2019(e)ko abenduaren 26(a), osteguna

TRUMP VS GOOGLE





Washingtonek botere publikoak erabiltzen ditu bere interes pribatuak defendatzeko, Europak ezin du amore eman muga-zergen mehatxuen aurrean. Donald Trumpek Frantzia eta beste hainbat herrialde mehatxatu ditu zuzenean, horien artean Espainia dago, mehatxu hau herrialde hauek muga zergak ezartzeko egin du Estatu Batuetako presidenteak eta gainera Google tasaren aplikazioaren errepresalia gisa. Tasa hori ez da exijentzia tiranikoa, ez arbitrarioa, baizik eta AEBetako teknologia-enpresa handiek zergak ez ordaintzea debekatzen duten gertakari publikoki salatuari erantzuten diona, kontabilitateak eta diru-sarrerak presio fiskal txikiko eremuetara bideratuz. Europak nahi duena ekonomia digitaleko plataforma haundiek zergak ordaintzea operatzen duten leku haietan,bezeroak dituzten lekuetan alegia.

Trumpen mehatxuan irakurketa kezkagarri bat daukate, AEBeko administrazioak estatuko instrumentuak erabiltzen ditu estrategia enpresarialak defendatzeko.

trump macron bilaketarekin bat datozen irudiakEmmanuel Macronn frantziar presidenteak azaldu du Frantziak Washingtonen mehatxuei erantzungo diela eta erantzun hori Europak babestuko duela. Hori litzateke estrategia zuzena. Trumpek eta haren negoziatzaile komertzialak, Robert Lighthizer-ek, badirudi prest daudela antiamerikar gisa hartzeko bere “banderako teknologikoei” eragiten dien edozein erabaki, bidezkoa bada ere. Erantzun bateratuak, gainera, berehalako finantza-arazo bat islatzen du, epe ertainera adostutako konponbideetara itxaron ezin dezakeena. (OCDE) Google tasa baten ezarpen egituratu eta harmonikoaren proiektu bat prestatzen ari da eremuko estatu guztietan, baina ez da oso litekeena tasa hori berme osoz aplikatzea, hau da, erabateko adostasunez, 2021 baino lehen.


trump vs google bilaketarekin bat datozen irudiak
Bukatzeko nire iritzia emateko esan nahi dut gaur egun zerga asko eta asko daudela eta batzuetan ehiegizkoak direla, ez dut esan nahi ez dugula pagatu behar azken finean gero diru hori guretzako doalako baina nire ustez diru asko duten pertsonek zerga haundiagoak ordaindu beharko lituzkete eta btazuetan beraiek ez dituzte ordaintzen, sekulako dirua dutenean gainera ez zaie eze pasatzen

2019(e)ko abenduaren 22(a), igandea

Enpresen hondakin kudeaketa saltokietan



Ohikoa da Garbera, Urbil edo antzeko saltokiera joatea baina nola egiten dute hondakinen kudeaketa? Gu alderdi horietaz ez daukagu ezta ideiarik ere ez, beraz gai hau aproposa iruditzen zait. Ni, enpresek nola egiten duten Urbilen oinarrituko naiz.

Urbil bezalako merkataritza gune batek sortzen duen hondakina bereiztea lan handia dela ez dago dudarik. Gaur egun, Urbilek 65 komertziotako hondakinak errebisatu eta sailkatzen ditu, Eroskirenak izan ezik.Herrialde garau batean gaudela kontuan hartuz, oinarrizkoa da horrelako saltokiek ahalik eta gehien birziklatzea bilatzea.Bestalde, enpresa gehiagorekin lan egiten dute bestelakoak bereizteko: beira, lanpara hondatuak, pilak, arropa, olio erabilia... Horretarako, birziklatzeko puntu bereziak dituzte.




