2019(e)ko urtarrilaren 9(a), asteazkena

Lan eskaintza publiko berriak

Gipuzkoako Aldundiak 64 lanpostuko eskaintza publikoa egingo du aurten

gipuzkoako aldundia bilaketarekin bat datozen irudiak
Hauen oinarriak argitaratu eta handik egunen batzuetara izena emateko epea zabalduko da.  Guztira, 20 eguneko epea izango dute. Azterketa batzuen bidez aukeratuko dira lanpostu hauetako zorionezkoak. Azterketa hauek ekainean izango dira. 

Administrazio Orokorreko teknikariak, gizarte-langileak eta pertsonal medikoa izango dira lanpostuak . Deialdiaren oinarriak astelehenean argitaratuko dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. 

Imanol Lasa, foruko bozeramailea,  honen berri eman du prentsaurrean, zehazki esanda, Donostian izan da.Hautaketa prozesua oposizio batzuen bidez egingo da. Guztira, 35 teknikari, 25 gizarte-langile eta lau mediku lanpostu eskainiko ditu Foru Aldundiak.


trabajadores bilaketarekin bat datozen irudiak
 Aurkeztu nahi diren pertsonek 'Enplegu Publikoa' alorreko   orria bete beharko dute; hain zuzen foru ego
itza   elektronikoan.  Bertan, parte-hartze eskakizuna eta agiriak   aurkeztu beharko dute. Horrez gain, bakoitzaren merituak eta   lanpostuak aukeratzeko.

 Hautaketa prozesua aurrera egiteko derrigorrezko hiru proba   egin beharko dute. Hasieran, ezagutza teorikoaren proba bat,   gero teoriko-praktikoa eta amaitzeko, gaitasun ebaluazioa.   Hau, honetan datza: talde-lana, komunikazioa, aldaketei moldatzea eta profesionaltasuna frogatzeko helburuarekin egiten da. 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.