2019(e)ko urtarrilaren 10(a), osteguna

Anoetaren iruzurra






2016.urtearen amaieran, Donostiako futbol zelaian aldaketak egiteko eraberritze plan bat aurkeztu zuten Gipuzkoako Foru Aldundian. Beraien iritziz hainbeste traba egiten dien atletismo pista kendu eta beste 8.000 eserleku ipintzeko. Hasiera batean, 50 milioi euroko inbertsioa aurreikusten zuten, gehiena klubak ordainduz.

2019 hasiera da iada eta oraindik ez duten amaitu Anoeta berritzeko planarekin, ELAk eta Irabazi alderdiak salatu dutenez, 50 milioi aurreikusten ziren  baina iada badira 60 gastatutakoak eta eurek aurreikusten dute, Donostian egindako eraikinek izan duten politika ikusita, 70 milioi eurotik gorakoa izango dela, beraz klubak soilik %33a ordainduko du.

39.500 pertsonentzako eserlekuak ipiniko dituzte denera futbol zelaia guztiz amaitzerakoan. ELAk salatu du, lehengo 32.000k ez zirela inoiz betetzen, normalean 25.000 joaten direla eta "izugarria" eta "ez bideragarria" iruditzezn zaiela hainbeste diru inbertitzea horrelako gauza batean.

Gainera, langileak mediku azterketak pasa gabe ari dira lanean. 33 langileren mediku azterketa paperak faltsuak dira eta merkeago egiteko kanpoko langileei egin diete kontratua, horrela ordu gehiago sartzen dituzte eta gutxiago ordaintzen diete.

Aurreko hileko 27an, zelaiaren atzeko aldean zegoen lona bat erori zen. ELAk salatu du, jokalari, zale eta langileen osasuna arriskuan dagoela eta lehenago edo beranduago zerbait larria gertatuko dela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.