2018(e)ko irailaren 30(a), igandea

Lan istripuak





LAN ISTRIPUAK UGARITU EGIN DIRA

Lanean hil diren langileen zerrenda beltza 50era iritsi da. Aurreko urtean baino lau gutxiago
dira, baina irailan gaude oraindik eta kopuru honek gora egin dezake. Ez dute kopuru hau 
goraka joatea nahi horregatik, lan istripuak eragiten dituzten kausak salatuko dituzte gaur, Iruñean, 
manifestazioan. Lan istripuak jarduera ekonomikoa eta langile kopurua baino gehiago hazten ari 
direla diote, eta 50 hildako horien erdia azken hiru hilabeteetan zendu direla. 

Adibide gisa, atzo arratsaldean istripu larria eduki zuen langile batek Gasteizen. Txagorritxuko
ospitaleko lanetan eroriko handia izan zuen, eta ospitalean dago.
Askoren ustez, prekarietatea eta enpleguaren kalitate eskasa daude istripuen atzean. 
Materialak erabiltzerako orduan enpresa batzuek kalitate gutxiko materialak erabiltzen dituzte. 
Zertarako? Diru sarrerak kostuak baino handiagoak izateko, hau da, etekin handiagoak 
ateratzeko eta horrek ondorio larriak ekar ditzake. Gainera, istripuan norbait hiltzen bada enpresak 
zigor handia eduki dezake; milioi bat euro adibidez, eta horrez gain fama txarra.

Nik esan dudan modura, testuan hau aipatzen da “lan osasunean gutxi inbertitzen dela salatu
dute. «Enpresariek beren irabaziak lehenesten dituzte, eta lantokietako inbertsio falta 
erabatekoa da. Hutsaren hurrengoa izaten da segurtasun neurrietara bideratutakoa, krisiaren 
aitzakia baliatuta»”.
Halaber, enpresen gaineko kontrola handitzea nahi dute. Lan istripu hilgarri gehienak 
harrapaketa edo erorketen ondorioz gertatzen dira. Beste batzuen arabera, lan-istripuak
%0,7 igo dira aurten. 2 istripu nabarmentzen dira: , Michelinen Gasteizeko lantegian 
izan zena, eta Correoseko langile batek Gasteizen ere pairatu zuena.

Lehen aipatu dudan bezela, Euskadin 2018ko ekainera arte 21.194 lan-istripu izan ziren 
bajarekin, hau da, % 0,7 igo dira, aurreko urteko epe berdinarekin alderatuta. Lan istripuetan hil diren 
pertsonak 17,15 igo dira lanegunetan, eta 2 etxetik lanera bidean eta alderantziz; iaz baino 
hildako bat gutxiago.
Bestalde, Euskadin urteko lehen zazpi hilabeteetan 93 gaixotasun profesional berri kontatu
dituzte. 2017ko epe berarekin alderatuta, % 0,9ko jaitsiera izan da; orduan 938 izan ziren.

Iturri hauetatik hartu dut informazioa




2018(e)ko irailaren 29(a), larunbata

Denboraldi altuak eta baxuak

DENBORALDI ALTUAK ETA BAXUAK


Denok dakigunez, jendeak ez du urteko denbora berdinean busak hartzen bidaiatzeko. Eta ere ez, ez dute berdina ordaintzen ticketak hartzerakoan. Badakizue zergatik edo zeba gehiago ordaintzen dezun denboraldi batean bestean baino?alsa buses bilaketarekin bat datozen irudiak

Adibidez, alsa, beste garraio, enpresa, denda… bezala, denboraldi altuak eta baxuak ditu. Garraiobidez bidaiatzen dutenean artean gertatu ohi da. Denboraldiaren eta jendearen arabera, prezioak aldatu egiten dira. Esate baterako, neguan edo udan prezioak altuagoak dira, jendea han joan egiten delako familiako kide edo lagun bat bisitatzeko edo oporretan. Kanpora doazen pertsonen portzentajea handia denez, Alsa eta beste konpainiek abantaila hartzen dute eta prezioak areagotzen dituzte. Izan ere nahiz eta prezioak asko igo, jende askok oporretara joaten jarraituko dutelako

Berriz, behe denboraldiari dagokionez, uda eta neguaren arteko denboraldi haietan, jendea ez da inora joaten, etxean geratzen da, gehienak lanaren ondorioz. Beraz, enpresek ez dute prezio altuak jartzen, guztiz kontrakoa, prezioak jeisten dituzte edo beherapenak jartzen dituzte jendeak ikus dadin eta animatu dadin.

Horregatik, aukerarik onena da, zure garraioa edo bidaia denboraldi baxuetan hatzea, prezioari dagokionez.

