2019(e)ko urriaren 26(a), larunbata

MULTINAZIONALAK


MULTINAZIONALAK

Multinazionalak 13.500 euro utzi dituzte pagatzeaz Espainian. enpresa hauek beste herrietara joaten dira baina ez dira edozein herritara joaten baizik eta zerga baxuak dauden herrialdeetara joaten dira, horrela diru asko eta asko aurreztez dute. Enpresa hauek beraien irabaziak beste leku batera idaltzen dituzte eta han kobratzen dute. Zifra hauen arabera Espainiak zergen rekaudazioetako  %13a galtzen du, 2.600 millio euro.


Las multinacionales dejan de declarar 13.500 millones en EspañaZenbat zerga budaltzen dira beste herrialdeetara? Ze estatuk irabazten du gehien mugimendu hauekin? Gabriel Zucman ekonomilaria galdera hauei erantzuten sahiatzen da. 
Estadistikaren agentziak EUROSTAT herrialde bakoitzeko benefizioen mapa bat egin du, eta horrekin Zucman eta bere konpainia datuak ateratzen egon dira. Datu horiek analizatzen egon eta gero ikusi dute diru gehiena destinatzen diren estatuak Irlanda, Puerto Rico, Luxemburgo, Singapur, Suitza edo herbereak.

Las multinacionales dejan de declarar 13.500 millones en EspañaHerrialde afektatuenak, rekaudazio zergetatik %9a galtzen dute, lehen esan dugun bezala Espainiak %13 galtzen du, totalean espainian 13.500 millioi deklaratu gabe uzten da eta hoietatik 11.000 milioi europako herrialdeetarako desbiatzen dira.

Gehien desbiatzen dutenak Estatu Batuarrak dira, estatubatuarrak eta beraien enpresak gehien desbiatzen dutenak dira, Irlandara eta hoietako paraisu fiskaletara. Irlandan adibidez  'por cada dólar gastado en personal las multinacionales arrojan un beneficio de 16 dólares'
 eta alemanian berriz  bakarrik 20 zentimoko deklarazioa egiten dute dolar bakoitzeko.

Zucmanek dio geroz eta enpresa gehiagok egiten dutela hori, geroz eta enpresa gehiagok haien dirua paraisu fiskaletara bidaltzen dute eta urteen poderioz zenbaki hori izugarri ari dela igotzen.

Nire ustez enpresa multinazionalak egiten dutena ez dago ondo, beraiek izugarrizko dirutza irabazten dute ez dute beharrik hori egiteko, enpresa baten helburua etekinak lortzea dela badakit baina ez dute abusatu behar, gainera zergen dirua azkenean herrialdearentzako da, zerbitzu publikoetarako eta abar, orduan diru hori beste herrialde batean deklaratzean diru publikoa murriztu egiten da.








2019(e)ko urriaren 25(a), ostirala

LOS HERMANOS VERDUGO

LOS HERMANOS VERDUGO

    Egun hauetan Francoren exhumazioa egon da denen ahotan, eta horren prozedurari kritika handia egin zaio. “Marmoles y Granitos Los hermanos Verdugo, S.L.”, Juan Carlos eta Lorenzo Verdugoren enpresari eman zaio papera marmolezko lauza kentzeko. Enpresa txikia da. Familiako kideak hartzen dute partaidetza enpresan eta S.L. denez (Sociedad limitada, euskaraz Sozietate mugatua), beraiek kontrolatzen dituzte zeinek dituen enpresaren partaidetzak. Enpresa hau txikia denez, honelako eskaparatea hainbat eragozpen sortu egin ditu, adibidez, beraien lokalean pintadak egin dituzte.

    Azkenean, beraiek beraien lana egiten ari direla diote eta lan hau onartu egin dutela beste guztiak bezala, ideologia politikorik egin gabe. Kasu honek, betean ematen du enpresen etika eta moraltasunaren arloan, zer garrantzia du enpresa batek artutako erabakietan. Lehengo urtean ikusitako “corporate” pelikulan hobeto ikusten da, gaizki planteatua dagoela “nik nire lana egiten dut” jokaera, eta saiatu egin behar garela kritika sakona egiten gure jokabideei. Enpresa bezala, normala da ez ematea beraien idea politikoa plublikoki baina, enpresak erabaki dezake noiz onartu enkargua eta noiz ez.

     Nire ustez, enpresa txikia izanez, nahiz eta publizitate handia eduki doan, fama txarra hartu dezakezu, eta enpresa txikietan, handietan baino askoz gehiago eragin dezake, enpresan galeak edukiz eta askenean, enpresa itxiaraziz. Beraz, nik nire enpresa txikia izanik, ez nuke hartuko halako ardura, kontuan harturik hori ekar dazakena. 



informazio guneak:
https://www.eldiario.es/politica/Guardia-Civil-exhumacion-Franco-fascistas_0_955754660.html
https://www.lavanguardia.com/politica/20191023/471160760204/empresa-tumba-franco-insultos-amenazas-exhumacion-valle-de-los-caidos.html

FARMAKO ENPRESAK

FARMAKOEN ENPRESAK ETA HAUEN FAKTURAZIOAK



Espainian, jendeak geroz eta medikamentu gehiago hartzen ditu, batzuetan gehiegi, eta horren ondorioz horiek egiten dituzten enpresak urtero lortzen duten fakturazioa altua da, urtean 9.500milioi euroko fakturazioa. Gainera, medikamentu berriak ateratze dituzte ia egunero eta berrikuntza horiek askotan eragiten digute horiek probatzeko eta erosteko gogoak, erabiltzen ditugunak baino hobeagoak izan 
daitezkeela uste dugulako, baina berdin funtzionatzen dute eta askotan garestiagoak dira.


