2019(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala

Haziendak Amazon eta Alibaba gehiago kontrolatuko ditu “prezioen distortsioa” ez izateko

Haziendak Amazon eta Alibaba gehiago kontrolatuko ditu “prezioen distortsioa” ez izateko


Agentzia tributarioak aurten garrantzi eta arreta handia eman die teknologia berriei eta negozio ereduei ez egiteko ihes  zerga kontroletatik.

Zehazki,banaketa eredu berria, hala nola Amazon edota Alibaba eta horrelako enpresek.Batzuetan negozio mota hau Espainian kokatzen da eta beste batzuetan Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan ere ezarri da.
Agentzia tributarioak argitaratu zuen Estatuko aldizkari ofizialean (BOE) kontrol bat eraman behar dela zerga egokia den eta prezioak ez dioten kalte egiten Espainian ezarritako kaleko dendeei.

Hau da; zerga enpresa horien kontrolaz gain ogasunek ere zerga betebeharrak betetzen dituzten negozio tradizionalen interesak bermatu nahi dituzte. Neurri hauei esker, Ogasunak iaz martxan jarritako jarduera bat izaten jarraitzen du, eta aipatutako Amazon edo Alibaba bezalako erraldoiei eragiten diete.

Kanabisa hirukoiztuarekin lotutako lan eskaintzak Kanadan

Kanabisa hirukoiztuarekin lotutako lan eskaintzak Kanadan



Kanadan marihuana legala da, eta azken urteetan hirukoiztu egin da kontsumoa eta horrek herrialdeko lan merkatua bultzatu du.


Indeed.com lan bilatzailearen arabera Kanadako Canabis industria azken urteetan hirukoiztu egin da, 10 000tik 34 gutxienez kanabisarekin zerikusia duten lan postuak eskeini dira.

Iaz, Bloomberg-en hartutako datuen arabera, Kanadako maarihuana ekoizle lizentziatuek 2400 baino lan podtu sortu zituzten. Gainera BMO Capital Merkatuak estimatu zuen urriaren erdialdean 3500 baino lan postu gehiago eman zirela, araudi berria jarri zenean. Marihuana burbuilariari buruz hitz egin da.
Bloomberg bildutako datuen arabera bertan marihuanarekin zerikusia duten zortzi enpresa garrantzitsuenak gaur egun hornitzeko 1700 lanposturen bila ari dira. Cannabis At Work,marihuana lotutako lanpostuak aurkitzeko bideratuta enpresa bat da, bere legeztatzeko geroztik lehen urtean, merkatu honetan 125000 lan postu baino gehiago sortu zituela.


Argi dago enpresaren sektore hauek geroz eta indar gehiago hartzen ari direla eta lan postua handia sortzen ari direla.

BLACK FRIDAY


BLACK FRIDAY

Pasa da dagoenekk Black Friday ospakizuna, beheraldien jardunaldi famatua. 2018 an azaroak 23an izango dira. Enpresen aurreikuspena positiboa da. Asociación Española de la Economía Digitalen (Adigital) buruz salmentak 1.235 milioi eurotara iritsi izan ohi dira Espainian, 2015ean adibidez  (1.172 milioi euro) baino gehiago .

Black Fridayean enpresen kopuruak ere gora egin du aurten, Adigitalen ikerketa horretan esaten da enpresen %81 hartzen duela parte jardunaldi houetan, aurreko urtean baino %17 gehiago.

Enpresa askok lehenago jartzen dituzte beheraldiak salmeta gehiago lortzeko, adibidez, Amazonek urri bukaerara aurreratu zituen eta 560.000 unitate saltzea lortu zituen aurreko urtean. Zalandok berriz 80.000 produktu izan zitue lehenago %20 eta %40ko beherapenekin.

Aukera paregabea da enpresentzako bai kontsumitzailearentzat.

TURISMOAREN BIGARREN AURPEGIA


TURISMOAREN BIGARREN AURPEGIA

Turismoa, ia guztiok egiten dugun jarduera bat da.Horixe izan da krisi ekonomikoari hobekien aurre egin dion jarduera. 2010ean 52 atzerritar iritsi ziren leku turistiko nagusietara; bost urte beranduago zifra hori igo egin zen 68 milioi atzerritarretara eta joera hau ez bada aldatzen erraz ikusten da aurten 72 milioietara iristea.

