HP empresak langilegoaren %16 kaleratuko du
HP enpresa, teknologia enpresa bat da non ordenagailuak, inprimagailuak, bozgorailuak, bateriak, etab. fabrikatzen diren. Enpresa honen helburu nagusia, beste enpresa gehienena bezala, etekinak lortzea da eta hauen produkzioaren eta salmentaren bolumena jaisten zegoenez, lekuren batetik dirua aurreztu behar zuten. Horregatik, plantilaren langileak murriztea erabaki dute, eta modu horretan 1.000 milioi euro aurreztuko dituzte hurrengo hiru urteetan.
Gainera enpresa honen produkzio jaitsi egin da, geroz eta eskaria gutxiago duelako. Inprimagailuak geroz eta gutxiago erosten ditu jendeak, horien tintak os garestiak direlako eta ez direlako beharrezkoak gure bizitzan. Hau da, HP enpresak ez ditu beharrezko produktuak saltzen, eta horregatik honen produkzioa eskarien arabera aldatzen joango da. Hala ere, enpresak saltzen dituen produktuak beraien artean osagarriak dira, adibidez, inprimagailua eta tinta, inprimagailua eta ordenagailua, ordenagailua eta pantaila, etab. beraz, etekinak atera ditzakete horretan baliatuz.
ITURRIA:


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.