Geroz eta gertuago dugun gertaera bat da, naiz eta ez ikusi nahi izan. Horrela da, eta munduaren ongizaterako horrela izan behar du. Dagoeneko lurran zegoen petroleoaren zati izugarri bat eraman dugu gurekin, eta hau geldiarazi behar dugu.
Hontarako enpresa eta herrialde ugarik hauen produkzioa jetxi eta gutxiagotu dute, eta oraindik urte gutxitara gasoleozko kotxerik izango ez dutela diote. Ondorioz, erosleek hau ikustean hauekiko interesa murriztu dute, eta adibidez Espainian 2017an lehen aldiz gasolina kotxeek dieselezkoei superatu zien, %51,1 ean gasolinazkoak, eta %48,3 dieselezkoak. Hau, kontuan izanez europan diesel kotxeak %70 bateko salmenta zutela, nahiko arrigarria da, onerako noski. Europa osoan garatzen hari dira diesel eta gasolina kotxeen murriztapenak, adibidez Alemanian 2025erako diesel kotxeak gidatzea debekatua egongo da, eta gasolinazkoak 2035erako.
Honek guztiak izugarrizko eraginak izango ditu ekonomian: Lehenik eta behin, kotxe fabrika eta enpresak merkatu berrira moldatu beharko dira, eta lehen esan bezala, dagoeneko bidean daude, naiz eta oraindik asko gelditu... Gainera, orain espezializatuak ez dauden alor handi bat asko landu beharko dute, kotxe elektrikoen arloa. Honen barnean asko dago oraindik garatzeko, baita konpetentzia gehiago egoteko ere, horrela kotxeen prezioak jeitxiz, oraingoz oso altuak baitira...
Gainera alor hontatik bizi diren milaka enpresa ere moldatu egin beharko dira, edo bestela itxi egin beharko dute... Gasolineretaz hari naiz, adibidez. Hauek beraien zerbitzuak berrituz joan beharko dira, geroz eta diesel eta gasolina gutxiago salduz eta elektrizitateari garrantzi gehiago emanez.
Ondorioz, hurrengo urteotan automobilgintzan datorkigun aldaketa nahiko dastrikoa izango da, eta enpresak atzeraturik egonez gero, zuzenean akabo.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.