2018(e)ko irailaren 28(a), ostirala

ESPAINIAKO EKONOMIA FRANKISMOAREN GARAIAN

Frankismoaren garaian pentsatzen jartzen garenean, kontzeptu asko etortzen zaizkigu burura. Diktadura, kontrol ideologikoa, errepresioa, erbesteratzeak, heriotzak... oso aldi iluna izan zen alorre askoretan. Baina, hala izan al zen ekonomian ere? Garai horretan zehar bizi ez izan arren, denok dakigu gerra zibilak ondorio tamalgarriak ekarri zizkiola Espainiako ekonomiari, baina zein izan zen Frankoren diktaduraren esku-hartzea egoera horretan?

Estatu-kolpearen eta Guerra Zibila ematearen ondorioz, nazioaren BPGak, hau da, barne-produktu gordinak, beherakada nabarmena izan zuen eta minimo historikoetara iritsi zen. Gure gerra bukatu eta oso denbora gutxira, Bigarren Mundu Gerrak eztanda egin zuen. Gure ekonomia zertxobait hobetu zen Frantziaren beherakadaren aurrean, baina hala ere ez zen errekuperatu.

Frankismoaren garaiko Espainiako ekonomia etapa desberdinetan banatzen da. Lehenengoa autarkiaren garaia izan zen, 1939tik 1950 bitarte iraun zuena. Carlos Barciela ekonomiako historialariak azpimarratu zuen aro honek paregabeko porrota ekarri zuela Espainia potentzia inperial eta militar bihurtzeko saiakeran. Bereizgarri dira depresioa, ondare mota guztien eskasia eta Errepublikaren Gobernuak martxan jarritako modernizazio eta hazkunde prozesuaren eten drastikoa. Egoera honen eragiletako bat  Nazio Batuen aldetik inposatutako zigorra izan zen, ardatzeko potentzien alde jartzeagatik. Espainia ekonomikoki eta diplomatikoki blokeatuta gera zedila eragin zuen. Erabaki honen helburua demokrazia berriro ezartzea zen.

Bigarren garaia 1950tik 1960ra izan zen. Guerra Hotzak lehen aipatutako beste herrialdekiko isolazio hori pixkanaka desagerraraztea eragin zuen eta Estatu Batuekin lerrokatzeak onura asko ekarri zituen. Espainiako ekonomiak gorakada nabarmena izan zuen urte horietan baina 1959an krisi ekonomiko larriak astidu zuen Espainia eta Franko birplanteatu egin behar izan zuen bere politika. Horregatik burutu zen "Pactos de Madrid" izeneko ituna. Estatu Batuen eta Espainiaren arteko hiru akordio izan ziren, non kreditu ekonomikoen trukean Espainiak bere lurraldeetan base militarrak eraikitzeko baimena eman zien Estatu Batuei. 

Azkenik, 1960 urteak eta 1974 bitartean nazioarteko garapen ekonomikoak mesede egiten dio Espainiako ekonomiari, energiaren prezio baxuaren, eskulan merkearen eta emigratzaileek eta turistek eman zituzten dibisen ondorioz. 

Ikusi dugun bezala, frankismoaren azken bi hamarkada luzeetan zehar, ekonomiaren hazkundea garrantzitsua izan zen. Hala ere, ez zen batere apartekoa izan mendebaldeko ekonomiekin konparatuta. Gainera, autarkiaren egoera hainbeste luzatu ez balitz izan, Espainiako errekuperazioa lehenago hasi posible izango zen.

Loturak:
https://es.wikipedia.org/wiki/Econom%C3%ADa_de_Espa%C3%B1a_durante_la_autarqu%C3%ADa_franquista#El_fracaso_de_la_autarqu%C3%ADa
https://blogs.elconfidencial.com/economia/grafico-de-la-semana/2015-08-21/trajo-franco-la-prosperidad-a-espana_979780/
http://www.vespito.net/historia/franco/ecofran.html
https://elpais.com/economia/2012/02/03/actualidad/1328294324_702765.html
https://www.unprofesor.com/ciencias-sociales/etapas-del-franquismo-resumen-1994.html

SARE SOZIALAK


SARE SOZIALAK:


Gaur egun, teknologiak geroz eta garrantzi handiagoa du gizartean. Horren adibide nabarmena online musikan eta sare sozialetan aurkitu dezakegu. Geroz eta garapen teknologiko gehiago daude eta horrekin batera aplikazio asko sortu dira azken urteetan.

Aplikazio hauen sorrerak eraginak izan ditu aurretik zeuden aplikazioetan eta ondorioz, enpresa askoetan eragin negatiboak edo galerak izan ditu. Izan ere aplikazio askok eskaintzen duten edukia beste askoren berdina da, honek esan nahi duena da, aplikazio berdinak egiten dituztenei zigor moduko bat ezartzen zaiela, hau da, aplikazioa bertan bera geldituko dela.Musikaren arloak ere aldaketa handiak jaso ditu.