Piresen esanetan, (hondakinen bereizketa selektiboa egiteko pedagogia) gaur egun saltokiek orokorrean “nahiko ondo” birziklatzen dute, salbuespenak salbuespen. Salbuespen nabarmena McDonal´s dela ez da dudarik. Piresek dioenez, eguraldi txarreko egunetan McDonald’s eta janari lasterreko lokalak beteta egoten dira, eta langileek duten asaldurarekin nahiko gaizki birziklatzen dute; askotan zabor poltsak itzuli behar izaten dizkiete ondo bereizi dezaten. Horrelako janari lasterren enpresek, erabilipen bakarra duten produktuekin egonten dira lanean: kartoizko kaxak, plastikozko sardexkak...beirazkoak eta garbitu beharrean aukera errezera jotzen dute. Enpresa multinazional bat dela kontuan hartuta, imaginatu dezakezue zenbat eta zenbat milaka kilo tona sortu behar duten.

Arazoa nabarmena da: geroz eta gehiago saldu nahiak hondakin kopuru handiagoa dakar.Horregatik enpresei lokala jarri aurretik hainbat baldintza jartzen dizkiete hondakinen kudeaketaren inguruan.Hondakinen produkzio masiboa geratzeko irizpiderik ez dago ordea, eta Lobatok aitortu du ia ezinezkoa litzatekeela halakorik.

Horrenbestez, enpresa guztiek ingurumenarekin kontzientzia eta erantzukinzuna izan behar dute etekina ateratzeaz gain. Honekin esan nahi dut, ez direla itsutu behar soilik etekina ateratzeaz, beste hainbat faktore ere kontuan eduki behar dira eta ingurumena haietako bat da. Eta ikusi den antzera, Mc Donal´s, Burger King-ek ez dutela hori kontuan hartzen eta gehiegizko hondakinak sortzen ari direla.Jakina da larrialdi klimatologiko baten aurrean gaudela, beraz, ingurumen kontuarekin enpresak zorrotzagoa izan beharko lukeetela, horrela izan ezean, zigorrak egon beharko lirateke.

Informazio Iturria:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2669/hondakinen-kudeaketa




2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala


EUSKADIKO LEHEN "HOTEL GAY"-A

"Axel" enpresak hotel bat inauguratu du aurten Donostian Poliziarena zen edifizio batean.


empresa axel hoteles bilaketarekin bat datozen irudiak
    Enpresa bat sortzerako unean garrantzitsua da argi edukitzea nori zuzenduta dagoen eskainiko ditugun produktu edo zerbitzuak. "Axel" delako enpresa hau, LGTBI+ taldeari zuzenduta dago; hau da, talde horretako parte diren pertsonei eskaintzen die beste edozein hoteletan egin ezin dituzten  bere "gay-en gauzak" egiteko aukera ; halanola, jan, edan, lo egin... 





Erlazionatutako irudia
Nire ustetan, progresistak izatearena eskuetatik ihes egiten ari dgu, eta honelakoak dira gure gizartearen arazoaren erreflexu. Enpresek, printzipioz, onura ekarri behar dute gizartearentzat  eta ez dut uste enpresa honek helburu hori betetzen duenik; izan ere, non dago hainbeste entzuten eta bilatzen den normalizazioa? Ez al ds garrantzitsua gure enpresek balore horiek (berdintasuna, normalizazioa etab.) sustatzea?
Agian hori zen enpresa honen sortzailearen helburua, baina egia esan, guztiz kontrako efektua lortu du; izan ere, ez dut uste orain arte inork planteatu izango zuenik ere homosexualek ezin zutenik edozein hoteletan egon edo zerbitzu desberdinak beharko zituzketenik. Guztiz ez beharrezko baldintza bat iruditzen zait, zer izango da hurrengoa? transexualentzako kotxeak egiten dituzten enpresak? 

   Ondorioz, uste dut orain inoiz baino gehiago berdintasuna eta normaltasuna sustatzen dituzten enpresak behra ditugula: emakumeentzako edo gizonezkoentzako kotxe edo motorrak bereizi gabe, umeentzako jostailuak sexuaren arabera bereizi gabe...
juguetes para niños o para niñas bilaketarekin bat datozen irudiak







Nerea Mitxelena

Enpresa Handiak 25.000 Postu Sortuko Dituzte Gabonetarako






ENPRESA HANDIEK 25.000 POSTU BERRI SORTUKO DITUZTE GABONETARAKO 

Banaketa enpresa handiek, besteak beste, El Corte InglĂ©s, Carrefour, Eroski, Ikea edo Media Markt, 25.000 lanpostu sortuko dituzte Gabonetako kanpainarako plantillak indartzeko.  Izan ere, Eguberrietako kanpaina  azarora aurreratu da, "Black Friday"-rekin eta abenduko "Konstituzioaren zubia" -n egindako erosketen aurrerapenarekin.

