2018(e)ko urtarrilaren 30(a), asteartea

Renferen egoera

Duela urte asko Espainian enpresa gehienak monopolistak ziren, hau da, merkatuan beraiek bakarrik aurkitzen ziren zerbitzu edo produktu horiek eskaintzen zituzten enpresa bezala. Espainian Europan sartu zen momentuan, Europak agindu zion estatuari merkatu monopolista haustea, lehia perfektu egoteko.

Gaur egun oso enpresa gutxi gelditzen dira monopolistak direnak. Horietako bat Renfe da eta Euskal Herriko trenbideko monopolioa du. Hasiera batean guri ez digula afektatzen uste dugu, baina bat batean prezioen igoera egiten dute edo ordutegiak nahi duten moduan aldatzen dituzte. Baita bono berrziak ere.

Duela asko Renfek hilabeteko bono bat atera zuen, bono horrekin, 50€ ordainduz nahi aina bidai egiteko aukera ematen zizun hilabetean zehar. Duela haste pare batzuk, hilabeteko bono hori kendu egin dute eta bono horiek erabiltzen ari ziren pertsona guztiak nahita nahi ez egunerokoa ordaindu behar dute. Azken finean enpresarentzako onura asko ekarriko ditu eta konpetentziarik ez duenez, baia edo bai Renfe erabiltzen jarraitu behar duzu (trena edo topo erabiltzea beharrezkoa baduzu).

Lehia perfektua izango balitz, aldaketa hau bi aldiz pentsatuko zuketen eta aldaketa hori egite aukeratu egingo balute, beste trenbide bat hartzeko aukera izango genuke.

ENPRESA BERRIAK

Gaur egun ekonomia edo enpresa ikasten edo ikasketak bukatzen hari diren pertsonak momentu batean merkatura aterako dira. Merkatu munduak arrisku eta esperientzia asko ditu, honen bitartez pertsona hauek gutxinaka ikasten joango dira esperientzia handitzen duten heinean.

Alde batetik pertsona hauek gaur egungo sozietateko gazteak izatean ideia inobadoreagoak izango dituzte enpresa mundu honeterako, hauek enpresa bat eraikitzeko kasuan beste enpresa esperientziadunei aurre egin beharko diete. Haiek eskaintzen duten esperientziari aurre egiteko hainbat estrategia prestatu beharko dituzte horrela haien enpresak minik edo kalterik ez izateko eta enpresa bezala hazitzeko,.haien hartean  publizitatea izango litzateke estrategia on eta efikaz bat haien enpresa promozionatzeko.

Beste aldetik, enpresa honek idea onak eta gauzak ondo egitean baliteke bere mailako edo berak saltzen dituen beste enpresa bati protagonismoa kentzea eta enpresa horri min egitea ekonomikoki. Azken batean ez gara konturatzen baina denbora osoan bizitza konpetentzia zistrin bat da eta beti lehia batean bizi gara.

Adibide bat izango litzateke Banesto  Espainiako banku garrantzitsuenetariko bat izatea iritsi zena. 1902 an sortu zen eta 1993. urterarte honek izugarriko arrakasta zuen 2000 ofizina edo lantoki zituen Espainia osotik sakabanatuta, izugarri garrantzitsua izan zen. 1993 an ondorio sozial batzuen ondorioz bankuak kalteak jaso zituen ekonomikoki eta azkenean Banco Santaderrek hartu egin zuen eta hau bihurtu zen honen ondorengoan, gaur egun ezagutzen duguna ain zuzen ere.

banesto bilaketarekin bat datozen irudiak
url:http://www.elmundo.es/economia/2016/01/25/56a227e5e2704e313a8b46aa.html


MUGIKORRAREKIN ORDAINDU?

https://elpais.com/tecnologia/2016/03/08/actualidad/1457455451_476965.html

Denok badakigu gaur egungo gizartean zer nolako garrantzia duten mugikorrek. Baina, zer puntotaraino iritsiko gara aparatu hauekin? Gu kontrolatzen bukatuko dute?

Aurrekoan, telebista ikusten nengoela, teleberriko notizia batek atentzioa deitu zidan. Izan ere,  honek aukera berri  bat eskaintzen zela esaten zuen: mobilarekin ordaindu.
Hasiera batean, ideia ona dirudi, vaina ondoren, honek izango lituzkeen eragin eta ondorioetaz hitz egin zuten. Ezin zuten Espainiaren adibidea erabili, egia esan, Espainia beti veste herrialdeekin alderatuz, atzeratuagoa joan da. Baina, esaterako Japonen alternativa hau martxan jarri da dagoeneko. Hala ere, fenómeno hau Espainiara laster iritsiko dela zioten.


Ekonomiarekin lotura egin behar badugu, ondorio txarrak bakarrik daude aztertzeko. Aukera hau aztertzen dugunean, aukera batez ere erosoa dirudi, hau da; ez duzulako kaxa batetik pasa behar ordaintzeko, ezta kaxa horretako ilara itxoin, ezta dirurik atera duzun ala atera ez duzun pentsatzen egon behar...  Baina beste alde batetik begiratuz, Teleberrian ikusitako berrian,  esan zuten, honen ondorioz denda askotako dendariak, dependienteak, eta pertsonala orokorrean, lanik gabe geratuko zela. Beste modu batera esanda, ez zirela batere beharrezkoak, eta bakarrik laguntzaileak edo denda konkretuaren orientatzaileak egongo zirela lanean.

