2020(e)ko abenduaren 27(a), igandea

ENPRESARITZAREN ERORKETAK

 

ENPRESARITZAREN ERORKETAK

Koronabirusa dela eta, Euskal Herrian enpresaritzaren zati bat, hau da, ehuna, ia 500 konpainia galdu ditu hilabete batean.

Autonomia erkidegoa, abenduan hasi zen 57.460 enpresarekin, Otsailean baino 1.433 gutxiago, Koronabirusa krisia hasi zen momentuan eta jarduera itxi aurreko azken hilabetean. Datu horiek % 2,4 enpresa gutxiago suposatzen dute, nahiz eta negozio ehuna asko galdu den apirilean erregistratutako baxutik, eta pandemian zehar galdutako enpresen % 32 berreskuratu ditu.

Azken urte hauetan, zerbitzuetako enpresa kopuruak behera egin du bereziki kasu askotan: ostalaritzak itxi egin dituzte eta dendak ixteak asko kaltetu egin du. Horrela, zalantza honengatik 1.612 enpresa galdu ditu, industriak, 109 enpresa galtzen ditu eta Eraikuntzak % 0,7ko beherakada izaten du urtero, 34 enpresa gutxiagorekin.

Espainia osoaren aldean, euskal enpresa ehunak beti gutxiago sufritu izan du azken urtean, % 3ko jaitsiera izan baitu estatuko batez bestekoaren % 3,4aren aldean.

Pandemiaren aurreko mailarekin alderatuta, enpresen kopurua ere zerbait gehiago jaitsi da Espainia osoan % -2,8 Euskadin baino % -2,4.

Enpresen bilakaerari buruzko datu txarrak Euskal Autonomia Erkidegoko autonomoen bilakaera onarekin bultzatzen dira: azaroan 235 pertsona hazi ziren haien kopurua, azken 3 urteetako hilabete horretako hazkunderik handiena. Orain, guztira, 169.434 autonomo daude erkidegoan, oraindik pandemia hasi baino 810 gutxiago.

Bukatzeko, esan dezakegu koronabirusa ehun empresari ez diola batere lagundu.




2020(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

Farmaziekin zer?

FARMAZIAK                                                                                                                                                                                                                                                                                              Espainian Aspen sendagaiaren kasua egon da, minbizia tratatzeko zitostatikoen adarrekoa. Laborategiak kaltetutako sendagai bakoitzaren prezioa 5 eta 30 aldiz artekoa handitzeko estrategia hasi zuenean. Espainian, estrategia horri esker, botika horiek merkaturatzetik borondatez erretiratu zen.

 Espainiako farmazietan drogak eskasiaren arazoa gero eta handiagoa da. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundearen (OCU) arabera, egoera konplexu hori ez da kausa bakar batengatik gertatzen, baizik eta hainbat faktorek arazo hau farmazietan gertatzea eragiten dute.

OCUren arabera, eskaera gaizki kalkulatzen den eta eskasia dagoeneko kasuak ere badaude. Hau da Apocard 100mg kasua.Arazo nagusia da ez dagoela alternatiba eraginkorrik sendagai horien aurrean.

Gainera orain, COVID-!9 dela eta, badira farmazietan probak egiten saiatzen ari diren komunitateak, Madrid adibidez. Test horiek, farmazietan egingo balira gorakada handia izango dute ekonomiari dagokionez.

Farmacia y Distribución proponen dispensar a través de la farmacia los  medicamentos hospitalarios - El Global

Bibliografia

· https://www.laverdad.es/sociedad/pasando-farmacias-explicacion-20181130113440-nt.html

· https://www.elespanol.com/temas/farmacias/

Haurren esplotazioa Colombian

 Askotan hitz egin da gai honi buruz, beste zenbiat alditan xalatu. Baina ahala ere aurren esplotazioaren industriak aurrera jarraitzen du. Leku batzuetan bisibilitate handiagoa du, beste leku batzuetan aldiz inondik inorakoa. Ala ere, gutako askoz arazoaren gainean egon arren, alde batera begiratu eta ez ikusiarena egiten dugu, "beste batek hasi dezala aldaketa" eta orduan, soilik momentu hortan lagunduko dugu. Baina guztiok horrela pentsatzen hasten bagara, non egongo da aurren esplotazioaren limitea? zerk eta nola ezerratiko da?