Azkeneko sei urteotan hotel sektorearen errentagarritasuna %32 igo da, baina soldatak %1 bakarrik igo ziren 2012 eta 2015 artean, aurten, oraingoz %1,7 besterik ez.

Turismoaren bigarren aurpegiaren berri batek agerian utzi zuen denboraldi bateko lanen ehuneko altu bat iruzurrezko situazioak ezkutatzen dituela. José María Martínezek (CC OO idazkariak) zifratu zuen lanaldi erdia egiten duten langileek %20 ordu gehiago egiten dutela lan, beraien kontratutik kanpo. “Kalitateko enplegua suntsitzen ari da lanpostu ezegonkortasunengatik” gehitu zuen UGTko idazkari nagusiak. Bere aburuz, blokeo orokor bat gertatzen ari da negoziazio kolektiboetan, 432000 langileri kaltetuz.

Martínezek identifikatu zuen emakumeak, gazteak eta pisu departamentuetan lan egiten dutenak zirela kaltetuenak behin behineko lan horiengatik.

Hortaz, udaran lan denboraldi horietan lan egiten duten pertsonek ez dute behar izango zuten soldata jasotzen eta kontratuan jartzen duen ordu kopurua baino gehiago egiten dute lan, daukaten bezero kopuru handiari (turisten ondorioz) kasu egiteko.

KPI-A

ZER DA IPC-a edota KPI?
KPI siglek, kontsumoko prezioen indizea esan nahi du. Gure ekonomia pertsonalean eragiten duen aldagai nagusienetakoa dela esan dezakegu. KPI-ak gehien erabilitako zerbitzu eta ondasunen prezioen multzoaren eboluzioa  neurtzen dute, horregatik adierazgarri basikoa da, horrek prezioen igoera eta  diru sarreren egoera aztertzea ahalbidetzen gaitu.

ZER GERTATUKO LITZAKE KPI-a EXISTITUKO EZ BALITZ?
Goazen aztertzea adibide erreal batekin. Prezioak aldatzen doazenean bi modutara egin dezakete, alde batetik prezioak igo eta bestetik prezioak jeitsi daitezke. Prezioak modu mugagabean igoko balira erosahalmena galduko genuke, hau da, ez genuke gehiago erosiko eta enpresek itsi beharko lukete. Baina prezioek behera egingo bazuten, kontsumoa geldotuko litzake, horrekin bat denok prezio baxuago bat itxoingo genuke eta erosteari utzi egingo genioke eta enpresek itxi beharko lukete berriz ere. Hau ekiditeko prezioak aztertu behar ditugu denboraren baitan. KPI-ak prezioen eboluzioa neurtzen du. Modu zuzenean erabiltzen da soldaten nurria kalkulatzeko, errentamendu-kontratua neurtzeko, pentsioak ezartzeko,.. Gainera KPI-a politika monetarioaren barruan erabiltzen da Banku Zentrala Europeoan, inflazioa %2 baten inguruan egon dadin neurtzeko erabiltzen da.

KPI-a ERABILGARRIA IZATEKO...
Adierazgarria eta konparagarria izan behar du. Adibidez, KPI-aren barruan zaldien karro bat sartuko bagenu, ez zen gure garaiarekiko adierazgarria izango, baina konparagarria izango litzake aurreko urte batzuekin eta beste herrialde batzuekin. Europako kasuan, Europako Banku Zentralak ezarritako legeak bete behar ditugu. "INSTITUTO NACIONAL DE ESTADISTICA" KPI-ko datuak biltzen ditu.

NOLA EGITEN DUTE?
Herrialde batean inkesta bat egingo dute egoera desberdinekin, enpresetan ere datuak jasotzen dituzte. Kalkuloa egiteko familiek gehien erosten duten produktuak aztertzen dira. Baina ez hori bakarrik, produktuak herrialde batean gehien kontsumitzen direnak izan behar dira. Gainera, gehien saltzen diren produktuak gehien bisitatutako enpresakoak izan behar dira eta familien kontsumorako tendentzia ere kontuan izan behar da. KPI-a ia 500 produktu desberdinen artean kalkulatzen da. Hainbat kategoriatan sailkatuta: Janari eta edariak, edari alkoholdunak eta tabakoa, jantziak eta oinetakoak, etxebizitzak, hornidura, medizinak, garraioa, komunikazioa, aisialdia eta kultura, ikasketak, hotelak, eta beste zerbitzu batzuk. Dinamikoa denez, urtero jakin dezakegu ekonomiaren egoera aktuala.

