2019(e)ko urriaren 3(a), osteguna

TRUMPEN ARAZELA



Azken egunetan telebistan, pil-pilean dagoen kontu bat bat da Donald Trumpek abiatutako muga-zerga edo aranzel berriak. Estatu batuetako presidentak, zerga honen igoera anuntziatu du, zenbait produktutan, Urriaren 18rako. Zer da, ordea, zerga mota hau? Nola erangingo du Espainiako eta Euskal Herriko ekonomian?

Lehenik eta behin, Aranzelak edo muga-zergak  inportatutako ondasunei ezarritako zergak dira. Neurri hau nahiko protekzionista da, izan ere, inportatzen duen herrialdearentzat edo herrialde horretako enpresentzat diru-sarrerak ekartzeaz gain, arantzelak produktu nazionalen aldeko diskriminazioa egin eta enpresa nazionalak babestu egiten ditu.

Bestalde, Trumpek hartutako erabakiarekin hainbat ondorio edukiko du EAEko ekonomiak, Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez. Hainbat sektore egongo dira kaltetuak:

-Sektore kaltetuena aeronautikoa izan liteke; izan ere, iaz, 245 milioi euroko salmentak egin zituzten AEBn, hau da, ekoizpen osoaren % 15.
-Ardoaren sektorean ere kezkatuta daude, Arabako Errioxako ekoizleak batik batez ere. Beraientzat, AEB bigarren herrialdea da salmentei dagokienez. Iaz, milioi bat botila saldu zituzten bertan (7 milioi euro; ekoizpenaren % 30).
-Getariko txakolina ere kaltetua aterako da, hau guztiarekin. AEB baita saltzaile nagusietako bat. Beraiek ekoiztzitako salmenta erdia AEB-ri exportatzen diote.
-Idiazabal gaztak ere zergen ondorioak pairatu ditzake, AEBko salmentak oso handiak ez badira ere. Izan ere, haren lehiakide nagusia Gaztela-Mantxako gazta da, eta orain gerta liteke beste merkatu batzuetan barrena egitea, zerga estatubatuarretatik ihesi.

Beraz, Europar Batasunak “AEBren eta Txinaren mehatxuei erantzun” beharko du arazo hau konpontzeko. Bestela,  esandako guztiagatikan EAE-n arazoak egongo liratezke.

Informazio-iturriak:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.