Youtube aplikazioa erabiltzearen ondorio nabarmena da famatuen abesti ezagunenen “koberrak” egitea debekatu egingo dela, autorearen eskubideak babestu ahal izateko. Beste adibide argi bat, youtuberren kasua da, izan ere, youtuber askok igotzen dituzten bideoak beste askoren berdinak direnez, ezabatu beharko dituzte. Honek ekartzen duen ondorio garrantzitsuena bisiten kopurua jaitsiko dela eta honek diruaren galera ekarriko duela. Gizartean sekulako hutsune ekonomikoa eta gainbehera ekarriko du esaterako, langabezi asko igoko da, jende asko bideoak igotzeaz bizitzen direlako.Horretaz gain, publizitatearekin lan egiten dutenak sare sozialen bidez, beraien lana galduko dute, hauek itxi egingo dituztelako. Ondorioz, publizitatea erabiltzen duten marka askok galerak edukiko dituzte beraien produktuak saltzeko orduan.

Egoera honen aurrean, jarrera desberdinak azaldu dira. Alde batetik ideia ona dela pentsatzen duten pertsonak daude, izan ere, haien ustez, abestien autoreek edo youtuber askok beraien lanean inbertitzen dute eta hauei kopiatuz, haiei dirua gastatzea eta galerak izatea eragiten diete.Beste alde batetik, asmo berri onen aurka dauden pertsonak daude, haien ustez, beraien lana publiko egin dutenez, guztiek eskubide bera dute beraiek igotakoa edo konpartitutakoa bideotan erabiltzeko.

ATZERALDI HANDIA

ATZERALDI HANDIA


Atzeraldi handia, 2008.urtean Estatu Batuetan hasi zen krisi ekonomikoari deitzen zaio. Hainbat arrazoirengatik hasi zen krisi ekonomiko hau: erregulazio ekonomikoan akatsak zeundelako, bankuek delitu asko egin zituztelako…
Krisialdia eragingo zuen lehenengo gertakari nagusia 2007 urtean Ameriketako Estatu Batuetan izandako subprime hipoteken krisia izan zen, ondoren mundu osora zabaldu zena. Bereziki herrialde garatuetan izandako higiezinen burbuilaren leherketa dela eta, 2008 urtean krisia finantza sektore osora zabaldu zen. Berehala, krediturako bidea itxita, finantza krisiak ekonomia erreala jo eta atzerakada nabarmena izan zen mundu osoan.

Atzeraldi hau hainbat ondorio ekonomikoak ekarri zituen mundu osoan zehar:

1.Munduko merkataritzaren beherakada

2008ko urriaren erdialdean, Baltic Dry Index, nazioarteko itsas merkataritza neurtzen duen indizea %50a jaitsi zen astebetean, enpresa esportatzaileek ganbio-letrak lortzeko zailtasun handia zutelako nazioarteko krediturik gabeko merkatuan
2009ko otsailean, The Economist aldizkariak nazioarteko krisialdiak manufakturen krisialdi sakona sortarazi zuela argitaratu zuen, jaitsierarik handienak esportazioetan oinarrituriko ekonomietan gertatzen ari zirela adieraziz, batez ere Asian

2.Jaitsieren hasiera
2008ko urtarrila, aldakortasun handiko hilabetea izan zen burtsan. Urtarrilaren 21a, egun beltza izan zen, Ibex 35 indizeak %7,5 galdu zuen egun hartan, eta hurrengo egunean, sesio gehienean zehar, beste %6 inguru galtzen ibili ondoren, goraka itxi zuen sesioa, New Yorkeko burtsak jaitsierak txikitzean.

3.2008ko iraileko eta urriko hondamendia

2008ko irailaren amaieratik 2008ko azaroaren hasierara arte, New Yorkeko burtsako Dow Jones Industrials indizea 11.500 puntuko mailatik 7.392 puntuko mailara jaitsi zen. Nazioarteko burtsa gehienak %20 eta %30 bitartean egin zuten behera aste gutxitan. Balore merkatuen gutxiengo balioa azaroaren 20tik azaroaren 21era lortu zen.

