gainera ere, eskari ikaragarria dago, batez ere Estatu Batuetan, Gobernuak milioika herritarri kontsumoa sustatzeko emandako txekeei esker. Dagoeneko arazoak antzeman dira eraikuntzarako horniduretan, automobiletan, bizikletetan, paperean, edarietan, jostailuetan, bideo-kontsoletan eta produktu elektroniko askotan. Espainiako patronalak bat datoz gabeziek unean uneko produktuei eragiten dietela esatean, eta herritar askorentzat krisia ia oharkabekoa izan daiteke: ez da hornidurarik eza egongo, ezta apalik hutsik ere. Produktu bat falta bada, beste batek hartuko du bere lekua.


EL PAÍS


BEÑAT ETXEBESTE


2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

IBERDROLA


ALBISTEA


Iberdrolak 2.408 milloi euro irabazi ditu %10 gutxiago “energiaren eta zergen prezioengatik”. Konpainia elektrikoak 2021 eko lehen hilabeteetako emaitzen berri eman dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari. 


Iberdrolak 2.408 milioi euroko irabazi garbia izan zuen urteko lehen bederatzi hilabeteetan, 2020ko aldi berean baino % 10,2 gutxiago, energiaren prezio altuek, zerga berriek eta lortutako aparteko txikiagoek eraginda, konpainiak jakinarazi duenez. Mozkin garbi doitua % 5,2 hazi zen 2.688 milioi euroraino, konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari asteazken honetan jakinarazi dionez. Hau da, argiaren prezioa denentzat igotzen da, eta ibedrolak ere ondorioak jasan ditu, horregatik ibedrola saiatzen ari da prezioa lehengo berdina izatera zeren bestela behartuta ikusiko da bere bezeroei prezioa igotzeko. Gainera, Ibedrolak ez dizkio industriari prezioak igoko, Espainiako Gobernuak mozkinak murrizteari uko egiten badio.

 

Nire iritziz, Ibedrolak bezeroei prezioa ez igotzeko aukera bakarra argindarraren prezioa ez igotzea dela, zeren argindarraren prezioa igotzebn bada ibedrolak bezeroei argiaren prezioa bai ala bai igoko dio, kontuak ateratzeko. Baina ezin degu horrela jarraitu prezioa igotzen zeren azkenean oso garesti bihurtzen ari da argia eta argia beharrezkoa da. Argiaren prezioa geroz eta handiagoa da eta azkenean gauza oso garesti bat bezala bilakatuko da, dirudunak bakarrik izango dute aukera argiaren erabilera egiteko horrela jarraitzen badegu. Hala ere denak esfortzu bat egin dezakegu gure argiari erabilera egokia emateko. 

 

Azkenik, argi dago ibedrola dela argiaren zerbitzua eskaintzen duen enpresa bakarra eta argia erabili nahi badegu ez daukagu beste enpresa bat kontratatzeko aukerarik, hau da, jartzen duten prezioa ordaindu behar da argia erabili nahi badezu.


JULEN ZUNZUNEGI




Aurrekontuen negoziazo errealista eskaini dio lehendakariak oposizioari

Hasteko, EH bilduk ikuspegi zabala eskatu dio aurrekontuen esparrutik harago doazen akordioak bilatzeko, eta horregatik podemos beldur da aurrekontuetan jasotako inbertsioa ez den nahikoa izango.

Iñigo Urkullu lehendakariak aurrekontuen negoziazo errealista abiatzea eskaini die legebiltzarreko oposizioko taldeei autonomia erkidegoen eskumenekin bat datorrena.

2022 aurrekontu proiektua izapidetzen hasteko egunean, lehendakaria prest agertu da gainerako alderdien aldetik entzuteko eta beraien proposamenak entzun eta onartu nahian.


Ildo beretik, iriarteri zuzendu zaio, eta azpimarratu dio bere gobernuak gehiengo osoa duen arren prest dagoela negoziazio prozesu bat errealismoz irekitzeko proiektua hobetzeko nahi duen pertsona guztiekin, prozesu hortatik kanpo geratu da vox jarrera txarragatik.


Lehendakariak gogoarazi du datorren astean sailburu guztiek legebiltzarreko batzordean zehaztuko dituzten aurrekontuen lehentasuna gizarte politikak indartzea eta ekonomia suspertzea dela, pandemian galdutako guztia berreskuratzeko.


IÑIGO ZUBILLAGA


ARROPA SALTOKI TXIKITAN EROSI

 Gaur egun guztiok gaude oihtuak arropa denda handietan erostera. Zara, H&M, Bershka etab. Azkenean errazena da. Arropa oso merkea da eta barietate handikoa. Gainera ez degu askotan kontsideratzen arropa erosteko beste aukera asko dagoenik dendetan erostea baino. Baina egon badaude.


Egunero sare sozialetan marka oso txiki berriak agertzen dira arropa saltzen dutenak. Normalean pertsona bat edo bi dira diseinu pare batekin eta eskuz serigrafiatzen dituzte produktuak. Normalean gainera ez dute irabazirik lortzen, haien proiktua aurrera ateratzea baizik.


Eredu bat Donostiako Mobida Kolabo marka da. 5 bat produktu eta langile bakar bat izanda eskuz egindako diseinu originalak dira. Horrelako arropa erosiz alde batetik produktu txiki eta lokal bat aurrera eramaten laguntzen da, eta gainera empresa handiei diru gehiago ematea eragozten da.


Horregatik iruditzen zait denok egin beharko genukela saiakera bat Amancio Ortegari arropa erosi ordez gure hiriko gazte bati erostea


PAU ZALAKACIN


Santanderrek hobekuntza ikusi du ekonomian, eta 1.000 milioi liberatuko ditu horniduretan urte amaieran


Jose Antonio Álvarez finantza-taldeko kontseilari delegatuak asteazken honetan urteko hirugarren hiruhilekoko emaitzen aurkezpenean adierazi duenez, bankuak 700 milioi eta 1.000 milioi hornidura artean liberatuko ditu laugarren hiruhilekoan.