DEEPWEB-a

Dakigun bezela internet gaur egun merkatuaren parte da. Izan ere, salerosketa ekintza nagusia du. Hauetako web guneak aurki ditzazkegu : Ebay, Amazon... Bertan ia edozer aurki ditzakegu. Baina badaude hainbat merkantzia legislazioaren ondorioz sal ezin daitezkenak. Existitzen da web horriren bat horrelako gauzak saltzen dituenak?

Bai, DEEPWEB. Anonimoki erosten dezun web orri bat da, TOR sare sozialaren barruan funtzionatzen du, pertsona bati modu anonimoan nabegatzeko aukera ematen duena. Ezin lokalizatzeko IP-aren erabilera nahastu egiten du.

Ez da baila horrelako web orri batean sartzea ia edozein pertsona sartu dezake, usario izen bat besterik ez du behar. Horrekin bat, pin bat behar du erosketak begin ahal izateko. Hala ere, saltzaile moduan erregistratzeko aukera ere badezu, kontu zehatzak behar dituzulako hortik ordaindu eta dirua jasotzeko. Momentu berean web orriak dirua jasotzen du honen mantenurako.

Nahiz eta TORen atletiek gure izaera ezkutatu, okerrena translazioetan dago. Izan ere, transferentziak eta diru mugimenduak kontrolatuagoak egoten dira. Horretarako, bitcoin diru mota erabiltzen da, hau, diru birtuala da. Honekin bi Personen harteko translazioak egiteko aukera dago, batak bestearen nortasuna jakin gabe. Kalkulatzen da, web orri honek hilabetean 1,2 million euro irabazten direla. Noski, gobernuak dirurik jaso gabe.

Nola eragiten du honek ekonomian? Web orri honetan mugitzen den dirua diru beltza da. Zer da diru beltza? Diru beltza dagozkion zergen ordainketa saihesteko Ogasun Publikoari aitortzen ez zaizkion merkataritza eta finantza eragiketen zenbatekoa da, jarduera horiek legezkoak nahiz legez kanpokoak izanda. Legez kanpoko nahiz legezko jardueretan eskuratua, diru beltzak estatuaren zerga sarrerak murrizten ditu, aberastasunaren eta produkzioaren estimazio makroekonomikoak gutxitzearekin batera.

Nire ustez, webgune hauek itsi beharko lirateke, izan ere, bai ekonomikoki eta bai sozialki eragiten dute. Azken finean mugimenduan dagoen dirua lokalizaturik gabekoa da eta horren sozietatean gauza ilegal gehiego egoteko aukera ekartzen du. Horren ondorioz, drogak, erahilketak etab handitzen doaz eta gure sozietateari kalte egiten dio.

2019(e)ko urtarrilaren 17(a), osteguna

Krisi ekonomikoak eta gazteak

2008. urtean krisi ekonomiko handi bat hasi zen, mundu mailan izandakoa. Espainian, krisi honek ondorio larriak sortu zituen: pertsona asko langabezian eta baita haien etxeetatik kaleratuak ere izan ziren. Etxegabetzaren gaia oso ezaguna egin zen; jendeak etxeak erosteagatik hipotekak ordaindu behar zituzten, krisiarekin ordea, familia askok eragina nabaritu zuten, ez bazituzten diru-sarrerarik: modu honetan, etxea galduz.

Dagoeneko 10 urte pasa dira krisi horretatik eta gauzak ez dira gehiegi aldatu. Gainera, krisi honek modu zorrotz batean eragiten du gazteengan. Esaterako, gazte askok ikasketak utzi behar izan zituzten haien familiak ez zutelako unibertsitateko tasa ordaintzeko dirua, eta ez zuten inongo laguntzarik jasotzen.

Bestetik, ikasketak bukatu berri zituzten horiek ez zuten lanik aurkitzen. Gaur egun, langabeziaren nibela gazteen artean oso altua da, erdiak gutxienez ez du lanik. Hori dela eta, askok kanpora joatearen erabakia hartzen dute, atzerritarrean aukera hobeago bat bilatzeko intentzioarekin. Azken urteetan, 10000 baino gazte euskaldun gehiago joan dira kanpora. Hau gertatzea negatiboa da: alde batetik, gazte horien gurasoak haien haurra atzerrira joatea behartzen dutela uste dute; bestetik, asko ikasi duten gazte horiek galtzen ditugu, berez, oso ongi formatuak daudelarik.

