2019(e)ko urriaren 20(a), igandea

Txupitoak

TXUPITOAK

Betidanik existitu izan dira tabernak gure herrialdean. Negozio hauek hainbat ondasun salduz lortzen dituzte etekinak: bazkariak, bokatak, kafeak… baina bereziki edari alkoholdunak salduz.

Urteak pasa ahala kontsumitzaileen ohituak aldatu egiten dira. Ikerketa baten arabera pub eta diskoteketan, hau da, gauez lan egiten duten negozio hauetan, edari alkoholdunen salmenta %5ean jaitsi da. Beraz, Espainian, alkohol gehiago edaten da goizez gauez baino.

Hori dela eta, negozio hauek, galerak ez izateko, txupitoak erabiltzen dituzte, hau da, familiek egunez gehiago edateaz gain, edari mota hau gehiago kontsumitzen dute. Nielse aholkularitzak egindako ikerketa baten arabera, graduazio altuko edarietan gastatzen den %10a txupituetan da. Beste modu batera esanda, graduazio altuko edarietan gastatzen den 10€-tik bat txupitoetarako da. Ikerketa guzti hau 400 establezimendu eta 115.000 txupito aztertuz egin da. Nielseneko Jaime Lecuonaren arabera Txupitoak goren aldian dagoen edaria da.

Lehen esan dudan bezala, edari alkoholdunak gauean saltzen dituzten negozioek, edariak kontsumitzeko ohitura aldaketak direla eta, txupitoak erabiltzen dituzte dirurik ez galtzeko.

Saltzen den edari honen %80a goizean saltzen da arrazoi sinple batengatik: Espainian dauden tabernen %90ak (guztira 250.000 baino gehiago daude) goizeko ordutegia daukate. Goizean saltzen diren txuipito gehienak goizeko zazpiak eta zortzien artean, eta bazkaldu ondoren izaten dira, gehienbat likore klasikoak (patxarana, anisa, brandy...). Gauean, ordea, txupitoak gau osoan zehar edaten dira, eta gehien edaten direnak belar-likorea, tekila eta whiskia kanelarekin dira.


Nire ustez, negozio hauek oso ondo moldatzen dira kontsumitzailearen eskarira, hau da, lehen esan dudan bezala, txupitoak modan daude, eta ez gara oso urruti joan behar likore askotako txupitoak eskaintzen dituzten tabernak ikusteko. Ahala eta guztiz ere esan beharra daukat negozio hauentzat ez dela oso zaila eskarira moldatzea, izan ere, gauean bereziki, saltzen duten gehiena edari alkoholikoak dira, beraz, egin behar duten gauza bakarra ahal dituzten likore mota guztiak edukitzea da. Gainera, janariarekin ez bezala, botila batzuk amaitu gabe gelditzen badira, beste egun batean erabili daitezke.

BIBLIOGRAFIA:

  • https://www.elmundo.es/economia/ahorro-y-consumo/2019/10/19/5da9abb221efa04a6e8b4644.html


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.