Beraz, hauxe da nire erreflexioa: Eboluzionatzea ondo dago, bai; baina zer puntutaraino? Mugak ba al daude? Pena merezi al du milaka persona langabe geratzea, guri dirua karteratik ateratzea kostatzen zaigunagatik? Nire iritziz ez, edozerren aurretik etika eta morala doaz. Eta, ikuspuntu ekonomikotik begiratuta, nire ustez opzio izugarri ona izango litzateke hori alde batera uztea. Gutxienez hemen, lanpostuak falta baidira, ez daude soberan, oraindik geroz eta gehiago kentzeko, eta gutxio teknologia berri hauek. Alternatiba hori alde batera utziz ekonomiarentzako onura izango litzateke, lanpostu kopuruak ez ziren eta gutxituko.

$LUXUZKO MARKEN PUBLIZITATEA$


Seguraski noizbait zuen bizitzan galdetu egingo ziñatela, zergatik ez dugu Ferrari markaren publizitaterik ikusten? zergatik ez dugu Lamborghini markako anuntzioak ikusten? edota Rolex erlojuen anuntziorik?

Azalduko dudana ulertzeko, lehenik eta behin argi eduki behar dugu luxuzko marka hauetako jabeek ez dutela bilatzen haien produktua edozeini saltzea, baizik eta botere handia(diru asko) duten mailako pertsonei.

Horregatik luxuzko markak ez dute bilatzen publizitate “irekia” egitea, batez ere hori egingo baluke, anuntzioa ikusten dutenen %90 ezingo lukeelako haien produktua erosi, beraz, ez da telebistan agertzekoa, kaleko jendeak ez duela ulertzen luxuak duen benetazko garrantzia, kritikatzera jotzen dute berehala.

Luxuzko markek haien prestigioa dute gutxi batzuen eskutara iristeko. Haien marka munduan zabaltzeko edo jendeari erakartzeko, beste motatako baliabide, komunikabide edo tresnak erabiltzen dituzte.

Oikoena ekitaldiak egitearena da, bertan klase maila goreneko jendea gonbidatzen dute eta normalean famatuak diren pertsonak luxuzko marka aurkezten dute.
Baita ere, haien sektorean espezializatuak dauden errebistetan, adibidez, standing altuko autoen errebistetan, Ferrari, Lamborghini eta horrelakoak ikusiko ditugu. Nahiko arrakastatsua da, modu honetan benetan inporta zaion eta haien produktu motan interesatua dagoen publikoaren eskutara iristeko modu errazena delako.

Eta azkenik publizitatea egiteko gaur egungo asmakizunik handienetakoa erabiltzen dute, besteak beste, interneta. Sare sozialen erabilerara jotzen dute publizitate handia eginez eta produktuak duen klasea erakutsiz.

lamborghini bilaketarekin bat datozen irudiaklamborghini bilaketarekin bat datozen irudiak




AMAZONEK, BEFFETK ETA JP MORGANEK

 SORTUTAKO ENPRESA AURRERAKOIA

Amazon, Buffet eta JP Morgan enpresak paktu batera iritsi dira beraien artean  medikuntza enpresa bat sortzeko eta honela estatu batuetan gastatzen duten diru kantitatea medikuntzan murrizteko bere langileei. Enpresa berri onen helburua langileen familiei eta langileei zerbitzu mediku bat ematea da prezio baxuago batean , hiru enpresen artean 1,1 miloi langile baitituzte.

Notizia honek gogor jo du Wall Streeteko burtsa eta hainbat enpresa medikuk izugarrizko beherakada izan dute, sortu behar duten enpresa bere lehenengo etapan egon arren.  Enpresa berri hau enpresa bakoitzeko lan talde batek zuzenduko du.  Denborarekin taldea eta bere sedea non egongo den berri emango digute ez baitute oraindik aukeratu.

Amazon enpresak dio:  Gaur egungo medikuntza tasen igoerak problema bat izatera iritsi direla, eta enpresa berri honekin kostu merkeago batean eta efikazia hobeagoarekin lortuko dutela berain langileak osasuntsu egotea. Hau da berain langileak osasuntsu eta diru kezkarik badaude berain lana egiteko jarrera hobea izango dute eta lan etekina handiagoa izango da.


Hala ere, amazoneko buruak dio: medikuntza sistema oso korapilatsua dela eta beraien enpresentzat erronka gogorra izango dela enpresa berri hori sortzea. Maila gorena lortzeko mediko profesional eta esperientzia dunen eskuak behar dira, hasi berri eta gogoak dituen pertsona baten burua eta denbora luzezko orientazioa.

2018(e)ko urtarrilaren 28(a), igandea

GERRILLA MARKETIN-A


Bildergebnis für marketing guerrilla ejemplos
Gerrilla marketin-a teknika eta estrategia multzoa da. Publizitatea egiteko era ez konbentzionala da eta talde objetibo batera heltzea ahalbidetzen du era desberdin batean.
Oso gutxi ikusten den publizitate mota hau oso estrategikoa izaten da enpresentzako. Marketing tradizionalarekin alderatuz, oso originala da eta jendea erakartzeko erreztasun handiagoa dauka.

Azken finean, guk ikusten dugun publizitatea, iragarkietan, karteletan, irratian... beti ikusi izan ditugun propagandak dira eta zerbait berezia edo berria egiten ez badute, ez gara hainbeste fijatzen, aspertu eta guzti egiten gara hainbeste publizitaterekin. Horregatik gerrilla marketin-ak erabiltzen dituen estrategiak oso egokiak iruditzen zaizkit, jendea erakartzeko modu berezia eta originala da. Produktua beti berdina da, hori egia da, baina modu batera edo bestera erakutsiz, jendeak produktu hori era ezberdin batean ikusten du. Gainera, gaur egun dagoen publizitate guztiarekin, horrelako gauza bereziak egitea oso modu aproposa iruditzen zait enpresek beren produktuak saltzeko edo jendearengana iristeko.

