2019(e)ko urtarrilaren 4(a), ostirala

ALOKAIRUA




GAZTEEN ALOKAIRUA


Gaur egun geroz eta gazte gehiago independizatzen dira lehenago arrazoi ezberdinengatik, esaterako, beste herrialde edo hiri batera ikastera joaten direlako edo bakarrik eta lagunekin bizi nahi dutelako.

Baina askok ez dute horrelako aukerarik izaten, ez dituztelako nahiko baliabide etxe bat alokatzeko, garestiegiak direlako, beste batzuk hurrutiegi gelditzen direlako eta gehienak epe motz baterako direlako. Egoera honen aurrean 2019an, egoera honi aurre egiteko gazte batzuk gaztelagun programa bat sortu dute.

Resultado de imagen de gaztelagun23 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduta dago programa hau. Eskatzaileek diru sarrera bermatzeko errenta izan behar dute gutxienez, eta gehienez 15.000 euroko diru sarrerak izan ditzateke urtean bakarkako eskatzaileek 20.000 eurokoak familia unitateek eta 25.000 eurokoak familia ugariek. Beste baldintza bat alokairuak hilean 700 eta 50 euro artekoak izan beharko du etxebizitza Bilbon, Donostian edo Gasteizen badago. 600 eurokoa gehienez 10.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan badago.

Beraien orrialdea aztertzen badugu ikus dezakegu nola hainbat gai ezberdin aztertzen dituzten, hutsik dauden etxebizitzen mugimenduan, laguntzak eta prestazioetan, gizarte alderdian, etxebizitzen kudeaketan eta hala nola energia iraunkortasunean ere.

Laburbilduz, progama honen bidez zure alokairuaren %60 eusko jaurlaritzak ordaindu dezake hiru urtez bertan bizitzen egoten bazara. Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu hona hemen URL:

http://www.alokabide.euskadi.eus/gaztelagun/eu/


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.