2019(e)ko urriaren 25(a), ostirala

LOS HERMANOS VERDUGO

LOS HERMANOS VERDUGO

    Egun hauetan Francoren exhumazioa egon da denen ahotan, eta horren prozedurari kritika handia egin zaio. “Marmoles y Granitos Los hermanos Verdugo, S.L.”, Juan Carlos eta Lorenzo Verdugoren enpresari eman zaio papera marmolezko lauza kentzeko. Enpresa txikia da. Familiako kideak hartzen dute partaidetza enpresan eta S.L. denez (Sociedad limitada, euskaraz Sozietate mugatua), beraiek kontrolatzen dituzte zeinek dituen enpresaren partaidetzak. Enpresa hau txikia denez, honelako eskaparatea hainbat eragozpen sortu egin ditu, adibidez, beraien lokalean pintadak egin dituzte.

    Azkenean, beraiek beraien lana egiten ari direla diote eta lan hau onartu egin dutela beste guztiak bezala, ideologia politikorik egin gabe. Kasu honek, betean ematen du enpresen etika eta moraltasunaren arloan, zer garrantzia du enpresa batek artutako erabakietan. Lehengo urtean ikusitako “corporate” pelikulan hobeto ikusten da, gaizki planteatua dagoela “nik nire lana egiten dut” jokaera, eta saiatu egin behar garela kritika sakona egiten gure jokabideei. Enpresa bezala, normala da ez ematea beraien idea politikoa plublikoki baina, enpresak erabaki dezake noiz onartu enkargua eta noiz ez.

     Nire ustez, enpresa txikia izanez, nahiz eta publizitate handia eduki doan, fama txarra hartu dezakezu, eta enpresa txikietan, handietan baino askoz gehiago eragin dezake, enpresan galeak edukiz eta askenean, enpresa itxiaraziz. Beraz, nik nire enpresa txikia izanik, ez nuke hartuko halako ardura, kontuan harturik hori ekar dazakena. 



informazio guneak:
https://www.eldiario.es/politica/Guardia-Civil-exhumacion-Franco-fascistas_0_955754660.html
https://www.lavanguardia.com/politica/20191023/471160760204/empresa-tumba-franco-insultos-amenazas-exhumacion-valle-de-los-caidos.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.