Aston Martinek, luxuzko autoen munduko marka independiente bakarrak, gainbehera handia jaso du azken urteotan ordaindu behar izan dituen zergak eta interesak direla eta. Gaibehera horren ondorioz, merkatuan ez da batere argi ikusten bizi irauteko aukera asko izango dituenik eta aditu batzuek, esaterako David Baileyk, multinazionalen baten eskuetan amaituko duela diote dagoeneko.
Lehenik eta behin, enpresaren egoera hobeto ulertzeko kontuan hartu behar da luxuzko autoak ekoizten dituzten marken artean mantendu ahal izateko %12ko interesak ordaindu behar izan ditu aurretik eskatutako bono edo akzioak 150 milioi eurotan itzuli ahal izateko. Gainera, modu horretan haien likidezia falta hobetuko lukete eta geratzen zaien diruarekin haien DBX modelo berria plazaratzeko intentzio dute, egoera aldatu ahal izateko. Hala ere, enpresaren inbertitzaileek errentagarritasun handiagoa eskatu diote Aston Martini.
Bestalde, lehen esan bezala, aditu askok ez dute uste enpresa honek askoz gehiago iraungo duenik multinazionalen batean erori gabe. Alde batetik, David Bailey adituak dio Daimler-Benz enpresak dagoeneko enpresaren kapitalaren %5aren jabe dela, modelo berriaren motoreaz, transmisioaz eta sistema elektrikoaz arduratzen dela eta jabetza guztiarekin egiteko aukera nabarmenena dela. Bestetik, Sanjay Jha analistak dio Aston Martinek oraindik ere okerrera egin dezakeela eta akzioek 288 penike baino ez kostatzera iritsi daitezkeela. Larritasunaz konturatzeko, aurreko urtean akzioek 1900 penike balio zuten, hau da, tituluen balioaren %80a baino gehiago galdu da.
Beraz, argi ikusten da Aston Martinek oso zaila izango duela merkatuan jarraitzea eta seguraski kasu gehienetan bezala, multinazional edo enpresa handiagoren batek erosten amaituko du. Gaur egun geroz eta zailagoa dirudi enpresa independiente edo txikiek merkatuan denbora luzez mantendu izatea, izan ere, multinazionalak geroz eta botere gehiago lortzen dute eta geroz eta zailago jartzen diote konpetentziari.
Informazio-iturria: https://elpais.com/economia/2019/10/09/actualidad/1570637765_830754.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.