Ondorio ekonomikoak eragiteaz gain, hainbat ondorio gizartean sortu zituen:
Langabetu kopurua nabarmen igo zen herrialde askotan. OECDko herrialdeetan iraupen luzeko langabetu kopurua izan zen gehien goratu zen langabezia atala. Espainia OECDko herrialdeetan langabetu gehien zituen herrialdea izatera heldu zen, %20tik gorako langabezia tasekin. Bestalde, langileen erosteko ahalmena ere nabarmen murriztu zen soldaten izozketa eta murrizketen ondorioz, inflazioak bere horretan jarraitzen zuen bitartean. Horren guztiaren ondorioz kontsumo joerak aldatu ziren; adibidez, marka zurien kontsumoa goratu egin zen, arrain freskoaren ordez arrain izoztua eta haragi mota merkeagoak erosten hasi zen jendea eta kasu askotan oporraldietan bidaiatzeari utzi egin zitzaion. Pobrezia ere nabarmen igo zen eta elkartasunerako erakundeek laguntza eske joaten zitzaizkien guztiak hartzeko ezinean geratu ziren
 Resultado de imagen de crisis economica 2008

Facebook eta Brusela

Facebook Mark Zuckerberg estatu batuarrak, 2004ean, Harvard unibertsitateko ikasle zela sortu zuen sare soziala da. Gaur egun, milioika erabiltzaile ditu mundu osoan zehar eta gizarte-sare zerbitzu erabilienetako bat da. Facebook enpresa multimilionarioa bihurtu da lehen aldiz ireki zenetik eta ekonomian ez ezik, erantzukizun handia izan du arlo politikoan eta gizarte mailan.


Enpresak interneteko marketin gero eta berritzaileagoak erabiltzen ditu gizarte-komunikabideen plataforma erabiliz. Irabazien ehuneko oso altu bat iragarkietatik jasotzen du; eta horregatik gero eta iragarki gehiago izatea komeni zaio enpresak aurrera joatea nahi badu. Hori baita azken finean enpresa guztien helburu nagusia.


Horretarako, Mark Zuckerberg-ek Facebook erabiltzaileen datuak saldu ditu sare sozialean agertzen diren iragarkiak egiten dituzten enpresei, erabiltzaileen zaletasunak eta interesak zeintzuk diren jakitea komeni zaielako; iragarki eraginkorragoak egiteko eta arrakasta handiagoa izateko.


Azken aldian berriz, Europar Batasunak hori geldiarazi nahi izan du, Facebok-ek ez baititu lege jakin batzuk betetzen; hala nola, erabiltzaileen pribatutasuna errespetatzearena. Bruselatik, parlamentuak, denbora dezente darama Marck Zuckerbergi Europar Batasunean finkatzen diren legeak errespeta ditzan eskatzen. 2018ko maiatzean, Facebooken sortzailea bera joan behar izan zen Europar Batasuneko parlamentura barkamena eskatzera eta aldaketen berri ematera. Hala ere, egoerak berdin jarraitzen du, justizia komisario europarrak esan duenez urte amaierarako aldaketarik gertatzen ez bada konpainia santzionatzeko asmoa dute.

Azken urte honetan, Europar Batasunak lan handia egin du interneteko segurtasun arauak hobetzearren, eta facebook zenbat pertsonaren datuen jabe dela jakinda; hau da, bere erabiltzaile guztiena, oztopoa da nabigazio segurua ziurtatzeko orduan. Parlamentutik berezikiko presioa jarri diote enpresa honi, facebookek gizartean duen oihartzunarengatik. Azken finean, hein batean, facebook-en gizartearen isla ikus daitekelako.

ENPRESEN EKINTZAILEAK

Maiz  ikusi ohi den egoera hurrengo hau da:
unibertsitateko karrera bukatu ahala ez jakitea zer egin. Egoera horrek askotan, zoritxarrez, langabeziara eramaten gaitu. Ordea, badago ere enpresa berri bat gauzatzeko nahiarekin bide berri bati ekiten diotenak. Horiek, haien ideiak erabiliz, enpresa berri bat sortuko dute eta enpreseari ekintzaileak izango dira.
Baina zer da benetan ekintzailea izatea? Dirudien bezain erraza al da enpresa berri bat zerotik sortzea?

Jakina denez, enpresa berri bat hastea ez da lan erraza. Ekintzaile bat izateko jarrera ausarditsuak eta lehiatsuak izatea beharrezkoa da, proiektu eta ideiak sortzeko momentuan hain alde arriskatzeko adorea ez baitu edonork. Proiektu hau martxan jartzeko, ideiak edukitzeaz gain, oinarrizko jakinduria ere eduki behar da.

Ezeri ekin baino lehen,proiektu horretan landuko diren ezagutzak aztertu beharko dira: iturri desberdinetako informazioa eskuratuz eta ikasitakoarekin baliatuz.  Behin analisi sakonekin amaitzean, hurrengo zeregina ekintza planifikatzea izango da. Erraza badirudi ere, denbora ongi antolatzea eta banatzea ez da horren zeregin sinplea. Zer, zein baliabiderekin, nola eta halako oinarrizko datuak zehaztea gora handiko zeregina da. Ondoren, ideiak gauzatu egin behar dira, esperimentuak egiteko fasea. Ideia hauekin esperimentuari buruzko hipotesiak egin, frogatu eta ondorioak atera behar dira. Hurrengo fasea berrikuntza-faseari dagokio. Fase honetan egindakoa komunikatu beharko da; hau da, nork bere argudiaketak egoki azaldu eta aurkezpen argi bat egin beharko da. Azkenik, amaitutzat eman baino lehenago, egindako proiektu berri hau ebaluatu eta eztabaidatu egingo da; zailtasunik egon ote den, enpresa berri hau martxan jartzeko prest dagoen ebaluatu, okerrik edo arazorik dagoen egiaztatu,etab.


