2019(e)ko urriaren 10(a), osteguna

Hong Kong-eko protestak.


Hong Kong-eko krisi politikoak (Txinako lege batekin hasi zena) eta honen kontra egindako protestek, konpainia multinazional askori eragin die.

Adibideetako bat Estatubatuar arropa marka batena izan da, Vans-ena. Bere urteroko zapata diseinuekin lehian dabil Vans enpresa. Urte hontan egindako diseinuetatik zapata modelo bat kendu egin dute, Hong Kong eta bertako protestak sinbolizatzen zituena konkretuki. Argazkian ikusi dezakegun bezala, zapata beltz batzuk ziren eta bertako herritarren ilustrazioak zeuden eginak atzeko aldean. Bertako sinbolo garrantzitsuena aurrekaldean daramaten aterki horia dela esango genuke, hau protesten sinboloa baita.

Zapata modelo hau kenduko zituztela adieraztean jendeak bortitz erantzun du. Batzuk marka honi boikot egiten hasi ziren eta beste jendeari beraiekin batera boikot egitea eskatu zieten. Beste batzuk beraien haserrea erakusteko beraien Vans zapatillak erretzen bideoak igo dituzte internetera. Honi erantzuteko, enpresak esan duena tolerantzia eta errespetu balioekin bat datozela ziurtatzeko kendu dituztela zapata hauek eta ez ordea politikagatik.


Enpresa honetaz gain enpresa gehiagorekin egon dira arazoak. Hong Kong-eko protestekin zerikusia duen zerbait egin duen beste enpresa bat Tiffany&Co deituriko bitxidendarekin izan da. Argazkian ikus dezakegun modura duela egun gutxi enpresa honek argazki bat igo zuen Twitterrera beraien modelo bat begi bat tapatzen dagoelarik. Hau protesten antolatzaileei babes estu baten sinboloa da eta jendeak erraz irudikatu du honen esnahia.


Vans eta Tiffany&Co markek zuhurtzia erakusten dute beren marketin-kanpaineinen bidez Hong Kong-eko protesta hauetako jendeari, nahiz eta Txinako bezeroen erreakzioen beldur diren. Beldur honen arrazoia Txinak Appel-ekin eta NBA-rekin egin duenaren ondorio da.
NBA Txinako telebistatik kendu egin dute, “Toronto Raptors”-eko buruak Hong Kong-eko manifestazaileak defenditu dituelako. Honekin 500 milioi ikusle galdu dituzte.
Beste kasuan, Apple-ekoan, bere musika aplikazioan “Hong Kong-en independentzia” defendatzen dituen kantak egoteagatik Txinan musika aplikazio hau kendu egingo dute adierazi dute.

Naia Altuna.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.