Mundo osoan zehar arazo hau egon arren, gaurkoan, Colombiako egoera aztertuko dugu, non 760.000 haur inguru daude tratu eta egoera txarretan lan egiten. Nahiz eta kualifikatu gabeko lanak izan, ordu asko eta esfortzu handiak egin behar dituzte hauek, miseria bat irabazteko alegia. Egia da, bertako egoera ekonomikoa ez dela hoberena eta familientzako beste diru sarrera bat edukitzea oso garrantzitsua dela, baina horrek ez du esan nahi etxera sartzen den diru kantitate txiki hori umearen sufrimendu bidez izan behar duenik. 

Lehen aipatu bezala, kualifikazio gabeko lanak dira, baina ahala ere esfortzu handia behar dutenak. Ohikoena minetan lan egitea da, baita kanteratan ere. Bestalde erainkuntzako sektorean ere badaude egon beharko luketen ume baino gehiago, eta zer esan landagintzako arloan ere.

Guzti honek, asko eta askori XIX eta XX. mende hasierak etortzen zaizkigu burura, lan berdinak, baldintza txar berdinak, soldata bezala jasotzen dituzten miseriak, lan ordu luzeak eta gogorrak... honek asko pentsatzera eramaten gaitu. Nola da posible XXI. mendean, oraindik ere bi mende atzera bezala egitea lan ? aurrera pausoak eman beharrean atzeraka egiten ari garela dirudi, eta nahiz eta zenbiat protesta egon oraindik ere gutako inork ez du ezer egin hau xalatu eta konpontzeko.

2020(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

 ARROPA JASANGARRIA GARESTIA DA, ALA ENPRESA HANDIEK GAIZKI OHITU GAITUZTE?


Hainbat urte pasa dira herritarrok haurren esplotazioaz dakigula; arazoa tartean dauden lowcost marka horiek dira, baina gurea baita ere, izan ere gu gara sarritan erosten ditugunak. Dena den, nahiz eta gure arropen atzetik haurren esplotazioa dagoen, denda berberatara joaten gara behin eta berriz. 


Indian, Kanputxen, Bangladeshen eta beste hainbat herrialde ez garatuetan marka handietarako prendak egiten dituzte haien lantegietan; langile gehiengoak adingabeak dira. Hauen egoera lotsagarria da, guztiz zatarra. Enpresa handiek, haien irabaziak lortzeko, herrialde ez garatuetan umeak esplotazea aukera ezin hobea dute. Izan ere, beraiek nahi haina ordu lan egitera behartzen dituzte soldata ziztrin baten truke, hala nola; 0,81 euro eguneko. 


Errudunak enpresa handiak dira, besteak beste; Inditex, Corte ingles… baina guk ere dugu errua. Hau aldatzeko arropa jasangarriak erosi behar ditugu. Gehiengoek diote arropa jasangarriak garestiagoak direla, baina hau ez da horrela. Enpresa jasangarriak dioten bezela haien jantziak ez dira garestiak, eduki behar duten kostua dute, izan ere, hauek ez dituztelako pertsonak esplotatzen haien arropa egiteko garaian . Gainera, prenda hauek materia ez kutsatzaileekin eginak dude; kotoi organikoa, zuhaitz-zuntzak, material birziklatuak etab.


Hau dena esanda, zuk orain zer egingo duzu?. Zure dirua enpresa handiei emango diezu (zure jantziek atzetik esplotazioa dutela jakinda) ala enpresa jasangarrietan erosten hasiko zara?.






Enara Iglesias


https://blogs.imf-formacion.com/blog/mba/materiales-sostenibles-textil/


AMAZON OIARTZUNEN

 AMAZON OIARTZUNEN


Duela hilabete bat Amazonek, online salmenta egiten duen multinazionalak, biltegi berri bat ireki zuen Oiartzunen. Multinazionalak Euskal Autonomia Erkidegoan ireki duen bigarren zentroa izango da, Bizkaian, lehenengoa martxan jarri ostean. 