Finantza-erakundeak % 30 igo zituen iaz hornidurak, pandemiak etorkizunean utziko zituen ez-ordainketei aurre egiteko helburuarekin, 12.173 milioi euroan kokatzeraino.


Alvarezek esan bezala, ez dira 2.500 milioi euro erabili eta liberazioa duela urtebete espero baino hobeto eboluzionatzen ari diren herrialdeek egingo dute, AEB edo Erresuma Batua adibidez.

Hala ere, ziurtatu zuen Espainian ez dela askatuko datorren urtera arte enpresa-segmentuaren bilakaera hobea ezagutu arte.


Bankua aurkeztutako emaitzekin aurrecovid mozkina lortzera hurbiltzen da. Santanderrek 6.515 milioi euro irabazi zituen 2019 amaieran. Aurten, lehen bederatzi hilabeteetan 5.849 milioiko irabaziak izan ditu, beraz, azken hiruhilekoko emaitzaren baturarekin pandemiaren aurreko mozkina gainditu dezake.


Hala ere, ostegun honetako akzioaren prezioaren jaitsierari dagokionez, % 3ko jaitsierarekin hasi da.


ENEKO TERAN


GUCCI

Gucci, Guccio Guccik sortu zuen moda enpresa 1912. urtean Florencian (Italia). 

Enpresa hau  modako elementuak fabrikatzea eta diseinatzea arduratzen da, hala nola, arropa, oinetakoak, bitxiak, poltxak, erlojuak eta koloniak. Enpresa hau, unibertsala da, mundu osoko moda desfileetan parte hartzen du betidanik, oso polemikoa izan da beti marka hau oso ezaguna delako diseinatutakoagatik.


Lehengo modelo perfil guztiak,  oso argalak izatera ohitutak zeuden, eta hori zen saltzen zuena. Duela zenbait urte, 1990. urtean zehazki, enpresa hau fama asko hartu zuen polemikarengatik bereziki. Gucci 90’ko hamarkadako marka ezagunena izan zen. 


Enpresa geroz eta handiagoa egiten joan zen, eta horrekin batera, modeloak geroz eta argalagoak izatera behartzen zitzaien izatera. 90’eko hamarkadan, Milanen desfile bat egin zen, eta agertzen ziren modelo guztiak guztiz eskeletikoak ziren, askok, anorexia eta bulimiarekin bukatu zuten, beste batzuk hospitalean oso larri, beste batzuk hildak… Orduan, enpresa horren jarraitzaileek eta mundu osoa  hori buruzko kritika egiten hasi zen. Modelo batzuk, behartutako algatasuna salatu zuten adibidez; Allison eta Ulrikke Hoyer. Bigarren neska hau, 34 tailla arropa erabiltzen zuen  eta gizena zegoela esaten zioten, ondorioz, uraz elikatzea behartu zioten. Modelo horrez gain, Elisa D’Ospina, gaur egungo modelorik eskatuena, pasareletarako duen zaletasuna uztartzen du elikadura-nahasteei aurre egiteko konpromisoarekin. Zenbait alditan salatu du lotsagarria den ekintza hau. 


Mundu guztian, urteak daramatza diseinatzaileek eskatzen duten neurri txarren tiraniaren aurka borrokan. Hala ere, diseinatzaileek eskatzen eta diseinatzen duten arropa taillak baztertu, diskriminatu eta gutxietxi egiten dituzte beste tailletako pertsona ugari, horrela,  haiek diru gutxiago lortzen dute. Modako enpresa baten barruan arazo ugari daude, edo arazo ugari sortzen dituzte beste pertsonentzako, eta horrela sortzen dira konplexu eta elikadura arazoak. 



Hori ikusita, Erresuma Batuetan Gucci enpresaren publizitate bideo bat  The Times aldizkarian agertu zena, debekatu zuten, modeloaren irudia,  lotsagarria eta arduragabea zela iruditzen zitzaien. Modeloa izugarrizko argaltasunarekin agertzen zen,  nexka eskeletikoa baitzen. 



OIHANA SANCHEZ

ZER DA GAUR EGUNGO AUTONOMOETAZ?

Gaur egun enpresa asko dira autonomoak, baina geroz eta gutxiago. Zerfatik izango ote da hua? Hasteko estatuak eta jendeak eragozpen asko jartzen ditu. 


Lehen eragozpena izan daiteke, finantzaketa-lerro espezifikoak dauden arren, ez da erraza bankuek zure behar guztiak betetzea zure negozioa martxan jartzeko edo hazteko. Gainera, eskura izan ditzakezun finantzaketa-aukerak ezagutzeko, zure merkatuari, helburuei eta estrategiei buruzko finantza-ezagutzaren oinarri sendo batekin prestatu beharko duzu zeure burua. 


Bestalde, autonomo gisa lan egiten duten pertsonentzat oso zaila da kontratatzea, pertsona horri lan-egonkortasuna ematea eta soldata eta gizarte-onura duinak eskaintzea, ez galtzeko. Kontratazio bati lotutako lan-kostuak handiegiak dira eta enpresekiko baldintza-desberdintasuna adierazten dute. Beraz, negozioa esku gehiagorekin haztea bereak lehenengo bete dituzten pertsonentzat gordeta dago.


Azkenik, autonomo gisa, zure ondare pertsonala jartzen duzu jokoan zure jardueraren garapenean. Legegintza edo arau mailan, autonomoa dena galtzetik babesten saiatzen da, baina ez du aurrera egiten erantzukizun mugatuko autonomoaren edo ekintzailearen figurak edo Bigarren Aukeraren Legeak, zure proiektuak porrot egin arren zure bizitza berregin eta ideia berriak abian jar ditzazun.


Ikusi dugun bezala, ez da oso erraza gaur egun atonomo bezala lan egitea dauden eragozpen guztiekin, ala ere, jendea animatzen da eta eskerrak egiten diren.



    Ainara Saavedra


BLUE ORIGIN

Blue Origin quiere construir un parque empresarial en el espacio Orbital Reef.