Jarraitzeko, lana lortzen dutenen kargoak denboraldi baterako, soldata gutxikoak, baldintza txarrekoak edo tankerako ezaugarriak dituztenak dira. Aldi berean, haien formazioaren azpitik dauden lanak dira. Hau oso kezkagarria da, izan ere, prestaketa luze eta gogor baten ondoren, ez dute dakitena baliatzeko aukerarik. Esaterako, ohikoa da kazetari edo irakasle bat, taberna edo denda batean lanean egotea.

Honen ondorioa da bizitza autonomo bati hasiera ez ematea. Ezin dute haien bizitza hasi eta oraindik ere, gurasoekin batera bizi behar dira. Honi gehitu diezaiokegu etxeen alokairuak oso garestiak direla, eta haien lanekin ezin dituztenak ordaindu. Honek, jaiotza-tasa gutxitzen du. Zein ikusten da prest haurrak izateko horrelako egoera baten aurrean? Gizartearen etorkizunerako, ezinbestekoa dugu hemengo gazteak zaintzea.

La Resistenciaren zer esanak ekonomian

La Resistencia azken urteetan arrakastatsu dagoen telebista-programa da. Espainiara bideratzen da, #0 Movistar+ plataforman. Hau, David Broncano izeneko komiko batek aurkezten du eta antzoki batean zuzenean egiten da: Madrilgo Teatro Arlequín-en.

Programa modu minimalistan eramaten da aurrera: pare bat sofa daude gonbidatuak esertzeko; parean, mahai bat eta aulki bat dago, non aurkezlea esertzen den; bi pertsona daude antzezlekuko beste izkinan, musika edo soinu-efektuak zuzenean gehitzeko; eta azkenik, kamara bat dago showaren berri emateko.

Atal ezberdinez osatuta dago eta aurkezlea hainbaten parte da. Ezagunena ordea, berak gonbidatuei egiten dien galdetegia da: programa hasi aurretik, ez dago atal honetako ezer erabakita. Nahiz eta galdera batzuk prestatuak egon, Daviden esku dago zer esan eta zer ez. Bere bromak inprobisatuak dira eta hori da La Resistenciak fama lortu izanaren arrazoi nagusiena.

Galdetegi honetan, gonbidatu guztiei zuzendutako galdera dago: zenbat diru duzu zure kontu korrontean? Honek, zer esan asko sortzen du, gonbidatuetatik inor ez delako egia esatera ausartzen.

Ikusle askok, La Resistencia ekonomiarekin lotu dute. Alde batetik, lehen esan bezala, programa minimalista delako. Diru gutxi mugitzen duelaren itsura ematen du. Honek, gatazka ugariak sortu ditu askoren ustez ez direnaren irudia eskaintzen dutelako. Zergatik diote hori? Itsura sinplea izan arren, horren atzetik dagoen guztiak diru asko mugitzen du eta. Bestetik, galdera ospetsu hori dugu. Gonbidatuak ez dira ausartak izaten: zoroarena egin, hurbilketa bat eman edo besterik gabe, ez dutela erantzungo esaten dute.

Honen ondorioz, eztabaidak egon dira. Diruaren kontua “tabu” dela esaten dute, batzuen ustez izan beharko ez litzakeenean. Hala ere, egia da programatik kanpo konfiantzan egonda ere, diruaren inguruan ez dela gehiegi hitz egiten. Ohikoagoa da beste gai batzuk aipatzea. Inor ez da ausartzen zenbateko dirua duen esatera, baina denoi interesatzen zaigu ondokoak duen diru kopurua zein den jakitea. Berdin du zein den: ondoko bizilaguna, laneko kidea, famatu bat… Ez dago norbere diru-sarrerak esaten dituenik, denok ordea, interesa dugu besteena jakitean.

Turismoaren eragina ekonomian

Ekonomiaren ikuspegitik garrantzitsua da eta positiboa da izan ere, turismoa hierarkia handiko jarduera da garapen nazionalean duen eraginagatik, batez ere, errenta birbanatzeari, ordainketa-balantzari, barne-produktu gordinari eta eskualdeetako ekonomiei dagokienez.