Enpresen helburua beti da dirua irabaztea eta horretarako bezeroak lortzeko, gaur egun dagoen publizitate guztia ikusita, berria den zerbait egin beharko lukete. Gerrilla marketin-a, oraingoz, ez dago oso zabalduta munduan, oso gutxitan ikusten dugu, horregatik oso modu egokia iruditzen zait enpresen irudia berritzeko.

2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

BEHERAPENAK.



Besterik ez genuen behar, orain ere marrazki bizidunen antzera ibili behar al gara edo? 
Atzo hilak 25, Frantzian gertatu zenaz ari naiz, izan ere, Intermanché deituriko supermerkatu kateak, eskualdean oso ezaguna den Nutella markaren beherapen izugarriak egin zituen, % 70-koak hain zuzen ere (4'5€tik 1'4€ra), eta kristoeneko istiluak egon ziren bezeroen artean, pertsona bakoitza ahalik eta bote kantitate gehien hartzen saiatu zen, beren begietan bakarrik Nutella zegoen, ingurukotaz erabat ahazturik. Goizeko 8:15 etan ia 200 pertsonako ilarak aurkitzen ziren supermerkatuaren kanpoaldean eta gainera horietako askotan poliziak esku hartu behar izan zuen, sekulako iskanbila bortitzak sortu baitziren.

Resultado de imagen de pelea por nutella supermercadoPromozio honek Ferrero enpresa Nutella markaren jabea denaren eta Intermarché banaketa taldearen artean sekulako eztabaidak eragin ditu. Konpainia italiarrak, Intermarché-k egin zuen alde bakarreko erabakia harekin zerikusirik ez zuela baieztatu zuen, eta banaketa talde honek egindakoarekiko desadostasuna adierazi zuen, kontsumitzaileen nahasmendua eta etsipena sortu baitzituen jendearen artean gertatutako biolentziaz gain.



Bestalde, gertaera honek Emmanuel Macron presidentearen mehatxuarekin kointziditu zuen, honek, sektore askotan banatzaile eta nekazariek jardute onak errespetatzen ez dituztela salatzen zuen. Azaroaren 14 ean, banatzaileen sektoreak itun bat sinatu zuen non banatzaileen jarrera egokia bermatzen zuen  eta balioen distribuzio hobea baimentzen zuen, era berean prezio desadostasunak geldiaraziz.

Jendea zauriturik atera zen eta hau guztia enpresako sektore txiki batek beste inorekin hitz egin gabe eta are okerrago, enpresari zuzenean galdetu gabe horren erabaki zentzugabea hartzeagatik gertatu zen, hala ere, harrigarria da batzuetan gizakiok nola jokatzen dugun, prezioak jaitsi direla ohartzean, ez da batere normala produktu sinple bat lortzeko halako biolentzia erabiltzen bukatzea, batzuetan animaliak baino okerrago garela erakusten dugu eta zein itsu jartzen garen zerbait eskuratu nahi dugunean. 

Hemen dituzue gertatutakoaren pare bat bideo:


                                                                                                                                                    _aneetxx


DELIVEROOREN FRAUDEA



DELIVEROO

Deliveroo mundutik irekita dagoen mezularien enpresa bat da.  Mezulariei "riders" deitzen diete bizikletan egiten dituztelako bidaiak. Lan gogor bat izateazgain orain arazo potolo baten sartu dira deliverooren ugazabak. Lanbide ministerioak beraien enpresan inspekzio bat egin du eta beren langileen lan tratua ilegala dela esan dute, Valentzian zehatz mehatz. Langileak autonomoak direla suposatzen da baina  deliverook kondizio oso zorrotz batzuk ezartzen dizkie eta autonomoak izateari uzten diote. Hasiera batean deliverook 160000 euro ordaindu beharko lituzkeen baina orain epaiketa egingo dute.

Arazoa langileek dute, beraien lana ez da segurua eta ez dute inongo lan asegurorik. Auto batek arrapatu ezkero Deliverook ez du ezer egingo. Jendea ez dago batere ados horrekin eta epaiketan hori izango da beste hainbat puntuetatik. 

Nik bizikletan ibiltzeko ohitura det eta neguan hotz handia pasatzen da, batez ere bustia bazaude. Langile hauek kalean ordu asko irauten dituzte eta neguan hotza pasako dute. Normalean janaria garraiatzen dute eta udaran bero handia pasatzen dute bazkaltzeko momentuan lan egin behar baidute. Jendeak horregatik ez du janaria eskatzen nahiz eta ez ulertu kalean denbora bera egon behar dutela. Elkarrizketa batean rider batek zion diru gutxi bat ateratzeko eguneko 7 bidai minimo egin behar zituztela baina "autonomoak" direnez ez dute beti 7 bidai egiten eta dirua galtzen dute.


BIBLIOGRAFIA: 
https://elpais.com/economia/2018/01/25/actualidad/1516872608_921888.html?autoplay=1

2018(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna

KIROLAK MUNDUAN MUGITZEN DUEN DIRUA


KIROLAK MUNDUAN MUGITZEN DUEN DIRUA


Gaur egun kirolak diru asko mugitzen du, adibide aipagarriena futbola da. Kirolak historikoki beti izan du aberastasun ekonomiko handiago bat beste kiroleengan. Jokalari profesionalek dituzten soldatak ez dira normalak, ez da normala jokalari batek urtean 35.000.000€ irabaztea eta bitartean populazioaren zati gehienak soldata askoz gutxiago batekin bizi da.