Lehengo astean hainbat pertsona eta hainbat komertziante elkarte bildu eta manifestatu ziren Amazon ezarri izanaren ezadostasuna adierazteko. Izan ere, zentro logistiko moduan ezarri da, hau da, ez ditu zergak zuzenean bertan utziko. Ondorioz, bertako ekonomiari ez dio onurarik egingo, izan ere, mugitzen den diru kopurua ez da hemen geldituko. Manifestalariak honako lelo hau irakur zitekeen kartelekin atera ziren: “Amazon ez hemen, ez inon”. Modu honetara, bertako komertzioa aldarrikatu nahi izan dute. 


Horrez gain, komertzianteak Oiartzungo Udalari eskaera egin diote Amazon Oiartzunen jartzekotan komertzio moduan jar dadin, multinazionalak produktua zuzenean kontsumitzaileari entregatuko baitio, logistikako zentroek ez bezala. Horrela, Amazonek ordaindutako zergak probintzian geratuko lirateke eta ekonomiari sustatzen lagunduko lioke. Aipatu behar da maiatzaren 1 ezkeroztik, www.amazon.es-en saltzen diren produktuek sortzen dituzten mozkinak Espainian tributatuko dutela. 


Oiartzungo udalak saltoki txikien aldeko jarrera berretsi du, eta kezka agertu du kontsumo-ereduen aldaketa "azkarragatik” eta Internet bidezko erosketen hazkundeagatik, salmenta mota horrek gehien kaltetzen duena bertako saltoki eta negozio txikiak izango direlako. Hori dela eta, Oiartzungo Udalarentzat, saltoki txikiak sustatzeko ekimenak eta lankidetza oso garrantzitsuak dira, eta helburu horrekin harreman zuzena du Itturri Merkataritza merkatarien elkartearekin. Non honen bitartez, Oiartzungo merkatuei laguntza eskainiko zaien beren negozioak online salmenta bultzatzeko eta martxan jartzeko. 


Oiartzungo Udaleko alkatearen hitzetan, “merkataritza txikiak bizia ematen die auzoei eta herriari. Beraz, ezinbestekoa da herriko bizitzarako”. Hori dela eta, gaur egungo kontrolik gabeko kontsumoaren joeraren aurrean, Udalak merkataritza iraunkorraren eta tokiko merkataritzaren alde egin du.


Bukatzeko, aipatu behar dut gure erosteko moduaren gaineko kontzientzia hartu behar dugula, izan ere, erabaki honek eragina izango du gure herrietako bizian, negozio txikietan, merkatuetan… eta baita gure bizitzeko moduan ere. Gure ardura da, indarra nori eman erabakitzea, beraz, erabil ditzagun indar hauek ardurarekin, guzti honek bueltan gure egunerokotasunean ondorioak izango dituelako. Gaur egun erosketak non eta nola egin edo bozka nori ematea ez ahal dira neurri bereko erantzukizuna duten ekintzak?






Repsolek, Endesak, Cepsak eta Naturgyk 7.000 milioi berriztagarrien funtsaren % 52 hartuko lukete beren gain

 Jakina denez, Ministroen kontseiluak aurreko asteartean onartu zuen sistema elektrikoaren iraunkortausnerako funts nazionala sortzea eta ondorioz, energia ekoizten duten enpresak osatuko dute, esate baterako, Repsol, Endesa, Cepsak, Naturgyk etb enpresak. Sorketa honen ondorioz, berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen kostuak ordaindu behar dituzte.


Kostu ordainketa hauek oso garestiak dira eta gobernuak esan duenez kostu hori 7.000 milioiak euro izango dira. Trantsizio Energetikorako Ministerioaren helburua argindarraren ordainagiritik 7.000 milioi euroko kostuak ateratzea da, energia berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen primetatik, elektrizitatearen prezioak merkatzeko. Partida hori sistema elektrikoaren kostu arautuen % 40 da. Gainera, Estatuaren Aurrekontuek beren gain hartu beharrean, ondoz ondoko gobernuen energia-politikari erantzuten baitiote, aipatutako funtsera eskualdatzen dira, gure herrialdean diharduten 500 energia-enpresak (elektrikoak, petroliokoak eta gas-enpresak) beren gain har ditzaten proportzionalki.


Praktikan, Teresa Ribera ministroak diseinatutako estrategia horrek argindarraren prezioa pixka bat jaistea eragingo du, baina gasarena, erregaiena eta beste petrolio-deribatu batzuena handitu egingo da; izan ere, petrolio eta gas-konpainiek hondoari egin beharreko ekarpena eragingo dute haien produktuetan.