“Blue Origin sueña con construir un parque empresarial en el espacio”, hori da albistea hau hasten den modua. Jeff Bezosen enpresa honek proiektua aurkeztu zuen eta beraien nahia da espazioan estazio pribatu sortzean, operazio pribatuak egiteko. Enpresa honek esan duen bezela, estazioak hainbat zerbitzu eskeiniko ditu, adibidez transportea eta logela espazial bat. Hortaz aparte, alojamendua eskeiniko du talde espazialei.


Blue origin-ek aurkeztutako proiektua ideia on bat iruditu zait, espazioan dauen astronauta taldeak deskantsatzeko toki egoki bat baita. Egia esan behar da logela horietan egotea merkea ez dela izango eta azkenean Blue Origin enpresak negozioa egin nahi du egoera horrekin. Amaitzeko, esangonuke Jeff Bezosen enpresak aurkeztutako proiektua idea ona dela, azkenean espazioa iragana izango da eta geroz eta bidai gehiago egingo dira lurretik kanpo.


Un parque empresarial en el espacio - ¡No sabes nada!


JULEN RODRIGUEZ


Alemaniako gobernua 64,8 miloi euroko isun bat jarri dio Opeli, dieseleko emisio kasu batengatik


Azkeneko urteetan, beroketa globalaren eta aldaketa klimatikoaren kontu honekin, gobernuak hasi dira karbono dioxidoko isuriketen kontrako neurriak hartzen, lege eta murrizketa berri asko sortuz, gasen emisioak ahal den guztia txikitu ahal izateko. Hau nahiz eta planetaren onurarengatik izatea, bi ekonomiako sektorei bereziki egiten ari dio kalte handi bat, hauek dira erregai fosil eta ez berreizgarrien sektorea eta garraioen sektorea.


Hau da gertatu dena Alemanian, gaur 2021eko urriaren 19an, goizeko 12ak zirenean jakin den bezala, Opel kotxeetako ekoizle Alemaniarra, bere herrialdeko gobernuetatik 64,8 miloi euroko isun bat jaso egin du.


Isun honen jasotzaileek ez izan zen enpresa zuzenean, duela askotik behaketan zeuden lau langile baizik. Hasiera batean langile hauek, beste bi langileekin batera behatutak ari ziren bere herrialdeko gobernutik, baina bi hauek kasutik aterata izan ziren.


Eta zertaz akusatzen zaio langile hauei? Dakigunez 2015ean langile hauek motore batzuk manipulatu zituzten, dieseleko emisio handiak sortuz, oso kontaminagarriak izan zirenak, honen kutsaduraren limiteak frogatu ahal izateko.


Kasu honek 2021ko otsailan eraman zen gorteetara, baina ez da izan gaur arte sententzia diktatu den arte. Nahiz eta epaiketa Opelen eta bere jabearen, Volkswagen taldea, kontra ez izatea, min handi bat utzi zu konpaniaren irudiaren kontra, defendatzen ari dena kasu honek ez dela konpaniaren jarreraren isla eta kasu honek ezin dela epaiketara eraman, nahitako delitu bat ez izateagatik.


https://www.eleconomista.es/ecomotor/motor/noticias/11441517/10/21/La-Justicia-alemana-multa-a-Opel-con-648-millones-por-el-caso-de-emisiones-diesel.html


SANTIAGO PEREZ

LANORDUEN MURRIZKETA

 Lanourden murrizketa, azken urteetan, oso eztabaidatua izan den gai bat da, eta egia esan, ez da arritzekoa. Azken finean,  biztanleria orokorrak aisialdirako denbora gehiago izatea isi onuragarria izango litzake, bai langileentzat eta konpainientzat. Hori dela eta, geroz eta enpresa gehiagok horrelako esperimentuak egiten hasi dira, azkena “Desigual” moda denda da.


Desigual enpresako langileek hurrengo urrian proposamen gisa bozkatuko dute.  Baietz ateratzen baldin bada, Desigualeko langileek 4 egun astean lan egingo dute. Desigualen lehendakariak dioenez, neurri honek Desigualera talentu gehiago erakarriko du, eta iadanik bertan lan egiten ari diren langileak motibatuagoak egongo dira. Honek, langileen produktibitaea handitzeko aukera biakaina eskaintzen du. Badira beste abaintala batzuk lehendakariak aipatu ez dituenak. Adibidez, absentismoak ere behera egingo du, estresa eta antsitatearen beherakadaren ondorioz. Bestetik enpresaren kostu batzuk behera egingo dute, esate baterako; ura, argia edo elektrizitatea, ofizinak denbora gutxiagoz erabiliko direlako.  Langileek gainera, haien bizitza pertsonala eta lana kontziliatzeko erreztasun handiagoa izango dute. Gainera, langileak motibatuagoak egongo dira, hortaz denbora optimizatzea eta efezienteagaok izatea ikasiko dute. 



Hala ere, ez da guztia ona. Enpresako langileen soldatek %13 bat behera egin beharko dute. Baino, Desigualek soldata jeitsieraren %50a konpensatuko du, eta beste %50a langileen soldatatik etorriko da, hau da haien soldatek %6,5 behera egingo dute bakarrik, baina noski erosteko ahalmena galduko dute. Halaber, nire ustez bizitza disfrutatu egin behar da, eta badaude dirua baino garrantzitsuagoak diren aspektuak.



Ondorioz, ez da arritzekoa geroz eta jende gehiagok lan orduen murrizketa bat onuragarria izango litzatekela pentsatzea. Espainiako alderdi politiko batek eta guzti hura proposatu du, baino soldata murrizketa gabe, izan ere produktibitataren igoerak lanourden murrizketa konpesatu dezakela argudiatzen dute. Bestetik, Eskozian eta Islandian proposamen hau pil-pilean dago, eta badirudi beharbada onartuak izango direla, honek dakarren onura guztiak direla-eta. 


https://www.lainformacion.com/management/escocia-jornada-laboral-cuatro-dias-sueldo/2847844/


https://ceconsulting.es/blog-ceconsulting/reducir-la-jornada-laboral-que-beneficios-tendria/


https://www.mundodeportivo.com/actualidad/20210909/1001686452/desigual-primera-empresa-espana-jornada-laboral-cuatro-dias-act-pau.html

https://www.20minutos.es/noticia/4583263/0/detalles-jornada-laboral-gobierno-estudia-mas-pais/


BEÑAT OSTOLAZA


Elon Musk, historiako pertsona aberatsena

Ziur nago denok lotzen dugula Elon Musk izena "aberatsa" adjektiboarekin, munduko pertsonarik aberatsena izatera iritsi baita. Horrekin pozik egon gabe, astearte honetan bertan inoizko pertsonarik aberatsena izatearen errekorra hautsi du, 287 mila milioi dolar baino gehiagoko ondare garbia izatera iritsiz. Baina, gauetik goizera gertatu al da hau? Bere auto elektrikoen Tesla enpresaren emaitza al da hori?