Denok dakigunez, markak asko eragiten du gure erabakiak hartzerako garaian, bai arropan, kotxeetan, garbitzeko produktuetan, eta baita ere medikamentuak erosterakoan. Pertsona askok telebistan iragartzen dituztenak ezagutzen dituztenez horiek erosi eta hartzen dituzte, baino produktu gehienetan bezala, medikamentuak marka txuria edo generikoa dute. Generikoak, markakoan betetzen dituzten funtzio berdinak betetzen dituzte, baina ez dituztenez haien produktuak iragartzen jende askok ez daki existitzen direla oraindik. Hala ere, nahiz eta merkeagoak izan, ez dut uste neurri gabe erabili beharko zirenik.




Lehen esan dudan bezala, Espainian medikamentuen enpresak etekin altuak lortzen dituzte urtean zehar, eta horiek lortzen dituzten enpresa garrantzitsuenetakoak hauek dira: Novartis, Ferrer,
Boehringer Ingelheim, Teva Pharma, Cinfa, Astellas Merck, Esteve Pharma, Braun, Esteve Química.



AMAZON ENPRESAREN IRABAZIETAN %24ko JAITSIERA AURREIKUSITA 


Amazon enpresaren salmentak igo arren, %4ko jaitsiera izan du dagoeneko irabazietan, eta luzera %24-%68 arteko jaitsiera aurreikusita dago.


Amazon-en akzioek, konputazio eta merkataritza elektronikoko arloan lan egiten duen enpresa handienetako estatubatuarra, %4ko jaitsiera adierazten dute enpresaren irabazietan. Uztaila eta Iraila artean 1.920 milioi euroko irabazia izan du, lehengo urtean periodo berean izandako irabaziekin konparatua %26 gutxiago. Hala ere, jaitsiera hori, enpresaren onerako, ez da analistek aurreikusitako kopurura iritsi; izan ere, merkatua ireki aurretik akzioek %9 inguruko jaitsiera bat aurreikusi zuten.




amazon prime bilaketarekin bat datozen irudiak

Jeff Bazos, Amazon enpresaren buru eta sortzaile denak, jaitsiera hori argudiatu du “Amazon Prime”-k eskaintzen duen produktuen entrega azkarreko zerbitzuan egindako inbertsioen bitartez; hau da, entrega epea bi egunetatik egun batera murrizteko egindako inbertsioak. Haren ustez, inbertsio handia izan arren, errentagarria da bezeroen nahiak asetzen dituelako eta ondorio positiboak dakarkiolako ingurumenari; bestak beste, bezeroarengandik gertu dauden produktu biltegietatik irteten direnez produktu bukatuak, entrega fase horretan eratutako CO2 emisioak gutxituko dira. Ari hortatik, aipagarria da Amazonek 100 mila furgoneta elektriko erosi dituela entregak egiteko.

Inbertsio horrek, azken hiruilekoetan emandako gastuen garailerarik handiena eragin du, %46koa (8.648 milioi eurora iritsi zen). Horrez gain, eskaeren prestakuntza eta entregarako langileak ere behar direnez, langile kopurua %22an igo da Amazon enpresan.

Brian Olsavsky-k, enpresaren finantzari arduradunak, “Prime”-ko entrega zerbitzua azkartzeko inbertsioak eta horrekin batera transporte kostuen igoera jarraituko dutela adierazi zuen konferentzia batean. Hurrengo hiruilekoan “Black Friday”, “Acción de Gracias” eta Gabonak direla eta enpresaren diru-sarreren %20ko igoera aurreikusten duten arren, irabaziak %24-%68 artean jaitsiko direla aurreikusten da.

Hala ere, denbora tarte handiagoa aintzat hartuta, 2019ko lehen bederatzi hilabeteetako enpresaren irabaziak 7.500 milioi eurotara iristen dira, lehengo urteko periodo berdinean hartutako datuekin konparatuz, %18,1 gehiago.


Informazio iturriak: 


Prekarietatea lan esparruan

Gaur egun, oso ohikoa da prekarietate hitza entzutea. Sarritan ikusten dugu telebistan, irratian edo beste edozein lekutan gizon/emakume bat hil dela lan egiten ari zen bitartean. Lan istripuak prekarietatearengatik ematen dira gehienetan. Baina, zergatik gertatzen da hau guztia?



Lehenik eta behin, aipatu beharra dago 2019. urtean hainbat lan istripu daramazkigula eta Euskal Herrian haietako asko. Hainbat arrazoi ezberdin egon daitezke. Ni, duela hilabete batzuetako notizi batean oinarrituko naiz, Tubacex enpresan gertatutakoa kontatzeko. Kontua da,59 urteko langile bat hil zela bihotzekoak jo ostean, bere ardurak betetzen zituen bitartean. Antza denez, lanpostuan tenperatura altua zegoen eta bero kolpearen emaitza izan zen heriotza, oraindik argi ez dagoen arren.Printzipioz, Tubacexek ukatu egin zuen zerikusirik izatea gertatutakoarekin, baina zenbait langile ordezkarik gogorarazi zuten enpresan jasotzen diren heriotzak lan istripuak direla. Horrelako gauzak gertatzen direnean, normalean, enpresaren lehenengo erreakzioa, beraiek ez direla heriotza horren errudun adieraztea da, kausak aztertu beharrean, eskuak garbitzen dituzte.Gainera,Hilabete gutxiren buruan bi hildako egoteak enpresa berean, Tubacex enpresean konkretuki, derrigorrez, zerbait gaizki dagoenaren seinale izan behar du, lehenengo heriotza hori, makina batek harrapatu ziholako izan zen. Horren arrazoia, segurtasun eza izan daiteke.Bestalde, Langile ordezkariek azpimarratu zuten Tubacex taldearen politikak etekinak lortzera bideratuak daudela soilik, eta bazterrean ezinbesteko tresnak geratu direla.

Hau bezelako beste hainbat kasu egon eta zoritxarrez egongo dira. Segurtasun ezagatik, makinen errebisioa ez egiteagatik, pertsonaren egoera psikologikoa kontuan ez hartzeagatik...Argi dagona da, horrelako egoerak ekidin behar direla. Horrelako gertatutakoan, erreakzionatu behar dugu, ezin dugulako horrelako egoerak onartu.

