2019(e)ko urriaren 18(a), ostirala

OPELEN BIGARREN AUKERA


Edozein enpresetan urte txarrak eta urte hobeak ezagutzen dira. Azken finean, merkatuaren egoeraren aldaketa edo soluzioa ez duten faktoreek eragin zuzena dute enpresaren errentagarritasun eta hazkuntzan. Baina garrantzitsuena, kasu hauetan egoera hauetatik ateratzeko ahalmena da eta hori izan beharko litzateke enpresa baten funtsetako bat.

Opel kotxe markak, 18 urte zeraman galera izugarri eta arazo ugarirekin. Enpresa irtenbiderik gabeko diru galtze espiral batean sartua zegoen. Ondorioz, General Motors Opel saltzea erabaki zuen 2017an, Europako produkzioa baztertuz. Opelen merkaturatzeak, interesa piztu zuen PSA konpainian. Peugeot, Citroen eta bestelako marken jabe zenak inbertitutako dirua, 2020erako berreskuratuko zuela kalkulatu zuen, baina, espektatiba baxu horiek, 2 urteko periodo batean guztiz gainditzea lortu zuen, 859 milioi euro berreskuratuz.

Michael Loschellerrek, Opel markaren kontseilari eta exekutibo maximoak, hobekuntza nabarmena azpimarratzen du. Izan ere, markaren esku aldatze horretatik errentagarritasun tasa altuena lortu zen eta urtarrila eta ekainaren artean, enpresak zuen hazkuntza %40 igo zen.

Baina zein izan da enpresak, Opel zulotik ateratzearen arrazoia, zein izan da aldaketaren klabea? Hasteko, enpresak, kosteen murrizketa politika zorrotza martxan jarri zuen. Azken finean, enpresa batek dituen kostu ez beharrezkoak identifikatzea eta hauek baztertzea ezinbestekoa da, arazoari aurre egiteko eta errentagarritasuna lortzeko. Gainera, Opel, PSA enpresak baliatzen duen logika aplikatzea erabaki zen. Hori bai, enpresak berak zuen identitate alemana ukatu gabe.

Horrez gain, Opelek zituen zuzendarien kantitatea murriztu eta autoen optimizazioan eta eraikuntzan hobekuntzak egin ziren. Aldaketa garrantzitsuena, batez ere etorkizunean autoen merkatuak hartu dezakeen ibilbidea kontuan hartuta, CO2 emisio inguruan enpresaren ikuspegia aldatu eta produktu berriei aplikatzea izan zen. Opelek PSA enpresak dituen hainbat metodo jarraituz, produktibitatea eta efizientzia hobetzea lortu du. Hala ere, Michael Loschellerrek azpimarratzen du bere berezko nortasuna edo markaren esentzia izaten jarraitzen duela.

Opel kasuak, enpresek, noizean behin beharrezkoak dituzte aldaketen garrantzia erakusten digu. Batzuetan enpresak dituen arazoentzako aldaketa drastikoak beharrezkoak dira. Enpresan dauden huts egiteak identifikatzea: kostu ez beharrezkoak, merkatuan momentua saltzen denaren berri izatea... beharrezkoa izango da hobekuntza lortzeko. Nahiz eta momentuan gauzak ondo joan, ezinbestekoa daetengabe enpresak izan ditzakeen puntu ahulen berri izatea eta hauek lehenbailen konpontzea. Enpresaren hazkuntza eta errentagarritasuna bermatuz.

ITURRIAK:
https://elpais.com/economia/2019/10/11/actualidad/1570795361_215022.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.