2019(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala

KPI-A

ZER DA IPC-a edota KPI?
KPI siglek, kontsumoko prezioen indizea esan nahi du. Gure ekonomia pertsonalean eragiten duen aldagai nagusienetakoa dela esan dezakegu. KPI-ak gehien erabilitako zerbitzu eta ondasunen prezioen multzoaren eboluzioa  neurtzen dute, horregatik adierazgarri basikoa da, horrek prezioen igoera eta  diru sarreren egoera aztertzea ahalbidetzen gaitu.

ZER GERTATUKO LITZAKE KPI-a EXISTITUKO EZ BALITZ?
Goazen aztertzea adibide erreal batekin. Prezioak aldatzen doazenean bi modutara egin dezakete, alde batetik prezioak igo eta bestetik prezioak jeitsi daitezke. Prezioak modu mugagabean igoko balira erosahalmena galduko genuke, hau da, ez genuke gehiago erosiko eta enpresek itsi beharko lukete. Baina prezioek behera egingo bazuten, kontsumoa geldotuko litzake, horrekin bat denok prezio baxuago bat itxoingo genuke eta erosteari utzi egingo genioke eta enpresek itxi beharko lukete berriz ere. Hau ekiditeko prezioak aztertu behar ditugu denboraren baitan. KPI-ak prezioen eboluzioa neurtzen du. Modu zuzenean erabiltzen da soldaten nurria kalkulatzeko, errentamendu-kontratua neurtzeko, pentsioak ezartzeko,.. Gainera KPI-a politika monetarioaren barruan erabiltzen da Banku Zentrala Europeoan, inflazioa %2 baten inguruan egon dadin neurtzeko erabiltzen da.

KPI-a ERABILGARRIA IZATEKO...
Adierazgarria eta konparagarria izan behar du. Adibidez, KPI-aren barruan zaldien karro bat sartuko bagenu, ez zen gure garaiarekiko adierazgarria izango, baina konparagarria izango litzake aurreko urte batzuekin eta beste herrialde batzuekin. Europako kasuan, Europako Banku Zentralak ezarritako legeak bete behar ditugu. "INSTITUTO NACIONAL DE ESTADISTICA" KPI-ko datuak biltzen ditu.

NOLA EGITEN DUTE?
Herrialde batean inkesta bat egingo dute egoera desberdinekin, enpresetan ere datuak jasotzen dituzte. Kalkuloa egiteko familiek gehien erosten duten produktuak aztertzen dira. Baina ez hori bakarrik, produktuak herrialde batean gehien kontsumitzen direnak izan behar dira. Gainera, gehien saltzen diren produktuak gehien bisitatutako enpresakoak izan behar dira eta familien kontsumorako tendentzia ere kontuan izan behar da. KPI-a ia 500 produktu desberdinen artean kalkulatzen da. Hainbat kategoriatan sailkatuta: Janari eta edariak, edari alkoholdunak eta tabakoa, jantziak eta oinetakoak, etxebizitzak, hornidura, medizinak, garraioa, komunikazioa, aisialdia eta kultura, ikasketak, hotelak, eta beste zerbitzu batzuk. Dinamikoa denez, urtero jakin dezakegu ekonomiaren egoera aktuala.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.