2019(e)ko urtarrilaren 12(a), larunbata

E- COMMERCE


E-commerce-a oso zabaldua dagoen terminoa da, gaur egun Internetaren erabilera oso handia eta zabaldua baita.
Hauek 24 orduak eta asteko 7 egunak irekiak dituen erakusleihoak dira non produktu guztien katalogoa ikus daiteke.  Beste modu batera esanda, kobrantza eta ordainketak gestionatzen dituen Internet bidezko salerosketa da. Amazon, eBay eta bestelako enpresa handiak ditugu honen eredu. Ordea, pymeak (enpresa txikiak eta ertainak) ez dira horren ohikoak Internet bidezko salmentan.

Geroz eta jende gehiagok egiten ditu erosketak Interneten bidez, baina ordea, pymeak denda fisikoetan besterik ez saltzera jotzen dute. Madison Market Research-ek egindako ikerketa batek dioenez enpresa txiki eta ertainen %19,5ak bakarrik zuen Internet bidezko salmenta 2015ean.

Gai honetan adituak direnek diote pymeak Internetera zabaltzen joan behar dutela erosle kopurua handitu ahal izateko. Merkatua irekia eta online-a dela ohartu behar dira, erosleon gehienok mugikor bat dugula esku artean. Gainera, askoz errazagoa egiten zaigu Internetera sartzea eta klik baten bidez nahi dugun produktua erostea. Beraz, erosleak areagotzeko aukera paregabea izango litzateke.

Argi dago denda batek web orri bat izateak itxura hobea ematen diola eta marka eguneratu baten itxurak gehiago deitzen ohi digu atentzioa.

Egoera honen aurrean, jendartean dagoen galdera ohikoena hurrengo hau da: “Ikusita izan dezaketen arrakasta Internet bidezko salmentan, zergatik ez dute egiten?”. Erraza da oso hau esatea, ez ordea egitea.  Concha Gil, “Marketing de Páginas Amarillas”eko zuzendariak hala dio: Interneten bidezko salmentaren ezjakintasuna da honen arazoa.
Jakina denez, multinazionalak diren enpresak banaketa, biltegi eta beste hainbat erraztasun eta abantaila dituzte pymeen aurrean. Ez al duzu inoiz eskatu Interneten bidez produkturen bat eta berehala zure etxean eduki?

Mentalitate aldaketa bat gauzatu beharra dago eta pymeek aurrerapen handi bat eman beharra dute enpresa handiek ez zapaltzeko. Horretarako, kontuan hartu behar dute zertan diren desberdinak eta zertan izan dezaketen abantaila. Jakina denez, Interneten bidezko salmenta duten enpresa handiek gauza antzekoak saltzen ohi dituzte. Hala, aukera ona izan litzateke produktu desberdinak saltzea. Produktu mota desberdinen bila joan beharra dute, kalitatea ere kontuan har lezakete, gertutasuna…  Ikusita gaur egungo teknologiak eta bezeroen interesak, pymeek Interneta zabaldu behar dute.

Iturria:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.