2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena

Hurrengo Krisi ekonomikoa

Ziklo ekonomikoaren teoria eskola Austriakoko ekonomistek garatutako teoria da. Ekonomia hasieran
gora doa baino momentu batean desazeleratzen hasten da gero erortzen hasteko eta hori da
errezesio edo krisi bezala ezagutzen duguna. Hau guztia, eskola austriakoaren arabera, kredituak
sortzen dituen inbertsio erroreen akumulazioengaitik gertatzen da. Zikloko fase altzistan dirua “oparitu”
egiten da eta itxuraz errentagarriak diren enpresak sortzen dira. Interes tasak igotzean, enpresa askok
ezin dute biziraun, kreditua galtzen dutelako edo beraien klienteek kreditua galtzen dutelako, eta
momentu hartan agerian gelditzen dira errentagarriak ez ziren enpresa guztiak. Azken hauek itxi eta
milaka langile uzten dituzte kalean.

Orain arte ziklo ekonomikoaren teoria bete dela esan dezakegu eta azken krisia duela 10 urte baino
gehiago hasi da. Normalean zikloak motzagoak izaten dira, eta argi dago beste krisi bat egongo dela.
Kontua zera da, noiz izango den krisia, eta baliteke askok pentsatu baino lehenago gertatzea.
The economistek duela gutxi atera zuen albistearen portadak beldur asko sortu zuen mundu osoan,
izan ere “The next recesion” tituloa dauka eta 2019 urterako krisi global bat aurreratzen dute.
JP Morganek berriz, 2020 urteran gertatuko dela dio.


Hurrengo krisia ziur aski banku batek piztuko du, 2007an Lehman Brothersek piztu zuen moduan.
kandidatu hoberenak Deutsche Bank eta Santander dira, izan ere bi banku hauen akzioak izugarri
erori dira azken urtean. Deutsche Bank-en kasua paradigmatikoa da, bere deribatu finantzieroak
alemaniaren PIB aren %14000 dira, hau da, munduko laugarren ekonomia baino 14 aldiz handiagoa.
Baino hauek ez dira bakarrak, Commertzbank, Credit Suisse, ING, eta beste asko ari dira burtsan
inoiz baino gehiago jaisten. Egoera hau guztiz larria da, eta soluzio bakarra banku zentral europeoak
“to big to fail” filosofia jarraituz banku hauek reskatatzea da.








Behin krisia hasita, herrialdeak euliak bezala eroriko dira, deudak izugarri handiak direlako. Espainiako
kasuan deuda praktikoki pib aren %100 da eta ez dago modurik horri bizirauteko krisi batean. Estatu
Batuen deuda hogei billioil eurora iristen da. Egoera hau kontuan izanda posible da hurrengo krisia
deuda krisiarekin batzea, oraindik kontsekuentzia larriagoekin.


Laburtuz, ziklo ekonomikoaren teoriaren arabera azkeneko krisi duela hamar urte izan zenez orain
beste bat egon beharko litzateke. Hau Deutsche Bankek piztuko du ziur aski eta baliteke krisi hau
deuda krisiarekin batzea historian ikusiko dugun errezesio handiena sortzeko. Kontuan izanda
Espainia oraindik ez dela guztiz errekuperatu, hobe dugu prest egotea halabearrez etorriko zaigun
errezesioari aurre egiteko.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.