2019(e)ko urriaren 25(a), ostirala



AMAZON ENPRESAREN IRABAZIETAN %24ko JAITSIERA AURREIKUSITA 


Amazon enpresaren salmentak igo arren, %4ko jaitsiera izan du dagoeneko irabazietan, eta luzera %24-%68 arteko jaitsiera aurreikusita dago.


Amazon-en akzioek, konputazio eta merkataritza elektronikoko arloan lan egiten duen enpresa handienetako estatubatuarra, %4ko jaitsiera adierazten dute enpresaren irabazietan. Uztaila eta Iraila artean 1.920 milioi euroko irabazia izan du, lehengo urtean periodo berean izandako irabaziekin konparatua %26 gutxiago. Hala ere, jaitsiera hori, enpresaren onerako, ez da analistek aurreikusitako kopurura iritsi; izan ere, merkatua ireki aurretik akzioek %9 inguruko jaitsiera bat aurreikusi zuten.




amazon prime bilaketarekin bat datozen irudiak

Jeff Bazos, Amazon enpresaren buru eta sortzaile denak, jaitsiera hori argudiatu du “Amazon Prime”-k eskaintzen duen produktuen entrega azkarreko zerbitzuan egindako inbertsioen bitartez; hau da, entrega epea bi egunetatik egun batera murrizteko egindako inbertsioak. Haren ustez, inbertsio handia izan arren, errentagarria da bezeroen nahiak asetzen dituelako eta ondorio positiboak dakarkiolako ingurumenari; bestak beste, bezeroarengandik gertu dauden produktu biltegietatik irteten direnez produktu bukatuak, entrega fase horretan eratutako CO2 emisioak gutxituko dira. Ari hortatik, aipagarria da Amazonek 100 mila furgoneta elektriko erosi dituela entregak egiteko.

Inbertsio horrek, azken hiruilekoetan emandako gastuen garailerarik handiena eragin du, %46koa (8.648 milioi eurora iritsi zen). Horrez gain, eskaeren prestakuntza eta entregarako langileak ere behar direnez, langile kopurua %22an igo da Amazon enpresan.

Brian Olsavsky-k, enpresaren finantzari arduradunak, “Prime”-ko entrega zerbitzua azkartzeko inbertsioak eta horrekin batera transporte kostuen igoera jarraituko dutela adierazi zuen konferentzia batean. Hurrengo hiruilekoan “Black Friday”, “Acción de Gracias” eta Gabonak direla eta enpresaren diru-sarreren %20ko igoera aurreikusten duten arren, irabaziak %24-%68 artean jaitsiko direla aurreikusten da.

Hala ere, denbora tarte handiagoa aintzat hartuta, 2019ko lehen bederatzi hilabeteetako enpresaren irabaziak 7.500 milioi eurotara iristen dira, lehengo urteko periodo berdinean hartutako datuekin konparatuz, %18,1 gehiago.


Informazio iturriak: 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.