2019(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala

TURISMOAREN BIGARREN AURPEGIA


TURISMOAREN BIGARREN AURPEGIA

Turismoa, ia guztiok egiten dugun jarduera bat da.Horixe izan da krisi ekonomikoari hobekien aurre egin dion jarduera. 2010ean 52 atzerritar iritsi ziren leku turistiko nagusietara; bost urte beranduago zifra hori igo egin zen 68 milioi atzerritarretara eta joera hau ez bada aldatzen erraz ikusten da aurten 72 milioietara iristea.

Azkeneko sei urteotan hotel sektorearen errentagarritasuna %32 igo da, baina soldatak %1 bakarrik igo ziren 2012 eta 2015 artean, aurten, oraingoz %1,7 besterik ez.

Turismoaren bigarren aurpegiaren berri batek agerian utzi zuen denboraldi bateko lanen ehuneko altu bat iruzurrezko situazioak ezkutatzen dituela. José María Martínezek (CC OO idazkariak) zifratu zuen lanaldi erdia egiten duten langileek %20 ordu gehiago egiten dutela lan, beraien kontratutik kanpo. “Kalitateko enplegua suntsitzen ari da lanpostu ezegonkortasunengatik” gehitu zuen UGTko idazkari nagusiak. Bere aburuz, blokeo orokor bat gertatzen ari da negoziazio kolektiboetan, 432000 langileri kaltetuz.

Martínezek identifikatu zuen emakumeak, gazteak eta pisu departamentuetan lan egiten dutenak zirela kaltetuenak behin behineko lan horiengatik.

Hortaz, udaran lan denboraldi horietan lan egiten duten pertsonek ez dute behar izango zuten soldata jasotzen eta kontratuan jartzen duen ordu kopurua baino gehiago egiten dute lan, daukaten bezero kopuru handiari (turisten ondorioz) kasu egiteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.