2008. urtean krisi ekonomiko handi bat hasi zen, mundu mailan izandakoa. Espainian, krisi honek ondorio larriak sortu zituen: pertsona asko langabezian eta baita haien etxeetatik kaleratuak ere izan ziren. Etxegabetzaren gaia oso ezaguna egin zen; jendeak etxeak erosteagatik hipotekak ordaindu behar zituzten, krisiarekin ordea, familia askok eragina nabaritu zuten, ez bazituzten diru-sarrerarik: modu honetan, etxea galduz.
Dagoeneko 10 urte pasa dira krisi horretatik eta gauzak ez dira gehiegi aldatu. Gainera, krisi honek modu zorrotz batean eragiten du gazteengan. Esaterako, gazte askok ikasketak utzi behar izan zituzten haien familiak ez zutelako unibertsitateko tasa ordaintzeko dirua, eta ez zuten inongo laguntzarik jasotzen.
Bestetik, ikasketak bukatu berri zituzten horiek ez zuten lanik aurkitzen. Gaur egun, langabeziaren nibela gazteen artean oso altua da, erdiak gutxienez ez du lanik. Hori dela eta, askok kanpora joatearen erabakia hartzen dute, atzerritarrean aukera hobeago bat bilatzeko intentzioarekin. Azken urteetan, 10000 baino gazte euskaldun gehiago joan dira kanpora. Hau gertatzea negatiboa da: alde batetik, gazte horien gurasoak haien haurra atzerrira joatea behartzen dutela uste dute; bestetik, asko ikasi duten gazte horiek galtzen ditugu, berez, oso ongi formatuak daudelarik.
Jarraitzeko, lana lortzen dutenen kargoak denboraldi baterako, soldata gutxikoak, baldintza txarrekoak edo tankerako ezaugarriak dituztenak dira. Aldi berean, haien formazioaren azpitik dauden lanak dira. Hau oso kezkagarria da, izan ere, prestaketa luze eta gogor baten ondoren, ez dute dakitena baliatzeko aukerarik. Esaterako, ohikoa da kazetari edo irakasle bat, taberna edo denda batean lanean egotea.
Honen ondorioa da bizitza autonomo bati hasiera ez ematea. Ezin dute haien bizitza hasi eta oraindik ere, gurasoekin batera bizi behar dira. Honi gehitu diezaiokegu etxeen alokairuak oso garestiak direla, eta haien lanekin ezin dituztenak ordaindu. Honek, jaiotza-tasa gutxitzen du. Zein ikusten da prest haurrak izateko horrelako egoera baten aurrean? Gizartearen etorkizunerako, ezinbestekoa dugu hemengo gazteak zaintzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.