Bai, hala da; izan ere, Herz automobil-enpresak 100.000 Tesla auto eroskoi zituela iragarri zuenetik, enpresaren akzioen kotizazioa % 13 igo da. Auto elektrikoen enpresa handienaren sortzailea eta jabea izateaz gain, PayPal-en sortzailea ere bada (dauden guztien artean gehien erabiltzen den ordainketa birtualeko zerbitzua). SpaceX izeneko enpresa aeroespazial bat du, sateliteak bidali eta bidali dituena, eta, gainera, Errusiarekin tratuak egiten ari da. Starlink satelite bidezko internet-zerbitzuarekin dituen planak ere gehituz. Baita Neuralink proiektu handia ere, pertsona paraplegikoei eta antzeko gaixotasunak dituztenei mugikortasuna itzultzeko, baita parkinsona eta alzheimerra sufitzen dutenei soluzio bat emateko ere eta burmuinean musika erreproduzitzeko aukera emateko, zure entzumen zentzumena erabili behar izan gabe; beste gauza futurista askoren artean, imaginatzeko zailak direnak. Gainera, bitcoin bidezko ordainketa ere onartzen du, gaur egungo unitateko 54.049,32 euroko prezioa duen txanpona. Muskek argitaratzen dituen twittak oso erabakigarriak izan daitezke merkatuan eta burtsan; ia enpresa baten arrakasta biribilari eragin diezaiokelako, baita akzioen eta enpresa baten beherakada katastrofiko baten porrotari ere.


MARCO OLLOQUIEGUI


2008ko Crack-a

2008an, ezaguna den boltsaren jeitsiera larrienetako bat bizi egin zen. Horren ondorioz hainbat sektore ezberdin ikusi ziren eraginda; sanitatea, ikaskuntza, seguridadea eta beste hainbat. 2008ko nazioarteko finantza krisiak AEBetako subprime hipoteka arazoak eduki zituelako gertatu zen, %39,4eko jeitsiera izan zuen. Garai artan jende askok galdu zuen bere lana, eta enpresa askok ezin izan zuten aurrera irten.



Enpresa txikiek itxi egin izan behar zuten eta enpresa handiek beraien pertsonalei soldata jeitsi edo beraien langile batzuk kaleratu. Dena proportzioan dago, zure soldata geroz eta txikiago baldin bada geroz eta gutxiago gastatuko dezu, eta enpresak eta garrailoak gutxiago irabaziko dute beraien prezioa edo zerbitzua garestituz. Horrelako zerbait gertatu zen 2008. urtean.


Crack moduko hori konpontzeko, bankuen erreskatea eta zor publikoa erostea izan zen soluzioa. Horri esker, bankuek likidezia berreskuratu zuten. Beste irtenbide bat banku zentralen interes tasak jaistea zen. Hori eta gero hainbat gorabehera ere bizi izan ziren, baina 2008ko crack-a izan zen nagusienetariko bat edo boltsaren historian marka bat utzi egungo duena.


JON MUGUERZA


Nafarroako Gobernuak aurrekontuen aurreproiektua onartu du, 5.273 milioi eurorekin

 

















Iazko aurrekontuen aurreproiektuekin konparatua, %8,27 igoera dauka eta Europako funtsetatik etorriko diren 162 milioiak ditu barne. Ekonomia eta Ogasun kontseiluak esan duen bezala, “susperraldirako ezinbesteko oinarria” da egitasmo hau.


Elma Saiz Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan azaldu ditu aurreproiektuaren ildo nagusiak. “Herriaren aurrekontuak” dira hauek, aurrekontu osoaren %54,18 arlo sozialera bideratuak izango dira, batez ere, Osasunera, Hezkuntzara eta Eskubide sozialetara. Aurreproiektuak Europako funtsetatik jasoko diren 162 milioi euroak barne.


Eskubide Sozialak, Hezkuntza eta Osasuna, gako


Aurretik esan bezala, diru gehiena Osasunak, Hezkuntzak eta Eskubide Sozialak jasoko du, Lehenengoari dagokionez, 2022rako Lehen Arreta indartuko da, pertsonal aldetik zein azpiegituratan.

Eskubide Sozialen arloan, menpekotasun, desgaitasun eta buruko gaixotasunekin lotuta dauden arreta zerbitzuak eta laguntzak handitu eta hobetuko dira, eredu berri bat bultzatuz. Enpleguaren Legea eta Enplegu politika aktiboen legea ere garatzen jarraituko da eta pobreziaren kontrako borroka eta babes soziala bultzatuko da. Horretaz gain, desgaitasun, gizarte inklusio eta erresidentzietako lan baldintzak hobetzeko pausoak emango dira.

Hezkuntza Kontseilaritzak %7,5eko igoera izango du bere aurrekontuan eta helburu bezela jarri egin du, 0-3 urteko zikloaren doakotasunean aurrera egitea, baita ere matrikulazioak gora egitea. Modu berdinean, udal eta kontzejuek 271 milioi euro gehiago izango dituzte herriko zerbitzuak eta beraien funtzionamenduak finantzatzeko, iaz baina 16 milioi gehiago.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/8412050/nafarroako-gobernuak-aurrekontuen-aurreproiektua-onartu-du-5273-milioi-eurorekin/


XENKI MACEIRA


ZER GERTATU ZEN ENRON ENPRESAREKIN? ZERGATIK?

