Guk erabakitzen dugu moda ala modak erabakitzen gaitu gu?
Gaur egun, "engaƱatuta" bizi gara, izan ere, gure ustetan guk kontrolatzen dugu modaren industria, zer izango den "trending" hurrengo denboraldian, edota hurrengo urtean. Ordea, oso galduta gabiltza, kontrako moduan baita. Gure egunerokoa modaz eta hari erreferentzia egiten dioten gauzetaz josita dago. Esaterako, aldizkari bat irakurtzean edo telebista piztean, gu konturatu gabe, modari buruzko etengabeko mezuak bidaltzen dira.
Nola lortzen dute, baina, enpresek gure atentzioa?
Oso erraza da. Dena da itxura kontua. Iragarkiaren atzean zerbaitek landua egon behar du, beraz, produktu bat zenbat eta konbentzigarriagoa izan, gero eta ospe handiagoa izango du. Horren adibide dira CAT enpresak fabrikatu zituen "langileen" bota hori horiek. Izugarrizko arrakasta izan zuten, eta dena, publizitatea ondo bideratzen jakin zutelako.
Hartu dezagun Zararen kasua.
Amancio Ortegak eta bere emazteak gaueko bata baten prezio altua ikustean hasi zen dena. Horrekin ondorioztatu zuten barruko arroparen industriak etekin asko eman zezakeela. Urte batzuk beranduago arropa mota gehiago fabrikatzen hasi ziren, eta helburu bezala pasarelak kalera egokitzea finkatu zuten. Gutxinaka, hamarkadetan zehar Zara ospea irabazten joan zen, gaur arte.
Haren gauza erakargarrienetako bat arroparen kostu baxua da. Hori kontuan izanda, denden itxurak guztiz kontrakoa azaltzen du. Dekorazioa oso elegantea da, gama altuko arropa batena izango balitz bezalakoa. Estrategia horrekin, jendearen "arrotasuna" bultzatzea lortu du. Hau da, gure gizartean hain garrantzitsua denez itxura, horrelako denda batean sartzen edo irtetzen ikusteak beste itxura bat ematen du pertsonarengan. Eta horrela lortu ditu horrenbeste erosle. Haien publizitate kanpaina masiboak ere kontutan hartzekoak dira, CAT enpresak egin zuen bezalaxe, Zarak ere erraztasuna dauka publizitatearen bidez klienteak lortzeko, haren publizitate erakargarriarekin. Azken finean, hortan datza modaren industriak.
Behin erosleen atentzioa deituta hiru faktore horiekin, hark kontrolatzen du merkatua, hau da, "aseguratua" dauka erosleak edukiko dituela, beraz, hark eta beste multinazional batzuek erabakitzen dute zer atera merkatura eta zer ez.
Azkenik, hasieran aipatu bezala, oso galduta bizi gara gure gizartean, enpresentzako txontxongilo moduko batzuk gara, izan ere, inor ez da fijatzen arropa merke horren atzean dagoen lan guztian. Baina ez modu honean, baizik eta, nola ibiltzen diren lanean horrelako enpresentzako garatu gabeko herrialdeetako pertsonak. Soldata oso oso urriekin, batzuetan gabe ere, eta oso egoera txarrean, 12 ordu lan eginez, adibidez.
Beraz, bada garaia honi buruz pentsatzen hasteko eta erremedioren bat bilatzeko, ez delako posible gure gizartean itsu moduan bizitzea.
ITURRIAK:
https://es.wikipedia.org/wiki/Zara#Pol%C3%A9micas_y_causas_judiciales
https://www.leadersummaries.com/ver-resumen/marcas-de-moda
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.