Nire ustez, kirola gaur egun negozio bat da eta horrek diru ikaragarria mugitzen du: publizitatea, patrozinatzaileak, markaren espantsionismoa, jekeak... Kirol mundua oso aberatsa da, eta kobratzen dituzten soldatak beste pertsona batzuei eman beharko litzaieke: medikuak, inbestigatzaileak... Azken finean horiek dira aurrera eramaten gaituzten benetako profesionalak.

ARGIAREN OLIGOPOLIOA ESPAINIAN


ARGIAREN OLIGOPOLIOA ESPAINIAN


Gaur egun Espainian argia oso garestia dago. Europar Batasuneko herrialdeen artean Espainia lehena da argiaren prezioan. Hau arazo larri bat da, argia suministratzen duten enpresek diru kantitate berberak edo parekatsuak ipintzen dituzte eta horrek oligopolio bat sortzen du azken finean. 

Europar Batasunak Espainiari hainbat sanzio ipini dizkio argiaren prezio altuagatik, arazo honen barruan Espainiako gobernuak ezezkoa ematen du. Oso susmagarria da, gobernuak ez du ezer egiten arazo hau konpontzeko eta esan daiteke arazo honen atzean gobernuan egon diren kargu altuen interes ekonomikoak (enpresak) garrantzi gehiago eman diotela Espainiako biztanleen ongia asetu ordez.


BANKIAK 2291RA JAISTEN DITU AFEKTATUAK ERE-ARENGATIK

Bankiak 2291 pertsonara jaitsi ditu ERE-aren proposatutako irteerak BMN-aren integrazioarengatik. Hasiera batean 2510 langile izango ziren, baina azkenean zifra hori 219 langilez murriztu da. Duela gutxi, Bankiak 56 urtera jaitsi du aurrejubilaziorako adina, lehen 57 zena. Hala ere oraindik ez du zehaztu zenbateko soldata brutoa jasoko duten. Ostegun honetan José-Ignazio Goirigolzarrik planteatu du berain soldata %50ekoa izatea 61 urtera arte, eta ondoren segurtasun sozialarekin 63ra arte. Prozesu honek aurreikusten ditu baja inzentibatuak 56 urte baino gutxiago dituzten langileentzat.

CATERPILLAREK BERE GALERAK %12AN IGO DIRA

Caterpillar-ek izugarrizko galerak izan ditu hiruhileko honetan Donald Trump-en erreforma fiskalengatik. Fabrikatzaile amerikarrak 1307 milioi dolarreko galerak izan ditu 2017ko azken hiruhilekoan. %12ko galerak izan ditu 2016rekin konparatuz.
Hala ere, Caterpillar-ek ziurtatu zuen inbertsoreei denbora luzean beraien tasa negatiboa %35tik %21era jaitsiko zela. Beraien hitzez, conpainia nazional eta lehiatzaile kanpotarren artean egoera ekitatiboago baten gatik gertatuko zen hori.
Nahiz eta galerak izan azken hiruhilekoan, 45462 milioi dolarreko fakturazio totala izan du, %18ko igoera 2016rekin alderatuta.

2018(e)ko urtarrilaren 24(a), asteazkena

KONTSUMISMOA GURE ARTEAN

Gaur egun enpresa asko daude mundu osoan, nagusienak arropa enpresak eta teknologia enpresak dira, gehien kontsumitzen diren produktuak direlako. Duela 10 urte askoz enpresa gutxiago zeuden eta gehiengoak gas edo petroleo enpresak ziren. Gizarteak munduko herrialdeetan izan duen garapenari esker milaka eta milaka enpresa sortu dira. Baina benetan egokia al da orain ditugun enpresa guztiak haztea?

Lehen esan dudan bezela teknologia edo arropa enpresak dira nagusienak mundu honetan, diru gehien irabazten dutenak eta geroz eta gehiago hazten ari direnak. Enpresa horiek haztearen arrazoia gu gara, guk erosten dugu arropa, telefonoa, ordenagailua, kanpoan bazakaltzen edo afaltzen dugu ahal dugun guztietan... Hori, azken finean, kontsumismo ikaragarria da, benetan beharrezkoak ez ditugun gauza asko erosten ditugu, eta horiek erosi eta beste zerbait nahi dugu. Gure erosteko nahaigatik edo "kapritxoengatik" enpresak geroz eta gehiago hazi eta aberasten dira.

Gure erosteko ahalmena egokia iruditzen zait, gustatzen zaigun zerbait noiz behinka erosteak asko pozten gaituelako, baina puntu bateraino. Erosten ditugun gauza gehienak ez ditugu behar, besterik gabe gustatzen zaizkigulako erosten ditugu. Hain txarra izango litzake bizitza behar ditugun gauzak besterik ez erosita?

Geroz eta kontsumismo gehiago dago munduan, geroz eta enpresa gehiago sortzen dira baina erosterako orduan inork ez du pentsatzen zer dagoen benetan enpresa baten atzean(enpresa gehienetan). Ez dugu zertan erosteari utzi beharrik, besterik gabe, gutxiago erosten saiatu. Azken finean erosten ditugun produktu horiek, gehienetan, momentuan bakarrik disfrutatzen ditugu benetan.

2018(e)ko urtarrilaren 23(a), asteartea

CARREFOUR


Gaur, Carrefour supermerkatuaren inguruko informazio berria azaldu eta aztertuko dut. Egia esan, aukera egokia iruditu zait, familia askorengaitik duen gertutasuna dela eta. Azken finean, egunero ikus daitekeen enpresa frantsesa delako.

CARREFOUR

Denok dakigun bezalaxe, Carrefour gaur egun indar handia duen kadena komertziala da. Frantzian jaiotakoa baina gaur egun mundu osora zabaldu dena. Lokal izugarriak dituzte Brasil, Argentina, Mexico, Espainia, Frantzia, Italia, Egipto, Txina...kontinente guztietan zehar.

Azkeneko berririk garrantzitsuenetakoa hau da: 270 establezimendu itxiko dituela eta 2.400 langile enpresatik kanpo geldituko dira. Plan estrategikoa dela eta egin dute mugimendua etorkizunari begira. Esaten dutenez, transformazio digitalaren bila doazte horrela, munduko kadena komertzial digitalena sortuz. 

Nire ustez, mugimendua oso egokia da. Estrategia etorkizunari egokitzeko dela pentsatzen dut. Azken finean, geroz eta gehio ari dira internet bidez salmentak egiten. Hortaz, plataforma digitalean zentratzea oso mugimendu onuragarria iruditzen zait. Horretarako, lehen esan bezala, errekorteak egitera behartuta ikusi dira baina azkenean ondo aterako den inbertsioa dela ziur nago. 
Plataforma digitala hobetzeko, Publicis.Sapien kontratatu du. Arazo teknologikoak irtenbide azkar eta onak izan ditzaten.

Beste aldetik, langabezian gelditu diren 2400 pertsonentzat, oso egoera zaila aurkitu dute. Estrategiarengaindik enpresatik kanpo gelditu dira lanpostua galduz. Hala ere Frantziako finantzia ministroak, Le Mairek, pertsona hauen asalariadoa gertutasunez jarraituko duela ziurtatu dio Carrefourri. Nahiz eta, Carrefourren estrategia oso ona dela esan duen eta onurak ekarriko dituela Frantziara.


Jubilazio geroz eta urrutiago

“Llegar a la vejez sin poder jubilarse, una realidad mexicana”

Gaur egun Mexicon eta orokorrean Hego Amerikako herrialde gehienetan oso zaila izaten da jubilatzea eta jubilatzean bizitzeko ematen duen soldata edo diru laguntza bat jasotzea. Izan ere, artikuluak dioen bezala, gaur egun Mexicon jubilatu egiten direnean, emakumeek hilabetean 275dolarreko eta gizonezkoek 354 dolarreko pentsio edo  jasotzen dute. Baina %ko gutxi batek jasotzen du hori, gehiengoek ez baitute aukera jubilazioa hartzeko. Zergatik izan daiteke? Estatuak, dirua beste zerbitzu edo toki batzuetara bidaltzen duelako, izan daiteke armada, izan daiteke hezkuntza, osasuna… ez dakit, baina adineko jendea dirurik jaso gabe edo ia dirurik gabe geratzen da. Diru kudeaketa txar batengatik izan daiteke hori edo besterik gabe, estatuak dirurik ez izanagatik eta beraz behar-beharrezkoak diren gauzetara bideratzen dute. Beste aldetik, etxeko andreek ere ez dute diru laguntzarik jasotzen beraien lana nahi dutelako delako diotelako. Tapen Shinak ikertzaileak dio lanean ari diren adindun guzti horiek ez dutela nahi dutelako lan egiten, baizik eta estatuak dirurik ez duelako beraiei ordaindu ahal izateko. Arazo honen aurrean dirua kudeatzeko modu berri bat beharrezkoa litzake edo ain beharrezkoak ez diren sektore edo zerbitzuei beharrezkoa ez den dirua ez bideratu.

2018(e)ko urtarrilaren 22(a), astelehena

 ANUNTZIOAK
Anuntzioak edozein produkturen berri emateko egiten diren iragarki edota erosketa modukoak dira, beti produktu hori erosteko edota ezagun bihurtzeko asmoz. Anuntzioak mota ezberdinetakoak daudenez, leku ezberdinez aurki ditzakegu, bai telebistan, irratian, kalean… Blog honetan batez ere telebistako iragarkietan oinarrituko nahiz.
Anuntzio bat sortu eta publikatu aurretik baldintza pila bat bete behar dituzte iragarki arrakastatsu bat izan dadin. Adibidez, anuntzio bat ikusi eta bukaeran zein produktu eskaintzen duten konturatu ez bagara, oso anuntzio txarra izango da ez dutelako beraien helburua lortu, produktua ezagun egitea gero erosteko, hain zuzen ere.  Iragarki konplexuenak ez  du arrakastatsuena izan beharrik, askotan sinplea hobea izan daitekeelako.
Iragarkiak eraginkorra eta ona izateaz gain, etikoa izan behar du, hau da, mezu arrazista, matxista edo sexistak ekidin  behar ditu. Horrela ez bada, hau da, anuntzio bat matxista edo arrazista denean, enpresaren itxura izugarri kaltetu dezake eta ezin izango dituzte beraien helburuak lortu, kasu honetan, eskaintzen ari diren produktua jendeak erostea.  Gaur egun, garrantzi handia ematen diogu ingurukoek egiten dutenari, horregatik, iragarkiak ez etikoak izan arren jendeak produktu horiek erosten ditu, zer erosten ari diren ohartu gabe.


2018(e)ko urtarrilaren 21(a), igandea

TXINAKO ALDAKETA

TXINAKO ALDAKETA

Gaur egun, denok dakigun modura, geroz eta kutsadura handiagoa dago gure gizartean, guk sortua. Jendea askotan ez da kontzientea, zer nolako arazoak ekar ditzaken horrek. Erraza da gauzak lurrera botatzea edota modu inkontziente batean plastikoak erosten eta erosten egotea, sekulako kutsadura sorraraziz.
Askotan pentsatu izan dut, zer nolako bidea aukeratu beharko genuke, edota zer konponbide dagoen, arazo hau aurrera eraman ahal izateko. Beraz, arrazoi honengatik bilatzen egon naiz  interneten hainbat informazio eta albiste, interesgarria iruditzen zaidan gaia delako.
Hona hemen albiste oso interesgarri bat; Txinak zaborraren (plastikoaren) erosketarekin atzera egin du, hau da, jada ez zaio komeni  beste herrialde batzuei erostea. Honek emaitza negatibo ikaragarriak ekarriko dizkio Espainiari. Lehen gure zaborraren 35%-a Txinara esportatzen zen eta orain berriz zer egingo dugu sortutako zabor guzti honekin? Zabortegiek gure herrialdean aldaketa handia sumatzen ari dira, eta hau Urtarrilaren 1ean aldarrikatu zuela Txinak. Zer nolako etorkizuna espero digu? Hau ez da oraingo gauza, beti esan oi da zein den garrantzitsua birziklatzea, hondakinak ez sortzeko.

Ostera, oraingo honetan erru guztia Txinak duela ematen du, non hau ez da beraien arazoa; beraiek askatasun guztia dute nahi dutena egiteko; arazoa argi dago guk daukagula zaborra neurriz gainean sortzeagatik.
Espainian ikusterik ez dago, enpresek produktuak biltzerako garaian zer nolako plastikoaren erabilera izugarrizkoa egiten duten. Askotan beraiek dira erru guztia daukatenak, hori saihestu daitekeelako modu samur batean: ERABILERA MURRIZTUZ ! Hortaz aparte, plastikoetan askotan etiketa batzuk itsatsiak agertzen dira, hori gerora, kentzea izugarri zaia izango dena eta honen arduraduna argi dago berriz ere enpresak direla. Ez nago inola ere beraien aurka, baina argi dago kutsaduraren gaian borroka gehiago egin beharko litzatekeela. Azken finean guztien esku dago, batzuek laguntza gehiago eta beste batzuek berriz laguntza gutxiago eskainiz. Nola bukatuko da gai neketsu eta zail hau ? Bada garaia denok gure partetik jartzea, aurrera eraman ahal izateko dena; oraingoan gai hau ukitu dut, baina bizitzan gai askokin, aurrera pauso ikaragarriak egin behar dira, azken finean gu garelako gizarte honetan bizi garenak eta bizitza ona nahi dugulako bai guretzat eta ondorengoentzat baita ere.





PENTSIONISTEK EROSTEKO AHALMENA %30 EGINGO DU BEHERA.

PENTSIONISTEK EROSTEKO AHALMENA %30 EGINGO DU BEHERA.

Denok gara Estatuak bizitzen ari den zailtasun ekonomikoen lekuko. 2017an jubilatu ziren pertsonek erosteko ahalmenak %30 egingo du bera hori esaten du IMF-ak (International Monetary Found). Rajoy-ren politikek Espainiako buruzagitza hartu zuen momentutik ez du pentsionisten arazo ekonomikoak zuzendu baizik eta okertu. Azkeneko urteetan Gobernu Zentralak 0,25eko igoera ezarri die pentsioei baina kontuan izan behar da Espainiak izan duen oparotasun ekononikoak BPG 3,1%koa izan da ondorioz pentsioak ez baldinbadute zifra honetatik igotzen pentsionisten erosteko ahalmena behera egin du.

2050 urtera arte Espainiako penstsioek 0,25% egingo izango dute gora Espainiak duen deficit ekonomikoaren ondorioz. Inflazioa 2%an mantenduko da Europako Banku Zentralak paregabea deritzon zifra termino ekonomikoetan.

2017tik aurrera pentsionistek dirua galtzen hasiko dira lehen aldiz 2014 eta 2016 urte artean inflazio negatiboari eskera eta 0,25 eko igoerari esker erosteko ahalmena irabazi dutenez.

Egoera honek etorkizunean arazazo politiko eta sozial handiak ekarriko ditu eta Espainiaren inestabilitate maila igoaraziko du. Errealitate hau hobetzeko Toledoko Paktua bultzatu zuen Diputatuen Kongresuak 1995 urtean baina orain arte ez ditu aldaketa handirik bultzatu.

Itziar etorkizun gogorra duzu aurrean, pentsioak murriztu egingo direla badakigu jada. Duzun aukera bakarra Celia Villalobos-ek dioen bezala pentsio pribatuak jarri behar dituzu martxan. Hemen uzten dizuet link-a emakume honen "jakinduriaz" nutriarazteko.


2018(e)ko urtarrilaren 19(a), ostirala

Diskriminazio kasuak enpresetan

Gaur egun gizartean bizi dugun egoerak lan munduan ere eragin handiak eragiten ditu, alderdi askotan, baina nik emakumeen gainean eragiten dituen ondorioetaz hitz egingo dizuet. Emakumeak lan-munduan bizi duen egoera gure gizartearen, prejuizioen eta ideien isla da. 

Asko dira lana aurkitzeko emakumeak bidean aurkitzen dituen harriak, batez ere lan hori lortzeko egiten duen sahiakeran. Orain dela gutxi entzun nuen, hegazkin konpainia batean haurdunaldi-proba eskatzen zutela lana lortzeko, inork ez duelako ordaindu nahi amatasun-baja. Gero eta gehiago dira bikotea duten emakumezkoak edo umeak dituztenak kontratatzen ez dituzten enpresak, kontua da, gizonezkoei ez dietela galdetzen edo ez dutela kontuan hartzen beraien egoera pertsonala, emakumeen kasuan berriz, perfil determinatu batera jotzen dute. Horrelako kasuak ikusita ez da harritzekoa Almeríako udaletxe batean gertatutakoa, garbitzaile moduan lan egiten zuten emakumeek eta gizonek, baina gizonezkoek emakumezkoek baino 68€ gehiago jasotzen zituzten hilabete bukaeran, nahiz eta bai batak eta bai besteak lan berdina, ordu berdinak eta egun berdinak egiten zituzten. Tamalez, kasu hau ez da ez lehenengoa ez azkenekoa izango.

Gure ingurura begiratu besterik ez dago diskriminazio honetaz konturatzeko, enpresetako goi-karguen %4 baino ez dute osatzen emakumeek, nahiz eta azken urteetan egoera zertxobait hobetu den. Soldatara bueltatuz, gizonezkoena %19,3 handiagoa da. Zer egin dezakegu egoera hau aldatzeko? Ba hasteko, neurriak jarri kasua hauek ez emateko, bi postu berdin dituzten emakume eta gizon batzuek ezin dituzte soldata desberdinak eduki (sartutako orduak, errentagarritasuna etb) berdinak badira. Gainera, nik uste emakumeenganako diskriminazio positiboa bultzatu beharko litzateke, adibidez, Donostiako bonberoek emakumeak erakartzeko egin zuten kanpaina bezalakoa.

Azkenean, denon esku dago egoera hauekin amaitzea, denok egongo baikara noizbait postu batean lanean edo enpresa bat gidatzen eta denok izango dugu aukera egoera horiek salatzeko edo aldatzeko. Azken finean, enpresa baten parte garenean aukera dugu gizartea hobetzeko gure akzioen eraginez, guk hartutako erabakiek ondorioak izan baitditzakete ekonomian, baina baita gure eguneroko bizitzan ere. 

2018(e)ko urtarrilaren 18(a), osteguna

GABONAK

Jada, gabonetako 3 asteko oporrak joan zaizkigu, eta horiekin batera gure poltsikoa ere ederki ustu dugu.
Gabonak hitza entzuten dugunean, guztiok badakizu ze bi gauzetan ari garen pentsatzen; bazkari/afar familiarrak eta eguberri/errege eguneko opariak. Bi gauza horiek bat datozte hitz bakar batekin; gastua. Gabonak iristean mundu guztia erosketak egiten hasten da zoroen antzera, bai beraien seme-alabentzako opariak erosten eta baita ere bazkari eta afarientzako behar dena baino gehiago erosten. Eta pentsatzen jartzen bagara, beharrezkoa al da erosten dugun guztia erostea? Gehienetan erosten dugun erdiak ez digu ezertarako balio, momentuan ilusioa ematen digu soilik. Beraz, nahiz eta ni horietako bat izan (ilusio handia ematen dionetako bat), gehiegizko erosketa hauek egitea ez dut beharrezkoa ikusten.

Beste ikuspuntu batetik begiratuta, hau da, enpresen ikuspuntutik ikusita, aberastu egiten dira gu bezelako jendearekin. Gainera prezioekin badakite nola jokatu gu erakartzeko eta tontoen moduan denetik erosten dugu erdiaren beharra ere ez genuenean behar. Beraz, guk denetik erosten dugun bitartean, enpresak aberastu egiten dira, eta ez legoke gaizki pixka bat murriztuko bagenitu erosketa horiek.

 Resultado de imagen de compras de navidadResultado de imagen de compras de navidad

2018(e)ko urtarrilaren 14(a), igandea

QBAO-REN FRAUDE PIRAMIDALA

NJQY sports managenment CO. edo gehienek ezagutzen dugun bezala QBAO, enpresa txinatar bat da, enpresa hau talde komertzial elektroniko baten parte da eta besete gauza askoren artean kiroletara eta kirol apostuetara bideratua zegoen, gehien bat merkatu espainiarrera bideratua. Enpresa hau 2014-2015 ean ezaguna egiten hasi zen kirol munduan errealaren patrozinatzaile ofiziala egin zenean, Qbao urte hartan errealaren patrozinatzaile nagusia bihurtu zen hiru urteko kontratu bat sinatuz eta hauetako bakoitzean errealak 1,2 milioi euro jasoko zituen.


real sociedad qbao bilaketarekin bat datozen irudiakArazoak duela pare bat hilabete hasi ziren enpresa txinatarrarentzat eta irregulartzat hartu zuen Txinako gobernuak, horren ostean arazoak handitzean joan ziren. Hau entzunda enpresa hartako akzioduenek inbertitutako dirua ateratzen saiatu zirenean shangaien sedea zuen enpresa itxita zegoela ikusi zuten, honen ondorioz salaketa olatuak iristen hasi ziren Zhang Xiaolei-ren aurk,  honek polizia txinatarraren parte hartzea ekarri zuen.
real sociedad qbao bilaketarekin bat datozen irudiak
Aurreko asteartean Zhang Xiaolei Qbao enpresaren presidentea atxilotua izan zen. Honen aurrean errealak jokatutako azken partidurako badaezpada patrozinioa bere ekipaziotik kendu egin zuen. Oraindik ere erreala Qbao enpresarekin kontaktoan jartzeko saiakerak egiten ari da ustezko fraude piramidalaren inguruko bilera bat izan dezaten, baino errealaren tamalerako ez dute erantzunik jaso oraindik.

2018(e)ko urtarrilaren 13(a), larunbata

Inflazio-tasa

Adituek egin duten ikerketa baten ostean, ikusi da 2017an inflazioa %1,1a igo da. 12hilabetetako batez bestekoa egin da kalkulatzeko baina badaude hilabete batzuk adibidez azaroan %1,6eko inflazioa egon zen eta abendua hilabete baxuena eduki zuena izan zen. Hau da energia gutxiago garestitu da.


Nafarroan ordez, urteko tasa inflazioa %0,6koa izn da. Barbaridadea eta oso inpresionanatea da desberdintasuna. azaroan jasotakoa baina %1,2 gutxiagokoa. Datu guzti hauek INEk adierazi zizkigun orain dela egun batzuk, hau da Espainiako Estatistika Institutuak.

2017ko datuak ikusita, argi ikusi daiteke prezioak berddin mantendu direla bi erkidegotan eta hau ona da euskal herriko erkidegorako. Urte hontan egon dira produktuak gehiago garestitu direnak, adibidez alkoholdun edariak eta tabakoa %1,8 igo dira. Badakite hori beraientzat errentagarria dela gizartearen %80ak biak kontsumitzen dituelako. Nafarroan berriz hotelen eta jatetxeeen prezioen igoera da nabarmena (%2,5) igo dela.


inflazio tasa bilaketarekin bat datozen irudiak

2018(e)ko urtarrilaren 12(a), ostirala

Industrializazioaren eragina



INDUSTRIALIZAZIOAREN ERAGINA:



Euskal Herrian XX.mendeaan industrializazioak eragin handia izan zuen. Industria iraultza handia izan zen eta horren ondorioz, teknologiak ere gorakada izan zuen. Naturarekin lotutako lanek poliki-poliki balioa galdu zuten, eta kanpotik immigrante asko etorri ziren hona lan bila. Horrek Euskal Herrian auzo berriak sortu zituen eta baita gizarte-klase berriak. Industrializazio guneak asko hazi ziren eta nekazaritza herriak, aldiz, txikitu.

Kanpotik etorritako batzuk oso errez ohitu ziren leku berri hartako kulturara, ohituretara … beste batzuk aldiz, arazo handiak izan zituzten, baina hori gaur egun ere gertatzen da. Emigratzaileak arazo sozial, ekonomiko eta demografikoak eragin dituzte. Industrializazioaren eraginez, errazago mantendu da Euskal Herriko herri txikietan hauen ohiturak, hirietan aldiz, hauen kultura kolokan jarri da, eta baita desberdintasun handiagoak daude. Euskadin Bilbo izan da industria gune nagusiena, gero Gipuzkoa eta azkenik, Araba.

Gipuzkoan, ehungintza eta pepelgintza ziren sektore nagusienak. Siderurgiak ere indar handia zuen. Ehungintzako enpresa nagusienak, Bergaran zeuden eta papergintzakoak asko zabaldu ziren Hernani, Errenteria … herrietara. 1975 ko krisian, immigratzaile asko beren lurraldetara bueltatu ziren hemen ez zegoelako denetzat lana. Jaiotze tasa asko jaitsi zen krisia zela eta, baita immigratzaileen joanagatik.

Aldaketa guzti hauen ondorioz, gaur egun dena makinaria bidez egiten da eta eskulangitza asko galdu da. askoz errazagoa da makinariaren dinamika jarraitzea, azkarrago egiten baita lana, gainera merkeagoa da horrela lan egitea. Industrializazioarekin batera, enpresa handiek indarra hartu zuten, esate baterako La Esperanza. Enpresa handiak, 250 langile baino gehiago zeudelako lanean. Langile asko prestakuntza gabekoak ziren, eta garai honetan emakumezkoak lanena hasi ziren, eta ondorioz esate baterako, jaiotza tasa jaitsi zen. prestakuntzak gabekoak langileak dituen gaitasunak eta lanpostuak eskatzen dituenak bat ez etortzeak zekarrenak ziren.  Garai honetan ez zen langile hautaketarik egiten. Baina, argi duzute zer den lana? Lana pertsonek enpresaren barruan dituzten zereginen eta jardueren multzoa da. azken batean, gizakiak ekoizpen faktore moduan enpresari egiten dion ekarpena da. Garai hartako eskubideak eta gaur egungoak asko aldatu dira.

Immigratutako eta emigratutako batzuk, urte sasoiko lanaldietara edota denboraldi luzeago batera etortzen ziren. Soldata langileak bere lan-zerbitzuak besteren kontura emateagatik dirutan edo gauzetan jasotzen dituen ordainsariak dira, eta hauek ere asko igo ziren industrializazioarekin batera, baina gorabeherak izan ditu krisien arabehera. Langileen lan-motibazioa soldata zen. Lan-motibazioa langileak jasotzen dituen estimuluak, lan-eremuan modu jakin batean jokatzera bultzatzen dutenak dira. Geroz eta soldata handiagoa izan, osasungintza hobeak zituzten, baita bizi kalitate hobeagoak. Gaur egun, prestakuntza handiagoko langileak bizi itxaropen handiagoa dute, baldintza hobeagotan egiten baitute lana.

Honekin ondoriozta dezakegu, ekoizpen prozesua (produktu bat egiteko beharrezkoak diren jardueren sekuentzia) asko aldatu dela. Gaur egun teknologia erabiltzen da enpresa guztietan, eta honek emaitza bat lortzen laguntzen du. Etengabe ari da gertatzen berrikuntza teknologikoa, aldaketa tekniko jakin bat lehen aldiz enpresa batean sartzeari dena. Lanaren produktibitatea kalkulatzeko, ekoizpena zati lan unitatea egin behar da. kostu finkoak aldiz, gaur egun handiagoak dira garai hartan baino, zergak garestiagoak dira orain, eta teknologia dela eta argian … gehiago gastatzen da.

Beraz, industrializazio garaian teknologiak gora egin bazuen, gaur egun are gehiago.

Resultado de imagen de industrializazioa euskal herrianResultado de imagen de euskal herriko teknologia