Adeccok kalkulatu du Gabonetako kanpainan aurten 1,14 milioi kontratu sortuko direla, hau da, 2018an baino% 7,3 gehiago, sektore onuradunenak kontsumo masiboarekin erlazionatuta daudenak (belleza, luxuzko sektorea). , gailu elektronikoak, jostailuak, koloniak eta kosmetikoak), bezeroen arretara bideratutako profilak, baita banaketa txikizkako edo logistika.

EMPLEOS DE NAVIDAD bilaketarekin bat datozen irudiak
"Gogoratu behar duzu hamar kontratu mugagabetatik lau aldi baterakokoak direla", dio Randstad Ikerketa zuzendariak ValentĂ­n Bote. Bi aholkulariek bat egiten dute Gabonetako kanpaina hainbat enpresabururen probarako aldia dela, gero langile batzuek geltokiaren jardueraren gailurretik at geratzea erabakitzen baitute. "Askok ez dute lantokian gaitasunak hainbeste baloratzen, baizik eta langileen malgutasuna laneko ordutegian edo lanorduetan aldaketak onartzeko", ohartarazi du Cristina Torre CCOO Catalunyako ekintza sindikaleko idazkariak.

Baina nire ustez, gabonetako kontratuak egokiak dira jende gaztearentzat batez ere, ikasten ari direnentzat. Ikasleak orain oporretan daudelako eta aukera ona da diru pixkat ateratzeko. Orario malgutasuna behar dute enpresek egun hauetarako eta hori gazteek badute. Ni neu gabonetako lan baten bila ari naiz adibidez.

GABONAK

Gabonetan gauzatzen den kontsumoa

Gabonak iritsi dira eta opariak erosteko garaia da familiako guztiontzat, seme-alabak, gurasoak, anai-arrebak, etab. Berez gabonak familiarekin egoteko garaia da, momentu onak guztiok elkarrekin pasatzeko, baina askok esaten dute kontsumitzeko asmakizun bat dela, izan ere, gabionak dira urtean gehien kontsumitzen den garaia, bai janariak ( gabonetako afari eta bazkarietarako), bai opariak ere eta gaur egun erosten diren opari asko teknologiarekin zerikusia dute, gero ere koloniak, arropa eta jostailuak oparitzen dira.

Gabonetan lan postu asko eskaintzen dira, gauzatzen den kontsumismoarengatik. Hala ere, lan postu horiek ez dira finkoak ez betierekoak, baina paroan dagoen jende askok lan postu horiek eskertzen dituzte, baita gazteek ere, diru kantitate txiki bat ateratzeko aukera onak ateratzen direlako. Adibidez supermerkatu askotan jendea bilatzen dute gabonetako kanpainan parte hartzeko, baita denda askotan ere. Lan berezi batzuk ere sortzen dira gabonetan, adibidez olentzero eta errege magoen kabalgatan agertzen diren pertsona batzuei diru bat ordaintzen zaie.

Gero ere badaude enpresa batzuk gabonak aprobetxatuz haien produktuak kantitate handiagoetan saltzeko aukera ikusten dutenak. Adibidez coca-colak gabonetan oso kanpaina handia egiten du bai iragarkien bidez eta baita supermerkatuetan haien produktuak forma espezifiko batean jarriz, haien koloreak gorria eta zuriak direnez gabonekin zerikusi handia du. Gainera egiten dituzten iragarkietan ez dute produktua saltzen, baizik eta sentsazio edo sentimendu bat eta gabon garaia denez familiarekin lotzen dituzte iragarki asko gertutasun sentsazioa transmitituz. Azken finean gabonak aukera handiak sortzen dizkie enpresei haien produktuak edo zerbitzuak saltzeko.

