2019(e)ko urriaren 4(a), ostirala



SIEMENS GAMESAK 42 AEROSORGAILU EMANGO DIZKIO TXINARI PARKE EOLIKO BATENTZAKO

Siemens Gamesa Renewable Energy (SGRE), industria eolikoan lider mundiala den enpresak, 42 aerosorgailu emango dizkio Txinari 200 megabatioetako parke eoliko bat eraikitzeko Txinan



      SGRE enpresa 1976an Vitoiran jaioa, gaur egun Txinan hazten jarraitzen du; izan ere, 2019an martxan jartzea aurreikusita zuten proiektu baten ondorio, hau ez da Txinarekin sinatutako lehen akordioa; baina bai Siemens Gemasa 4.X motako produktuaren lehen eskaera. Horren bidez 4,8 MW potentziako aerosorgailuak emango dizkiete, bost urtez haien mentenimentu eta operazio sistemak eskaintzeaz gain.

     Akordio hau Siemens Gemasak TBEA (Tebian Electric Apparatus) enpresarekin egindako bigarrena da, bi enpresen arteko aliantza nolabait errefortzatuz. 200 MW-ko parke eolikoa Changji hirian kokatuta egongo da, Txinako ipar-mendebalean eta 2020 urte amaiera baino lehen martxan egotea aurreikusita dago.

     Enpresa honek Txinan izandako eta oraindik duen eraginaz gain, munduko beste leku askotara zabaldu da industria eolikoaren munduan liderra izendatuz. Leku horien artean: Vietnam, Japon, Hego Korea,Indonesia, Filipinak, Australia eta Zelanda Berria daude, eta Taixanekin hainbat akordio sinatu ditu dagoeneko.

Iturriak: https://www.expansion.com/empresas/energia/2019/10/04/5d972080468aeb1a748b465e.html
http://www.energetica21.com/noticia/siemens-gamesa-suministrara-200-mw-de-eolica-en-china
https://es.wikipedia.org/wiki/Siemens_Gamesa#Historia


   
     

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.