Europa zaharraren konkistan jarraitzen du
CAFek beste bi kontratu handirekin
Azken bi kontratu hauek Birminghamdik
(Ingalaterra) eta Veneziatik (Italia) jaso ditu. Ingalaterrara tranbiak
bidaliko ditu eta Italiara berriz autobus elektrikoak. Guztira 110 milioiko
etekina izango du.
Inoiz jasotako kontraturik handiena irailean jaso zuen Frantziatik, 700
miloi euro, bide berean jarraitu nahi du eta beste bi kontratu jaso ditu, bata
Birminghametik, Urbos modeloko tranbia bidaliko du eta Veneziara, 30 Urbino
autobus elektrikoa bidaliko du. CAFek momentu egokienean erosi du Solaris
autobus elektrikoen enpresa. Honako hau da orainaldian Europako liderra bere
sektorean. Inoiz izandako eskaera poltsa du, 9.000 miloi €.
CNMVri jakinarazi zioenez Birminghamera 21 tranbia bidaliko ditu 90 milioi
euroren truke ordea, Veneziara 30 autobus elektriko bidaliko ditu. Horrez gain
autobus horiek kargatzeko bateriak ere bere esku utziko ditu beraz guztira 110
milioiko diru sarrerak izango ditu CAFek bi kontratu horiei esker.
Bi kontratu hauek ez dira jasotzen dituen lehenengoak duela hilabete batzuk
Milanetik eskaera bat egin zuten, 250 autobus elektriko eskatu zituzten. Gero
eta hiri gehiago dira Europan aurrerapenak egin ohi dituztenak beren garraio
publikoari dagokionez.
Ez da Birminghamen CAFek egiten duen lehenengo salmenta 2012. urtean
tranbia ipini zuten hirian zehar, 2018. urtean zehar CAFri erosi zioten tranbia
horiek mugitzeko erabiliko zuten energia sortzaile bat.
Veneziako salmenta oso exigentea izango da autobus horientzako, izan ere,
Venezia da turista gehien jasotzen dituenetako hiri bat. Horrek esan nahi du
erronka garrantzitsua izango duela erabiltzaile guztiak ahalik eta erosoen eta
egokien eramaten haien helmugara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.