Zerga-ihesa edo ihes fiskala, askori gai arrotza iruditzen bazaie ere,
gaur egun uste duguna baino ohikoagoa den kontzeptua da.
Ba al dakigu, ordea, zer den, zerk bultzatzen dien enpresei
honetara eta zer ondorio ekonomiko izaten dituzten zerga-ihesa
jasaten duten herrialdeek?
Ezer baino lehen, zerga-ihesa kontzeptua zer den argi eduki behar da,
eta horretarako lehenago iruzur fiskala zer den jakin behar da. Hona hemen definizioa: Zergadun batzuek errenta edo aberastasunagatik administrazioari ordaindu beharreko zergak ez ordaintzearen ondorioa da. Hori burutzeko modu ezberdinak daude, horien artean zerga-ihesa; hau da, diru sarrerak ezkutatzea (norbere lurraldean edota kanpoko lurraldeetan, "Paradisu Fiskaletan")
edo ondare gehikuntzak ez aitortzea da.
Esan beharra dago, Gabriel Zucman ekonomialariaren
arabera, zerga-ihesaren protagonistak enpresa
multinazionalak direla. Horien etekinen %40
Paradisu Fiskaletara doala baieztatzen du,
eta adibide bat ematearren Googlen kasua aipatu daiteke.
Hain ezaguna den enpresa hau, orain dela
urte batzuk horrelako kasu batengatik albiste izan zen.
Bere egoitzak Estatu Batuetan eta Irlandan izan arren,
Bermudasen aitortu zituen etekinak. Ondorioz,
hasiera batean ordaindu beharko zuen
%35 eta %12,5 zerga tasaren ordez, %2,4koa ordaindu zuen.
Aurreko adibidean ikusten den bezala, argi dago zerga-ihesarekin
enpresek duten helburua zerga gutxiago ordaintzea dela.
Horregatik, zerga-ihesaren helmuga diren herrialdeek
(Suiza, Holanda, Luxenburgo), beste herrialde batzuenak
izan beharko liratekeen zergak jasotzen dituzte
(Frantzia, Alemania, Espainia...).
zerga-ihesaren harira erregulatzen
hasteko gaitasuna duen erakunde bakarra. Beraz, berari tokatzen zaio lehen urratsak ematea, eta horretarako, oraingoz, Europako Parlamentuko ekonomia eta diru gaietarako batzordeak zerga eta delitu finantzarioetan espezializatutako azpibatzorde bat sortzea onartu du pasa den hilabetean.
Bibliografia:https://elpais.com/economia/2019/09/21/actualidad/1569086038_766362.htmlhttp://www2.congreso.gob.pe/sicr/cendocbib/con4_uibd.nsf/D9E1A9324F68D20D05257C13000003C6/$FILE/11-4.pdf http://ekonomiaetazergak.gipuzkoa.eus/eu/iruzur-fiskala
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.