Munduko ia herrialde guztietan turismoak bere ekonomiaren zati garrantzitsu bat ordezkatzen du. Jarduera ekonomiko gisa, alde batetik, bere eskaria eta bisitarien kontsumoa zehazten dira eta beste alde batetik, turismoa eskaera horri erantzuteko sortutako ondasun eta zerbitzuei dagokie. Gainera, jarduera ugari eskaintzen ditu, besteak beste, garraioa, ostatua, hornikuntza, erosketak, bidaia-agentzien zerbitzuak, turismo hartzaileko operadoreak eta igorleak. Europako herrialde industrializatuak, Amerikarrak eta Ekialdeko Asia eta Ozeano Pazifikoa dira turismorako merkatu igorle garrantzitsuenak.

Zalantzarik gabe, turismoa da Espainiako eragile ekonomiko nagusia da herrialdearen aberastasunari nabarmen laguntzen dio eta gainerako sektoreetan eraldaketa digitala bultzatzen du. Hortaz gain, turismoaren sektorean aritzen diren negozioak dira beren lan-prozesuak optimizatzeko teknologia gehien sartzen dutenak. 2016an, Espainiak 75 milioi turista baino gehiago jaso zituen. Gainera, turisten gastua % 8,3 igo zen, 77.000 milioi eurora iritsita. Horrek lagundu egiten du Espainiako turismoaren garrantzi ekonomikoa azaltzen.

Monopolioak

Monopolioa, lehia inperfektuaren formen barruan sartzen den merkatu-egitura da, eta gaitasun inperfektuaren formen barruan, produktore edo saltzaile bakarrak ondasun baten eskaintza kontrolatzen duenean gertatzen dela esan dezakegu. Horregatik, ekonomian, merkatuko egitura monopolikoa ez da eraginkorra eta saihestu egin behar da. Beste monopolio mota bat dago Eskari monopolio deritzona. Honek, erosle bakarra eta saltzaile asko dituen merkatu-formari esan diezaiokegu. Eskariaren monopolioari monopsonioa ere esaten zaio. Eskaintza monopolioaren kasu simetrikoa da baina normalean ez da gertatzen.

Enpresen artean lehia nahikoa dago, merkatuan oinarritutako sistema ekonomikoak funtziona dezan. Azken urteetan, ekonomia aurreratuetan sektore ugari murrizten ari dira. Merkatu-boterea handitzen ari da, enpresen ertzak finkatzeko gaitasuna, bereziki oso handiak. Lehiaren agintari arautzaile eta ikuskatzaileez gain, gobernuek arreta berezia jarri behar diete monopolio horiei, haien inplikazioek edozein ekonomiaren ongizateari eragiten diotelako. Ekonomia bat ez bada guztiz lehiakorra, ekoizpen-faktoreak ez badira egokiak. Prezioak finkatzeko diskretuak diren enpresek gutxiago sortzen dute.

Azken batean, kontsumitzailearen babesa ez da soilik jokoan dagoena, merkatuko botere nagusiak sortutako distortsioei buruzko ebidentziak finkatzen badira eta merkatuko botere handiegia, azken batean, sistemaren eta bere erakunde nagusien oinarriak murrizten ari den aukera-berdintasun txikiagoa da.

2019(e)ko urtarrilaren 16(a), asteazkena

ZERTARAKO LAN EGIN?




ZERTARAKO LAN EGIN?

Resultado de imagen de jubiladosUrte askotan zehar lan egin ondoren soldata txar batekin jubilazioaren espero bizitza kalitatea hobetzeko egon izan dira milaka eta milaka pertsona. Adin horretara iritsi direnean konturatu dira prometitu zieten guztia ez dagoela inon. Jubilatu direnetatik zortzitik batek pobrezia arriskuan dago, eta tasa oso altua izateaz gain, zortzi horietako bata ez izatea ez du esan nahi zure bizitza kalitatea ona izango denik. Bizitzan zehar amestutako bidai horiek ezabatu behar izaten dituzte ez dutelako ezta gasa ordaintzeko ere.

