Bostongo Consulting Group (BUCG) txostenaren arabera, munduko aberastasun pribatuak % 12 egin du gora 2017an, eta horrek esan nahi du 201.9 bilioi dolarreko hazkundea izan dela, kantitate horren zati handienetarikoa munduko pertsonik boteretsueneen artean banatua dagoena.
Txostenaren arabera, 2017ko Barne Produktu Gordina baino 2.5 aldiz gehiago dira aktibo horiek, 81 bilioi dolarreko balioa duena. 2017an izandako hazkunde horrek azken bost urteetako gorakada nabarmenena adierazi du. Hori gertatu dadin oinarri eta bultzada nagusia ekonomia nagusien merkatuen hazkundea da, horien artean honako alderdi hauek nabarmendu ziren: inbertsioak baita fondoak ere, eta dolarraren aurrean moneta garrantzitsuenak, txostenaren arabera, aberastasun osoaren % 60 aktibo inbertigarriei egozten zaie, hala nola, akzioak, funtsak, dibisak, gordailuak eta bonuak. Horrek 121.6 bilioi dolar irudikatzen ditu. Bestalde, gainerako 80.3 bilioi dolar inbertitu gabeko fondoetan aurkitu zituzten, hala nola, bizi aseguruak, pentsioak eta akzioak kotizatu gabeko konpainietan.
Munduko aberastasun pertsoanala honela banatzen da:
- 40% Ipar Amerikan
- 22% Europa Mendebaldean
- 19% Asian, hazkunde nabarmena izan zuen kontinentea izan zen.
Azkenik, hazkunde tasak aberastasun handieneko segmentuetan nagusitu zirela adierazi zuen komunikatu honek eta 20 milioi dolarretik gorako aktiboak dituzten pertsonek hazkunde handiagoa erregistratuko dutela eskualdeetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.