Hasteko, enpresariek eta langileek betebehar batzuk dituzte. Hala nola; langileek duten prestakuntzaren arabera, erabiliko dituzten makina eta tresnak modu egokian erabili beharko dituzte, ezagutza oinarri bat dutela suposatzen baita.Bestalde, segurtasun babesak eta babes tresnak ezagutzea ezin bestekoa da; edozein gertaeraren aurrean jokatzeko eta irtenbideak aurkitzeko gai izan daitezen. Azkenik, enpresariarekin lankidetzan aritu behar dira, hau da, enpresariak jarritako baldintzei jarraitu eta honek exijitutako prebentzio neurriak eta babes neurriak betetzeko obligazioa dute.
Enpresariak lan arrisku hauetatik distantzia gehiagora badaude ere, haien funtzioa oso garrantzitsua izango da; izan ere, langileen arriskuen kargu daudenak dira eta horrek erantzukizun asko suposatuko die. Lehenik eta behin, enpresarien gainetik dagoen agintari laboralak izango du pisu handiena eta hortaz, berak esandako guztiari zin egin beharko diote. Hori kontuan harturik, prebentzioaren planifikazio on bat egin behar dute, dena kontrolpean izateko, eta langileari agindu edo instrukzio zuzenak ematen ari direla ziurtatu behar dute, arrisku gutxiagoren aurrean aurkitu daitezen gero.
Hala ere, enpresa lanetan beti daude arriskuak eta enpresari hauen eginbeharra hauen jatorria ezagutzea da. Gainera, dauden arrisku posibleak aztertu eta ahal diren neurrian baztertuz, arriskugabekoekin ordezkatzeaz arduratuko dira. Adibidez, eskola batean haurrak komuneko kisketa irekitzeko zailtasunak badituzte, zuzendaritzan dauden pertsonek hori aldatzeko erabakiaren eskuhartzea izango dute.Horrek ere badu lotura teknikaren eboluzioarekin, enpresariek teknologiak aurrera egin ahala, tresna hobeak erosi beharko dituzte eta. Azkenik, taldearen babes neurriak norbanakoarenaren aurretik jarriko dituzte eta dagoen lana gizakiari egokitutakoa izateaz arduratuko dira. Hots, besorik gabeko langile bat ez bada gai funtzio mota bat egiteko, beste bat ezarriko zaio.
Langile eta enpresek betebehar hauek betetzen badituzte, kezkek neurri handi batean behera egingo dute. Hala ere;lehen esan bezala, eskubideez ere hitz egiten du lege berri honek, langileen eskubideez alegia.
Langile orok babes neurri batzuk izan behar ditu eta topa ditzakeen arriskuei buruzko beharrezko informazioa jaso behar du; obretan lanean dagoen langileak jakin behar du teilatu baten gainera igotzeko aukera duela eta arnes edo kaskoa eman beharko zaio. Bestetik, osasun-azterketa bat nahi duenean eskatzeko eta edozein arrisku handiren edo larrialdiren aurrean lana geldiarazteko aukera izango du. Azkenik, langileek prestakuntza bat jaso beharko dute eta arrisku zehatzei sentibera diren horiek, babes eskubideak izango dituzte. Esate baterako, eskola bateko irakasle batek ez badu bere burua gai ikusten piraguan ikasleekin ibiltzeko, bere eskubide osoan egongo da ez joateko.
Hau guztia esanda, ulertzera ematen da lege hau zentzu batekin idatzi dela eta 1995etik aurrera lan-arriskuen prebentzioari esker, istripu asko ekidin direla. Alabaina, badira horren aurkakoa adierazten diguten hainbat berri txar; esaterako aurtengo Irailak 16an, "Viscofan" enpresan, 45 urteko gizon bat hil da azido sulfhidrikoz beteriko kubeta batera erortzeagatik eta Urriak 2an, eraikitze prozesuan dagoen Burladako eraikin batetik 32 urteko gizon bat erori da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.