Horren aurka daudenez, protestatzera atera dira askotan eta gobernuak ez die kasurik egin, pentsioak %1a baino gutxiago igo dituzte ura, gasa eta argia %3 edo gehiago igotzen direnean ia urtero. Horrez gain, pentsioaren osotasuna izateko, kotizatutako urte minimoak igo dituzte eta igoko dituzte. 2019an, 35 urte eta 8 hilabete dira, 2020an 36 urte eta 2027rako espero da 37 urtetara igotzea. Baita ere, jubilazio adina igo eta igo egiten du. Dagoeneko 65 urterekin jubilatu ahal izateko, 36 urte eta 9 hilabete kotizatu behar izana , bestela, jubilatzeko adina 65 urte eta 8 hilabetekoa da.

2019(e)ko urtarrilaren 15(a), asteartea

Diesel kotxeen bukaera


   Geroz eta gertuago dugun gertaera bat da, naiz eta ez ikusi nahi izan. Horrela da, eta munduaren ongizaterako horrela izan behar du. Dagoeneko lurran zegoen petroleoaren zati izugarri bat eraman dugu gurekin, eta hau geldiarazi behar dugu.
Hontarako enpresa eta herrialde ugarik hauen produkzioa jetxi eta gutxiagotu dute, eta oraindik urte gutxitara gasoleozko kotxerik izango ez dutela diote. Ondorioz, erosleek hau ikustean hauekiko interesa murriztu dute, eta adibidez Espainian 2017an lehen aldiz gasolina kotxeek dieselezkoei superatu zien, %51,1 ean gasolinazkoak, eta %48,3 dieselezkoak. Hau, kontuan izanez europan diesel kotxeak %70 bateko salmenta zutela, nahiko arrigarria da, onerako noski. Europa osoan garatzen hari dira diesel eta gasolina kotxeen murriztapenak, adibidez Alemanian 2025erako diesel kotxeak gidatzea debekatua egongo da, eta gasolinazkoak 2035erako.
Resultado de imagen de coches electricos dibujo

   Honek guztiak izugarrizko eraginak izango ditu ekonomian: Lehenik eta behin, kotxe fabrika eta enpresak merkatu berrira moldatu beharko dira, eta lehen esan bezala, dagoeneko bidean daude, naiz eta oraindik asko gelditu... Gainera, orain espezializatuak ez dauden alor handi bat asko landu beharko dute, kotxe elektrikoen arloa. Honen barnean asko dago oraindik garatzeko, baita konpetentzia gehiago egoteko ere, horrela kotxeen prezioak jeitxiz, oraingoz oso altuak baitira...

   Gainera alor hontatik bizi diren milaka enpresa ere moldatu egin beharko dira, edo bestela itxi egin beharko dute... Gasolineretaz hari naiz, adibidez. Hauek beraien zerbitzuak berrituz joan beharko dira, geroz eta diesel eta gasolina gutxiago salduz eta elektrizitateari garrantzi gehiago emanez.

   Ondorioz, hurrengo urteotan automobilgintzan datorkigun aldaketa nahiko dastrikoa izango da, eta enpresak atzeraturik egonez gero, zuzenean akabo.
DIESEL ETA GASOLINA IBILGAILUEN DEBEKUA IRAGANERAKO

Gaur egun, asko hitz egiten da kutsadurari buruz eta gure egunerokoan asko kezkatzen gaituen zerbait da. Kutsadura sortzen duen kausetako bat, diesel eta gasolina ibilgailuak dira. Kontaminazioa murriztu dezan eta gehiagora ez joateko, gobernuak proposatu du 2040tik aurrera Espainian debekatzea  gasoi, diesel, hibrido eta gas ibilgailuak saltzea, Erresuma Batuan eta Frantzian proposatu duten bezala. Dinamarkan, Irlandan eta Holandan ere 2030erako neurri berdina aplikatzeko asmotan daude.

Neurri honekin lortu nahi dena da garraioa aldatzea eta ez izatea aldaketa klimatikoa areagotzen duen oztopo bat. Elektrizitatea beste hainbat modu garbiaz lortzen ari denez, eguzki-plakekin adibidez, errepideetako garraioan ere aldaketa bat behar da horrek ere hobetu dezan. Izan ere, kutsaduraren %26-a errepideetako garraioen gasei dagokio, eta gobernuak aurreikusten duenez, ez badira neurriak hartzen gas emisioak %15 igoko dira hemendik 2030era.

