2019(e)ko urtarrilaren 15(a), asteartea

DIESEL ETA GASOLINA IBILGAILUEN DEBEKUA IRAGANERAKO

Gaur egun, asko hitz egiten da kutsadurari buruz eta gure egunerokoan asko kezkatzen gaituen zerbait da. Kutsadura sortzen duen kausetako bat, diesel eta gasolina ibilgailuak dira. Kontaminazioa murriztu dezan eta gehiagora ez joateko, gobernuak proposatu du 2040tik aurrera Espainian debekatzea  gasoi, diesel, hibrido eta gas ibilgailuak saltzea, Erresuma Batuan eta Frantzian proposatu duten bezala. Dinamarkan, Irlandan eta Holandan ere 2030erako neurri berdina aplikatzeko asmotan daude.

Neurri honekin lortu nahi dena da garraioa aldatzea eta ez izatea aldaketa klimatikoa areagotzen duen oztopo bat. Elektrizitatea beste hainbat modu garbiaz lortzen ari denez, eguzki-plakekin adibidez, errepideetako garraioan ere aldaketa bat behar da horrek ere hobetu dezan. Izan ere, kutsaduraren %26-a errepideetako garraioen gasei dagokio, eta gobernuak aurreikusten duenez, ez badira neurriak hartzen gas emisioak %15 igoko dira hemendik 2030era.

Esaten denez, 3,1 milioi auto elektriko baino gehiago daude munduan eta 2030 urtean %40-a gainditzea espero da. Badakigu, gaur egun, 46.500 ibilgailu elektriko ibiltzen direla, horietatik 11.000 autoak dira Aedive-ek dioenez. 2017.urtean 1.230.000 auto matrikulatu ziren denera, 4.106 elektrikoak eta 3.342 hibridoak ziren.

Gobernuak bi proposamen ditu udaletxeekin adosteko. Batetik, 2050ean debekatzea ibilgailu kutsakorren garraioa herrietan eta bestetik, ibilgailu elektrikoak kargatu ahal izateko, eremu gehiago ipintzea.
Helburu orokorra da, berotegi-efektuaren gasen zifra jaistea 230 milioi tonetara, gaur egun isurtzen den 339 milioi tonetan mantendu ordez. Honek %20ko murrizketa suposatzen du 1990 urtearekiko.

Enplegu murrizketan eragina dauka, izan ere, patronalak, datuei erreparatuz, esaten du, ibilgailu elektrikoen kuota %25arte handitzeak automozioko industrian %11ko lanpostuak galduko direla. Eta %40 handitu ez gero, %18 gehiago igoko dela langabezia.

Orain, hain zuzen ere, diesel ibilgailuen salmenta asko jaisten ari denez,  automozioko langile eta saltzaileak oso kezkaturik daude. Izan ere, diesel ibilgailuen murrizketa hiri handietan (Madril, Bartzelona…) etab adibidez, eta gasolioaren zergen igoeren neurriek, salmentetan %16,5eko jaitsiera izatea eragin dute 2018ko lehen bederatzi hilabeteetan. Egoera hau hobe dadin, gasoi ibilgailuen saltzaileak prezioak jaisten eta sustapen onak ateratzen ari dituzte, stock-ean dituzten auto guztiak saldu ahal izateko.

Gerardo Perezek (kontzesionarioko patronalaren lehendakariak) baieztatzen du, bigarren eskuko diesel autoak %10-15 arteko jaitsiera izan dutela. Bere hitzetan, “Estamos empezando a plantear que si la demanda cae, tenemos que depreciar esos coches, lenta pero inexorablemente” (beherapenean dauden autoak). Arazo hau, horrelako autoak dituzten jabeei, hain zuzen ere, 18 milioi espainolei eragingo die.

Automobiletako fabrikatzaileek eta kontzesionarioek dieselaren ikuspegia hobetzea nahi dutenez, jakinarazi nahi digute, berritu beharreko autoak hamar urte baino gehiago dituztenak direla, izan ere, gehien kutsatzen dutenak direlako.Baina, azken urteetako diesel autoak  aurrekoak baino askoz gutxiago kutsatzen dute Euro6 arauarengatik eta gainera, gasolinarenak baina CO2 gutxiago isurtzen dutenez egokiak direla diote.

Hau dena ikusita, Euskal Herriko hirietan uste duguna baino lehenago ere debeka dezakete diesel autoen sarbidea, eta honek guztiak eragin handia izango du gure ekonomian.

Coches diesel gasolina



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.