2019(e)ko urriaren 24(a), osteguna

ENPRESAK ETA BOTERE-ABUSUA

"Universia online lan-komunitatea"-k (gaztelaniaz hitz egiten duten unibertsitateen sarearen proiektuak) egindako ikerketa baten arabera, enpresa batean botere-abusua da gatazka gehien sortzen dituen kausa. Horiek, langileen edo sailen arteko gatazkak, esleitutako lanean zehaztasun falta, lana aurrera ateratzeko baliabideen gabezia edo komunikazio falta baino arazo gehiago sortzen dituzte enpresa baten barruan.

Zer da, ordea, botere-abusua? "Ethics Global"-ek horrela definitzen du: Botere- edo aginte-abusua moral eta ustelkeriaren iturri nagusia da, eta, gainera, etengabeko portaera ez etikoa enpresetan.

abuso de poder bilaketarekin bat datozen irudiakEnpresa bat osatzen duten langile guztiek, edo gehienek behintzat, gero eta botere gehiago lortzeko anbizioa dute. Boterea lortzeko lehia modu ezberdinetan gertatzen da enpresa bakoitzean. Helburua lortzeko bidean, gizon-emakume batzuk gainontzeko langileen duintasunaz ahazten dira eta beraien funtzioak neurriz kanpo erabiltzen dituzte botere-abusua sortuz.

Arazo honi aurre egin behar zaio, eta horretarako, pentsamenduaren eboluzio bat egoteaz gain, langile guztiek balore etiko naiz moralak defenditu behar dituzte. Horrela, botere-abusu kasuak jaistea lortuko da, eta bestalde, enpresan giro atseginagoa sortuko da. 

Gainera, esan beharra dago, enpresaren errentagarritasun eta hazkuntzan eragina duen arazoa dela hau, langileen efizientzia jaisten duelako. Beraz, enpresei botere-abusuari aurre egitea interesatu beharko litzaieke, kasu askotan hala ematen ez badu ere. Izan ere, enpresen %69-k arazo hau beraien enpresan existitzen dela onartzen badute ere, %12-ak bakarrik egiten die aurre horrelakoei detektatzen diren momentuan. Gainera, kasuen %35-etan (%12-tik) soilik saiatzen da arazoa bide onetik konpontzen. 

Informazio iturria:
https://blog.ethicsglobal.com/la-empresa-y-el-abuso-de-poder/ 
https://www.lainformacion.com/economia-negocios-y-finanzas/mano-de-obra/conflictos-laborales/un-estudio-senala-el-abuso-de-poder-como-el-mayor-foco-de-conflicto-en-las-empresas_azftpdvrq3pjqhpino8gm5/
https://www.monografias.com/docs/El-abuso-de-poder-en-la-empresa-P3XYF5VPJDG2Y

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.