Esaten denez, 3,1 milioi auto elektriko baino gehiago daude munduan eta 2030 urtean %40-a gainditzea espero da. Badakigu, gaur egun, 46.500 ibilgailu elektriko ibiltzen direla, horietatik 11.000 autoak dira Aedive-ek dioenez. 2017.urtean 1.230.000 auto matrikulatu ziren denera, 4.106 elektrikoak eta 3.342 hibridoak ziren.

Gobernuak bi proposamen ditu udaletxeekin adosteko. Batetik, 2050ean debekatzea ibilgailu kutsakorren garraioa herrietan eta bestetik, ibilgailu elektrikoak kargatu ahal izateko, eremu gehiago ipintzea.
Helburu orokorra da, berotegi-efektuaren gasen zifra jaistea 230 milioi tonetara, gaur egun isurtzen den 339 milioi tonetan mantendu ordez. Honek %20ko murrizketa suposatzen du 1990 urtearekiko.

Enplegu murrizketan eragina dauka, izan ere, patronalak, datuei erreparatuz, esaten du, ibilgailu elektrikoen kuota %25arte handitzeak automozioko industrian %11ko lanpostuak galduko direla. Eta %40 handitu ez gero, %18 gehiago igoko dela langabezia.

Orain, hain zuzen ere, diesel ibilgailuen salmenta asko jaisten ari denez,  automozioko langile eta saltzaileak oso kezkaturik daude. Izan ere, diesel ibilgailuen murrizketa hiri handietan (Madril, Bartzelona…) etab adibidez, eta gasolioaren zergen igoeren neurriek, salmentetan %16,5eko jaitsiera izatea eragin dute 2018ko lehen bederatzi hilabeteetan. Egoera hau hobe dadin, gasoi ibilgailuen saltzaileak prezioak jaisten eta sustapen onak ateratzen ari dituzte, stock-ean dituzten auto guztiak saldu ahal izateko.

Gerardo Perezek (kontzesionarioko patronalaren lehendakariak) baieztatzen du, bigarren eskuko diesel autoak %10-15 arteko jaitsiera izan dutela. Bere hitzetan, “Estamos empezando a plantear que si la demanda cae, tenemos que depreciar esos coches, lenta pero inexorablemente” (beherapenean dauden autoak). Arazo hau, horrelako autoak dituzten jabeei, hain zuzen ere, 18 milioi espainolei eragingo die.

Automobiletako fabrikatzaileek eta kontzesionarioek dieselaren ikuspegia hobetzea nahi dutenez, jakinarazi nahi digute, berritu beharreko autoak hamar urte baino gehiago dituztenak direla, izan ere, gehien kutsatzen dutenak direlako.Baina, azken urteetako diesel autoak  aurrekoak baino askoz gutxiago kutsatzen dute Euro6 arauarengatik eta gainera, gasolinarenak baina CO2 gutxiago isurtzen dutenez egokiak direla diote.

Hau dena ikusita, Euskal Herriko hirietan uste duguna baino lehenago ere debeka dezakete diesel autoen sarbidea, eta honek guztiak eragin handia izango du gure ekonomian.

Coches diesel gasolina



2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena

Hurrengo Krisi ekonomikoa

Ziklo ekonomikoaren teoria eskola Austriakoko ekonomistek garatutako teoria da. Ekonomia hasieran
gora doa baino momentu batean desazeleratzen hasten da gero erortzen hasteko eta hori da
errezesio edo krisi bezala ezagutzen duguna. Hau guztia, eskola austriakoaren arabera, kredituak
sortzen dituen inbertsio erroreen akumulazioengaitik gertatzen da. Zikloko fase altzistan dirua “oparitu”
egiten da eta itxuraz errentagarriak diren enpresak sortzen dira. Interes tasak igotzean, enpresa askok
ezin dute biziraun, kreditua galtzen dutelako edo beraien klienteek kreditua galtzen dutelako, eta
momentu hartan agerian gelditzen dira errentagarriak ez ziren enpresa guztiak. Azken hauek itxi eta
milaka langile uzten dituzte kalean.

