ZERTARAKO LAN EGIN?
Urte askotan zehar lan egin ondoren soldata txar batekin jubilazioaren espero bizitza kalitatea hobetzeko egon izan dira milaka eta milaka pertsona. Adin horretara iritsi direnean konturatu dira prometitu zieten guztia ez dagoela inon. Jubilatu direnetatik zortzitik batek pobrezia arriskuan dago, eta tasa oso altua izateaz gain, zortzi horietako bata ez izatea ez du esan nahi zure bizitza kalitatea ona izango denik. Bizitzan zehar amestutako bidai horiek ezabatu behar izaten dituzte ez dutelako ezta gasa ordaintzeko ere.
Horren aurka daudenez, protestatzera atera dira askotan eta gobernuak ez die kasurik egin, pentsioak %1a baino gutxiago igo dituzte ura, gasa eta argia %3 edo gehiago igotzen direnean ia urtero. Horrez gain, pentsioaren osotasuna izateko, kotizatutako urte minimoak igo dituzte eta igoko dituzte. 2019an, 35 urte eta 8 hilabete dira, 2020an 36 urte eta 2027rako espero da 37 urtetara igotzea. Baita ere, jubilazio adina igo eta igo egiten du. Dagoeneko 65 urterekin jubilatu ahal izateko, 36 urte eta 9 hilabete kotizatu behar izana , bestela, jubilatzeko adina 65 urte eta 8 hilabetekoa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.