Nire ustetan, Ministroak eta Gobernuak egindako sorkuntza eta diru honen aterakuntza oso baliagarria da. Nahiz eta enpresa hauek diru asko ordaindu behar izan, enpresa handiak dira eta COVID-a ez zaio asko eragin enpresa hauei beraz, diru hau elektrizitatearen prezioak merkatzeko erabiliko da.

https://www.abc.es/economia/abci-repsol-endesa-cepsa-y-naturgy-asumirian-52-por-ciento-fondo-7000-millones-renovables-202012170219_noticia.html


2020(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

Lamborghiniren gabonetako iragarkia

Logo de Lamborghini: la historia y el significado del logotipo, la marca y  el símbolo. | png, vector
Ohianek klasean esan zuen Lamborghinik ez zituela iragarkiak egiten. Hori ez da guztiz egia. Lamborghinik ez ditu iragarkiak egiten telebistan edo irratian publikatzeko, horrelako kotxe bat erosi dezaketen pertsonak ez dutelako ia telebistarik ikusten beti okupatutak daudelako. Bereaien iragarkiak ebentu berezietan edo lujuzko rebistetan egiten dituzte beraien publikoari hobeto enfokatzeko. Artikulu honetan Lamborghiniren gaboenetako iragarkia landu nahiko nuke.

Iragarki honetan 3 pertsona agertzen dira, 3. adineko gurasoak (ama eta aita) eta beraien semea 30 bat urtekoa. Hasieran emakumeak bere senarrari errealitate birtualeko betaurreko batzuk ematen dizkio eta gizonak jantzi egiten ditu. Bertan lehenengo pertsonan grabatuta dagoen bideo bat ikusten du. Kopilotoaren lekuan doa eserita eta auto batean doazte mendialdeko karretera batetik ziztu bizian. Garbi dago aitak bideoko bidaia disfrutatzen duela. Bidaiaren bukaeran begiratoki batean gelditzen dira eta bistetaz gozatzen dute, ondoren aita buelta ematen da eta bertan ikusten da gidatzen zijoena bere semea zela eta atzean zegoen kotxea Lamborghini bat zen.

Lamborghini Huracán STO: de los circuitos a la carretera | SoyMotor.com
Auto marka honen iragarkia bikaina izan da, izan ere, aita eta semeak pasio berdina dute, lujuzko kotxeak, eta biek gustoko duten gauza bat hartzen dute aita-semearen harreman ona adierazteko. Aldi berean beraien marka promozionatzen dute, ereabiltzen duten autoa beraien markakoa baita.

Iragarki honekin garbi uzten dutela askotan ez direla hitzak behar harreman on bat edukitzeko. Momentuak disfrutatzea eta biek gustoko duten zerbait egitea baizik. Kasu honetan bidaiak iraun duen bitartean aita-semeak ez dute hitz egin baina bidaia hori disfrutazen egon dira eta hori da Lamborghinik transmititu nahi duen balioa

Bukatzeko, aitak errealitate birtualeko betaurrekoak kentzen ditu eta bere emazteak gutun bat ematen dio, bertan beraien semaren hitzak agertzen direla. Mezuak zera dio "hey aita, gure pasioa urruntzen gaituen distantzia baino indartsuagoa da, maite zaitut". Mezu honek sentiemntu indartsu bat pizten du, izan ere, gabonak dira eta semeak ezin izango ditu bere gurasoekin pasa. Baino, semeak gogorarazten dio beraiek autoekiko duten pasioa geldiezina dela, berriz ere disfrutatuko dutela koronabirusaren pandemia bukatzen denan.

 

Lamborghiniren gabonetako iragarkia

2020(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

MASKARILEN EBOLUZIOA

 


        




           Pandemia aspergarri hau iritsi zen momentuan ezusteko hadia izan zen mundu guztiko jendearentzat.2 hilabetez egon ginen etxean ateratzea arriskutsua zelako eta gaixotasuna gelditzeko baliabide bat izango zela uste zuten.Etxetik atera eta hilabete gutxitara maskarilak jartzeko legea onartu zuten,hau da,ahoa eta sudurra maskarila batekin  estaltzeko legea derrigorrezkoa zela esan zuten.Gaur egun berdn jarraitzen dugu.Maskarilen prezioa ez da inoiz establea izan beti daudeko prezioak igotzen eta jeisten.