Informazio Iturria:

https://www.argia.eus/albistea/hiru-hilabetetan-bi-behargin-hil-dira-tubacex-enpresan-guztira-5-langile-azken-9-urteetan







2019(e)ko urriaren 24(a), osteguna

Renfe



Renfe


Treneko erabiltzaileak zorioneko daude. 2020tik aurrera teenaren erabiltzaileak  garraioaren etorkizuneko liberalizaziorako inflexio-puntua izango da, orain arte;Renfe-ren monopolio historikoa izan da. Enpresa publikoa izan da non bere zerga handiak eta konstanteak beti izan direla estaliak bere jaiotzetik, hau da, 1940ren hasieratik.  Estatuak beste operadore pribatu batzuekin lehiatzen hasi beharko da, erkidegoko zuzentarau baten ondorioz, eta horrek abantaila handiak  ekarriko ditu bidaiarientzat, dena dela, azken batean, gobernuak bere kabuz ezartzen dituen baldintzen araberakoa izango da.

Resultado de imagen de renfe

Lehendabiziko urratsa abian da, konpetentzia (CNMC) abiadura handiko lehen zerbitzu pribatua irailean hasiko da, nahiz eta, momentuz, nazioarteko linea bat izan horren, liberalizazioa indarrean dago dagoeneko.Konexio horrek Madril eta Montpellier lotuko ditu, baina Bartzelonan ere gertatuko da, beraz, Renferekin lehiatu ahal izango du bere biderik okupatuenetako batean. Beste abantaila batzuen artean, Madril eta Bartzelona arteko bidaien maiztasuna% 50 handituko du, eta iraupena% 10 murriztuko du eta tren txartelen prezioa jaitsi.

2020ko irailetik aurrera espainian dagoen monopolio bat bukatuko da.  1940tik izan da monopolio eta estatuak erabaki ditu ze prezioa eta baldintza jarri. Baina hori azkenean bukatuko da. 


ENPRESAK ETA BOTERE-ABUSUA

"Universia online lan-komunitatea"-k (gaztelaniaz hitz egiten duten unibertsitateen sarearen proiektuak) egindako ikerketa baten arabera, enpresa batean botere-abusua da gatazka gehien sortzen dituen kausa. Horiek, langileen edo sailen arteko gatazkak, esleitutako lanean zehaztasun falta, lana aurrera ateratzeko baliabideen gabezia edo komunikazio falta baino arazo gehiago sortzen dituzte enpresa baten barruan.

Zer da, ordea, botere-abusua? "Ethics Global"-ek horrela definitzen du: Botere- edo aginte-abusua moral eta ustelkeriaren iturri nagusia da, eta, gainera, etengabeko portaera ez etikoa enpresetan.

abuso de poder bilaketarekin bat datozen irudiakEnpresa bat osatzen duten langile guztiek, edo gehienek behintzat, gero eta botere gehiago lortzeko anbizioa dute. Boterea lortzeko lehia modu ezberdinetan gertatzen da enpresa bakoitzean. Helburua lortzeko bidean, gizon-emakume batzuk gainontzeko langileen duintasunaz ahazten dira eta beraien funtzioak neurriz kanpo erabiltzen dituzte botere-abusua sortuz.

Arazo honi aurre egin behar zaio, eta horretarako, pentsamenduaren eboluzio bat egoteaz gain, langile guztiek balore etiko naiz moralak defenditu behar dituzte. Horrela, botere-abusu kasuak jaistea lortuko da, eta bestalde, enpresan giro atseginagoa sortuko da. 

Gainera, esan beharra dago, enpresaren errentagarritasun eta hazkuntzan eragina duen arazoa dela hau, langileen efizientzia jaisten duelako. Beraz, enpresei botere-abusuari aurre egitea interesatu beharko litzaieke, kasu askotan hala ematen ez badu ere. Izan ere, enpresen %69-k arazo hau beraien enpresan existitzen dela onartzen badute ere, %12-ak bakarrik egiten die aurre horrelakoei detektatzen diren momentuan. Gainera, kasuen %35-etan (%12-tik) soilik saiatzen da arazoa bide onetik konpontzen. 

Informazio iturria:
https://blog.ethicsglobal.com/la-empresa-y-el-abuso-de-poder/ 
https://www.lainformacion.com/economia-negocios-y-finanzas/mano-de-obra/conflictos-laborales/un-estudio-senala-el-abuso-de-poder-como-el-mayor-foco-de-conflicto-en-las-empresas_azftpdvrq3pjqhpino8gm5/
https://www.monografias.com/docs/El-abuso-de-poder-en-la-empresa-P3XYF5VPJDG2Y

VIRALGEN GIPUZKOAN

VIRALGEN GIPUZKOAN

Azken hiru urteetan batik bat hainbat sare sozialetan entzun, ikusi edo irakurri izan da Viralgen eta Columbus Venture Partners hitzak, baina zer dira benetan? Zer egin eta eskainiko dute?


Erraz ulertzeko; Columbus Venture Partners Espainaiko "arrisku-kapitaleko" fondoa da. Enpresa honek, hasierako fase edo prozesuan dauden eta Espianian zientziaren (bioteknologia, biokimika...) sektorean hazkunde potentzial handia duten aukeretan inbertitzen du, izan ere, sektore honetan soilik dago espezializatua.





Columbus konpainia espainiarra eta Asklepios Biofarmaceutiko konpainia amerikarra elkartu egin dira geneen terapiaren garapenaren eta "bektore biralen" ekoizpenean Espainia nahiz Europa mailan lehenenengo zentroa eraikitzeko. Hori gauzatzeko 15milioi euro ingururekin        kontatzen dute. Emaitza: Viralgen Vector Core. Proiektu honek Gipuzkoan edukiko du oinarria,      Donostiako Parke Teknologikoan eta Proi 10 izeneko ekoizpen teknologia erabiliko du.


