2019rako ALDAKETAK
Gasaren tarifak eta hainbat autobidek behera egin dute; pentsioek eta gutxieneko soldatak,
berriz, gora, zehazki lanbide arteko gutxieneko soldata 900 eurora igotzera erabaki da.
berriz, gora, zehazki lanbide arteko gutxieneko soldata 900 eurora igotzera erabaki da.
2019arekin batera, gasaren prezioak behera egingo du, Renfeko aldirietako trenen prezioak
izoztuta mantenduko dira, distantzia erdikoenak gora egingo dute, eta pentsioak, gutxieneko
soldata eta administrazio publikoko langileen soldatak igoko dira.
izoztuta mantenduko dira, distantzia erdikoenak gora egingo dute, eta pentsioak, gutxieneko
soldata eta administrazio publikoko langileen soldatak igoko dira.
Gasolina eta gasolioari dagokionez, erregaiak garestiago izango dira gaurtik aurrera, eta nabarmen
gainera Hego Euskal Herrian, Kantabrian, Gaztela eta Leonen, Errioxan eta Nafarroan ere. EAEn,
gasolioaren litroa 14 zentimo garestiagoa izango da.
gainera Hego Euskal Herrian, Kantabrian, Gaztela eta Leonen, Errioxan eta Nafarroan ere. EAEn,
gasolioaren litroa 14 zentimo garestiagoa izango da.
Izan ere, erregaiak ia bost zentimo garestitu dira jada. Estatu mailan, hidrokarburoen gaineko zerga
bateratu egin nahi izan dute eta horrek igoera handia eragin du gurean, zerga baxuenetakoa
genuelako.
bateratu egin nahi izan dute eta horrek igoera handia eragin du gurean, zerga baxuenetakoa
genuelako.
Butano botilaren prezioan ez da aldaketarik izango. 15,33 euro balioko du, azaroan
% 4,93 igo ostean. Urtarrilean berrikusiko da.
% 4,93 igo ostean. Urtarrilean berrikusiko da.
Bestalde, energiari erreparatuz, gas naturalaren azken baliabideko tarifak kalkulatzeko
metodologia aldatuko dute urte berriarekin batera, eta batez beste % 4,6 jaitsiko dira lehen hiruhilekoan.
metodologia aldatuko dute urte berriarekin batera, eta batez beste % 4,6 jaitsiko dira lehen hiruhilekoan.
Gasa sukalderako eta ur berorako erabiltzen dituztenak % 3,8ko jaitsiera izango dute, 2018ko
azken hiruhilekoko tarifekin alderatuta, eta berogailurako ere erabiltzen dituztenek, % 4,8ko
jaitsiera. Argindarrekoak ere berdin jarraituko du, seigarren urtez. Kasu horretan, bukaerako
prezioaren %60 da.

Garraioari dagokionez, Renfek, aldirietako eta Feveko trenen tarifak mantenduko ditu. Bidaien % 80 dira. Avant eta Distantzia Erdiko trenek, aldiz, igo egingo dute; % 7 eta %3,5, gutxi gora behera.
Azkenik, 2019an berri onak izango dira pentsiodunentzat, lanbide arteko gutxieneko soldata
kobratzen duten langileentzat eta administrazio publikoko langileentzat.
kobratzen duten langileentzat eta administrazio publikoko langileentzat.
Pentsioak, orokorrean, % 1,6 igoko dira. Baxuenek % 3 egingo dute gora.
Gainera, lanbide arteko gutxieneko soldata % 22,3 igoko da, 900 eurora arte.
Espainiako Gobernuak eta Podemosek hainbat puntu adostu dituzte 2019ko Aurrekontuen
negoziazioan: lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) 900 eurora igotzea, etxebizitzaren Estatuko planera diru gehiago bideratzea eta maizterrek
babes gehiago jasotzea eta udalek alokairuen prezioak arautu ahal izatea.

Administrazio publikoko langileentzat, soldata %2,25 igoko da, urtearen bigarren zatian %0,25eko igoera gehigarria izan dezakete, 2018ko barne-produktu gordinaren arabera.
Autonomoen kuotak 5,36 euro igoko dira, 283,3 eurora arte, baina prestazioak hobetuko dizkiete.
informazio-iturria:
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6095190/gasaren-tarifak-egingo-du-2019an-pentsio
ek-eta-gutxieneko-soldatak-gora/
ek-eta-gutxieneko-soldatak-gora/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.