         40tik atera ginenean gogoratzen naiz maskarilak 10 eurotara saldu nahi zituztela,zorionez,horrek oso gutxi iraundu zuen.Gaur egun, euro bat da haien prezioa.Ekonomikoki oso ondo daude baina hori bai dirua duten pertsonentzat.Dirurik ez dutenek ezin dute erosi, horregatik, farmaziek gobernuari maskarilen prezioa finkoa eskatu nahi diete,izan ere,maskarilak pertsona guztiek jantzita eraman behar dutelako.

         Horretaz aparte,pandemiaren hasieratik gaur egunera maskarilen eboluzioa eta ekoizpena gehein ekoizten diren gauzak izan dira.Kaletik ikusi dezakegu koloretazko maskarilak dituztenak eta telazkoak direnak  ez direla ziruzjikoak bezela,izan ere,hoiek puskatu harte irauten dutelako eta zirurjikoak ez.Gainera, zirurjikoak ez diren maskarilak eta koloretakoak direna askoz ekonomikoagoak dira ez dituztelako erosi behar  maskarila hoiek gehieagotan erabiltzekoak direlako.

Espero dut,gobernuak famaziekoei kasu egitea,izan ere,bakunaz aparte dagoen irtenbide bakarra maskalilekin egotea da.Balinbadago jendea ez duena ezingo dugu pandemia hau ekiditu.Horregatik debalde izan beharko lukete.

2020(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

Juan Karlos I.aren delitu fiskalak

Azaroaren 3an, korrupzioaren aurkako fiskaltza, Juan Karlos I.a ikertzen hasi zen, gauzak ordaintzeko deklaratu gabeko dirua erabiltzea gatik. Bost aste pasa bezain pronto, Espainako errege ohiak zurrumurru hauek onartu egin zituen. Fiskal nagusiaren bulegoak, ikerketa hau korrupzioaren aurkako fiskaltzatik, auzitegi goreneko fiskaltzara pasako dela agindu zuen.


La regularización facilita el regreso de Don Juan Carlos en pocos días


Juan Karlos I.aren delituen artean, Arabia Sauditik jasotako 60 milioi euroak daude 2008.urtean. Diru hau Juan Karlos berak jasotzeaz gain, oraingo Felipe VI.ak (bere semea), Sofia erreginak eta bere bilobak ere jaso zuten. Ikerketekin jarraitzeko, korrupzioaren aurkako fiskaltzak, erregearengandik oso gertu zeuden jendeari galderak egiten hasi ziren: Allen Sanginés-Krause aberatsari eta Nicolas Murga teniente koronelari hain zuzen. Lehenengoak, txartelekin gastatzeko funtsak injektatu zituen (lagundu egin zion), eta bigarrenak gastu hauen garraiu gisa ibili zen. Alde batetik, PSOE, PP eta Ciudadanos alderdi politikoak, ez zioten arazo larri honi garrantzi handirik eman. Beste aldetik, Podemos eta alderdi nazionalistak (EAJ-PNV adibidez) erregearen fraudeak salatu egin zituzten. Horrez gain, beste herrialdeetan Juan Karlosek deklaratu gabeko funtsak aurkitu egin dira.


Gertatu den guztiaren ondorioz, Espainia bi zatitan banatu da: monarkiaren aldekoen aldea eta monarkiaren kontrakoen aldea hain zuzen. Hainbat ikerketek diote gero eta jende gehiago dagoela Espainiako monarkiaren aurka. Internet besterik ez da ikusi behar konturatzeko monarkiak gero eta gorroto gehiago sortzen duela Espainiako herritarren artean. Gainera, ikerketek ere diote Espainian monarkiaren patua aukeratzeko erreferendum bat egin izango balitz, ezezkoa aterako zela; hau da, monarkia desagertzearen alde dagoela jende gehiena. Oraingo gobernuan, Podemos alderdia honen alde jarri da, baina Espainiako presidentea eta bere alderdi politikoa ez (Pedro Sanchez eta “Partido Socialista Obrero Español”).


