2019(e)ko urtarrilaren 13(a), igandea

HEZKUNTZA ETA EKONOMIA

Denok dakigu, ikasketek gure etorkizuna erabat baldintzatzen dutela. Baina, gure etorkizunaz gain gure herrialdeko ekonomiari ere eragiten diete gure erabakiek , izan ere, gu geu, ikasleok, beharrezkoak izango gara herrialdeko egoera ekonomikoa modu positibo batean aurrera eramateko.

Gazteok, derrigorrezko bigarren hezkuntza bukatu ondoren bi aukera akademikoetatik bakarra aukeratu behar dugu, unibertsitateko ikasketak edota lanbide heziketa. Gizartean ikasketa unibersitarioak sozialki begi onez ikusirik daude baina lanbide heziketa bigarren maila batean jartzen da. Honek Espainiako ekonomia sailari ez dizkio onurak ekartzen , izan ere, unibertsitatera heltzeko bidea askoz ere luzeagoa da eta ikasketa askok ez dute lanbide zehatz batekin zuzeneko lotura. Lanbide heziketak aldiz alde positiboak ditu ekonomiari begira, 2 edo 4 urteko prozesu bat denez eta modulo bakoitza lan sektore bati zuzeduta dagoenez, askoz ere errazagoa da lana aurkitzea ikasi duzun horretan eta eta lan munduan sartzeko prozesu guztia askoz ere errazagoa da.
Espainiako ekonomia sailak egoera honi aurre egiteko metodo batzuk ditu. Horietako batzuk hauek dira: batxillergoa bukatu dutenei lanbide heziketara erakartzeko, goi mailako zikloetan lehentasuna ematen diete ikasle hauei, horrela unibertsitatera ez joateko. Gainera, estatuaren arabera eta momentu horretan beharrezkoak diren profesionalen araberakoak izango dira unibertsitate publikoetako sarbideko notak. Hau da, magisteritzako profesionalak beharrezkoak badira sarbide nota jeitsiko da eta horrela arlo hortako profesional gehiago lortuko ditugu. Alderantziz ere gertatzen da, arlo bateko profesionalen kopuru nahikoa badago sarbideko nota igoko da eta arlo hortako profesional kopurua murriztuko da. Azkenik, gobernuko beste metodo bat da karrera bakoitzeko plaza kopuruak kontrolatzea, horrela arlo bakoitzeko profesional kopurua interes ekonomikoaren araberakoa izanik.

Hau guztia esanda, atera dezakegun ondorioa zera da: gure ikasketetan aukeratzeko orduan ere sistemak guregan guk uste dugun baino botere handiagoa duela eta azken finean sistemarentzat gure interesek ekonomiak baino garrantzi gutxiago dutela.

EDUCACION Y ECONOMIA bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.