Hortaz sektore berri bat edukiko dugu Gipuzkoan eta enplegua sortuko du: Konpainia honen arabera, proiektu berria errendimendu maximoan funtzionatzen hasten denean, 150-200 lanpostu inguru sortzeaz gain, kualifikazio handiko enplegua emango die 50 profesionalei, beraz bistan da Gipuzkoako ekonomian onurak ekarriko dituela eta Miramongo Parke Teknologikoa polo bioteknologiko bihurtzea ekartzeko boleto asko izango dituela, hau da, Gipuzkoa mundu mailako erreferentzia eta interes puntua bihurtu daiteke, aurretik aipatu dudan bezala onura izugarriak ekarriz.
Horretaz gain, proiektuaren arduradunek bezeroak gehienetan internazionalak  direla esan dute, izan ere, Viralgenek bere jardueren %95a kanpora esportatuko du. Informazio hori kontuan hartuta, ondorioztatu dezaket irabaziak maximizatuko dituztela; Zure enpresa eremu  jakin batean zentratzea  eta mudu osorarentzat zentratzea, ez baitda gauza bera.

Beraien helburuak eta ondorioak alde batera utzita aipagarria da proiektuari probetxua ateratzeko modu berri bat aurkitu dutela: Lanbide Heziketa DUAL formatuan garatuko eta eskainiko dute bioteknologiako nahiz produkzio tekniketako titulua sendotzeko. Helburua: Lanbide Heziketa honen tituludunak lantegi berri honetan lan egitea izango da.

Viralgen proiektua oso ideia ona iruditzen zait, Euskal Herriari bultzada ekonomikoa eta aukera berriak emango baitizkio. Hau da, ez dio inori kalterik egingo, guztiz kontrakoa, onuragaria izango da denentzat, bai gaixotasunak dituztenentzat bai bioteknologiarentzat...


ITURRIAK:
http://www.investinspain.org/invest/es/sala-de-prensa/negocios/noticias/NEW2017740781.html
https://www.plantadoce.com/empresa/columbus-invertira-15-millones-en-la-nueva-planta-de-viralgen-en-san-sebastian.html
http://abra-invest.com/el-fondo-de-inversion-columbus-venture-patners-y-asklepios-invertiran-hasta-9-millones-en-el-sector-bio-guipuzcoano/
https://www.elmundo.es/pais-vasco/2018/09/13/5b9a526c268e3ea21f8b45bb.html
https://www.diariovasco.com/economia/empresas/viralgen-invertira-millones-20191024121707-nt.html

2019(e)ko urriaren 20(a), igandea

Txupitoak

TXUPITOAK

Betidanik existitu izan dira tabernak gure herrialdean. Negozio hauek hainbat ondasun salduz lortzen dituzte etekinak: bazkariak, bokatak, kafeak… baina bereziki edari alkoholdunak salduz.

Urteak pasa ahala kontsumitzaileen ohituak aldatu egiten dira. Ikerketa baten arabera pub eta diskoteketan, hau da, gauez lan egiten duten negozio hauetan, edari alkoholdunen salmenta %5ean jaitsi da. Beraz, Espainian, alkohol gehiago edaten da goizez gauez baino.

Hori dela eta, negozio hauek, galerak ez izateko, txupitoak erabiltzen dituzte, hau da, familiek egunez gehiago edateaz gain, edari mota hau gehiago kontsumitzen dute. Nielse aholkularitzak egindako ikerketa baten arabera, graduazio altuko edarietan gastatzen den %10a txupituetan da. Beste modu batera esanda, graduazio altuko edarietan gastatzen den 10€-tik bat txupitoetarako da. Ikerketa guzti hau 400 establezimendu eta 115.000 txupito aztertuz egin da. Nielseneko Jaime Lecuonaren arabera Txupitoak goren aldian dagoen edaria da.

Lehen esan dudan bezala, edari alkoholdunak gauean saltzen dituzten negozioek, edariak kontsumitzeko ohitura aldaketak direla eta, txupitoak erabiltzen dituzte dirurik ez galtzeko.

Saltzen den edari honen %80a goizean saltzen da arrazoi sinple batengatik: Espainian dauden tabernen %90ak (guztira 250.000 baino gehiago daude) goizeko ordutegia daukate. Goizean saltzen diren txuipito gehienak goizeko zazpiak eta zortzien artean, eta bazkaldu ondoren izaten dira, gehienbat likore klasikoak (patxarana, anisa, brandy...). Gauean, ordea, txupitoak gau osoan zehar edaten dira, eta gehien edaten direnak belar-likorea, tekila eta whiskia kanelarekin dira.


Nire ustez, negozio hauek oso ondo moldatzen dira kontsumitzailearen eskarira, hau da, lehen esan dudan bezala, txupitoak modan daude, eta ez gara oso urruti joan behar likore askotako txupitoak eskaintzen dituzten tabernak ikusteko. Ahala eta guztiz ere esan beharra daukat negozio hauentzat ez dela oso zaila eskarira moldatzea, izan ere, gauean bereziki, saltzen duten gehiena edari alkoholikoak dira, beraz, egin behar duten gauza bakarra ahal dituzten likore mota guztiak edukitzea da. Gainera, janariarekin ez bezala, botila batzuk amaitu gabe gelditzen badira, beste egun batean erabili daitezke.

BIBLIOGRAFIA:

  • https://www.elmundo.es/economia/ahorro-y-consumo/2019/10/19/5da9abb221efa04a6e8b4644.html


2019(e)ko urriaren 18(a), ostirala

OPELEN BIGARREN AUKERA


Edozein enpresetan urte txarrak eta urte hobeak ezagutzen dira. Azken finean, merkatuaren egoeraren aldaketa edo soluzioa ez duten faktoreek eragin zuzena dute enpresaren errentagarritasun eta hazkuntzan. Baina garrantzitsuena, kasu hauetan egoera hauetatik ateratzeko ahalmena da eta hori izan beharko litzateke enpresa baten funtsetako bat.