2019(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

Apple-en obselesentzia programatua eta Back Market

 Apple-en Obselesentzia programatua eta Back Market

Askotan entzun izan dugu “obselesentzia programatua” hitza, baina zer da benetan eta nola funtzionatzen du? Modu erraz batean ulertzeko, produktu baten bizitza erabilgarriaren amaiera zehaztea edo programatzea da, hau da, bukaera zehatza ezartzea. Ekoizleak produktuaren diseinua egiten duenean: produktuaren erabilgarritasun denbora erreala kalkulatzen du eta modu honetan lortzen da “obselesentzia programatua”.

Apple enpresa multinazionala urte askotan zehar leporatua izan da hau hainbat modutan praktikan jartzeagatik, izan ere, AGCM-en (Autoridad Italiana Garante De La Competencia ) arabera, Apple-ek komertzio praktika injustuak burutu ditu: kontsumitzaileak  arazo larriak eragin ditzaketen eguneratzeak deskargatzera behartzeagatik eta hortaz produktuen funtzionamendua modu nabarmen batean murriztuaz. Ondorio gisa autoritate honek 10 milioiko multa jarri dio. Egoera hau ikusita, zergatik burutu ditu ekintza hauek, hau da, zein da honen helburua?  Erantzuna modu orokor batean dirua izango litzateke, baina helburu asko daude tartean.
  • Gure kontsumoa areagotzea da, hau da, kontsumitzaileek erosten dutena behin erosi beharrean, gehiagotan erosiko dutela ziurtatzea da
  • Kalitatezko produktuak sortu beharrean etekin ekonomikoa sortzea
  • Ahalik eta gehien saltzea
  • Helburua ez da beharrak asetzeko haztea, hazten jarraitzea baizik.


Egoera honi aurre egiteko beste gauza askoren artean Back Market sortu zen. 2014an Frantzian jaio zen on-line salmentarako plataforma bat da, produktu elektroniko “reakondizionatuak” eskaintzen dituena soilik. Bertan arrakasta handia lortu zuela- eta, Espainia, Alemania, Italia, Belgika eta Estatu Batuetara zabaldu da. Enpresa honek argi utzi du: kontsumitzea kontsumitzeagatik ez dela zuzena eta hainbat modu daudela kontsumitzeko. Nola funtzionatzen du eta zer saltzen dute? Bezeroek itzulitako elementuak, inperfekzioren bat dutenak (funtzionamenduari eragiten ez diotenak), jatorrizko paketetik atera dituztenak edo biltegian kalteak jasan dituzten produktuak dira, hau da, etiketarenpean saltzea ahalbideratuak  ez diren produktu BERRIAK dira, beraz, bigarren aukera ematen zaie merkatu mota honetan prezio moderatu batean (% 70eko deskontuekin) eta kualifikatutako talde teknikoak berrikusi, konpondu eta probatu ondoren saltzen dituzte. 







2019(e)ko abenduaren 15(a), igandea

XXI. mendeko esklaboak

Azken urtean oso famatua egin da mugikerreko aplikazio berri bat, Glovo. Enpresa honek oso erraz funzionatzen du, "rider" deituriko pertsona batek zure lana egiten du, pizza bat edo internetetik erositako zerbait zure etxera ekartzen dizu, seguraski ikusiko zenituzke behin baino gehiagotan "Glovers" hauek.

Pertsona hauek autonomo bezala kontratatzen dituzte, baina funtsean langilea esploatzeko beste modu bat da, Glovok dionez beraiek erabakitzen dute zenbat ordu lan egin eta ze ordena hartu eta zein ez. Hau erabat gezurra da, langileak ez du beti noiz lan egin aukeratzen, enpresak hautatzen ditu, hau da, pertson hauek autonomo faltsu batzuk dira, gainera asegurua, oporrak etab. beraiek ordaindu behar dituzte.


Bukatzeko, azkenaldian langile asko hil egin dira glovorentzat lan egiten, istripu batean. Ikus daiteke nola enpresa honek bizitza galtzera eramaten zaituen.


Kontsumitzailearen psikologia


KONTSUMITZAILEAREN PSIKOLOGIA


Guztiok dakigunez bezala, enpresen helburu nagusia ahalik eta diru gehien irabaztea da. Hori dela eta, enpresentzat oso garrantzitsua da ezagutzea nolakoa den kontsumitzaileen portaera produktu edo zerbitzu bat kontsumitzeko garaian. Kontsumitzailearen psikologia arduratzen da portaera horien ikerketaz.