Honek, oztopo mila ere izan litzake. Diruak garrantzi handia du honelako proiektuetan, diru kantitate handia jarri ohi baita eta gehiengo kasuetan, norberak jartzen du haren dirua. Honek ondorio negatiboak izan litzake, batik bat, zorretan egotea eta beharrak asetzeko diru minimo bat ez izatea. Diruaz gain, esperientzi faltak ere arriskuak eta arazoak suposatu litzake; azken finean, oinarrizko jakintzak ez badira menperatzen, proiektua ongi bideratzeko arazoak egongo dira.

Diru laguntzak ere aipatzekoak dira. Finantza arloan, ekintzaileek laguntza handia behar dute. Horregatik, administrazioak ideia ondo garatuak eta onak ikusten baditu haren zeregina izango da diru laguntzak ematea proiektua bultzatzeko.



2018(e)ko irailaren 26(a), asteazkena

Argentinako krisi ekonomikoa

Argentina, krisi ekonomikoetara ohitutako herria da, izan ere, dolar dependientea den herri bat delako. Urte honetako ekainak 14ean Argentinar guztiek berdinaz hitz egiten zuten.

Ekainak 14a jardunaldia historikoa izan zen; Argentinako moneta existitzen denetik, hau da, 1992tik gaur egun arte egon den txanponaren debaluazioa handiena izan zelako. Dolarra oso altu zegoelako. Egun hartan, Estatu Batuetako burtsaren jardunaldia 23 pesoetan itxi egin zen. Ekainak 13ko jardunaldian baino  9% gehiagorekin eta Ekainak 7ko jardunaldian baino 12% gehiagorekin, hau da izugarri igo zen.

Urte hasieratik Dolar eta Peso Argentinarraren arteko desberdintasuna geroz eta gehiago nabarmentzen joan da. Baina jaitsiera berri hau, ez da egoera berrien ondorioz izan. Gobernuak aldaketa batzuekin lan egiten egon zen, inbertsore askok, duda mordoa zituztelako Argentinako burtsari buruz eta zituzten zorrei buruz, baina argi ikus daiteke ez zutela onurarik ekarri aldaketa horiek.
Dolarra igotzen denean lehen gaien prezioak igo egiten dira, eta horiekin batera beste hainbat gauzen prezioak. Situazio hau nahiko normala izan ohi da, Latinoamerikan, baina, Argentinan eskualdatzearen tasa altua dago eta gainera inflazio asko beraz, geroz eta situazio okerragoa aurki dezakegu. Aldaketa hauek sozialki pertsona kaltetu asko sortzen ditu, nahiz eta batzuetan oso epe motzean gertatzen direnean, jende txiroena izaten da afektatuena, eta Argentinan  13,5 milio txiro aurki ditzazkegu bataz bestean, hots, jende asko kaltetua aurkitzen da, eta ezedukitasun handiagoak sortzen dira, izan ere, jendeak gehiago ordaindu behar duelako guztiagatik, lehen gaiak eta hipotekak adibidez, dolarretan daudelako eta txanpon batetik bestera aldatzerako garaian Argentinarrak galtzen ateratzen dira.
Honek esan nahi duena da, herria geroz eta pobreagoa egiten ari dela. Zorionez duela gutxi Argetinako estatuari diru aurreratze bat eman diete, inbertitzaileak dirua berriro ere emateko eta guztia aurrera ateratzeko, hala ere, ez da aldaketa handirik ikusten, eta geroz eta kezkagarriagoa da egoera hau.

2018(e)ko irailaren 24(a), astelehena

Grezia zortzi urte ondoren

Abuztuaren 21ean Tsiprasek, gaur egungo Greziako lehen ministroa, finantza erreskatearen amaiera sinatu du. 

2010eko apirilean, orduan lehen ministro zen Yorgos Papandreu sozialistak, Nazioarteko Moneta Funtsari laguntza finantziarioa eskatu zion, lehen erreskatea eskatuz. Zortzi urte ondoren eurotaldeak azken erreskatea emango dio, laugarrena. Garrantzitsuena ordea, zorpetzearen zama arintzeko neurriak onartu dizkiotela da.

2018ko abuztuko akordioa historikoa izan da. Greziak jaso zuen lehen erreskateko zor handiena, ia 100.000 milioi euro, ordaintzen hasteko epea hamar urtez luzatu da, horrek esan nahi du 2022an ordaintzen hası beharrean 2032an hasiko dela. Horrekin batera Europako Banku Zentralak eta euroguneko beste banku zentralek Greziaren zorrarekin kobratzen dituzten interesen dirua bueltatuko diote Atenasi, 2022 urtera arte, 1.000 milioi inguru izango dira.