Opel kotxe markak, 18 urte zeraman galera izugarri eta arazo ugarirekin. Enpresa irtenbiderik gabeko diru galtze espiral batean sartua zegoen. Ondorioz, General Motors Opel saltzea erabaki zuen 2017an, Europako produkzioa baztertuz. Opelen merkaturatzeak, interesa piztu zuen PSA konpainian. Peugeot, Citroen eta bestelako marken jabe zenak inbertitutako dirua, 2020erako berreskuratuko zuela kalkulatu zuen, baina, espektatiba baxu horiek, 2 urteko periodo batean guztiz gainditzea lortu zuen, 859 milioi euro berreskuratuz.

Michael Loschellerrek, Opel markaren kontseilari eta exekutibo maximoak, hobekuntza nabarmena azpimarratzen du. Izan ere, markaren esku aldatze horretatik errentagarritasun tasa altuena lortu zen eta urtarrila eta ekainaren artean, enpresak zuen hazkuntza %40 igo zen.

Baina zein izan da enpresak, Opel zulotik ateratzearen arrazoia, zein izan da aldaketaren klabea? Hasteko, enpresak, kosteen murrizketa politika zorrotza martxan jarri zuen. Azken finean, enpresa batek dituen kostu ez beharrezkoak identifikatzea eta hauek baztertzea ezinbestekoa da, arazoari aurre egiteko eta errentagarritasuna lortzeko. Gainera, Opel, PSA enpresak baliatzen duen logika aplikatzea erabaki zen. Hori bai, enpresak berak zuen identitate alemana ukatu gabe.

Horrez gain, Opelek zituen zuzendarien kantitatea murriztu eta autoen optimizazioan eta eraikuntzan hobekuntzak egin ziren. Aldaketa garrantzitsuena, batez ere etorkizunean autoen merkatuak hartu dezakeen ibilbidea kontuan hartuta, CO2 emisio inguruan enpresaren ikuspegia aldatu eta produktu berriei aplikatzea izan zen. Opelek PSA enpresak dituen hainbat metodo jarraituz, produktibitatea eta efizientzia hobetzea lortu du. Hala ere, Michael Loschellerrek azpimarratzen du bere berezko nortasuna edo markaren esentzia izaten jarraitzen duela.

Opel kasuak, enpresek, noizean behin beharrezkoak dituzte aldaketen garrantzia erakusten digu. Batzuetan enpresak dituen arazoentzako aldaketa drastikoak beharrezkoak dira. Enpresan dauden huts egiteak identifikatzea: kostu ez beharrezkoak, merkatuan momentua saltzen denaren berri izatea... beharrezkoa izango da hobekuntza lortzeko. Nahiz eta momentuan gauzak ondo joan, ezinbestekoa daetengabe enpresak izan ditzakeen puntu ahulen berri izatea eta hauek lehenbailen konpontzea. Enpresaren hazkuntza eta errentagarritasuna bermatuz.

ITURRIAK:
https://elpais.com/economia/2019/10/11/actualidad/1570795361_215022.html

Santander bankuko EEE



Santander bankuko EEE

Duela urte batzuk, "Banco popularra" galera handiak zituenez, Santanderrek euro baten truke erosi zuen. 2017ko ekainean gertatu zen hau. Aurten bi banku desberdineko sukurtsal guztiak bateratzen ari dira eta beraz guztira 1150 ofizina itxiko dituzte Espainia osoan. Duela urte batzuk adostutako EEE-a martxan dago duela denbora batetik. EEE enplegu erregulazioko espedienteen siglak dira. EEE lanpostuak murriztearen prozesuari deitzen zaio. Aurreikusita dago, EEE honen ondorioz, 3200 pertsona beraien lan-postuetatik kalerauak edo aurretiko erretiroa emango zaie.

Adostutako EEE hori dagoeneko martxan dago, gero eta jende gehiagori beraien aurretiko erretiroa baieztatzen ari zaie eta geroz eta jede gehiago beraien lan-postuak galtzen ari dira, beraien lan-postua uztera behartutak ikusten diren gehienak aurretiko erretiroagatik da.

1150 bulego horietatik dagoeneko bulego dexente itxi dituzte dagoeneko. Gaur, 2019ko urriaren 18a 175 bulego inguru itxi dituzte. Duela bi aste gutxi gora behera, beste 164 bulego itxi ziren eta hilabete honetarako aurre ikusita dago beste 411 bulego gehiago istea. Azken zifra hauetatik, gutxienez zazpi Euskal Herrikoak izango dira.

"Banco Popularreko" langileak, orain Santanderreko langileak dira. Langile guztiak Espainia osoko bulegoetan birbanatuak izango dira eta lan-postu guztiak beteak izango dira.


 santander bilaketarekin bat datozen irudiak

Bibliografia:
https://www.hoy.es/extremadura/banco-santander-cierra-20191017105920-nt.html

Inditexen alde illuna

Zara, Pull & Bear, Bershka... nork ez du hauetako denda batean kontsumitu. Eguneroko bizitzan ohikoa da marka hauetako arropa ikustea, zarako galtzak, Pull & Bearreko sudaderak ikustea kaletikan. Gure gizartean normaizatuta daude marka hauek, baina zer dago enpresa honen atzean?

Enpresa honen burua mundialki eta batez ere Espainian ezagututako Amancio Ortega da, Espainiako osasungintzari 90 milioi euro donatu zituen, kanpotikan oso ondo ikusita dago hau, baina nola lortu du diru hau. 2011an Brasilek ikerketa bat egin zion Zara enpresari, esklabo edukitzeagatik langileak. Ikerketak jarraitu zuen eta adingabeko pertsonak lanean ari zirela kondizio oso krudeletan.

Argentinan inmigranteen tailerak aurkitu ziren, La Alameda ONGak salatu egin zuen kasu hau, Brasilgo kasuaren oso antzekoa izan zen. 2015ean, New Yorken Zarako langileak greba egin zuten lan kondizio txarrengatik. Azkenan, kasu honek indar asko hartu zuelako, Inditex akordio bat irirtsi zen langileekin 12 eta 14 euro orduko akordio batera.