Kontsumitzailearen psikologia edo ekonomia konduktuala kontsumitzailearen portaera eta erosketa batean eragiten duten alderdi psikologikoak ikertzen dituen psikologiaren alorra da.

Kontsumitzaileren psikologiaren arabera, hauek dira kontsumitzailearen portaera analizatzeko kontuan eduki behar diren alderdiak:
  • Alderdi pertsonalak: Elkar bereizten gaituzten ezaugarriak.
  • Osagai kognitiboak: Kontsumitzailearen psikologiak informazioa nola prozesatzen eta kontsumoari dagokionez erabakiak nola hartzen ditugun ikertzen du.
  • Elementu konduktualak: Marka bat kontsumitzaile potentzialengana hurbiltzeko estrategia bat diseinatzeko ikertzen da kontsumitzailearen psikologia.
  • Alderdi sozialak: Lurralde bakoitzeko ezaugarri sozialak ikertzen dira marketing estrategia bat sortu ahal izateko.
  • Alderdi emozionalak: Produktu batek transmititu edo eragin behar dituen sentimenduak.
Horretaz gain, psikologiaren alor honen arabera, hiru kanpo taldek eragina daukate ondasun bat erosterako garaian gertatzen diren prozesuetan, baita ondasun hori erosteko azkeneko erabakian ere: 

  • Lehenengo taldea: Talde honetan familia edo pertsona hazten den gertuko ingurua hartzen da kontuan, izan ere, talde honetan ikasten ditugu erosteko ohiturak.
  • Bigarren taldea: Hemen gure bizitzaren momentu batean eragina izan duten lagunak, bikoteak, erakundeak… hartzen dira kontuan.
  • Hirugarren taldea: Hemen beraiekin kontaktu fiskoa izan ez ditugun eragileak hartzen dira kontuan, esate baterako, komunikabideak, youtuberrak...
Baina aurreko hiru talde horiek ez dira kontsumitzaileen portaeran eragina daukaten faktore bakarrak:
  • Kultura
  • Estatus soziala
  • Emozioak
Bestalde, kontsumitzailearen psikologiaren barruan kontsumitzailearen portaera azaltzen duten hainbat teoria daude:
  • Eremu teoria: Teoria honen arabera, kontsumoa, erosteko orduan gauden lekuaren araberakoa da.
  • Psikoanalisian oinarritutako modeloa: Gure morala, sena eta alderdi kontziente eta inkontzienteen arabera erosten dugula defendatzen du.
  • Eremu soziologikoa: Gure kultura eta talde sozialaren arebera kontsumitzen dugula esaten du.
  • Teoria ekonomikoa: Teoria honen arabera errentagarriagoa dena erosten dugu.
Amaitzeko, nire iritziz, kontsumitzailearen psikologia oso baliagarria da enpresa guztientzat, izan ere, psikologiaren alor honek ahalbidetzen duen informazioa erabiliz, enpresek kontsumitzaileak gehiago erosteko estrategiak egin ahal ditzakete. Esate baterako, kontsumitzaile talde zehatz bati zuzendutako publizitatea egin, ondasunak aurkezteko moduan aldaketak egin (kolorea, forma, kokapena…)…

BIBLIOGRAFIA:
  • https://es.wikipedia.org/wiki/PsicologĂ­a_del_consumidor
  • https://lamenteesmaravillosa.com/psicologia-del-consumidor-caracteristicas-modelos-teoricos/
  • https://www.gestiopolis.com/psicologia-del-consumidor/


2019(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

Tesla Europara heldu da

Tesla Europara heldu da

Gaur egungo gizartean, garraiobide askok sortzen duten kutxadura arazo larri bat bihurtu da natura eta inguruaren ongizaterako. Hori dela eta,  enpresa batzuk energia berriztagarriak sustatzen hasi dira garraiobideen munduan; esaterako, auto elektrikoak ekoizten dituen Tesla enpresa estatubatuarra. Baina, ikusirik Estatu Batuetan saltzea ez dela nahikoa, Europara hedatzea erabaki dute, hain zuzen ere, Alemaniara. 