Orain arte ziklo ekonomikoaren teoria bete dela esan dezakegu eta azken krisia duela 10 urte baino
gehiago hasi da. Normalean zikloak motzagoak izaten dira, eta argi dago beste krisi bat egongo dela.
Kontua zera da, noiz izango den krisia, eta baliteke askok pentsatu baino lehenago gertatzea.
The economistek duela gutxi atera zuen albistearen portadak beldur asko sortu zuen mundu osoan,
izan ere “The next recesion” tituloa dauka eta 2019 urterako krisi global bat aurreratzen dute.
JP Morganek berriz, 2020 urteran gertatuko dela dio.


Hurrengo krisia ziur aski banku batek piztuko du, 2007an Lehman Brothersek piztu zuen moduan.
kandidatu hoberenak Deutsche Bank eta Santander dira, izan ere bi banku hauen akzioak izugarri
erori dira azken urtean. Deutsche Bank-en kasua paradigmatikoa da, bere deribatu finantzieroak
alemaniaren PIB aren %14000 dira, hau da, munduko laugarren ekonomia baino 14 aldiz handiagoa.
Baino hauek ez dira bakarrak, Commertzbank, Credit Suisse, ING, eta beste asko ari dira burtsan
inoiz baino gehiago jaisten. Egoera hau guztiz larria da, eta soluzio bakarra banku zentral europeoak
“to big to fail” filosofia jarraituz banku hauek reskatatzea da.








Behin krisia hasita, herrialdeak euliak bezala eroriko dira, deudak izugarri handiak direlako. Espainiako
kasuan deuda praktikoki pib aren %100 da eta ez dago modurik horri bizirauteko krisi batean. Estatu
Batuen deuda hogei billioil eurora iristen da. Egoera hau kontuan izanda posible da hurrengo krisia
deuda krisiarekin batzea, oraindik kontsekuentzia larriagoekin.


Laburtuz, ziklo ekonomikoaren teoriaren arabera azkeneko krisi duela hamar urte izan zenez orain
beste bat egon beharko litzateke. Hau Deutsche Bankek piztuko du ziur aski eta baliteke krisi hau
deuda krisiarekin batzea historian ikusiko dugun errezesio handiena sortzeko. Kontuan izanda
Espainia oraindik ez dela guztiz errekuperatu, hobe dugu prest egotea halabearrez etorriko zaigun
errezesioari aurre egiteko.




Confesbankek Euskadiko ekonomia %2,5 hobetuko dela aurreikusten du



Confesbankek 2019an Euskadiko ekonomia %2,5 hobetuko dela aurreikusten du

Confesbank edo Euskal Enpresarien Konfederakuntza EAEko enpresaburuen eta haien enpresen interes orokorrak eta komunak defendatzen dituen erakundea da. Erakunde honek 2019an Euskadiko ekonomia %2,5 hobetuko dela aurreikusi du. Bai eta Segurantza Sozialak 14.000 kide berri izango dituela ere (+%1,5). Hortaz gain, Euskadin emplegu gehiago sortuko dela ere esan du, eta horren ondorioz langabezia tasak jaitsiera bat emango duela, %7,5 eraino jaitsiko dela aurreikusi du Confesbankek, 2008tik egon den tasarik txikiena izango litzake. Hau horrela izaten bada urte amaierarako Euskadin krisialdiaren aurretik zegoen enplegu maila berreskuratu ahal izango du, 
976.000 postu okupaturekin.
salida de la crisis bilaketarekin bat datozen irudiaksalida de la crisis bilaketarekin bat datozen irudiak

2019ko aurrekontuek 2012tik egon den zerga igoera handiena dakar

subida de impuestos bilaketarekin bat datozen irudiak

2019ko aurrekontuek 2012tik egon den zerga igoera handiena dakar

Gobernuak jada 2019ko aurrekontuak entregatu dizkio Diputatuen Kongresuari, haiek erabakikio dute legegintzaldi hontako aurrekontu hori onartuko den edo ez, eta porrot egitearen kasuan hauteskundeen aurrerapen bat eragin daiteke.

2019rako zirriborro horrek Kataluinari hainbat aipamen egiten dizkio, eta 200 millioiko inbertsio bat egin dio komunitateari. Hortaz gain, zerga igoera handi bat dakar, 2012az geroztik egon den handiena.

Igoera handiena dieselarena (670 milioi€-ko ekarpenak egingo dituena aurreikusten dena) izango da, %21,3ko igoerarekin.
subida de impuestos bilaketarekin bat datozen irudiak