Los tics monárquicos del presidente que no cree en la Monarquía


Amaitzeko, esan beharra dut horrelako kasuak monarkia gaur egun Espainian zertarako behar dugun azaltzen digutela. Nire ustez, monarkia eta borboilak ez dute ezertarako balio eta ez dute inolako lanik egiten. Gainera, herrialde bateko erregea izan bazara, zure herria maitatu beharko zenuke eta beraz ez zenuke horrelako estafa handirik egin behar.


https://www.eldiario.es/politica/investigacion-juan-carlos-i-fraude-fiscal-exclusiva-eldiario_1_6493375.html


https://www.youtube.com/watch?v=Iw1S2EH-p4U

2020(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

 

                 ASTEAN LAU EGUNEKO LANALDI BATEN ALDE EGONGO ZINATEKE?
 
 
 

Orain dela egun batzuk, Espainako  presidenteorde den Pablo Iglesiasek, eztabaida berri bat piztu zuen Gobernuan lau egunetako lanaldia proposatu zuenean. 

                                                

Gai hau ez da berria, eta gero eta herrialde eta multinazional gehiagok neurri hau ezartzen ari dira. Hala nola, aukera horren alde gehien egiten duen herrialdeetako bat Zelanda Berria da. 2018an, zenbait lantegik astelehenetik ostegunerarteko lan-astea probatu ondoren, lan modu hau betirako uztea erabaki zuten. Beste adibide bat, Japonian daukagu. Bertan, "Microsoft"  izan zen lau eguneko lanaldia ezarri zuen lehen multinazionala eta lehen asteetako emaitzak ezin izan ziren arrakastatsuagoak izan. Azkenik, Estatu Batuen kasuan, hainbat konpainiak hartu dute eredu hori, adibidez  "Shake Shack" janari lasterreko katea 32 orduko lanaldiarekin esperimentatzen hasi zen iaz, eta emaitzak hain izan ziren oparoak, non orain konpainiako lokalen herenak politika hau ezarri duen.

 

Bestetik, neurri honek baditu bere abantaila eta desabantailak.  Adituen arabera, lan astea murrizteak onura ugari ditu. Nabarmenena, lana eta bizitza pertsonala bateratzen erraztea. Logikoa dirudi pentsatzea hiru eguneko asteburu batek familiari eta zaletasunei denbora gehiago eskaintzeko aukera emango digula, eta horrek, gainera, gure osasunean eragina izango duela. Lanaldi mota honekin, estres-arazoak murriztuko lirateke eta Osasun publikoak aurreztutakoari, lan-istripuen intzidentzia eta sedentarismoari lotutako gaitzen ondoriozkoak gehitu ahal izango lizkioke.

 

Desabantailei dagokionez, batzuek diote, neurri hau ez litzatekeela hain eraginkorra izango. Izan ere,  ez da aukera bideragarria sektore guztientzat. Kasu honetan, enpresa multinazionalak eta gobernuarentzat lan egiten duten funtzionarioak soilik ahal izango lukete. Adibidez, ostalaritza, negozio eta lantegi txikientzat, ekonomikoki bideraezina izango zen langile gehiago kontratatu beharko balituzkete.

 

Amaitzeko, datu guztiak aipatu ondoren, eztabaida eragingo lukeen neurria bada ere, uste dut ideia paregabea izango zela 32 orduko lanaldia ezartzea. Alde batetik, langileak askoz ere motibatuak joango lirateke lanera, lan-absentismoa murriztea sustatuko luke eta horrekin produktiboagoak izatea lortuko genuke. Badirudi, zeregin bat egiteko denbora gutxiago dugula dakigunean askoz eraginkorragoak garela presio hori ez dagoenean baino. Ideia honi eusten dio LANE-k, lanaren etorkizunari buruzko azken txostenean, non  lanorduak murriztea gomendatzen duen, produktibitatea handitu eta bizi-kalitatea hobetzeko. Haien esanetan: "Langileek subiranotasun handiagoa behar dute. Aukera gehiago izateko eta lanorduak hobeto kontrolatzeko gaitasunak haien osasuna eta ongizatea hobetuko ditu, baita norberaren eta enpresaren jarduna ere". Bestalde, aukera hau denda txikientzat bideraezina dela ikusten dut, eta kasu horretan, gobernuaren laguntzak beharko liratekeela edota lanaldiaren malgutasuna.