2019(e)ko urriaren 24(a), osteguna

VIRALGEN GIPUZKOAN

VIRALGEN GIPUZKOAN

Azken hiru urteetan batik bat hainbat sare sozialetan entzun, ikusi edo irakurri izan da Viralgen eta Columbus Venture Partners hitzak, baina zer dira benetan? Zer egin eta eskainiko dute?


Erraz ulertzeko; Columbus Venture Partners Espainaiko "arrisku-kapitaleko" fondoa da. Enpresa honek, hasierako fase edo prozesuan dauden eta Espianian zientziaren (bioteknologia, biokimika...) sektorean hazkunde potentzial handia duten aukeretan inbertitzen du, izan ere, sektore honetan soilik dago espezializatua.





Columbus konpainia espainiarra eta Asklepios Biofarmaceutiko konpainia amerikarra elkartu egin dira geneen terapiaren garapenaren eta "bektore biralen" ekoizpenean Espainia nahiz Europa mailan lehenenengo zentroa eraikitzeko. Hori gauzatzeko 15milioi euro ingururekin        kontatzen dute. Emaitza: Viralgen Vector Core. Proiektu honek Gipuzkoan edukiko du oinarria,      Donostiako Parke Teknologikoan eta Proi 10 izeneko ekoizpen teknologia erabiliko du.


Hortaz sektore berri bat edukiko dugu Gipuzkoan eta enplegua sortuko du: Konpainia honen arabera, proiektu berria errendimendu maximoan funtzionatzen hasten denean, 150-200 lanpostu inguru sortzeaz gain, kualifikazio handiko enplegua emango die 50 profesionalei, beraz bistan da Gipuzkoako ekonomian onurak ekarriko dituela eta Miramongo Parke Teknologikoa polo bioteknologiko bihurtzea ekartzeko boleto asko izango dituela, hau da, Gipuzkoa mundu mailako erreferentzia eta interes puntua bihurtu daiteke, aurretik aipatu dudan bezala onura izugarriak ekarriz.
Horretaz gain, proiektuaren arduradunek bezeroak gehienetan internazionalak  direla esan dute, izan ere, Viralgenek bere jardueren %95a kanpora esportatuko du. Informazio hori kontuan hartuta, ondorioztatu dezaket irabaziak maximizatuko dituztela; Zure enpresa eremu  jakin batean zentratzea  eta mudu osorarentzat zentratzea, ez baitda gauza bera.

Beraien helburuak eta ondorioak alde batera utzita aipagarria da proiektuari probetxua ateratzeko modu berri bat aurkitu dutela: Lanbide Heziketa DUAL formatuan garatuko eta eskainiko dute bioteknologiako nahiz produkzio tekniketako titulua sendotzeko. Helburua: Lanbide Heziketa honen tituludunak lantegi berri honetan lan egitea izango da.

Viralgen proiektua oso ideia ona iruditzen zait, Euskal Herriari bultzada ekonomikoa eta aukera berriak emango baitizkio. Hau da, ez dio inori kalterik egingo, guztiz kontrakoa, onuragaria izango da denentzat, bai gaixotasunak dituztenentzat bai bioteknologiarentzat...


ITURRIAK:
http://www.investinspain.org/invest/es/sala-de-prensa/negocios/noticias/NEW2017740781.html
https://www.plantadoce.com/empresa/columbus-invertira-15-millones-en-la-nueva-planta-de-viralgen-en-san-sebastian.html
http://abra-invest.com/el-fondo-de-inversion-columbus-venture-patners-y-asklepios-invertiran-hasta-9-millones-en-el-sector-bio-guipuzcoano/
https://www.elmundo.es/pais-vasco/2018/09/13/5b9a526c268e3ea21f8b45bb.html
https://www.diariovasco.com/economia/empresas/viralgen-invertira-millones-20191024121707-nt.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.