Enron enpresa, energia egiten zuen enpresa bat zen, eta enpresa sedea, Houstenen, Texases zegoen. Enpresa hau 1985ean sortu zen, Houston Naturak Gas eta Inter North enpresaren fusioarekin. Kenneth Lay izan zen enpresa hau gidatu zuena bere kreaziotik bere erorketara arte, izan ere, enpresa hau munduko enpresa garrantzitsuetako bat izan zen, baina ondoren izugarrizko erorialdia eduki zuen. Hau da, bere garaian, Estatu Batuetako historia ekonomiko bankarrota bidezko berrantolaketa handiena izan zen, baina zergatik? Zer gertatu zen? 


Enpresa honek, 21.000 pertsona zituen lanean 2001. urteko erdialdera. Hasiera batean, Estatu Batuetan gasbideak administratzen hasi zen, nahiz eta ondoren, gasbideak eta energia-plantak garatu, eraiki eta operatzen zituen mundu osoan zehar, bereala bihurtu zen nazioarteko enpresa ospetsuena. Baina enpresa honen erreputazioa berehala behera egiten hasi zen, izan ere, eroskeriak egiten hasi zen, hau da, zuzenbidearen ikuspuntutik, agintea edota funtzionario bati mesedea, oparia edo dirua eskaintzea. Erdialdeko Amerikarekin, Hego Amerika, Afrika, Filipinak eta Indiak hainbat kontratu lortzeko. 


Beraz, hor enpresaren beherakada hasi zen baina 2000 abuztuan bere zenita lortu zuen, hau da zenita, norbaiten edo zerbaiten puntu gorena da, kasu honetan, enpresaren puntu gorena. Akzio bakoitzeko 90.56$ eko kotizazioa lortu zuen, gainera, 63.000 milioika dolarreko aktiboak zituen eta esaten denez 100 miloi dolar fakturatzen zituen urtero . Hala eta guztiz ere, 2001. urtearen hasieran Enroren enpresaren akzioak bereala jaisten hasi ziren, zehazki, 85$etik 30$etara jaitsi ziren, baina 2001eko azaroaren amaieran dolar bat baino gutxiagora erori zen. Erorketa hau, ofizialki hasi zen, Skillingek bere karguari uko egin zioenean eta 45.000 akziori. Hau gertatu zen, kontabilitateko jarduera irregularrak egiten zituztelako. Eta eskandalu hau jakinarazi zenean, Enron behera etorri zen eta porrot egiteko zorian egon zen.


Eta nahiz eta 2001ean prezioak oso onak izan, akzioen balio pixkanaka jaisten jarraitzen zuen, gainera 16 urte igaro, oraindik ere gogoratze da Arthur Andersonen kasua, zein, erreduntzat jo zituztena milaka dokumentu eta artxibo borratzeagatik Enron enpresarekin zerikusia zutena eta Milioi erdiko dolarreko multa jarri zioten


 Beraz, horren ondorioz, Europari laguntza eskatu zion 2001eko abuztuaren 2an eta aldi berean Estatu Batueteri ere laguntza eskatu zion, 2001eko abenduaren 2an. Ondorioz, iruzurraren sinonimotzat hartzen zioten. Kasu honek agerian utzi zuen, ekonomia garatu batean ukaezintzat jo behar diren kontrolen akats bat. Lehenik eta behin, konpainiako zuzendaritza-taldeak huts egin zuen, eta ez zuten bete behar bezala zaindu Kenneth Ley (enpresaren presidentea) eta Jeffrey Skilling (enpresaren arduraduna). Eta honen guztiaren ondorioz, bezero eta langile guztiak galdu zituzten. 


BIBLIOGRAFIA: 



INTZA LOYARTE

DONOSTIAKO MULTIVERSE COMPUTING 10 MILOI EUROKO FINANTZIAZIOA LORTU DU.

Donostiako finantziaketa enpresa honek, 2 urteetan mundu mailan lider jartzea lortu du finantzari aplikatutako konputazio kuantikoan, eta 10 miloi euro irabazi ditu finantzietan, aurreikusita zuena baino gehiago. Diru kantitate altu hori internazioanlki konpania ezerdinek finantzia enpresa honetan izan duten interesa dela eta izan da. Enpresa honek finantzia problemak ebazteko konputazio kuantikoan oinarritutako soluzioak diseinatu ditu, oraingo sistema informatikoak egiteko kapazak ez dira. Asmatutako diseinu hori Singularity deitzen da. 


Nire iritziz euskal enpesek horrelako gauzak egitea oso ona da hemengo ekonomiak gora egin dezan eta EAEk egoera ekonomiko bat izateko. Gainera, mundialki zabalzteak ere erreputazio hona ematen dio eta horrela geroz eta diru gehiago sartuko da EAEn eta arez eta mesedegarriago izango zaigu orain bizitzen hari garen egoera dela eta. 


 

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/economia/2021/10/21/multiverse-computing-donostia-logra-financiacion/1150920.html

MARTIN LARRAÑAGA

FACEBOOK-En IZEN ALDAKETA

Seguruenek guztiok dakigu zer den facebook, Mark Zuckerbergek (Bere unibertsitateko kideekin batera) sorturiko sare soziala. Hasiera batean, Hardvard unibertsitateko ikasleentzat sortu zen, baina denborarekin mundu guztian zehar zabaldu zen eta jende guztiak erabiltzen hasi zuen. 


Hasiera batean sare sozial bat zena, enpresa bat izaten amaitu zuen. Momentu honetan,  iruditu dezake facebook zaharkituta geratu dela, batez ere gazteentzat, baina errealitatea da, gehien erabiltzen den sare soziala dela. Hori gutxi izango balitz bezala, oraindela urte batzuetatik, enpresak ez du bakarrik “Facebook” sare soziala kudeatzen. Sare sozialen konglomeratu estatubatuarra bilakatu da , instagram eta whatsapekin kontatzen duena bere menpe. Ondorioz, Facebook munduko enpresarik baliotsuenetako bat da, Microsoft, Amazon, Apple eta Alphabetekin batera, teknologiako bost enpresa handienetako bat kontsideratua.