Horrelako kasu asko gertatu dira, beraz, Inditex eta zehazki Amancio Ortega ez det uste moralki enpresa on bat denik, nahiz eta dirudunena denik.

https://galicia.economiadigital.es/directivos-y-empresas/las-seis-crisis-que-castigan-la-reputacion-de-inditex_400164_102.html

Ryanair Thomas Cooken porrotaren hegazkin batzuk erostear dago.



Aire konpainiak, tour operadoreen pilotuak kontratatzeko asmoa ere badu, hurrengo sei hilabeteetan Airbusren bat eskuratu lezake Lauda Motion filialeko bere flotarako.
Ver las imágenes de origen

Lehenik eta behin , Ryanair, Plc (ISE: RYA; LSE: RYA; NASDAQ: RYAAY) Irlandan oinarritutako kostu baxuko konpainia irlandarra da. Tony Ryan-ek sortu zuen 1985ean 25 langilerekin, bere lehenengo Waterford-London ibilbidea izanik. Europan bidai gehiago egiten duen kostu baxuko konpainia da, gaur egun 1500 ibilbide eta 87 oinarri baino gehiago dituena. Urteetan munduko hegazkinik errentagarriena bilakatu da, kostuen murrizketari esker. Aurkako 1. zenbakia Easyjet da, kostu baxuko prezioen lehiakortasunagatik.

Batetik, 1997an Europan Industria aereoa  deserregulatu ondoren, Ryanairrek hedapen bizkorra eta etengabea izan zuen, batez ere Boeing 737 hegazkin klasikoko 74 ontzidirekin funtzionatu zuen, erretiratu egin zitutenak,  eta 2010 arte Boeing 737-800 225 berri jasotzeko kontratuak sinatu zituen, 193 hegazkin gehiagori erosteko aukerak eskaintzeko.
Bestetik, 2016an, Ryanairrek 341 Boeing 737-800 eta 737-700 aktibo zituen, batez beste 7,5 urte zituen.
Horrez gain, 2011n, merkatuaren egoera txarrak eta aire konpainiek legearen arazoek arrazoi ekonomikoengatik ezabatutako hainbat ibilbide bihurtu zituzten, hala nola Palma de Mallorca, Alacant, Granada, Valladolid, Zaragoza... helmugak. Europa iparraldea eta erdialdea.

Aipatu beharra dago ere, Ryanair Europako konpainia kritikatuenetakoa dela. Denuntziatu izan da EBko politikak saltatzeagatik eta publizitate engainagarria egiteagatik.
2009an, Balear Uharteetako Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren auzitara jo zuen, bidaiariei ekipajea eramateagatik gehigarri bat kobratzeagatik, Ryanair sistematikoki aplikatzen duena, baina Espainian legez kanpokoa den neurria da.

Gaur egun ordea,  Rayanair-ek abisu bat jarri du korreo elektronikoz, 2020k0 urriaren 8an, Kanarietako, Hegoalde Tenerifeko, Lanzaroteko eta Gironako aireportuaren oinarriak itxiko dituela.

Thomas Cooken porrotak enpresan lanpostuak galtzea suposatuko du, 512 langile kaleratu ditu zehazki, baina tour operadorearekin lan egin duten Espainiako hiri askotan, batez ere Kanariar Uharteetan, hotelen eta estazioen fakturazioan ere eragina izango du.Ryanair-en Thomas Cooken hegazkin batzuk eskuratzeko planaren asmoa zifrak arindu ditzake.

Kenny Jacobs kostu baxuko aire konpainiaren Marketing zuzendari nagusiak jakinarazi du konpainiak datozen sei hilabeteetan Thomas Cook errekaren Airbus batzuk erosteko aukera aztertzen ari dela, Lauda Motion filialaren flota osatzeko. Tour operadore britainiarrak ehun Airbus hegazkin zituen, horietatik 35 lurrean gelditzen dira eta gainontzekoak flota Condor bezalako beste flota batzuetakoak.

Gainera, langabezian geratu diren Thomas Cookeko pilotuak eta kabinako tripulatzaileak (TCP) kontratatzeko aukeraz ere ohartarazi dute. Bestalde, Thomas Cook zirrikituetan (lehorreratzeko eta aireratzeko baimenak), Irlandako aire konpainiaren ustez, ez dira interesgarriak negu honetarako hegaldi-ahalmena egokitu behar izan dutelako Boeing 737 entregatzeko atzerapena Max, bertan behera geratu da Indonesia eta Etiopia istripuen ondoren.

2020ko datorren ekainean 30 Boeing hegazkin berriak edukitzea espero ditu. Izan ere, gainera, aurreikuspena, pasa den apiriletik hegazkin konpainiak  210 unitateren eskaera jasotzea zen, 2020ko hasieran 60 hegazkin berri edukitzea eta urte osoan gehitzen jarraitzea, baina baimenen arazoa atzeratu egin du datorren martxorako.

Nahiz eta arazo hau izan, Jabosek Boeingek Airbus erosteko agindua bertan behera uztea baztertzen du, Europako fabrikatzaileak hegazkinik ez dituelako eta hurrengo hiru edo lau urteetan ez dituelako izango, "orain oso garestiak izan arren". Hala ere, aurreratu du 2024an B737 entregatzen denean, Boeing eta Airbusetik eskaera berriak aztertuko direla, eta horrekin Ryanair-ek gaur egun elkarrizketa larriagoak ditu Lauda fabrikatzaile honen hegazkinen funtzionamenduekin. Azkenik hurrengo urtean, "ia 30 unitate egongo dira hegan Ryanair-en". Egia esan, badirudi konpania honi ez zaiola oso ondo joan urteetan zehar, ea zer moduz moldatzen da hurrengo urteetan.