Azken hamarkadan greziar ekonomiak astindu bortitza jaso du. Hiru erreskate kateatu dituzte jarraian, eta 273.000 milioi mailegatu dizkiote euroguneko beste estatuek eta Nazioarteko Diru Funtsak. Trukean, gobernuak erreforma sakonak eta murrizketa gordinak egin ditu: langile publikoak kaleratu, soldatak jaitsi, pentsioak murriztu, pribatizazioak egin, negoziazio kolektiboa galdu eta zerga igoerak tartekatu dira.

Inpaktu soziala latza izan da: langabezia tasa %16 igo da azken hamarkadan, herritarren erosteko ahalmenak hondoa jo du, soldatak %30 erori dira, pobrezia egoeran bizi diren greziarren portzentajea bikoiztu egin da. Hartu behar izan zituzten neurriek adin tarte guztiak kolpatu dituzte : 2012. urtetik hona milioi erdi gaztek herrialdetik alde egin duten bitartean, pentsioak hamabi aldiz murriztu dira.

Kostalderik luzeena duen 13.herrialdea da Grezia, 1.400 irla dira eta Mediterraneo itsasoan kokagune estrategikoa du. Ez da kasualitatea, hirugarren erreskateak abian jarri duen pribatizazio prozesu erraldoiaren barruan herrialdeko dozena bat porturen salmenta aurreikusi izana. Honezkero esku pribatuetara pasatu dira portu nagusietako bi: Atenaseko  Pireo eta Salonikako portua. Lehena, Txinako enpresa publiko baten esku geratu da (COSCO) eta bigarrena  SEGT empresa taldearen esku  -bertan nagusi dira diru funts alemanak-. Datorren udazkenean itxiko dute Alexandroupoliseko portuaren salmenta: Turkiarekin duen lur mugatik oso gertu, gas naturalaren banaketaren mapan kokapen tentagarria du honek ere.

Hala ere, azken bi urtetan ekonomiak hobera egin du. Joan den urtean ekonomia %1,4 handitu zen, aurten %1,9 igotzea espero dute eta heldu den urtean %2,3. Superabita %4,2 izan zen erreskate programan agindutako %3,5etik gora eta langabezia tasa ere jatsi egin da.

Greziatik bidaiatxo bat egin ezkero argi ikusten dira hartutako neurri hauen ondorioak: langile publikoen "haserrea"; hoteletako jabeak ez daude ados ordaindu behar dituzten zerga altuekin, esate baterako, BEZa orokorra hemengoa baino hiru puntu altuagoa da; argi dago azken urteetan errepideetan ez dutela diru askorik inbertitu; nahiz eta jasotzen duen turismo kopurua handia izan aeroportuak, autobus publikoak etb. oso zaharkituta daude... Hala ere, oso herrialde ederra da!

Informazio-iturriak:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2612/itaka
https://www.bilbohiria.eus/9465
https://www.berria.eus/paperekoa/2014/014/001/2018-06-23/grezia_agur_erreskateari.htm
https://www.berria.eus/albisteak/112392/eurotaldeak_ez_du_luzatuko_greziaren_erreskatea.htm


UDAKO GASTUAK


Denok dakigunez, uda bukatu da eta horrekin batera lana, ikastola, unibertsitatea eta abar hasten dira. Errutinara bueltatzearekin batera gure dietari eta kontu korronteari errepasoa egiten diogu eta orduan konturatzen gara udan kasu askotan gutaz aprobetxatu egin direla.

Hasteko, uda dela eta gure buruak deskonektatu nahi du eta ez du argi eta garbi pentsatzen, horregatik kaleko postuetan edo hondartzako postuetan neguan edo urteko beste edozein momentutan garestiegia irudituko zitzaiguna, udan ordaintzen dugu.


Urtean zehar, txamarra edo jertse bat erosi behar badugu bata ala bestea aukeratuko genuke, kontuan hartuz aukera-kostua bat erosten badut, ezingo dute bestea erosi, baino berriz ere, uda dela eta gastatzen dugun dirua ez dugu kontuan hartzen eta biak erosten ditugu, gerora horrek ondorioak ditu. Gastuak alde batera utzita, familiaren batek bidaia bat egiteko dirurik ez badu diru erreza bilatzen du mailegu azkarren bidez eta uda bukaeran hasieran baino zor gehiago dituzte.


