2019(e)ko urriaren 18(a), ostirala

Enpresa familiarren modernizazioa


Enpresa familiarrak aipatzean auzoko negozio txikiak etortzen zaizkigu burura gehienoi, biziraun eta etekin nahikoa lortzearekin nahikoa dutenak, alegia. Estereotipoak alde batera utzita, ematen du, ordea, gero eta enpresa familiar gehiago merkatura ateratzeko eta haien negozioa berritzeko ahalegina egiten ari direla, azken ikerketek diotenez.
Resultado de imagen de empresa familiar
Negozio hauen eboluzioa modu motelean gertatzen ari den arren, gero eta enpresa familiar gehiago ari dira haien negozioei bultzadak ematen. Adibidez, kanpora esportatzea, profesional berriak kontratatzea edo zerbitzuen kalitatea hobetzea dira enpresa horien buruek dituzten ideietariko asko. Hala, gero eta enpresaburu gehiago ari dira enpresa familiarraren alderdi tradizionaletik aldentzen begiak etorkizunean jartzeko asmoz. 
Negozio hauen bidea hobetzen ari bada ere, oraindik badituzte arazoak. Horien artean aipagarrienak errentagarritasunaren jaitsiera, ziurgabetasun politikoa eta konpetentziaren handitzea dira. Izan ere, globalizazioaren eta Internetaren eraginez, horrelako enpresa ugari zaharkiturik eta konpetentzia ugarirekin aurkitu dira, eta giro politikoak ez die asko lagundu.
Beraz, guztion hobe beharrez, espero dezagun enpresa familiarrak hogeita bat garren mendera ahal bezain laster egokitzea eta enpresa familiar indartsuagoak edukitzea. Nire iritziz, gure herrialdea eta haren ekonomia hobetu nahi badugu, ez dugu ahaztu behar azken horren zati handi bat enpresa familiarrak eta negozio txikiak direla. Uste dut gure herritarrei haien negozioekin laguntzea kanpotik datozen multinazionalei eten gabe dirua ematea baino hobea dela, eta ez dut esaten gaizki dagoenik behin edo behin kanpoko enpresa handiei erostea, ekonomia sustatzen baitute. Baina bertako herritarrei laguntzeak gure gizartearen lehentasuna izan beharko luke, egunaren amaieran enpresa horiek direlako gure ekonomia benetan bultzatzen dutenak.
Bibliografia:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.