Iturriak:
https://telefono-clientes-11865.info/ryanair?msclkid=58a8c56e540016e9f3da98c79217ddb8

https://www.hoy.es/economia/empresas/ryanair-thomas-cook-airbus-20191013125859-ntrc.html

https://www.eitb.eus/es/noticias/economia/detalle/6624204/ryanair-inicia-ere-despedir-512-empleados-23-agosto-2019/

Enpresa familiarren modernizazioa


Enpresa familiarrak aipatzean auzoko negozio txikiak etortzen zaizkigu burura gehienoi, biziraun eta etekin nahikoa lortzearekin nahikoa dutenak, alegia. Estereotipoak alde batera utzita, ematen du, ordea, gero eta enpresa familiar gehiago merkatura ateratzeko eta haien negozioa berritzeko ahalegina egiten ari direla, azken ikerketek diotenez.
Resultado de imagen de empresa familiar
Negozio hauen eboluzioa modu motelean gertatzen ari den arren, gero eta enpresa familiar gehiago ari dira haien negozioei bultzadak ematen. Adibidez, kanpora esportatzea, profesional berriak kontratatzea edo zerbitzuen kalitatea hobetzea dira enpresa horien buruek dituzten ideietariko asko. Hala, gero eta enpresaburu gehiago ari dira enpresa familiarraren alderdi tradizionaletik aldentzen begiak etorkizunean jartzeko asmoz. 
Negozio hauen bidea hobetzen ari bada ere, oraindik badituzte arazoak. Horien artean aipagarrienak errentagarritasunaren jaitsiera, ziurgabetasun politikoa eta konpetentziaren handitzea dira. Izan ere, globalizazioaren eta Internetaren eraginez, horrelako enpresa ugari zaharkiturik eta konpetentzia ugarirekin aurkitu dira, eta giro politikoak ez die asko lagundu.
Beraz, guztion hobe beharrez, espero dezagun enpresa familiarrak hogeita bat garren mendera ahal bezain laster egokitzea eta enpresa familiar indartsuagoak edukitzea. Nire iritziz, gure herrialdea eta haren ekonomia hobetu nahi badugu, ez dugu ahaztu behar azken horren zati handi bat enpresa familiarrak eta negozio txikiak direla. Uste dut gure herritarrei haien negozioekin laguntzea kanpotik datozen multinazionalei eten gabe dirua ematea baino hobea dela, eta ez dut esaten gaizki dagoenik behin edo behin kanpoko enpresa handiei erostea, ekonomia sustatzen baitute. Baina bertako herritarrei laguntzeak gure gizartearen lehentasuna izan beharko luke, egunaren amaieran enpresa horiek direlako gure ekonomia benetan bultzatzen dutenak.
Bibliografia:



2019(e)ko urriaren 17(a), osteguna

Guk moda ala modak gu?





Guk erabakitzen dugu moda ala modak erabakitzen gaitu gu?

Gaur egun, "engañatuta" bizi gara, izan ere, gure ustetan guk kontrolatzen dugu modaren industria, zer izango den "trending" hurrengo denboraldian, edota hurrengo urtean. Ordea, oso galduta gabiltza, kontrako moduan baita. Gure egunerokoa modaz eta hari erreferentzia egiten dioten gauzetaz josita dago. Esaterako, aldizkari bat irakurtzean edo telebista piztean, gu konturatu gabe, modari buruzko etengabeko mezuak bidaltzen dira.


Nola lortzen dute, baina, enpresek gure atentzioa?
Oso erraza da. Dena da itxura kontua. Iragarkiaren atzean zerbaitek landua egon behar du, beraz, produktu bat zenbat eta konbentzigarriagoa izan, gero eta ospe handiagoa izango du. Horren adibide dira CAT enpresak fabrikatu zituen "langileen" bota hori horiek. Izugarrizko arrakasta izan zuten, eta dena, publizitatea ondo bideratzen jakin zutelako.

botas amarillas CAT bilaketarekin bat datozen irudiak

Hartu dezagun Zararen kasua.
Amancio Ortegak eta bere emazteak gaueko bata baten prezio altua ikustean hasi zen dena. Horrekin ondorioztatu zuten barruko arroparen industriak etekin asko eman zezakeela. Urte batzuk beranduago arropa mota gehiago fabrikatzen hasi ziren, eta helburu bezala pasarelak kalera egokitzea finkatu zuten. Gutxinaka, hamarkadetan zehar Zara ospea irabazten joan zen, gaur arte.

Haren gauza erakargarrienetako bat arroparen kostu baxua da. Hori kontuan izanda, denden itxurak guztiz kontrakoa azaltzen du. Dekorazioa oso elegantea da, gama altuko arropa batena izango balitz bezalakoa. Estrategia horrekin, jendearen "arrotasuna" bultzatzea lortu du. Hau da, gure gizartean hain garrantzitsua denez itxura, horrelako denda batean sartzen edo irtetzen ikusteak beste itxura bat ematen du pertsonarengan. Eta horrela lortu ditu horrenbeste erosle. Haien publizitate kanpaina masiboak ere kontutan hartzekoak dira, CAT enpresak egin zuen bezalaxe, Zarak ere erraztasuna dauka publizitatearen bidez klienteak lortzeko, haren publizitate erakargarriarekin. Azken finean, hortan datza modaren industriak.
zara bilaketarekin bat datozen irudiak

Behin erosleen atentzioa deituta hiru faktore horiekin, hark kontrolatzen du merkatua, hau da, "aseguratua" dauka erosleak edukiko dituela, beraz, hark eta beste multinazional batzuek erabakitzen dute zer atera merkatura eta zer ez.

Azkenik, hasieran aipatu bezala, oso galduta bizi gara gure gizartean, enpresentzako txontxongilo moduko batzuk gara, izan ere, inor ez da fijatzen arropa merke horren atzean dagoen lan guztian. Baina ez modu honean, baizik eta, nola ibiltzen diren lanean horrelako enpresentzako garatu gabeko herrialdeetako pertsonak. Soldata oso oso urriekin, batzuetan gabe ere, eta oso egoera txarrean, 12 ordu lan eginez, adibidez.

Beraz, bada garaia honi buruz pentsatzen hasteko eta erremedioren bat bilatzeko, ez delako posible gure gizartean itsu moduan bizitzea.

