2019(e)ko urriaren 25(a), ostirala

Prekarietatea lan esparruan

Gaur egun, oso ohikoa da prekarietate hitza entzutea. Sarritan ikusten dugu telebistan, irratian edo beste edozein lekutan gizon/emakume bat hil dela lan egiten ari zen bitartean. Lan istripuak prekarietatearengatik ematen dira gehienetan. Baina, zergatik gertatzen da hau guztia?



Lehenik eta behin, aipatu beharra dago 2019. urtean hainbat lan istripu daramazkigula eta Euskal Herrian haietako asko. Hainbat arrazoi ezberdin egon daitezke. Ni, duela hilabete batzuetako notizi batean oinarrituko naiz, Tubacex enpresan gertatutakoa kontatzeko. Kontua da,59 urteko langile bat hil zela bihotzekoak jo ostean, bere ardurak betetzen zituen bitartean. Antza denez, lanpostuan tenperatura altua zegoen eta bero kolpearen emaitza izan zen heriotza, oraindik argi ez dagoen arren.Printzipioz, Tubacexek ukatu egin zuen zerikusirik izatea gertatutakoarekin, baina zenbait langile ordezkarik gogorarazi zuten enpresan jasotzen diren heriotzak lan istripuak direla. Horrelako gauzak gertatzen direnean, normalean, enpresaren lehenengo erreakzioa, beraiek ez direla heriotza horren errudun adieraztea da, kausak aztertu beharrean, eskuak garbitzen dituzte.Gainera,Hilabete gutxiren buruan bi hildako egoteak enpresa berean, Tubacex enpresean konkretuki, derrigorrez, zerbait gaizki dagoenaren seinale izan behar du, lehenengo heriotza hori, makina batek harrapatu ziholako izan zen. Horren arrazoia, segurtasun eza izan daiteke.Bestalde, Langile ordezkariek azpimarratu zuten Tubacex taldearen politikak etekinak lortzera bideratuak daudela soilik, eta bazterrean ezinbesteko tresnak geratu direla.

Hau bezelako beste hainbat kasu egon eta zoritxarrez egongo dira. Segurtasun ezagatik, makinen errebisioa ez egiteagatik, pertsonaren egoera psikologikoa kontuan ez hartzeagatik...Argi dagona da, horrelako egoerak ekidin behar direla. Horrelako gertatutakoan, erreakzionatu behar dugu, ezin dugulako horrelako egoerak onartu.

Informazio Iturria:

https://www.argia.eus/albistea/hiru-hilabetetan-bi-behargin-hil-dira-tubacex-enpresan-guztira-5-langile-azken-9-urteetan







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.