Alde batetik, Elon Muskek (Tesla enpresako fundatzailea) dio Alemanian gigafaktoria sortzearen arrazoi nagusietako bat alemaniar ingenieritza maila bikaina dela, izan ere, horrek erraztasun asko emango lizkieke bateriak sortzerako orduan. Horretaz gain, Muskek dio munduko auto hoberenetakoak Alemanian sortzen direla, hau da, kalitatezko autoak egiten esperientzia duen herrialdea dela, eta horrek aldi berean haien autoen kalitatea ere igotzea ekarriko luke.

Bestalde, Alemaniako gobernuak bere aldetik auto hauen sustapena bultzatzea ere faktore garrantzitsua izan da. Izan ere, alemaniarrek interes haundia erakutsi dute auto hauengan, eta gobernuak ikusirik prezioak oraindik ere altuak direla subentzioak ematen hastea proposatu du (6000 euro inguruko subentzioak). Hemen argi ikus daiteke Europako hainbat herrialdeetan autoen kutxadurak sortzen dituen kalteetaz ohartzen hasi direla eta horretarako jendeari erraztasunak jarri behar zaizkiola.

Amaitzeko, nire iritziz Alemaniak eta Tesla enpresak sustatu nahi dutena ez da produktu bat baino ez, ideia edo bultzada bat baizik. Hau da, benetan sustatu nahi dutena enpresa berriztagarrien garrantzia eta natura eta ingurumenaren zaintzea litzateke. Hori esanik, ideia bikaina iruditzen zait oraindik ere gizartea ez baita guztiz konturatu erregai-fosilak erabiltzen dituzten garraiobideek beroketa globalean eta beste hainbat arlotan duten eragina, eta hori da egoera zuzen bideratzeko aukera bakarra: energia berriztagarriak erabiltzen hastea.

Iturriak: - https://elpais.com/economia/2019/11/13/actualidad/1573649938_603837.html
              - https://cincodias.elpais.com/cincodias/2019/11/13/companias/1573633731_964856.html

TEKNOLOGIA BERRIAK ETA DENDAK

comercio online and store bilaketarekin bat datozen irudiakBizi garen mundu globalizatu honetan, ekonomia eta teknologia berriak elkarrekin doaz. Izan ere, azken urteetan garrantzia handia hartu duten "online" dendak eta teknologia berrien eragin handia dela  eta, dendek, bezeroak erakartzeko bide berriak bilatzeari ekin behar izan diote.

Gero eta gehiago dira, adibidez, denda fisikoa izateaz gain, web-orri bat dutenak. Horren bitartez, beraien negoziario ikusgaitasun handiagoa ematen diote bezeroen aurrean. Horrez gain, bezeroekin harreman zuzena mantentzeko "chat"-a erabiltzen dutenak ere, gero eta gehiago dira.

nuevas tecnologias y comercio bilaketarekin bat datozen irudiak"Force Manager"-en arabera, teknologia berriak erabiltzen dituzten negozioek, diru-sarreretan, %58ko igoera izaten dute. Esan beharra dago gainera, aurreko urtean, 2018an, Internetek 4 mila milioi erabiltzaileren zifra gainditu zuela. Beraz, zure produktu edo zerbitzua bertan izateak, eragin positiboa izango du zure negozioarengan, edozein kontsumitzaileren eskuetan baitago. Interneta plataforma global bihurtu da, non erabiltzaileek beren iritzia eman eta beren esperientzia partekatu dezaketen zuk saldu edo salduko duzun produktuaz.


Aurreko guztia dela eta, teknologia berriak garatuz doazen gizarte honetan, garrantzitsua iruditzen zait, komertzioek, neurri handiago edo txikiago batean, nolabaiteko presentzia izatea Interneten. Aurrera doan gizartean, gustatu edo ez, ukaezina da teknologia berriak gero eta presenteago daudela gure egunerokoan, eta gure negozioak ere aurrera egitea nahi badugu, garai berrietara moldatzen jakin behar dugula uste dut.

Informazio iturriak:
https://www.eldiario.es/murcia/murcia_y_aparte/influencia-nuevas-tecnologias-sector-comercial_6_509959045.html
https://economipedia.com/actual/como-afecta-la-revolucion-tecnologica-al-sector-servicios.html
https://www.forcemanager.com/es/blog/tecnologia-y-ventas/