Udarekin batera beherapenak datoz, %20, %50 eta bukaeran %70 beherapenak daude, baino horren atzetik gertatzen dena ba al dakigu?
Inditex eta bere arropa, makillaje marka guztiek uda baino lehen prezioak igo egiten dituzte udako beherapenak egiterakoan benetako beherapena txikiagoa izateko. Adibidez, Zaran maiatzean kamiseta batek 20€ balio ditu eta udan %20ko beherapena egiten badiote ez du 16€ balioko, izan ere beherapena egin baino lehen 23€ tara igo dute eta gero beherapena egin diote, prezioa 18,4€ geratuz.

Guzti honekin argi geratzea nahi dudana da, gastatu baino lehen zertan gastatzen dugun dirua kontuan hartu behar dugula da, beherapenak ez dira guztizko beherapenak, maileguak ez dira guztiz fidagarriak eta ez duela ezertarako balio gero damutzea egindakoaz.
Pentsatu eta ekin, baino pentsatu.


Enpresen Galerak

Resultado de imagen de perdidas





Enpresen Galerak

Marketina, tekniken eta ikasgai askoren multzoa da. Honek, helburu bezala produktu baten komertzializazioa hobetzea du.

Hau, enpresa guztietan ikusi daiteken zerbait da. Enpresa guztiek beraien produktua saldu nahi dute. Baina, hori ez da dagoen arazo bakarra. Arazoa suertatzen da, beste enpresa batzuek produktu bera saltzen edo eskaintzen  hasten direnean.
Enpresa askori gertatzen zaie hasiera batean inork ez duela produktu berbera saltzen, eta beren enpresa sekulako aurrerapena egiten du. Baina, denbora pasa ahala, enpresei aurkariak agertzen zaizkie.

Kasu nabarmena da orain aipatuko dudan kasua. Duela gutxi gertatutako Vodafone-eren galera.
Vodafone-k ohartarazi du beste konpainia batzuek eragindako prezioen gerren ondorioz gertatu dena.Francisco Roman, Vodafoneko buruzagiak, esan du, lehian dagoen mailaz hitz egingo bagenu, existitzen dela enpresa bat uztearen probabilitatea, eta hori emaitzetan ikus dezakegula. Aldiz, hau izan daiteke ondorio nabarmen bat, izan ere, beste enpresek zure produktuari aurka egiten badiote eta zuk ezin badiozu aurre egin, zure enpresak porrot egiten du.

Berak esaten duen bezala, berez negozioak, zuk sortzen duzun negozioak, zure egunerokoan lasai bizi ahal izateko eta oreka bat mantentzeko behar du izan . Edo helburu horrekin sortzen dira. Baina, aldiz, sekulako gatazka bihurtzen da bezeroengatik. Arazoa da, enpresek edo konpainia askok produktu edo zerbitzu bera eskaintzen dutenean, gauza zaila jartzen dela, izan ere, denok bezeroak nahi dituztenez, etengabeko prezio aldaketak gauzatzen dira, eta azkenean horiek ere galerak izan daitezke enpresarako.
Berak azpimarratzen duen ideia, guztiei gustatuko litzaigukeela produktu berri bat erosterakoan komertzio edo enpresen artean agresibitate gutxiago egotearen ideia. Azkenean, hainbeste enpresek produktu bera saltzen dutenean, geroz eta denbora gutxiago daukagu zer erosten hari garen pentsatzen hasteko. Orduan, kalitateari kasurik egiten ez diogu eta zuzenean prezioan oinarritzen gera. Hori izan daiteke ondorio nabarmenetariko bat.  Hau guztiagatik, Francisco Roman-ek, merkataritza, “Merkatu agresibitatea” bezala definitzen du.
 Resultado de imagen de vodafone

2018(e)ko irailaren 22(a), larunbata

flecah baja bilaketarekin bat datozen irudiakdirua bilaketarekin bat datozen irudiakEspainiako Bankuak BEZa igotzea eta soldatak jaistea proposatu du 

Lehengo urtean, 2017an Espainiak idei hau eduki zuen, idei oso txarra izan arren. Kontratazio luzeak murriztea zen helburu. 

Beraien pentsamendua eta ustea zen, lan erreforma berriak ez zutela asko konpondu lanpostuen artean. Beraz, bankuaren helburua zen kontratazio luzeak murriztea eta kalertaze merkatzea egitea. 

Hontaz aparte beste beste proposamen berriak egin zittuzten txosten batean:
- Zeharkako zergak (BEZa) igotzea
- kenkariak eta hobariak berrezartzea

Estatu honetan daukagun langabezia tasa eta zorren inpostu altuak oso arazo handia da Espainiarentzako gure ekonomia oso ahula delako. Horregatik Bankuak erreforma berriak ezarri nahi zituen hemendik nolabait ateratzeko eta estatu mailan hobeto egoteko. 

Hau dena, lana sortzeko helburuz egin zuten, erakundeak beste lan erreforma egitearen alde egin zuen, soldatak jaisteko erraztasunak emateko, enpresa itunak sustatzeko eta formakuntza gutxiko langileek eskubide eta erraztasun berdinak eduki ahal izateko. 

