2019(e)ko urtarrilaren 13(a), igandea

LUXUZKO TURISTAK





LUXUZKO TURISTAK

Espainia dagoeneko potentzia handi bat da mundu mailan turismoari dagokionez, baina enpresariek hau oraindik ere hobetu nahi dutenez luxuzko, hau da, bost izarretako hotel gehiago sortu nahi dituzte diru gehiago duten turistak erakartzeko. Horretarako, hamabost proiektu berri daude non bost izardun dituzten hotelak eraiki nahi dituzte.

Resultado de imagen de ritz madrid
Madrilen bakarrik, bost izarretako hotel asko daude, horien artean, Ritz eta Hotel Villa Magna daude, azkeneko hau BK partners taldeak erosi izan du duela gutxi 210 milioiengatik, eta hurrengo urtean espero da irekitzea Four Seasons-en lehen hotela.

Hau ikusita, esan behar da nahiz eta oso ona izan ideia enpresarientzat, ikusi beharko zuten turista gehienak ez direla gai luxuzko hotel hauen prezioak ordaintzeko eta gainera badirudi ez direla konturatzen beraien hotel berriekin inguruko hotelek beraien prezioak igoko dituztela eta leku horiek azkenean bakarrik dirudunetaz beterik egongo direla, eta, horretarako, Caribeko irlak daudela, eta ez Europako hiriak.

Espainiako beste hirietan ere egoera hau hareagotzen ari da, Bartzelonan Madrilen baino luxuzko bost izardun hotel gehiago daude. Nire ustez, arazoa ez da hau hiri handietan gertatzea, baizik eta beste hiri txikiagoetan ere gertatzea. Malaga inguruan adibidez, dagoeneko hamabi daude eta beste bost bidean daude. Azkenean, dena horrela jarraitzen badu, ahalmen ekonomiko hori ez degun turistek herri txikietara joan beharko degu.
La gran apuesta por el lujo hotelero

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.