Baina oraindela gutxi aldaketa garrantzitsu bat izan du enpresak, izena aldatu du. Gertaera hau hilabete honetan ( 2021ko otsailean) gertatu da.  Hemendikan aurrera, “Meta” (Meta Platforms, Inc) deituko da. “Meta” izango da orain, Facebook, WhatsApp eta Instagrameko sare sozialak eta Quest, Messenger edo Horizon bezalako beste proiektu batzuk barne hartuko dituen enpresa nagusia.


Baina zergatik aldaketa hau? Erabaki honen atzean dagoen arrazoia da, enpresak eta Zuckerber berak, eskandalo ugariren arrazoia bilakatu direla. Egoera honen ondorioz, erabaki dutena da izena aldatzea, hasiera berri bati irtenbidea emateko. Horrez gain, beste helburuetako bat,sare sozialetatik aldentzea da, metabersora hurbiltzeko, "Interneteko hurrengo bertsioa" dela diona Zuckerbergek.



Facebook cambia su nombre a Meta y se centrará en la realidad virtual y  aumentada | Video - 28.10.2021, Sputnik Mundo

LIDE IMAZ

PLASTIKOAREN ERABILPENA SUPERMERKATUETAN.

MERKADONAK 30 MILIOI EURO INBERTITU DITU LEHEN URTEAN, 6.25 IZENEKO PROIEKTUAN PLASTIKOAREN ERABILPENA MURRIZTEKO.


Espainiako supermekatu ezagunenetarikoa da Merkadona, 1977an sortu eta gaur egun Espainian 1.617 denda dituena. Ikerketa bateko datuak ikusita, supermerkatu batek egunean erosi, saldu eta kontsumitzen duen plastiko kantitatea izugarria da. Empresa honek, plastikoak gaur egun lur planetan sortzen ari dituen kalte larriak ikusita erabilpena murrizteko neurri batzuk hartzea erabaki du. 


Merkadonak urtebete egin du 6.25 proiektuarekin, eta dagoeneko  ontzietako plastikoa %25 murrizteko, plastiko guztiak birziklagarriak izateko eta era berean,  plastikoak sortutako hondakin guztiak berrerabili ahal izateko 30 milio euro inbertitu ditu.


Empresak lehen hamabi hilabeteetan planaren lehen bi helburuak bete eta bere denda guztiak 6.25 bihurtu ditu. Hori dela eta, ostiral honetako ohar baten arabera helburu guztiak betetzeko 140 milioiko aurrekontua aurreikusten du.


Lehenik eta behin, dendako atal guztietan erabilera bakarreko plastikozko poltsak kendu eta poltsa konpostagarriak jarri ditu. Bestalde, erabilera bakarreko plastikozko paramentuak kendu eta horren ordez, ingurumena gehiago errespetatzen duten materialez egindako paramentu jasangarriak jarri ditu. Bi neurri simple hauekin urtean 6200 plastiko tona ekidin ditu.


Hondakinetako plastikoa murrizteko, enpresak hainbat estrategia ezartze ari ditu, hala nola baliorik ez duen plastikoa kentzea edo beste material batzuengatik ordezkatzea, birziklagarriak adibidez.


Etorkizunerako ideia berriak pentsatzen ari dira eta garrantzitsua iruditzen zaie dendetan zein etxean hondakinen bereizketa bultzatu eta errazteko bezeroei birziklapenari buruzko informazioa ematea.


Azkenik, esan beharra daukat gaur egun plastikoa edozer egiteko erabiltzen dela, material merkea eta oso erabilgarria delako. Edozer produktuk darama plastikoa eta ez gara ohartzen bai pertsonengan,  bai animaliengan eta baita naturan kalte handiak sortzen dituela. Hortaz, horrelako supermerkatu handiak ingurumena gutxiago kutsatzeko neurrietan inbertsio bat egitea aurrerapauso handia iruditzen zait. Izan ere, gehienetan horrelako empresak produktuak saldu eta dirua irabaztea izaten dute helburu bakarra. Nire ikuspuntutik biztanleak Merkadona bezalako empresa handi batek ingurumena babesteko neurriak hartzen dituela konturatzerakoan, gaiak duen garrantziaz oroitu eta beraiek ere neurriak hartuko dituzte.


JUNE ILZARBE

Inditex saltsak itzultzen dira kontsumitzaileak eskatzen duen bezala.

Inditex, munduko arropa enpresa handienak, pandemiatik itzuli dela baieztatu du Covid-19aren zabalkundearen aurretik erregistratutakoa baino salmenta, etekin eta eskudiru gehiago lortuz.


Maiatza eta uztaila bitartean, konpainiaren sarrerek 6.99bn jo zuten, 2019ko epe baliokideko errekorra baino ehuneko 1,4 altuagoa lortu zuten eta kontsumitzaileen eskaera eta online salmenten hedapenak lagundu gabe.


Asteazkeneko emaitzak h & Mko aurkariarekin kontrastatu ziren, zeinak 2019tik aurrera geratu ziren gehiegizko salmentak jakinarazi zituen nahiz eta iazko susperraldia izan eta Europa eta Amerikako pandemiaren aurreko mailetara itzuli.

Inditexek esan zuen irabazi garbia 850mm-ko errekor batera igo zela hiru hilabetez, eta diru-erreserbak, berriz, 8bn %8raino igo zirela 2020ko uztaileko 6.49bn eta bi urte lehenago 6.73bn.

Salmentak aurreratuta daude orain dela bi urte eta ez dut uste atzeratzaile asko egoera horretara iritsi direnik, esan zuen Anne Critchlowek, Societe Généraleko analista batek, eta gaineratu zuen abuztuaren amaierarako hiru hilabetez h & Mren guztizko salmentak ehuneko 3 zirela bi urte lehenago.


Inditexek, kontrastez, merkataritza-eguneratze batean esan zuen bere salmentak, abuztuaren 1a eta irailaren 9a bitartean, tokiko dirutzetan, 2020ko epe berean baino ehuneko 22 altuagoak zirela, eta 2019ko epe baliokidea baino ehuneko 9 altuagoak.


Pablo Islak, exekutiboko aulkiak, esan zuen erretaulako denden ehuneko 99 irekita zegoela. Urteko lehen erdian marjina gordina ehuneko 57,9koa zen, enpresak ehuneko 57,5 aurreikusten baitzuen urte osorako, aurreko urteko ehuneko 55,8aren aldean.