    Elektrizitatearen merkatuaren prezioen arazoa

    Resultado de imagen de electricidad precioElektrizitatearen prezioari dagokionez, Europa milan hainbat eztabaida egon dira bereziki Espainiarekin. Europa osoko elektrizitate garestiena ordaintzen da bertan. Elektrizitatea sortzea oso merkea da baina ezin du inolaz ere edonork eskuratu. Kostuen ezeztapenak ezkutuko diru-laguntza du horren ondozioz, hainbat enpresa hontaz aprobetxatzen dira eta elektrizitatearen prezioa haien eskuetan uzten dute. Espainiako elektrizitatearen banakoei merkaturatzea enpresa gutxi batzuen eskuetan baino ez dago.


    Benetako kostuak kontuan hartuta energia berriztagarriak ez dute ezegonkor gisa sailkatzen saiatzen ari diren arazoa. Hau da oligopolioan dauden enpresa hauek esaten dutena da energia berriztagarriak erabiltzea negatiboa dela inongo argumenturik gabe eta jendea konturatzen ari da energia hauek erabiliko bagenitu, askoz ere merkeagoa izango litzakeela elektrizitatearen prezioa.


    Azkeneko urtean %27a igo da elektrizitatearen prezioa,CO2 isuriak merkatuan erregai fosilen ekoizpen elektrikoaren ekoizpena areagotzen ari da. Honek, prezioaren kurba igo egiten du eta aukera ematen du gainerako belaunaldien iturriek beren aukera kostuak handitzeko.


    Laburbilduz, jendeak prezio altua ordaintzen du elektrizitatea eskuratzeagatik Espainian ura eta haizea edukita. Ordaintzen dute beharrezkoa delako gaur egun dugun bizimoduarekin jarraitzeko baina


    https://www.grupoase.net/precio-luz-julio-2018/

    2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala

    LANGABEZIA

    LANGABEZIA
    Langabezia edo desenplegua lan egiteko borondatea eta gaitasuna duten gizabanakoek langabeek gogoz kontra jasaten duten lanik ezeko egoera da . Lanik eza duen lan indar osoaren ehuneko gisa neurtzen da langabezia, gehienetan langabezia-tasaren bidez: lanik ez duen biztanleria aktiboaren ehunekoa (lanean aritzeko adina izanik, lanean edo lan bila ari direnek osatzen dute biztanleria aktiboa).
    Beraz, langabezia aztertzean kontuan izan beharreko faktore nagusietako bat faktore demografikoa  da. Izan ere, jaiotza- eta heriotza-tasek, biztanleriaren bizi-itxaropenak, edota migrazio-mugimenduek eragin handia dute langabeziaren bilakaeran.



    Bi alderdi dira:
    • Enpresak: faktore hori eskatzen dute (lan-eskaria).
    • Langileak: lana, ekoizpen-faktore garrantzitsua, eskaintzen dute (lan-eskaintza).



    Lau langabezia-mota daude , edo bestela esanda, langabeziaren lau kausa aipatu ohi dira: langabezia,frikzionala, klasikoa, ziklikoa eta  egiturazkoa.

    • Langabezia frikzionala: lan bat utzi berria izanik, beste baten bila ari direnen egoerari loturikoa da; beraz, beti zor izango zaio faktore horri langabezia osoaren ehuneko txiki bat, beti izango baitira estatistikak osatzean lan bat utzi eta beste lan baten bila ari diren langile batzuk.
    • Langabezia klasikoa: soldata-maila altuegiei dago lotua. Zenbait ekonomialarirentzat (ekonomialari klasiko eta neoklasikoentzat, hain zuzen), soldata garaiegiak dira, lan-merkatuen gehiegizko zurruntasun, arauketa eta parte-hartzearekin batera, langabezia sortzeko iturri nagusiak.
    • Langabezia ziklikoa: ekonomia-zikloetako atzeraldi edo ekonomia-jardueraren beherakada-fasearekin loturikoa da. Atzeraldian den ekonomian produktu eta zerbitzuen eskaria osoa ez da gai lan bila dabiltzan guztientzat lana sortzeko.
    • Egiturazko langabezia: ekonomiaren egituran izaten diren aldaketa sakonei loturikoa da. Aldaketa horien ondorioz, sektore batzuetan lanak gora egiten du, eta beste batzuetan, berriz, lanik eza areagotu egiten da.


    Esan dezakegu Euskal Herrian langabe kopurua pixkanaka  jaisten ari dela, honen ondorio nagusia enplegu berriak sortzen ari direla da. Langabezian egoteak baita ere ondorio larriak ekarri ditzazke, adibidez, suizidoaren kausetako bat langabezia zela.