ITURRIAK:
https://es.wikipedia.org/wiki/Zara#Pol%C3%A9micas_y_causas_judiciales
https://www.leadersummaries.com/ver-resumen/marcas-de-moda


Avangrid eta PPL


AVANGRID ETA PPL

Avangrid, estatu batuetako elektrizitate konpainia, PPL estatu batuetako elektrizitate konpainiarekin elkartzea pentsatzen dago. Avangrid, Espainiako Iberdrola elektrizitate konpainiaren eskumendekoa da, izan ere, Iberdrolak 2008an Energy East izeneko konpainia erosi zuen eta Iberdrola izena jarri zion, eta hori da gaur egungo Avangrid enpresa. Honek, 3,1 milioi bezero ditu Nueva York eta Ingalaterra berrian, Estatu Batuetan. PPL (Pennsylvania, Power and Light), estatu batuetakoa, konkretuki Pennsylvaniako elektrizitate konpainiak, 10.5 milioi bezero ditu Pennsylvanian, Kentuckyn eta Britainia Handian.

Bi elektrizitate konpainia handi hauek, Avangrid eta PPL, bateratzea pentsatzen ari dira. Bateratze horrek, 60.000 milioi euro baino gehiagotan baloratutako enpresa bat sortuko luke. Bateratze honen helburua, estatu batuetako elektrizitate konpainia handiena sortzea da, bezero gehienekin eta ahalik eta irabazi gehienekin.

Avangrid eta PPL konpainiak batu ezkero eta Estatu Batuetako elektrizitate konpainia sortu ezkero, monopolio bat sortuko litzateke, izan ere, bi enpresa horiek izango lituzkete bezero gehienak eta horren ondorioz konpetentzia desagertu egingo litzateke.

Beraz, oraindik ez da segurua bi hauen arteko bateratzea gertatzea, baina gertatu ezkero, Estatu Batuetako beste elektrizitate konpainia txikiak desagertu egingo liratezke, enpresa honen botere ekonomiko handiagatik.

Iturriak:

Nafarroako zainzurien publizitate ez leiala




Gaur egungo publizitatea geroz eta askeagoa bihurtzen ari da, enpresen indarra dela eta. Izan ere, askatasun hori edukitzeak mesede asko egiten dizkio edozein enpresari bere produktuak saltzerako orduan eta erosle gehiago lor ditzazkete. Askatasun honek gardentasunari egiten dio erreferentzia zehazki, hau da, iragarkiaren egiaztasunari eta kontsumitzailea engainatzeko teknikei.


Askatasun hau dela eta, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Organizazioak eta Nekazarien Batasunak publizitate lege zorrotzagoak jartzea eskatu dute. Kasu honetan bereziki, produktuaren jatorria adierazten duen etiketa jartzea eskatu dute, askotan kontsumitzailea nahasten edo engainatzen saiatzen baitira lehen sektoreko produktuak eskaintzen dituzten hainbat enpresa. Esaterako, zainzuriak saltzen dituen enpresa batek Nafarroakoak direla jartzen du letra larriz etiketan baina, errealitatean zainzuriak Perun landatutakoak dira eta ondoren Nafarroan ontziratutakoak ‘Cojonudos’, ‘Coronas de Navarra’ edo ‘Merindad de Navarra’-ko izenekin agertzen dira. Hortaz, enpresa batzuek jatorriaren informazioa nolabait manipulatzen dute kontsumitzailea nahasteko eta haien produktua erosi ahal izateko.
Resultado de imagen de esparragos de navarra cojonudos


Nafarroako zainzuri zurien ekoizpena 80ko hamarkadan 25 milioi kilo izatetik 2,5milioi  kilo izatera jaitsi da, gainbehera latza izan daiteke eta grafikoari jarraituz, logikoa da gero eta nekazari gehiago produzitzen uztea. Beren produkzioa alde batera uzten dutenak, ezin dute lehiatu eta zainzuriak kalitate eta zapore onenen aterkiak ditu. Inportazioko zainzurien etiketetara begiratuaz, argi eta garbi erakusten dute informazioa orokorrean kontsumitzaileei engainatuz ezkutatzeko asmoa, beraz, etiketa ondo irakurri beharra berretsi nahi dugu zainzuriak nazionalak ahalik eta gehien bermatu nahi badituzu. kalitatea, segurtasuna edo Europar Batasunak ezarritako araudia betetzea.

Horretaz gain, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Organizazioak egin duen ikerketa batek dioenez hamar erosle bakoitzetik, seirentzat ezinbestekoa da jatorria jakitea produktua erosi ahal izateko. Beraz, ikerketaren datuen arabera, enpresek askoz ere salmenta gehiago egingo dituzte erosleak produktuaren jatorria gustuko badu edo fidagarria egiten bazaio. Erosleei mesfidantza sortzen dizkieten herrialdeak askotan pobrezian egon ohi direnak dira, hau da, enpresa handiek haien fabrikak dituzten herrialdeak. Izan ere, deslokalizazioaren bidez enpresak etekin handiagoak ateratzen dituzte soldatak baxuagoak direlako eta ingurumen legeak askoz ere malguagoak direlako. Hala ere, enpresa hauek fama hobea duen beste herrialde batean haien produktuaren ontziratzea edo garrantzi gehiegirik ez duen beste zerbait egitea erabakitzen dute produktuaren etiketan herrialde horren izena jartzeko. Horrela enpresek diru gutxiago gastatzen duten atzerrian ekoizten eta haien herrialdean egingo balituzten bezain beste produktu saltzen.

Amaitzeko, bat nator hasieran aipatutako bi erakundeekin (Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Organizazioa eta Nekazarien Batasuna), publizitate arauak malguegiak baitira enpresek informazio guztiz gardena eman diezaioten erosleari. Gardentasun falta hori etekin gehiago ateratzeko erabiltzen dute baina, ez da modu egokiena etekinak atera al izateko. Nire ustez erabaki egokiena produktuaren jatorria etiketan jartzea (erraz ikusteko moduan) adierazten duen legea jartzea izango litzateke. Modu honetan, orain arte legeen malgutasuna erabiltzen egon diren enpresak ez lukete hainbeste etekin lortuko eta beste enpresa "garbiagoei" aukera gehiago emango litzaieke.

Bibliografia: