2017(e)ko abenduaren 26(a), asteartea

Gerrak hemen hasten dira!!

Lehengo egunen kaletik nenbilela, postu moduko bat ikusi nuen urrutira hainbat pertsonekin inguruan, jakin mina sartu zitzaidan eta bertara hurbiltzea  erabaki nuen. Bertan, lehen esan bezala, hainbat pertsona zeuden inguruan, mahitxo baten atzean bi mutil eta karpeta batekin aurrealdean emakume bat, haien inguruan aldiz, beste hainbat pertsona mahitxo horren inguruan eta mahi horretan hainbat foileto informatibo, pegatina, txapa eta horrelako antzeko gauzak zeuden. Hara hurbildu nintzenean, karpetarekin zegoen emakumea nigana urbildu zen informazioa zuen paper batekin eta haien lan sozialaren inguruan hitz egiten hasi zitzaidan. Donostian duela gutxi sortutako erakunde edo eta laguntza talde sozial bat ziren
“Ongi etorri errefuxiatuak. (Donostia)”. Orduan errefuxiatu eta gerren inguruan hitz egiten hasi ginen.

Gerra, gatazka bortitz, zabal eta antolatu bat da, bi talde edo gehiagoren artean asmo jakin batez garatutakoa. Historian, gerrak faktore eragile nabarmena izan dira: nazioak zabaldu ditu, inperioak eraiki, eta zibilizazioak suntsitu.
Giza ikuspuntu batetik heriotza, hondamena eta sufrimendua eragiten dituen gertakaria da gerra, garaileen zein galtzaileen aldetik, eta halatan, gerraren aurkakoa den bakea desiratzen dute gizaki eta gizatalde guztiek. Horrenbestez, bada pazifismoa edo gerraren aurkako jarrera filosofiko eta politiko bat. Gerra kausa anitzek eragiten dute: lurralde bat eta bertako baliabideak eskuratu nahia, burujabetasuna, erlijioa, ideologia baten inposaketa, eta beste giza-talde mendekotasun edo ezabaketa. Norberaren burua defendatuz, eraso egin eta gerra abiarazi duenari aurre egiteko ere egiten da gerra beste batzuetan.
Hau guztia esanda, gerra sortzeko faktore garrantzitsuenetako bat faktore ekonomikoa da, mundu honetako gobernatzaileei berdin zaie zenbat txikizio gertatzen diren edo eta zenbat pertsona hiltzen diren, beraiek nahi duten gauza bakarra da etekin ekonomikoa ateratzea eta negozioa egitea jenderen sufrimendua haientzako indiferentea izanda. Egunero 100.000 pertsona hiltzen dira baliabide falta dela eta. Mundu mailan, defentsako gastua urteko 1760 biloikoa da, eta aurrekontu horren %10 arekin munduko gosearekin bukatuko zen eta munduko populazio osoaren beharrak beteta geldituko lirateke, baino noski, ez zaie inolaz ere komeni. Ba al zenekiten minutuko pertsona bat hiltzen del arma-indarkeriaren ondorioz? Are eta gehiago, 1989garren urtetik gatazka armatuen ondorioz, urtero 250.000 pertsona hiltzen dira eta bataz beste ehun milaka zauritu gelditzen dira konfliktoak dauden herrialdeetan. Bestalde, urtero 12000 bala inguru ekoizten dira, estatu espainola mundu mailako 7. arma-ekoizlea da. Esaterako, Euskal Herrian milaka langilek egiten dute lan armagintza sektorean, Euskadin 100 fabrika baino gehiagok negozio mundu honekin zerikusia dute. Espainiako militar eremuan EHko enpresak ekoizle nagusien artean daude, adibidez, AERNOVA, ITP, SENER eta SAPA bezalako enpresak. Eta batez ere, ba al zenekiten amagintzan diharduten euskal-enpresen ekoizpenaren ¾ a, gatazkan dauden herrialdetara esportatzen dela (Turkia, Saudi Arabia, Israel, Egipto…) ?
Egoera izugarria da, eta oso txarra jendeari berdin zaio zenbateko mina egiten duen edo eta egin dezakeen, horrelako egoera kaxkarra eta penagarriaren aurrean norberak hausnarketa egin beharko luke eta “Ongi etorri errefuxatuak” bezalako lan taldetan parte hartu beharko luke, edo eta gutxienez informatu beharko ginake, gaur han delako baino bihar hemen izan daiteke.

2017(e)ko abenduaren 23(a), larunbata

Aurten ere, oso haserre nago.


Erlazionatutako irudia
Iritsi da Abendua, eta horrekin batera, hurbil dago Olentzero (edo etxe bakoitzean ospatzen dena). Garai polita izaten da familiarekin elkartzeko, eta nola ez, haurrek opariak irekitzeko, urte osoa zain igaro ondoren. Baina horrez gain, garai polita izaten da enpresentzat, salmentek izugarri gora egiten dutelako. Baina ni, aurten ere, oso haserre nago. Izan ere, gizarteak aurrera egiten duela dirudien arren, batzuetan beti leku berean gaudela iruditzen zait. Aurreko batean etxeko mahi gainean zenbait postal topatu nituen, eta haien ondoan, urteroko jostailuen katalogoak. Ezin dut sinetsi 2017. urtea bukatzear dagoela eta gizarteak horren atzeratuta jarraitzen duela.
Katalogoak begiratzen jarri nintzen, eta betiko gauza bera topatu nuen. Panpinak, sukaldeak, motorrak, mozorroak, pianoak… denetariko jostailuak zeuden. Baina nola ez, Pinyponekin, haurtxo txikiekin, printsesen panpinekin, Nancyekin, etab. neskak besterik ez dira ateratzen argazkietan jolasten. Berriz, transformerrekin, superheroiekin, etab., mutilak besterik ez. Ez al da tristea? Ez al gara konturatzen gurasoek katalogo hauek haurrei erakustean, hauek behartuta daudela ezarri zaizkien jostailuak eskatzera?
Eta nola ez, guzti honek atzean dituen baloreak izugarriak dira. Urdina, arrosa, eta halako bereizketak alde batera utzita, oso gogorra iruditzen zait honek guztiak atzean duena. Badakigu gizarte patriarkatu eta matxista batean bizi garela, baina hau aldatu beharrean, urtero gauza bera ikusten dugu. Neska txikiei sukaldeak, panpinak, sukaldatzeko gauzak, horrazteko gauzak, etab. oparitzen zaizkie. Zergatik egiten ote da hori? Ez al da gure gizarte atzeratuaren isla izango? Ba bai, halaxe da. Txiki-txikitatik emakumeari etxeko lanak egiten erakusten zaizkio. Panpinak oparitzen zaizkie jakin dezaten ama izaten direnean haiek zaindu beharko dituztela haurrak eta sukaldeak, emakumeak familia guztiarentzat sukaldatu beharko duelako. Halako beste mila adibide daude, gaur egungo egoera tristea islatzen dutenak. Ez al gara konturatzen iada gauzak ez direla horrela izan behar? Emakumea iada emakume langilea da, eta ez du zertan etxeko lanak egiten egon behar. Ez da zentzuzkoa generazio berriei ere aurreko guztiei buruan sartu dizkiguten balore okerrak sartzea, horrela ez baitugu aurrera egingo.
Eta mutilei zer oparitzen zaie? Motorrak, kotxeak, herramintak, etab. Eta panpin bat oparitzekotan, noski, izan dadila Spiderman bat, eta ez Baby Born bat, argi eduki dezan txikitatik berak ez dituela seme-alabak zainduko, hori emakumearen lana dela.
Halako katalogoak eta saltzen diren produktuak oso matxistak izateaz gain, arazo bat izan daitezke zenbait aurrentzat. Izan ere, haurrak, neska edo mutilaren artean aukeratzera behartuta ikusi daitezke. Hortik datoz geroko aurreiritzi guztiak, betiko "marimatxoak" eta "marikitak". Eta hori zergatik? Urdina edo arrosa ez aukeratzeagatik, panpina edo baloia ez aukeratzeagatik, gizartearen bereizketa horrekin hausteagatik. Eta horrez gain, askotan ez ditugu kontuan hartzen beren gorputzarekin identifikatuta sentitzen ez diren haurrak, edota haien generoari ezarri zaizkien jarrera batzuk betetzen ez dituztenak. Berez arazoak ez diren gauza horiek arazo bihurtuko dira haur haientzat, eta guztia katalogo hau bezalako gauzengatik, beste mila gauzen artean. Eta ez katalogoen existentzia hutsagatik, halako enpresengatik, eta baita guregatik ere. Azken finean, gu garelako enpresa hauei urtero gabonetan euroak eta euroak ematen dizkiegunak. Hau al da modua gizarteak pausu bat aurrera egiteko? Ez dut uste, eta gure esku dago hau aldatzea, gure esku besterik ez.
Zorionez gauza hauek aldatzen ari diren enpresak dauden arren, badaude beste asko sexistak izaten jarraitzen dutenak, eta ezin dugu onartu. Horregatik, gabon hauetan halakoi ezer ez erostea propostatzen dut, izan ere, indarra eman diegun bezala kendu diezaiekegu, eta horrela baliteke aldaketak egiten hastea. Eta bestetik, proposatzen dut haurrei opariak ez egitea katalogoen sailkapenen arabera, baizik eta haien gustuen arabera. Ez ditzagun behartu txikitatik izan nahi dutena aukeratzera, proba ditzatela jostailu guztiak; arrosak eta urdinak, motorrak eta panpinak, eta halaxe besterik ez dute jakingo zer gustatzen zaien benetan.

2017(e)ko abenduaren 22(a), ostirala

MERKATUAK GABONETAKO OPORRETAN


GABONETAKO MERKATUA


Gabonak hemen daudela aprobetxatuz, Gabonetako merkatuei buruz hitz-egiteko garai ona da. Urtean zehar merkatuei ez zaie hainbesteko garrantzia ematen , hau da guztiok dakigun modura errazago egiten zaigu ondoko dendan edota denda handietan erostea.  (Normalean multinazionaletan).

Azoka txikiak, merkatuak, … alde batera uzten ditugu erosterako garaian eta horrek hainbat ondorio oker ekartzen dizkigu; kontuan eduki behar dugu, familia asko eta asko horren ondorioz bizi direla. 


Merkatuetan ez erostearen arrazoietako bat elikagaiak edota produktuak garestiagoak direlako da, zailtasun handiagoa merkatura joatea gure ondoko dendara joan ordez, eta azken finean ez jakintasunak beste erosketa mota batzuetara bultzatzen gaitu.

Azokek bere alderdi positiboa daukate dudarik gabe, eta jakinda orain Gabonetan merkatu gehiago jartzen dituztela, goazen kontuak egitera!


Zientifikoki egiaztatuta dago, Gabonetako egunetan ekonomian ikaragarrizko inflazioa dagoela, honen arrazoietako bat behar ez ditugun produktu gehiago erosten ditugulako da; merkealdiak daudela aprobetxatuaz erosketak egiteko erreztasun handiagoa dago, baina jakinean egon behar gera, dendek ez dutela inoiz dirua galduko naiz eta merkealdiak jarri. Beraientzat Gabonetako oporraldiak kaxa handia egiteko aukera da. Denok dakigun modura, Gabonetako merkealdi hauek  oso ezagunak dira eta horrek gizartearen kontsumoa areagotzen du. Gure gizartean sortzen den kontsumo hau ez zait batere gustatzen, nire iritziz: gauza bat da, kapritxoren bat noizean behin ematea, baina ez gaur egun gizarteak egiten duen antzera ikaragarrizko kantitateak : arroparenak, makillajearenak .. erostea. Bakoitzak bere ezagutza maila izan behar du bere egitekoetan.

Gabonetako merkatuetan saltzen dituzten produktuak, eskuz egindakoak dira gehienetan, beraz produktu hauek beste denda batzuetan aurkitzea zaila da. Produktu hauek ez dira oso garestiak eta honek ekonomikoki hainbat abantaila ekartzen ditu; esate baterako gure adiskide edo familiar bati bitxiren bat erosi nahi ezkeroz hemen oso aukera ona daukagu, hortaz aparte, denda hauek nahiz eta oporrak izan irekita egongo dira, eta dudarik gabe gure hiriari Gabonetako giroa ematen dio.
Produktu hauek gertu ekoitzitakoak dira normalean, beraz honek positiboki bezeroari errazago erosteko aukera emango dio. Askotan gure inguruko produktuak baldin badira, errazago erosten ditugu.      
Azkenean Gabonetako merkatuak, merkatu guztiak bezala, ekonomikoki ondo atera nahi dute, beraiek ekoitzitako ahalik eta produktu gehienak salduz.  


INFLAZIOAK garrantzi handia du gai honetan !!!


Gabonetako loteria


GABONAKO LOTERIA

Resultado de imagen de loteria de navidad

Gabonetan espainiar guztiak ohirura asko dituzte eta horietako bat loteria erostea da, loteriak jende askori gauzak erosteko aukera emanten dio eta langabezian daudenei laguntzen dio.

Loteria promozionatzeko telebistan anunzioak egiten dituzte,  urtero gai desberdinetako anunzioak egiten dituzte, aurten adibidez, neska bat beste planeta batetik etortzen da eta neskak ez daki zer diren gabonak eta baita ere ez daki zer den loteria, orduan mutil bat ezagutzen du eta mutilak espainiako ohiturak esplikatzen dizkio eta loteria zer den esplikatzen dio. https://www.youtube.com/watch?v=GX1Cdd1BqX0.

Neri 2015 loteriaren anunzioa gehiago gustatu zitzaidan zeren, manikeak anunzioari emozio gehiago eman zioten. https://www.youtube.com/watch?v=QrG4xikTsPw.

Nire ustez, loterian jolasteak jastuak bakarrik ekartzen ditu. Egia da loteria tokatzen zaizunean diru asko lortzen dezula, baina loteria tokatzeko boleto asko erosi behar dituzu. Familia bakoitzak gabonak iristen direnean etxeko boleto guztiak kontatzen baditu gehienak bost edo gehiago edukiko dituela ohartuko da, hori gertatzen da familiak oporretara joaten denean beti boletoak erosten dituelako. Eta boleto horietatik ia beti ez da tokatzen eta orduan ohartuko zara dirua galdu duzula.

Jende gehienak loteria hitza entzuten duenean, beti esaldi bera esaten du, loteria tokatuko balitzaidan… Jendeak zer esaten du esaldi horrekin?Eta zer erosiko luketeen?

Nik oso garbi daukat loteria tolatuko balitzaidan familiarekin konpartituko nuke eta niri tokatzen zaidan partea gorde egingo nuke behar dudan arte.

bitcoin-ak

http://247finance.me/es/bitcoin/2/clean/?ref=uprealtime.com&action=view&encrypt=3qoUUIosdHHPd1HylrGf5utMNcYM8emhSalSZqYyBQZ7S4A&c=22965&site=ALLes_ES_El%20Economista.es%20(Editorial%20Ecoprensa%20S.A.)_elEconomista.es_004c5f4f16470bcabae6774c68e054ab1b_Si%20hubiera%20Comprado%205%20%E2%82%AC%20De%20Bitcoins%20Hace%207%20A%C3%B1os,%20Ahora%20Tendr%C3%ADa%204,4%20%E2%82%AC%20M
http://blog.bit2me.com/es/que-es-bitcoin/
https://computerhoy.com/noticias/internet/que-es-bitcoin-como-funciona-donde-compran-5389
https://bitcoinregs.org/es/cuantas-personas-utilizan-bitcoin/
Resultado de imagen de bitcoin

Bitcoin-en sortzailea Satoshi Nakatomo da, 2009. urtean txanpon elektroniko bat merkatura ateratzea erabaki zuenean, txanpon horren berezitasuna da, bakarrik balio zuela operazioak egiteko sare horren barrualdean. 
Bitcoin-ak ezin dira ukitu txanpon edo billete normalak bezala, baina ordaniketa bat egiteko orduan modu berdinean erabili daiteke.
Orain dela 7 urte 5€ bitcoin-etan inbertituko balitu, gaur egun 4,4 milioi euro izango lituzke. Prezioa hazi da, bitcoin jabeak ere hazi direlako, gutxi gorabehera 1,4 milio pertsona erabiltzen dituzte ordainketa modu elektroniko hau. 
Limitea dutela diote, 21 milio txanpona, eta 2030. urtean limite hori lortuko dela pentsatzen da. Dagoeneko 2016ean 100.000 enpresak admititzen zuten bitcoin-ak ordainketa moduan.
Bitcoin-ak lortzeko diru inbertitzeaz aparte, beste modu bat dago, minatzea, beste diru mota batekin, dirua behar denean, gehiago sortzen da eta listo, bitcoin-ak bilatu egiten dira "minar. 
Resultado de imagen de bitcoin minarTxanpon mota honek, aldaketa handi asko ekarri ditzazke, urte batzuen buruan, ordainketa guztiak online egingo dira, ez dira diru-zorroak existituko. Diruak sortzeko makinak ez dira beharrezkoak izango, gastu hori ebitauko dugu. Seguruena diru lapurketak desagertuko dira, edo guk ezagutzen ditugunak bezalakoak gutxienez.
Alderdi txarretik begiratuta, izan liteke, bankuak desagertuko dira eta bankuko langile guztiak beraiekin. Orain oso urrun ikusten dugu hau guztia baina 10-15 urteetan gure bizi moduko zati bat bihurtu daiteke.
IBONE
  







2017(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

Espaniako oligopolio kasuak

oligopolio electrico bilaketarekin bat datozen irudiakEspanian hainbat oligopolio daude, hauek legalak diren bitartean ez dago arazorik, ez baidute ekonomiako konpetentzia oztopatzen. Baino arazoa oligopolio hauek jarduerak ilegalak bihurtzen direnean dator.
2016ean hamabi turroi enpresari 6,12 milioi euroko multa ezarri zieten Espoaniako gobernuko ekonomia konpetentzia babesten duen sektoreak (CNMC), multa hori enpresa guzti horien artean turroiaren prezio bat adostu eta hortik ez jaisteagatik jarri zieten. Turroiaren kasuko oligopolioa barregarria izan daiteke, baina badaude beste oligopolio batzuk eragin larriagoak izan ditzaketela.
Esaterako,  sektore energetikoko kasuan oligopolio argi bat dago, kasu honetan argi ikusten da enpresa gutxi batzuk sektore guzti horren jaun eta jabe egin direla, besteak beste: Naturgas, Iberdrola eta Endesak sektore hau kontrolatzen dute eta prezioen adosketa hain argi egiten ez duten harren, beraien arteko paktuak daudela nabari da.
Honek ondorio larriak ekartzen ditu, ez delako turroiaren kasua bezalakoa, enpresa hauek prezio batetik ez jaistea erabakitzen badute, akorentzat ezinezkoa izango da ordaintzea eta beste prezio bat eskaintzen duen enpresarik ez dagoenez pertsona hauek ez dute electrizitatea edukitzeko ahalmenik eta hau ez da hilabete batean turroia ez jatea bezala.

Honen aurrean Espaniako gobernua askoz ere gogorragoa izan beharko litzateke eta modu batean hala bestean elektrizitateko sektorean konpetentzia sortu beharko luke, hau gertatzea oso zaila den harren.

LOW COST HEGAZKINAK


Hegazkinak sortu zirenean klase altuko pertsonak soilik erabiltzen zuten garestiak zirelako, beraz luxu bat zen pertsona batek hegazkin bat hartzeko aukera zuenean. Urteekin, gauza asko bezala, hegazkinen prezioa ere aldatu egin da, prezioa eta hegazkin mota.

Hegazkin marka batek hegazkin desberdinak eduki ditzake prezio desberdinetan, horren arabera batzuk besteak baino erosoagoak eta luxuzkoagoak izango dira. Horrela bakoitzak zer nolako hegazkinean joan nahi duen aukeratu dezake bakoitzak dituen mugen arabera.

Denbora ere kontuan hartzen dute, hau da, egun batetik besterainoko plaza bat erosterakoan garestiagoa izango da denbora tarte batekin hartzen baduzu baino. Hori gertatzen da adibidez plazeragatik bidaiatzen duten pertsonen kasuan, denbora askoko tartearekin hartzen dute ticketa merkeago erosteko, negozioagatik bidaiatzen dutenak aldiz, justu-justu hartzen dute ticketa normalean.

Orain hegazkin enpresa batzuk egiten hari dutena da bidaiak “low cost”ean izatea, eta nire galdera da: nola irabazten dute orduan dirua?

Hori lortu ahal izateko gauza asko hartzen dituzte kontuan eta horietatik batzuk http://www.abc.es/viajar/noticias/abci-como-puede-baratos-billetes-companias-cost-201607180103_noticia.html aldizkariak adierazten duen bezela, hauek dira:

  1. Hegazkin berriak erabiltzen dituzte. Zaharrak baino eraginkorragoak dira eta nahiz eta hegazkinaren prezioa garestiagoa izan, erregaia aurreztu egiten dutenez, konpentsatu egiten da. Gainera, berriak direnez ez dituzte konponketak behar.
  2. Enpresak hegazkinak erosi egiten dituzte, beraz, badaude enpresa batzuk mota bereko hegazkin asko erosten dituela, horren ondorioz, hegazkinen prezioa jaitsi egiten die. Hau da, deskontuak egiten dizkiete produktu asko erosteagatik. Beste bentaja bat izan daiteke hegazkin guztiak mota berekoak badira ez dituztela behar hainbeste pilotu, laguntzaile eta mekaniko hegazkin guztiak berdin funtzionatzen dutelako.
  3. Bidaiariak ticketak inprimatuak ekartzen dituzte, beraz, beste enpresa batzuetan horretarako kontratatuak dauden pertsonak, enpresa honetan ez daude.
  4. Noski, luxu gutxiko hegazkinak dira. Hegazkin barruan ematen duten janaria ez da inoiz doakoa izango. 
  5. Hegazkinera igotzeko ere, ez dituzte pasaguneak erabiltzen, autobusez eramaten dituzte aireportutik hegazkinera.
  6. Ez dute ezta ere maletak eramateko aukerarik, motxila txiki bat eraman dezakete baina, bat baino gehiago izanez gero, ordaindu egin beharko dute.
  7. Aireportu merkeetan egoten diren hegazkinak dira, kasu honetan, aireportuak txikiak izaten dira eta hiriburuko zentrotik urrun.
  8. Konexiorik gabeko hegazkinak dira, adibidez, Hondarribitik Madrilera joan daitezke, baina gero ez dute izaten aukera Madriletik Londresera joateko. Bestela, hegazkin batetik bestera eramateko langile eta material gehiago beharko zuten.
  9. Hegazkin batek bidai asko egiten ditu egunean, honen kasuan, gehiago egiten dituzte. 30-45 minutuko atsedenak izaten dituzte soilik besteak orduak izaten dituzten bitartean.




2017(e)ko abenduaren 17(a), igandea

Bartzelona turismopean

“Barcelona se sitúa entre las ciudades más amenazadas por la masificación turística”
“El País”-en aurkitu dudan dokumentu honek dio Bartzelona goi postu batean aurkitzen dela turismoaren mehatxuetatik. Bartzelonaren aurretik, Erroma, Venecia, Varsovia, Dubrovnik, Macao, Amsterdam, Anatolia, Praga, Paris eta Bangkok topa ditzakegu. Zer esan nahi du hainbesteko turismoa jasotzea hiru hauek? Batzuek, alde txarrak besterik ez dituzte ikusiko, beste batzuek ordea, alde onak ere ikusiko dituzte, izan ere, ekonomian, bai herrialdeko eta hiriko ekonomian nolabaiteko igoera bat izango dela argi dago.
Noski egongo dira alde txarrak hiri batek turismo izugarria jasotzen duenean. Infrastrukturak egundoko kalteak jasoko ditu, hiriak turistez beteta egongo dira eta ez da ia tokirik egongo bertakoentzat. Jendetza honek, hiriaren edertasuna zapuztuko du eta gainera, bertakoek ezingo dute hiriaz disfrutatu eta haien hirian bizitza normala egin.

Baina alde onek, beste guztia konpestatu dezaketela pentsatzen dut. Turistek hiri hauetan uzten duten diru guztia izugarrizkoa da eta horrek hiriaren eta bai herrialdearen ekonomiaren gorakadan lagunduko du. Tabernek, egunero izango dituzte terrazak beteta, hotelak topera egongo dira oporraldi osoetan zehar eta gainera dendetan izugarrizko gastuak izaten dira. Hainbeste turista izateak, fama ona ematen dio bai hiriari eta bai hiriko jendeari eta horrek geroz eta turista gehio erakartzen ditu eta beraz, geroz eta diru gehiago lortuko du denboraren poderioz.

ZERGATIK EZKUTATU?

Londreseko LGTBI taberna eta Pub-en erorketa nabarmena izan da azken urteotan, hain zuzen ere,125 lokal izatetik 2006an, gaur egun 53 bakarrik gelditzen dira irekiak, Urban Laboratory at Univeristy Collage of Londonen arabera.
Zailtasun askori aurre egin behar izan diote geroztik. Alde batetik, alokairuen prezioen igoerak, errentagarritasunean eragin nabarmena izan du, eta bestalde, taberna barruetan erretzea debekatu egin zen 2007an, eta honek ere bezeroen jaitsiera ekarri du. Eta azkenik, gaur egun modan jarri diren aplikazioek ere eragin handia izan dute, hala nola, Grinder eta Tinder ligatzeko aplikazioek, urpera bidali dute jendea ezagutzeko modu tradizionala, tabernen negozioan modu txarrean eraginez.
Aplikazio hauek arrakasta handia izan dute gizon homosexualen artean, oso azkar bereganatu bai dute teknologia berri hau, Match.com ikerketak dionez. Jakin da, gizon homosexualen erlazioen %70a aplikazio eta internetaren bidez ezagutu direla, gizon heterosexualen oso gainetik dagoen zifra bat da (%50).
Gaur egun ez duzu taberna batera joan behar norbait ezagutu nahi izanez gero, aplikazio hauen bitartez, pertsona batekin gelditu zaitezke, negozio hauek ukitu gabe, eta horrek ekonomikoki ondorio asko izan ditu negozio hauek dituzten pertsonentzat.
Bestalde aipatu beharra dago, ostalaritza ez dela izan eragin negatiboak izan dituen gremio bakarra, ba daude homosexualentzat espreski sortu diran saunak, eta teknologia berri hauekin zertarako joango zara?
Baina gertaera hauen faktore handietako bat da, kolektibo honek jasaten duen erasoa, gizon homosexual askok ez dute leku hauetara joan nahi, erasotuak izango diren beldurrarekin, horregatik, beste leku batzuk bilatzen dituzte sozializatzeko.

Nire ustez gertaera hauek oso tristeak dira, azken finean, gertaera hauen guztiaren eragileak gaur egungo sozietatea eta jaso ditugun baloreak dira, argi dago zirkulu bat dela, hau da, homosexualak ez dute joan nahi espreski beraientzat sortu diren tabernetara erasotuak izateko beldurrarekin, eta beste modu batzuk aurkitzen dituzte beraien artean sozializatzeko, honek, tabernen, pub-en eta saunen bezero maila jaisten du eta horrek ekonomian eragin izugarria ekartzen du.

Laboral kutxaren 2018rako aurreikuspena

Euskal Herrian hain ezaguna den laboral kutxak, 2018ko ekonomiari buruzko aurreikuspuntua eman dio prentsari. Beraien iritziz, ekonomia %2,7 altxatuko da urte honetan, hortaz gain, lanpostuak sortuko direla eta hazkundea moteldu egingo dela iragarri dute, honekin esan nahi dutena da onurak ez aurrera ez atzera egingo dutela.

Artengo urtea oso urte ona izan dela diote, urtea bukatzerakoan hazkundea %3,1ekoa izango da estatuan eta %3a EAEn. Ekonomia hazkundea hobetzen joango da urtea pasaz baina urte erdira hazkunde hori moteldu egingo da. Urte honetan 16.000 enplegu sortuko direla esan dute.

"Une ekonomiko gozoa bizi dugu, nazioarte mailako ekonomien hazkunde sinkronizatua izaten ari baita" eta horrek "eragin positiboa du Espainiako eta EAEko ekonomietan", esan du Egibarrek.

Hortaz gain, Kontsumorako Prezioen Indizea %1,6 eta %1,2 igo da Euskal Autonomi Erkidegoan. Beraz, urte arteko inflazio tasa %1,6 koa zen urrian ere eta %1,1 ekoa zen azaroan. Urrutik Azarora bitartean,  prezioak 0,4 garestitu dira eta urtea hasi zenetik prezioak %1,1a igo dira.


2017(e)ko abenduaren 16(a), larunbata


NEURRIGABEKO GASTUAK GABONETAN

     Gabonak, Eguberri aurreko egunetatik Errege egunera bitarteko eta egun horietan ospatzen diren jaiak dira. Kontsumismoaren jai nagusitzat hartzen da garai hau, orokorrean jendeak urtean zehar diru gehien gastatzen duen momentua baita; erosi beharreko opari guztiengatik, egiten diren bazkari eta afari guztiengatik eta baita kale eta etxeak argiztatzeko jartzen diren argi kable guztiengatik ere. 

     Gabonak iristear daude, askorentzat pizgarri eta beste askorentzat etsigarri diren jaiegun zalapartatsuak, eta nola ez, ume guztiak oparien zerrendak egiten hasiak dira dagoeneko. Horrekin batera, ezagun ditugun ondorio asko datoz; batzuk atseginak eta besteak ez hainbeste.

     Gabonetako kontsumoa azpimarragarria da, inoiz baino diru gehiago gastatzen dugulako umeen kapritxo guztiak eta beharrezkoak ez ditugun produktuak erosten. Egoera hau ikusirik, esan daiteke alferrikako erosketak eta kontsumizioak egiten direla urteko data hauetan eta behartutak ikusten garela gizarte honetan neurrigabeko gastuak egitera, ez ezer erosteak desilusioa dakarrelako askorentzat edo bestela oparirik gabe ez zirelako gabonak izango askorentzat. 

     Elikagaiei dagokionez, ingurumenean izugarrizko eragina dute, gabonetan elikagaien produkzioa izugarri handitzen delako eta soberakin edo erosten ez diren elikagai kopuru handi bat gero bota egiten dutelako. Egoera honen aurrean ekologista taldeak izugarrizko lana egiten ari dira gero eta produktu ekologiko gehiago sortuz eta gure lurraldean merkaturatuz.

     Hamarkada hauetan, milioika zuhaitz kendu dira basoetatik gabonetan etxea apaindu ahal izateko eta gero gainera zaborretara botatzen bukatzeko datorren urtean beste politago baten bila joateko. Egoera larri honi aurre egiteko aukera bakarra, zuhaitz-artifizialak erabiltzea dugu, behin erosita urte askotarako edukiko baitugu. 

     Urteko nire garai gustokoena izan arren, oso argi dago gizarteak ingurumenean kalte handiak eragiten dituela eta hori aldatzeko ia ez dugula inolako esfortzurik egin behar eta hori aldatu egin behar dugula. Baina inoiz pentsatu ahal dugu, Egubarria oparirik gabe? argirik gabe? ospakizun berezirik gabe?






2017(e)ko abenduaren 15(a), ostirala

Iruzurrak turismoan

Espainiara geroz eta turista gehiago etortzen dira atzerritik, bertako hiri asko oporretako helmuga bikaina dira turista askorentzat, klimagatik, gastronomiarengatik... Baina nahiz eta oso datu onak erregistratu dituen azken urte hauetan, dena ez da ematen duen bezain polita. Ostalaritzari bideratutako enpresa asko oso kezkatuta daude, modan jartzen ari den praktika batengatik: zer da bidaia zoragarri bat egitea baino hobegaoa?. Bidaia musutruk egitea. Hau oso ondo Britainia Handitik datozen turistek.

Demagun, gure hotelera familia bat etorri dela oporrak igarotzera, aste bat igarotzen dute inongo arazorik gabe eta zuk beti pozik eta gustura ikusten dituzula, baina handik hilabete batzuetara erreklamazio bat iristen zaizu hotelera, esanez gastroenteritis eta botagura izugarria jasan zutela egun horietan zehar eta zuk ez duzu dirua itzuli baino beste aukerarik. Hori justifikatzeko ez dute medikuaren inolako agiririk behar, nahikoa da egondako tokiko farmazian erositako medikamentuen tiketa (errezetarik gabe erositakoa). Hotelak egonaldiko diru guztia itzuli beharko dio familia horri, Ingalaterran daukan lege baten babesa baitute. Agian, badirudi kasu bakar horietako bat dela, baina ez, ostalaritzak urtean 60 milioi euro galtzen ditu erreklamazio hauek oraintzen. Baina noski, hau guztia ez da turisten gauza soilik, hor atzean bufete asko daude honekin boltsikoak betetzen ari direnak. Iruzur hori egiten duten gehiengoak atzerritarrak dira, mantenu osoa (pensión completa) hartzen dute eta bost edo egun gehiagoko egonaldiak igarotzen dituzte. Abokatuek propaganda handiak egiten dituzte beraien zerbitzuak saltzeko eta atzerrian egonaldiak doainik eskaintzen dituzte sare sozialetan, geroz eta gehiago dira amua irensten dutenak.

Hoteleroek diote, harrigarriena dela ustezko gaixotasun horiek atzerritarrek bakarrik erreklamatzen dituztela. Geroz eta gehiago ari da hazten praktika hau, Mallorkan adibidez, %700 igo dira kasuak azken uda honetan. Hau oso kaltegarria da enpresa horientzat eta ez dakite nola gelditu, dirua bueltatzen zaien bezeroen ingurukoak ere berdina egitea pentsa baitlezakete. Arazoa hor dago, baina ez da konponbiderik bilatu, "bezeroak beti arrazaoia du" esaera inoiz baino gehiago betetzen ari da.

Iturria:

https://www.elconfidencial.com/alma-corazon-vida/2017-06-07/estafa-extranjeros-britanicos-hoteles-espanoles_1394793/




Lur landuen eremua ia %6 urritu da

Lur landuen eremua ia %6 urritu da

Euskalerrian Herrian betidanik nekazaritzak garrantzia izan du baina 2013. urtean nakazaritza ustiapena jeisten hasi zen. 2013tik 2016ra %1,7 jeitsi da, egia da gutxi dirudiela baina garrantzia du. %1,7 hori 15.564 dira EH beraz urte hauetan 271 galdu dira. Hori EHko ekonomiari ez zaio oso ondo etorri zeren diru sarrera hori txikitu egin da.


Urteak aurrera egin hala jende gutxiagok nahi du nekazal bezala, horrek ez du laguntzen sektore honen krisiari. Ustiapen bakoitzaren batez besteko lur eremua hamasei hektareakoa zen 2016an duela hiru urte baino %2,4 gutxiago horrekin batera eremua ere jeitsi da. Batez beste 11,4 hektarea baitzen 2016an, eta 11,8 2013an.

Animaliei dagokienez behi eta zerri gehiago daude, baina ardi eta ahuntz gutxiago.  Arrazoia haragiaren prezioa da eta egun eguneko erabilerako ardi eta ahuntz haragiak ez dira ohikoak.

Orokorrean zenbaki guztiak jeitsi dira eta horrekin nekazaritzak krisi txiki bat sufritu egin du 3 urte hauetan.

Bibliografia:

http://www.diariovasco.com/economia/numero-explotaciones-agricolas-20171215112441-nt.html
Disney-ren erosketa estratosferakoa


2017ko abenduaren 14ean Disney enpresa multinazionalak Fox enpresa multinazionalaren zati handi bat erosi du 52.400 milioien gaitik.  Negoziazio aste asko eta gero Disney enpresak fox multinazionalaren zati handi bat erosiko dio, kontsortzio aktiboak ezik Fox News eta Fox Business  adibidez.
Operazioan ikusi dezakegu Fox enpresan dituen jendearen akzioak Disney enpresaren 0,2745 akzio jasoko dituztela titulu bakoitzarengatik. Fox enpresa NBC, CNBC eta Telemundo Kadenekin geratuko da, Disney enpresa berriz zine enpresarekin geratuko da, Hollywoodeko hainbat “bonbazo”  atera dituena Avatar edo X-men bazelakoak.

Azalpenean Disney-ren presidenteak dio: “erosketa honekin esperientzia berriak emango dizkiela bere ikusleei eta gaur egun duten izena handitzeko aukera bikaina izango dela. Gainera erosketa honekin Disney enpresa sektoreko enpresa indartsuenetarikoa bilakatuko da eta honek botere eta fama handia emango dio enpresari.”



https://intereconomia.com/empresas/industria/disney-compra-la-mayor-parte-fox-valorados-unos-52-400-millones-dolares-20171214-1523/
https://es.gizmodo.com/esto-es-todo-lo-que-compra-disney-al-hacerse-con-21st-c-1821285482
https://www.xataka.com/cine-y-tv/disney-compra-la-mayor-parte-fox-por-52-400-millones-de-dolares-y-prepara-su-imperio-televisivo

2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

KONTSUMOAREN ETA DENDEN IRUZURRA



Denbora gutxi barru gabonak datoz. Zoriontasunez beteriko garaia da, eta baita kontsumoz beterikoa ere. Olentzero, errege magoak, eguberriko afari eta bazkariak, eta baita urtezahar eta urteberrikoak. Horrek kontsumismoa, bere osotasunean eta modurik puroenean ekartzen du. Izan ere, enpresa guztiak aprobetxatzen dira horrelako denboraldietaz. 
Baina, ondo pentsatuz, gabonak eta ondoren, zer dator? Neguko deskontuak edo "rebajak". Ondoren, inauteriak, "San Valentin", eta berriz ere udaberriko rebajak datoz. Lehenago "Black Friday" dago.  Azken finean, erostera eta kontsumitzera bultzatzen gaituzten festak edo ospakizunak dira. Inauterien kasuan eta beste gertaera batzuen kasuan, tradiziozko festak kontsideratu daitezke, eta mozorroak eta bestelako artikuluak erosi arren, gutxienez ez dira kontsumora osotasunean bideratutakoak, ospatzera ere zuzenduta daude eta. 

Beno, goazen harira. Aurrekoan, psikologia klasean geundela, pertzepzio subliminala zer zen eta bere erabilera ikasi genuen. Hau salmentarekin erlazionatuta dago. Egia esan, dendak honetaz baliatzen dira beren salmentak optimoagoak izateko. Marketing lana oso garrantzitsua da dendetan, hau da, nola saldu eta zer teknika erabili horretarako. Pertzepzio subliminala inkontzienteki buruan sartzen zaizkigun mezuak edo pertzepzioa da. Ez baduzu nabaritu, arropa dendetan batez ere musika zehatz bat jartzen dute; normalean "txunda txunda" edo erritmo azkar bat daramana. Honek inkontzienteki erostera edo "motibatzera" eramaten gaitu. Baita ere, pertzepzioa eta ikusmenarekin lotuta, arropa modu oso konkretu eta pentsatuan dago kokatuta. Denda horietarako lan egiten duten marketing langileak, badakite zer prenda jarri non, zuk lehenengo zer ikusteko. Horrela zure atentzioa beraiek nahi duten lekura eramaten dute. Hau baita ere gertatzen da supermerkatuetan eta veste motatako enpresetan. Horrela jokatzen dute, jendeak erostearen helburu bakarrarekin. Eta ez hori bakarrik, baizik eta jendeak beharren gainetik erosteko, jendeari behar ez dueña erostera eramateko. Azken batean, gurekin jolasten dute beraien etekinerako. 

Bukatzeko, esan nahi dut iruzur ekonomiko batean bizi garela, vaina horrelakoak direla gauzak. Enpresa bakoitzak  beti beregan pentsatuko du. Enpresa baten helburua beti irabaztea izango delako, kostuak murriztuz, ahal den etekin handiena ateratzea.

EEUU EKONOMIA

Textu honen bidez Estatu Batuen ekonomia aztertu egingo dut. Informazio oso interesgarri eta eguneratua da El Mundoko egunkarian aurkitu dut eta, ekonomian hain zuzen.http://www.elmundo.es/economia/2017/10/28/59f38ecb46163f03158b45cf.html
Gainera benetan harrituta utzi nauen albistea da.


EEUU-ren EKONOMIA

Aurreko urtean, Donald Trump izan zen aukeratuta Estatu Batuetako presidente. Honek liskar eta kritika asko jaso zituen, eta Donalden izaera nabarmena denez, boom handia eragin zuen. Benetan pertsona maltzurtzat genuen. Baina albisteak bere ikuspegi positibo bat ekartzen digu: EEUUren ekonomia azkeneko hiru urtetan baino hobeagoa da.

Honek guri ez digula afektatzen pentsatuko duzute baina benetan kontuan hartu behar dena bere gestio politiko eta ekonomiko bikaina da. Askotan ez zara bere alde egongo baina politikoki esperentziadun pertsona bat da  eta ekonomia hobeto duela argi dago.

Gainera record bat ere gainditu duela argitzen digu albisteak. PIB-a (produkto interno bruto) %3,1 eko igoera izan du sei hilabetez.Egia esan ez da oso zifra handia baina igoera da garrantzitsuena. 2008ko krisiaren ondoren, inflazio gutxi, garapen gutxi eta kreatibitate gutxi egon da Estatu Batuetan. Orain, azken finean, bere pentsamendua arrotza alde batera utzita, oso ona den presidentea ikusten dut. 
Gestioa ez da erraza izan, bizpahiru urakan izan dira Estatu Batuetan azken aldi hontan eta orain Californiako sua. Beraz, hainbat ekintza negatiboei aurre egin behar izan dio Trumpek eta desastre hauen arruean ez da erraza ekonomia hobetzea record bat gaindituz.

Ondorioz, ez desastre naturalek eta ez aurkan dituen pertsonek geldituko dute presidente hau. Ikuspuntu maltzurra alde batera utzi behar dugu ekintza txarrarik egin arte. Konfiantza handia duen pertosna da eta oraingoz, ekonomia hobetu besterik ez du egin. 

2017(e)ko abenduaren 9(a), larunbata

EU-JAPAN SUMMIT.

EU-JAPAN SUMMIT.

Resultado de imagen de exportación
Bost urtez negoziatzen ibili ondoren Europak azkenean, merkatu libre bat izateko itun bat sinatu du Japoniarekin, tratu hau 2019an indarrean egotea aurreikusten da. EBk inoiz egin duen merkataritza akordiorik handiena izan dela esan da, izan ere, biak munduko merkatu potenteenetariko batzuk dira, Europa merkaturik handienetan seigarrena da eta Japonia berriz laugarrena, biak elkartzean 640 milioi biztanleko merkatua eta munduko ekonomiaren heren bat ordezkatuko dituzte. Baina itun honen punturik garrantzitsuena Japoniara esportatzen dituzten hainbat produktuen muga-zergak ezabatu edo jaitsi egingo direla da, eta hala, Europak izugarri aurreztuko du zergek suposatzen zuten gastuetan.


Resultado de imagen de comercio entre japon y europa

Batetik, datuen arabera, Europako enpresek ondasun eta zerbitzuetan urtero 86000 milioi euro saltzen dituzte Japoniako lurretan. Mila milioi bat euro ordaintzen dira muga pasatzean, produktu eta zerbitzu horien esportazioagatik, itun honi jarraituz, diru kantitate mordo hori aurreztuko dutela agindu da eta gainera esportazio horiek %16-24 bitartean igoko direla esan da.

Imagen relacionadaEsaterako, Gouda, Cheddar eta halako gaztengatik %30eko muga zerga ordaintzen du Europak, Japoniak aldiz, %10 ko muga-zerga ordaintzen du ekoizten eta esportatzen dituen autoengatik Europara sartzeko, alde izugarria dagoela esan dezakegu. Batez ere, elikagaietan eragin handia izango du, behiki eta txerrikietan batik bat, muga-zergarik gabeko edo muga zerga txikiko esportazioak egin ahal izango dira hauetan, baita ardoa eta gainerako jatorriko produktuetan, hori onura handia izango da Europar Batasuneko merkatuarentzat.
Resultado de imagen de Japón y la UE ultiman en Tokio su acuerdo de libre comercio

Bestetik, muga zergak jaisteaz gainera, Europak bestelako helburu bat du, Asiako, Japoniako zenbait lurraldeetan zerbitzu europarrek arrakasta edukitzea, hau da, zerbitzuen sektorea nolabait ireki edo zabaltzea, itunaren arabera aukera hori emango zaio Asiako berrogeita zortzi hiri garrantzitsuenetan. AEBekin TTIP izeneko ituna bertan behera geratu eta Asian bilatu du Europak bere merkataritza politika indartzeko norabide berria.

Hortaz, Japoniak eta Europak sinatutako itun honi esker merkatu aukera handiak irekiko dira; esportazio-zergak jaitsiko dira, dirua aurreztuz, gainera gehiago salduko da eta hortaz gain, merkatua Asiako lurraldeetan barrena zabalduko da izugarriko onurak ekarriz. 2019ra arte oraindik ere lan handia dago, ituna ongi eta behar den bezala aztertu eta hobetzeko.
                                                                                                                                            _aneetxx