Taldeak gaineratu duenez, uztailaren amaierarako sei hilabetetan online salmentak ehuneko 36 igo ziren 2020ko epe berean, eta 2019ko epe baliokidean ehuneko 137. Online salmentak urte osoko sarreren laurdena baino gehiago izatea espero du. 2019an, online salmenten ehuneko 14 baino ez zen.


Inditex, zara markagatik ezagunena, pandemiak gogor jo zuen. Batzuetan, biltegien ehuneko 95 itxita egoten zen. Joan den urteko martxoan 287m idatzi zituen inbentarioetan eta hilabete geroago bere lehen galeraren berri eman zuen enpresa publiko gisa — €409m —. Iazko laugarren hiruhilekoan ere desengainua izan zen, infekzio-tasak berriro igo eta biltegi asko itxi zirelako.


Baina krisi osoan zehar, taldeak online salmentak igo zituen, bere teknologia erabiliz dendetako online agindu asko jasotzeko, baita bezeroentzat itxita zeudenean ere. Inditexek akzio sistema integratu bat erabiltzen du bere denda fisiko eta online dendetarako, eta horrek uztailean zuen inbentarioa ehuneko 4 murrizten lagundu zion, aurreko bi urteekin alderatuta — salmentak handitu arren —.


Inditexen kostu efektiboen bi gidari nagusiak inbentario programa bakarra dira (dendak eta online) eta denden optimizazio programa: saltoki gutxiago eta handiagoak, akzio bidez modu eraginkorragoan saltzeko modukoak, esan zuen Critchlowek. Hau ez da kapelatik atera berri duten zerbait, baizik eta hamarkada batean inbertitu dituzten bi programa.


Inditexek esan zuen aurten Zara dendak ireki edo zabaldu zituela Bartzelona, Cairo eta Guangzhou bezalako lokaletan, eta Londres, Paris eta Lurmutur Hirian beste batzuk antolatzen ari zela. Bere Uterqüe eremua Massimo Dutti markako merkatuan integratu nahi du hurrengo urtean. Uztailaren amaieran, Inditexek 6.654 denda zituen munduan zehar.



JULEN GARAYALDE


Banka hautsi handienak

 Banka hautsi handienak


Lehman brotherseko banka hautsia:

Lehman brothers-en banka hautsia, ekonomiaren historiako banku hautsi handienetakoena da. 2008ko irailean izandako beherakadak ondorio suntsitzaileak izan zituen munduko ekonomian. 613.000 milioi dolar baino gehiagoko zorrak utzi zituen. Bankuak 26.000 langile baino gehiago zituen mundu osoan eta bere porrotak subprime krisiaren hasiera eragin zuen. Barclays Bankek bere bulego sarea erosi zuen eta bere inbertsioez arduratu zen. Lehman Brothersen atzetik Washington Mutual kreditu eta aurrezki kooperatiba dago, 327.900 milioi dolarreko porrotarekin.


Hemen ikusi dezakegu banka hautsiaren grafiko bat









World.com-en porrota:

World.com Estatu Batuetako telefono konpainia handi bat zen, 90eko hamarkadan Bernard Ebbersek sortua. Bere gailurrean, telekomunikazioen boomean, enpresak 180.000 milioi dolarreko balioa izan zuen. World.com-en arazoak telekomunikazio-enpresen arteko lehiakortasun handiaren aurrean hasi ziren. Enpresa-eskandalu baten aurrean gaude, non kontabilitatea erabiltzen da enpresaren errealitatea ezkutatzeko. Kasu honetan, oker kontabilizatu ziren milaka milioi dolar gastu korporatiboetan, eta horrek kontabilitate-zulo bat eragin zuen, World.com porrotera eraman zuena. Bernard Ebbers, zuzendari exekutiboa zena, Espetxean 25 urteko zigorra jaso zuen.


ENEKO FERNANDEZ

PALMAKO SUMENDIA

        

2021eko irailaren 19an, Palma irla eta Espainia guztiz aldatuko zuen gertaera geologiko bat gertatu zen, “Dorsal de Cumbre Vieja” sumendia erupzionatzen hasi zen. Ondorio larriak ekarri ditu sozialki eta ekonomikoki. Orain, laba etengabe mugitzen ari da irlatik, bidean dauden egitura guztiak suntsituz (Etxeak, baserriak, plantazioak…)


Azaldu dudan bezela, ekonomia egoera larrian dago, konkretuki platanoaren produkzioan lan egiten duten enpresak, turismoa eta bertan bizi diren pertsonen etxeak.


Pertsona askoren bizitzak izorratu ditu sumendiak. Hasteko, 8000 biztanlek gutxi gorabehera etxez aldatu behar izan dute, labak suntsituko zituztelako haien etxeak. Datuek diotenez, 250 etxe-bizitza eta 200 azpi-egitura (Tenis jokalekuak, ikastolak igerilekuak…) utzi behar izan dituzte biztanleek, min-pertsonalak ekiditeko. Oraingoz 2 ikastola itxi behar izan dituzte. Honek arazo ekonomiko oso larriak eragiten ditu. Biztanleen etxeetan, polikiroldegietan eta ikastoletan eta bertan lan egiten duten langileengan etab. Hainbat biztanleen etxeetan, baserriak daude, eta lurzoru horiek normalean dirutza handia balio dute ere, animaliak eta landareak kontuan hartu gabe, beraz dirutza handia galduko dela begi-bistakoa da.


Bestalde, Palma oso famatua da urtero jasaten dituen turistengatik. Palma irla turistiko izugarria da eta 4,8 milioi turista jasaten ditu urtero. 2019an 285 milioiko irabaziak lortu zituen irlak, baino koronabirusaren egoerarengatik 82 milioi irabazi zituen 2020an. Orain, sumendiaren ondorioz, hotel askotan erreserbak bertan behera utzi dira, segurtasun faltagatik. Ondorioz diru-kantitate handia galtzen ari da irlak, eta turista kantitate-handiak berriro jasateko data ez-jakina da.


