2019(e)ko urtarrilaren 10(a), osteguna

GASOLINARA ALDATZEAREN KALTEAK. KONTZESIONARIOEK EMISIOEN GEHIKUNTZA IRAGARRI DUTE ALDAKETARENGATIK.


Salmentetan izan den iraultzea dela eta, auto kontzesionarioek jakinarazi dute gasolinazko autoek dióxido karbonoaren emisioek gora egin dutela Euskal Autonomia erkidegoan. Guzti hau, denok dakigun bezala, dieselaren aurkako gerraren ondorio dira. Diesel motorrek izan dituzten galerak kontutan hartuta, gasolinak irabazi nabarmenak jasan dituzte eta honek denok dakigun bezala karbono dióxido gehiago zabaltzen du, CO2 gehiago alegia. Esan dezakegu, azken jenerazioko dieselek, %20 CO2 gutxiago sortzen dutela, gasolinazko autoen aldean. Euskal Herrian estatuan baino aurkari askoz gehiago dituenez dieselak, estatu mailanlehenengo postuan ikusten da aurkari txarrena bezala.

Salmenten estatistikak esaten digunez, Euskal Herrian gasolinazko autoen salmentak nabarmen egin du gora, eta kontutan hartzekoa da auto hibridoek ere zertxobait agertu dutela beren burua, %5eko matrikulazioarekin, hau da, 1.612 auto hibrido matrikulatu direla. Elektrikoak soilik direnak aldiz, ikusten da oso portzentaia baxua dutela, %0,2 koa soilik.

Iraulgitzen hau ordea estatu espainiar osoan nabaritu da, arrazoi ezberdinak direla medio,   inpuesto berriak dieselari adibidez edota kontaminazioa dela medio hiri handitan hartu beharreko neurriak etab. Ala eta guztiz ere, Euskal Herrian nabarmen jaitsi da diesel motorren salmenta, %32,4 raino alegia, estatuko mediatik behera, %37koa da eta estatu mailan. Gasolinen salmenta aldiz, %61eraino igo zaigu, non estatu espainiarrean %56ko salmenta kopuruak agertzen zaizkigu. Hau dela eta, Euskal Herria eta Aragoi ditugu CO2 gehien igortzen duten autonomía erkidegoak, auto berrien salmenta dela eta kilometro bakoitzeko 121 gr. Ixuriaz. 


Arantxa Tapia kontseilariak ala eta guztiz ere, jakinaren gainean jartzen gaitu arriskutsua  izan daitekeela dieselari egindako boikota, bai kontaminazio aldetik, bai automobilaren  industria kontutan hartuta ere. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.