Azkenik, Palman garrantzi asko duen sektorea arrisku handian dago: Platanoaren produkzioa. Platanoaren produkzioa Palmak urtea batean irabazten duenaren %11n hartzen du parte. Platanoak landatzeko landare bananadiak behar dira, eta hauek lurralde tropikaletan hazten dira. Labak harrapatu dituen udaletan bizi diren biztanleek platano produkzioaren %50a kontsumitzen dute. Beste herrialde batera alde egin dutenez, salmentak esponentzialki behera egiten ari dira. Aurreko urtean 144.302 tonelalada platano produzitu ziren. 2 aste baino gutxiagoan, 1000 tona uzta produzitzeari utzi diote, hauek errautsa zutelako. Barrutik ondo egon arren, kanpotik orbanak ditu eta jendeak ez ditu nahi. Bukatzeko, uzta jasotzeko denbora mugatua da, bide printzipal moztua baitago.


Oraindik galera-ekonomikoak ez-jakinak dira, baino ehunka-milioikoak izango direla aurreikusten da.


Iturriak: El impacto económico del volcán: jaque a los dos sectores clave del PIB de La Palma | Sociedad | EL PAÍS (elpais.com) 

¿Cuántos habitantes tiene La Palma y cuántos se han visto afectados hasta ahora por la erupción del volcán? (antena3.com)   



DANEL FERNANDEZ

APPLE ETA EKONOMIA ZIRKULARRA

Lehenik eta behin, Ekonomia zirkularra sistemaren antolaketa bat dela esan behar da, izaki bizidunengan garatua, eta produzitua, erabili eta botatzean oinarritzen den ekonomia lineala aldatzeko aukera ematen duena, baliabideak leheneratzeko eta agortzeko zailtasuna sortuz.

    Funtsean, ekonomia zirkularrak hondakinik gabeko produktu berriak diseinatzen ditu (ekodiseinua), ingurumenarekin lagunkoiak izanik. Gainera, ekonomia zirkularraren eredu horrekin errazagoa da desegitea eta energia aurreztea.


APPLE:

Applek ekonomia zirkular baterantz bideratu du produktuaren diseinua, bere gailuen balio-katean eta balio-bizitzan zehar osagai guztiak aprobetxatzeko.

Applek modu arduratsuan birziklatzea du helburu, eta erabiltzaileek konpromiso bat izan dezatela beren taldeentzat. Horregatik, Apple Renew Program programa bat garatzen dut, kontsumitzaileei produktu zaharrak aldatzeko eta ekipo berri bat erosteko aukera emanez. Izan ere, Applek kezka bat du: birziklatzen ez bada, osasunarentzat eta ingurumenarentzat arazo larria izan daiteke.

Applek 1,2 milioi iPhone desmuntatzeko gai diren robotak ditu, bere osagaiak berrerabiltzeko. 2014an 40.396 tona hondakin elektroniko birziklatu zituzten, hau da, aurreko 7 urteetan saldutako produktuen % 75.

Applek ez zituen material hauek kontsumitu meatze-eremuan: aluminioa, Altzairua, Kobrea, Urrea, Zilarra eta Paladioa. Gainera, baliabide naturalen kontsumoa eta berotegi-efektuko gasen emisioak saihesten ditu.



https://www.apple.com/mx/environment/pdf/Apple_Environmental_Responsibility_Report_2018.p


NAGORE ETURA

INDITEX ENPRESA BOLTSAK ORDAINTZEN HASIKO DA


Gaurtik aurrera Espainian Amancio Ortegaren denda guztietan boltsak ordaintzen hasiko dira. Erabaki hau Alemanian ezarri zen hasieran, baina beste herrialde askotara zabaltzeko erabakia hartu dute. 


Boltsak 0,10€-ko balioa izangi dute, sobreak 0,20€ eta enpresa berdineko Massimo Duttiko boltsek 0,35€.


Irabazi guztiak ingurumena hobetzeko proiektuetara eramango da, hau da, honen arabera ez irabazi guztiak ez ditu enpresak gordeko.


Niri idea ona iruditzen zait ongi egiten bada, gaur egun zaia baita horrelako gauztiak sinistea, izan ere, jende asko dago horrelako gauzetaz aprobetxatzen denaz beraien itsura hobetzeko eta jendeari dirua ateratzeko.


AIERT ELIZASU


KUTXABANKEK %10,3a IRABAZI DU ETA 176 MILIOI SARTU DITU

Kutxabankek 176,3 milioiko irabazia lortu zuen hirugarren hiruhilekoaren amaieran, hau da, aurreko urteko epe berarekin alderatuz %10,3 igo zen, 214,7 milioiko hornidurak egin ondoren.


Balantzetik kanpoko baliabideek eta aseguruek sortutako diru-sarrerak banku-negozioaren sarreren %51 baino gehiago izan ziren, zerbitzuak sortu zituenak.


Kutxabankek Euskadiko maileguen merkatu osoaren %45,6 lortu du, Andaluzian %17,6 eta Espainia osoan %10.


2021en, taldeak zalantzazko aktiboen 131 miloiko saldoa jaitsi egin zuen. Beraz, 968 milioi dira, duela urtebete baino %18,6 gutxiago.


2021. urte osoan, harpidetza garbi gehien izan dituen hirugarren taldea izan da, 2.057 milioi euroko aktiboekin. 2019az geroztik, merkatuko inbertsio-funtsen harpidetza garbien% 20 baino gehiago Kutxabanken Taldean sartu dira.


Gaur egun, Kutxaankeko enpresa, 20.306 milioi euro kudeatzen dira inbertsio-funtsetan, eta %6,62raino igotzen du merkatu-kuota.


Nire iritziz, oso ondo jokatu dute bere enpresa, aktibo garbiak ez zirenak gainetik kendu eta bakarrik aktibo garbiekin geratu direlako, eta azkenean, hortatik lortu dutelako diru gehiago irabaztea.


Nerea Eguia


URL:https://www.eleconomista.es/pais_vasco/noticias/11456381/10/21/Kutxabank-eleva-su-beneficio-un-103-e-ingresa-176-millones.html